Sinadura batuketa ETB-rentzako

Sortzailea FHarlock, 2007ko Martxoaren 05a, 14:43:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Dakizuenez, foroetan ETB-ri eskaria bat egiteko sinadura batuketa proposatu da. Textu bat proposatu eta eztabaidatu da.

Eskariak, bi norabideetan doaz, batetik, ETB TDT-ko kateetako berri bat, euskera hutsean izan dadila, horrela 2 euskerazko kate emango liratekeela, bestetik, Heroes seria emititzen dutenean, hau euskeraz ere eman dadin zihurta dadin, azken garaietan estreinaldiak eta irudi biziko seriak ETB2-n erderaz ematen diralako ia esklusiboki. Salbuespen bakarra, Itsasoaren urdina izan daiteke ia 10 urteetan.

Arratsaldea aurrera doan firmasonline web-eko administratzaileak onartzen duenean, hurrengo linkak erabilgarriak izango dira.

Mesedez, sinatu guztiok, eta behin bakarrik (ez dugu tranpatiak izan nahi), eta ahal duzuen guztioi esaiezue sina dezaten ere, zenbat eta gehio, obe. Nahi duzuen edonori esaiozue, euskerazko beste foroetan, euskerazko blogetan, ikastoletan, unibertsitatean... bururatzen zaizuen edozer.

Kanpainia: http://www.firmasonline.com/1Firmas/camp1.asp?C=536
Sinadura zenbakete: http://www.firmasonline.com/1Firmas/verfirmas1.asp?C=536
SINATU: http://www.firmasonline.com/1Firmas/prefirm.asp?C=536

orionatk

Sinatuta. Ea zerbaitetarako balio duen.

barraplaust

Neuk ere sinatu dut, eta guztiok animatzen zaituztet firmatzera, zenbat eta gehiago izan orduan eta hobe!!  :thumbsup
Soilik herriak salba dezake herria.

MikelEiza

Nik ere sinatu dut. Ez dakit zerbait lortzerik izango dugun, baina eskaera behintzat hor egongo da.

Taichisan

Lehena izan nintzan sinatzen.

P.D: ez dakit ze ostia linkak pasatzen dizkiguzun maileetatil FHARLOCK baino ,euk bir bidali dizkiet neure kontaktu guztiei eta esaten didate ez dabilela...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

FHarlock

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Martxoaren 06a, 22:34:34
P.D: ez dakit ze ostia linkak pasatzen dizkiguzun maileetatil FHARLOCK baino ,euk bir bidali dizkiet neure kontaktu guztiei eta esaten didate ez dabilela...

Ez dakit ze ostia linketaz ari zaren. Azken egunetan ez dut mail bidez linkerik bidali. Bidali mezua non ez dabiltzan linkak zeintzuk diren jakin dezan eta iker dezan ongi edo gaizki dauden.

Sinadura textukoaz, web sistema horrek, dena testua bezala hartu dit, segurtasunagaitik edo. Kopiatu zuzenbide barrari, eta kito.



BESTETIK, DENOI: GOGORATU SIN CERTIFICADO SINATZEN BADUZUE, MAILERA ERANTZUTEA SINADURA KONFIRMATZEKO. SINADURA BENETAKOA DELA JAKITEKO DA SISTEMA HAU.

orionatk

Bueno, ematen du sinadurak gora doazela ezta??  :smileyy

darko

Ba bai, ea zerbait lortzen dugun. Sareko Argian albiste bezala aurkitu dut hau (jarri "euskal encodings" google-en). Ari da zabaltzen pixkanaka...

Aizu FHarlock, etxe batean ordenagailu beretik batek baino gehiagok sinatu al dezakete? Hobe lau sinadura bat baino... Bestalde, "sinadura batuketa" baino hobe "bilketa" :thumbsup
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

FHarlock

#8
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Martxoaren 16a, 00:30:39
Ba bai, ea zerbait lortzen dugun. Sareko Argian albiste bezala aurkitu dut hau (jarri "euskal encodings" google-en). Ari da zabaltzen pixkanaka...
Ea batekin eta bestearekin zabaltzen den eta ETB neurriak hartzera behartzen dugun. Oraingoz, ia 70 sinadura, ez dago gaizki lehen asterako.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Martxoaren 16a, 00:30:39
Aizu FHarlock, etxe batean ordenagailu beretik batek baino gehiagok sinatu al dezakete? Hobe lau sinadura bat baino...
Bakoitzak mail desberdina izan behar du. Sinadura gune horrek, arau zehatz batzu ditu sinadura faltsuak ez egiteko, eta hori da neurrietako bat. Ordenagailu beratik egitea ez da arazo, baina bakoitzak mail bana izan dezala.

Sinadurak benetazkoak zihurta ditzakegula garrantzia du, eskaria serio har dezaten.

Bestetik, piskana piskanaka gutaz beste tokietan hitzegiten hasi dira:
http://lantxo.blogspot.com/2007/03/irakaslerik-kuttunena.html
http://www.sustatu.com/1173870447
http://www.zabaldu.com/story.php?albistea=1545

Taichisan

ez dago batere gaizki, egia esan eskerrak eman behar dizkizugu guztiok, Fharlock zure proposamenagatik, gutxika gutxika euskalzaleen interesgune bihurtuko bait gara(eta hori esan nahi du  kolaboratzaile gehio^^)
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

JGabiMark

Nik be firmau dot.
HEROESen inguruan.
Egixa esan gurau dot inglesez ikustia. Erderaz be ikusi dot zeozer ta oso txarra da osea k ez dot nahi imajinetia euskeraz.
Ondo dau pelikulak ta serieak euskeraratzia, baina ondo itxeko. Ze oinarte ikusi ditxuten doblaje danak oso txarrak izan die. Ta personalmente, gurau dot ez euskeraratzia txarto in biher badaue ta betiko ahotsak egon bihar badiraz.

Benga pues!!

HxC rlz!!!

FHarlock

Bi gauz, dagoeneko sinadura zenbaki onargarri bat dago. Ondo baderitzozue, aste santua bukatu ondoren ETB-ri idatziko diot eskaria bidaltzeko eta daramagun sinadura kopurua jakin dezan, ea zer erantzuten duten. Ez nuke gehiegi luzatuko, laister izango dute planeiatuta Heroes emititzea eta.

Bestetetik, idatzi digute kexatzeko eskaera hau erderaz dagoen webgune baten egin dugula.

Azaldu behar dut, guk ez dugula ekintza hau gauzatzeko infraestruktura eta horrelakorik ez dakigula serbitzailean programatzen, beraz, sinadura bilkeratako dauden kanpo errekurtso bat erabili izan da, ez dugu euskerazkorik aurkitu, eta aurkitutakoen artean, fidagarriagoena zena aukeratu da, webgune hau sinadurak konfirmatzeko duen metodoa, eskaerari seriotasuna ematen diolako.

Sinadura gutxiago izan daitezkeela, bai, baina sinadura hauek sinesgarriagoak dira faltsuki goratu ez diren neurri zehatzenak erabili direlako.

darko

Email batzuk bidaltzen ari naiz kanpaina zabaldu nahian. Ea hauekin internet bidez kontaktatzeko biderik aurkitzen duzuen:

- Kontseilua
- Iparraldeko Demoak
- EHAK eta Abertzaleen Batasuna (Iparraldekoa)
- Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoa
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Arsenicum


Oin badakit zer dala ta Martxoak 14an horrenbeste jende egon zan foroan:

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=agenda&data=2007-03-16&orria=039&kont=007

Berria-ko artikulu bat.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.