Esteka erorien zerrenda

Sortzailea ebcar, 2021ko Maiatzaren 09a, 14:35:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

ebcar

Kaixo,

noizean behin konturatu naiz zenbait esteka eroriak daudela, kasu batean gertatu zait telesaila bat ikusten hasi eta handik gutxira esteka guztiak erortzea MEGAn. Pentsatzen det arazo hau geroz eta gehiago gertatuko dela eta ez det aurkitu foroetan lekurik adierazi ahal izateko zein esteka daude eroriak.

Adibidez, ondoko telesaila hauen estekak oker daude:
- Sugegorri beltza (denboraldi guztiak 1.z gain)
- Arturo erregea (11. atala gazteleraz dago, gainontzeko ondo)
- Pokemon telesaila (osoa eroria)
- Shaun arditxoa (osoa eroria, orain dela hila bete ondo zegoen)
- Pantera arrosa (atal bakar baten esteka dabil bakarrik)

Ba al dago esteka erorien inbentario modukorik, erabiltzaileok eguneratu behar dela adierazteko arazo bat topatzen dugunean? Horrek lagunduko liguke zenbait atal dauzkagunok berriro egunean jartzea.

Ondo izan.

Aju

Beraien hariak dira abisatzeko lekua.

Arturo erregearen 11. atalak ez dauka erremediorik, salmentara atera ziren VHSetan gazteleraz dator, euskarazko pista galduko zutelako edo. Grabatu zuen norbait agertu edo ETBk berriro berremitu ezean ez dauka soluziorik.

ebcar

Eskerrik asko, Aju.

Bai, horren susmoa nuen.
Gauza da normalean atalak dauzkatenak ez dutela begiratuko loturaren web orria, ez dago orduan mekanismoren bat abisua pasatzeko atalak dauzkatenei berriro ere bertan jar ditzaten? Zenbait web orrietan arduradun batzuk aipatzen dira baina orain dela denbora asko daramate batzuk aktibo egon gabe.

Berria naiz foroan eta pentsatzen det lagungarria litzatekeela horrelako funtzionalitate bat. Aurkibide zaharrean ikusten zen falta zena zeren izenburua adierazten zen zenbat atal ziren guztira eta zenbat zeuden.

En fin, saiatuko naiz dagokion hari desberdinetan mezu bat idazten ea zer gertatzen den.

Ondo izan.

PS: gaur ikusi det ibiltzen ez den beste esteka bat Mr. Bean telesailekoa dela.