Kaixo Garazi.
Guri dagokigunez, oso garbi daukagu irabazi asmorik gabeko webgunea garela; sekula ez dugu dirurik irabazi eta sekula ez dugu ezer irabaziko; alderantziz, gure poltsikotik dirua jarri izan dugu webaren gastuak ordaintzeko.
Baina horrek ez du esan nahi dena edozein baldintzatan doahinik izatea posible denik... Bideoak zerbitzariren batean zintzilikatu behar dira jendearentzat eskuragarri jartzeko. Zerbitzari horiek negozio bat dira eta dirua egiteko daude. Zerbitzariok beti eskaintzen dute dohainik jaisteko modalitateren bat, baina normala den moduan, muga batzuk ezartzen dituzte, normalean eguneko jaitsiera trafikoa X gigatara mugatuz.
Gu beti saiatzen gara doako baldintzarik onenak eskaintzen dituzten zerbitzariak erabiltzen. Horregatik, gehien erabiltzen ditugunak Mega eta Drive dira. Zoritxarrez, azken boladan baldintzak gogortu dituzte jendea beraien zerbitzuak kontratatzera bultzatzeko. Guretzako ere putada galanta izan da. Nik adibidez Mega erabiltzen dut gauzak zintzilikatzeko eta duela hilabete batzuk arte kontu bakoitzean 50GB igotzea ahalbidetzen zuen; orain 15 GBtara jaitsi dute. Eta, oker ez banabil, orain egunean 10GB bakarrik jaitsi daitezke gehienez. Uste dut zure kasuan baldintza hau dela kaltetzen zaituena. Baina garbi utzi nahi dut gurekin ez daukala zerikusirik.
Orain lehen baino pazientzia gehiago eduki beharko da. Neuk ere zerbait potoloa jaitsi nahi izaten dudanean, pazientzia izan eta hainbat egunetan jaitsi behar izaten dut, zatika. Beste aukera Mega kontratatzea da, baina ez nago horretarako prest.