Kaixo guztioi!
Itzulpengintzako ikasle bat nauzue, eta aurten nire Gradu amaierako Lanerako euskarazko bikoizketari buruzko azterketa txiki bat egin nahiko nuke. Horretarako, euskarara bikoiztu diren hiru filma aztertu nahi ditut, baina ez dut horiei buruz behar dudan informazioa aurkitzen: ez noiz bikoiztu ziren (urtea), ez zein estudiotan, ezta ea zineman noizbait emititu ziren. Filmak Gran Torino, Apocalypse Now eta Snatch dira. Norbaitek lagunduko? Norbaitek ezagutzen du non aurki dezakedan informazio hori?
Mila esker aldez aurretik!