Goazen telesaila deskargatzerik ez

Sortzailea Karmele68, 2021ko Martxoaren 13a, 15:35:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Karmele68

Kaixo.

Erabiltzaile berria naiz eta ez dut webgunea ondo ezagutzen,baina Goazen telesaileko atalak deskargatzen saiatu naiz eta 2.0 ko lehen atala deskargatzea besterik ez dut lortu. Beste denboraldiak deskargatzea ere ez dut lortu.

Aju

Kaixo Karmele, ongi etorri.

Ikusten dudanagatik, linkak izorratuta daude eta atalak berrigo egin beharko lirateke. Ea baten batek jaitsita daukan eta igo dezakeen.

Bide batez, hariren batean atalen batekin arazoren bat dagoela ikusten baduzu, idatzi harian bertan arazoa, dena ordenatuago izan dezagun, mesedez.

Eskerrik asko.

Karmele68

Kaixo!
Norbaitek ba al dauka Goazen telesaileko estekak berrigotzerik?

Eskerrik asko.

perico pelotas

Goazen guzti-guztiko 3 fitxategi bakarrik jeitsi ditzaket, beste link guztiak ez doaz ondo.







Dena dela milesker, egindako lan izugarriarengatik, berria-saria merezi-merezia duzue eta.

Karmele68

Kaixo.
Goazeneko denboraldi guztietako estekak erorita daude. Soilik  denboraldi bakoitzeko lehenengo atala deskarga daiteke.
Norbaitek ba al dauka esteka horiek berrigotzerik?

Asko eskertuko nizueke.

Aldez aurretik mila esker.

Ainz

Kaixo Karmele68. Aurreko mezu batean Aju-k komentatu bezala, foroa ordenatua egoteko, hobe da telesaisalren mezuan idaztea linkak erorita dauden mezuan idaztea, azpiforo hau ez bait da horretarako tokia.

Jakingo duzun moduan, materiala igotzera dedikatzen den jendeak bere borondatez egiten du, nahi/ahal duenean. Material asko dago foroan eta dena edukitzea ez da erreza, hau dela-eta batzuetan gauzak galdu egiten dira. Dirudienez Goazen-en kasua da hau. Orain arte inork ez badu igo, inork ez duelako da. Telesaila igo zuen erabiltzailea JASS da eta seguruenik berak bakarrik izango du. Bere perfila ikusita, urtebete darama forora sartu gabe. Hau dela-eta, berriz forora sartu eta zure mezuak ikusi arte ezingo ditu atalak igo.

Bide batez, foroko materiala gustatzen bazaizu eta foro honi aurrera jarraitzen lagundu nahi badiozu, zure ekarpenak asko lagundu diezaioke http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6263.0

Ondo izan,
Ainz

arrakala

Aipamenaren egilea: Karmele68  Noiz: 2021ko Uztailaren 25a, 12:46:02Kaixo.
Goazeneko denboraldi guztietako estekak erorita daude. Soilik  denboraldi bakoitzeko lehenengo atala deskarga daiteke.
Norbaitek ba al dauka esteka horiek berrigotzerik?

Asko eskertuko nizueke.

Aldez aurretik mila esker.

Kaixo Karmele, bai badirudi Goazeneko atal gehienak erorita daudela. Joango naiz ahal dudan martxan telesail guztia berrigotzen eta txukun jartzen. Eskerrik asko abisatzeagatik