Euskal Encodingsek 'Pantailak Euskaraz' ekimenarekin bat egitea nahi dugu?

Sortzailea arrakala, 2021ko Abuztuaren 01a, 13:04:41

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

arrakala

Aupa ekipo! Duela egun batzuk 'Pantailak Euskaraz' ekimenak atxikimendua emango ote diogun galdetu dio Euskal Encodingsi, eta zerbait erabaki beharko dugu... Gurea komunitate ireki bat izanik, komeniko litzake erabiltzaileok gure iritzia ematea gaiaren inguruan, eta horren arabera erabaki bat hartu.

'Pantailak Euskaraz' ekimenari buruzko informazio guztia hemen duzue: https://www.pantailakeuskaraz.eus/

Horixe ba, nahi duenak bere iritzia lasai eman dezala eta ea gai garen erabaki bat hartzeko!

arrakala

Nere iritziz bai, bat egin beharko genuke ekimenarekin. Eragile desberdinak batzen dituen ekimen anitza da eta iruditzen zait gauzak ongi egiten ari direla, eta ahal dugun neurrian gure ekarpena egin beharko geniokela ekimenari. Hagitz interesgarria iruditzen zait sortzen ari den mugimendua, eta horren parte izan beharko genukela iruditzen zait.

MikelEiza

Niri ere mugimendu oso interesgarria iruditzen zait eta bai, nik ere gauzak ongi egiten ari direla uste dut.

Bada garaia, gauzak aldatzen hasteko. Ea denon artean zerbait lortzen dugun.

Beraz, nire iritziz ere bai, atxikidu beharko ginateke.

Josu Etx

Ni ere ados. Azken finean euskararen presentzia pantailetan bermatzea da gure nahia ere, nahiz gu bide piratan ibili. Baina beste norbaitek modu legalean izatea saiatzen ari bada, gure atxikimendua merezi duela deritzot.