2021/06/01tik aurrera, google produktuek, betierekoak izateari utziko diote.

Sortzailea baronluigi, 2020ko Abenduaren 06a, 22:04:50

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

2020ko Abenduaren 06a, 22:04:50 Azken aldaketa: 2020ko Abenduaren 07a, 18:28:47 baronluigi(e)k egina
Behin baino gehiagotan ikusiko zenuten, azkenaldiko nire igoerak edo ekarpenak, google drive zerbitzarian izan direla. Honen arrazoia, doako abiadura azkar bat eskaintzeaz gain, biltegiratzen epe mugagabea eskaintzen zutelako da. Hurrengo ekainetik haurrera, hau ez da horrela izango

https://support.google.com/drive/answer/9312312?hl=eus&ref_topic=14940

Lotura honetan azaltzen den bezalaxe, denbora epe baten barruan gure kontura sartzen ez bagara, Googlek hau jarduerarik gabeko kontu bezala hartuko luke, kontua eta bertan dagoena, betiko ezabatuz.

Hala ere, kontura sartzeko eskaintzen zaigun epea, oso malgua da. Jarduerarik gabeko kontu bezala jotzat izateko, kontu horrek 2 urtez sarrerarik ez luke izan beharko. 2 urte denbora dexente da, behin bakarrik bada ere, kontuaren erabilera egiteko.

Hemen igota ditudan kontuetan sartzen hasi beharko dut xD. Hala ere, oraindik lasai egon gaitezkeela onartu beharra dago, ezabaketak ez baitira 2023ko ekainaren 1 arte hasiko (eta 2021ko ekainaren bataren ondoren sartzen garen kontu guztiei, 2 urteko iraupena gehituko zaie. Hau da, abenduraren 31an sartuko bagina, fitxeroek 2023ko egun berberarate iraungo lukete online).

iragoiko

Bere garaian hemen proposamen bat egin nuen eta ez zuen arrakastarik izan. Asmoa google workspace kontu legal bat egitea zen taldetxo bat elkartuz. Azkenean beste bide batzuetatik lortu nuen.
Nahi baduzue hemengo igotzaileei zera eskaini dezaket, nire kontuko teamdrive bat partekatzea non edukiera zein denbora mugagabea bermatua egongo den. Team honen helburua hemen zintzilikatuta dagoen materialaren segurtasun kopia izatea izango zen eta ez zuzenean bertatik estekak ateratzea. Hau guztia googleren API arekin arazorik egon ez dadin.

baronluigi

Aipamenaren egilea: iragoiko  Noiz: 2020ko Abenduaren 08a, 13:38:25Bere garaian hemen proposamen bat egin nuen eta ez zuen arrakastarik izan. Asmoa google workspace kontu legal bat egitea zen taldetxo bat elkartuz. Azkenean beste bide batzuetatik lortu nuen.

Kontuz ibili, ze azkenaldian, google teamdrive kontuak ezabatzen dabil, aurretik arrazoia zein den abisatu gabe. Horrez gain, teamdriveko loturak askoz ere "murriztuago" daude. Deskarga gutxi batzuekin, lotura blokeaturik geratzen da, denbora batez, noiz itzuliko den jakin gabe.

iragoiko

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2020ko Abenduaren 08a, 16:50:48

Azkenaldian ezabatutako teamdrive kontuak, kontu ez legalenak dira. EDU edo bestelariko erakunde faltsuetakoak. Googlerekin zuzenean kontratatutako empresa planetan ez da egon arazorik.
Diozun moduan google API-ak muga batzuk ditu, hauek 24 orduero berriztatzen direlarik.

Arsenicum

Ba nire kontu guztien zerrenda egin beharko dut eta logeatzen hasi. Programatu egin beharko ditut login horiek.

iragoiko, ba ideia ona da. Laster hostinga ordaindu behar dugunez, adminen artean komentatuko dut zuk proposatutakoa.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.