OSAMA [EMULE]

Sortzailea FHarlock, 2007ko Apirilaren 02a, 01:27:27

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

2007ko Apirilaren 02a, 01:27:27 Azken aldaketa: 2018ko Urtarrilaren 04a, 21:57:32 Arsenicum(e)k egina
ARKADIA-P007(beta) Osama

Ezin dut ahaztu, baina barka dezaket. Mandela.











SINOPSIA
Aita hilik dagoen hiru kideko familia dira, hiru belaunaldietako emakumek, amona, ama eta 12 urteko alaba.

Emakume izatea ez luke berez oztoporik izan behar bizitzeko, baina Afganistanen Talibanak boterea lortu dute, beren lege erligiosoak ezarriz.

Bizi irauteko, ezin emakume izan, gizonik gabe emakumeak galduak dira. Amonak eta amak plan bat garatuko dute bizi ahal izateko.





FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala:  Osama
Produkzio Urtea: 2003
Zuzendaria: Siddiq Barmak
Produktora:
Nacionalidad: Afganistan - Japonia - Irlanda.
Web orri ofiziala: http://www.osamamovie.com/
IMDB: http://spanish.imdb.com/title/tt0368913/
Rottentomatoes http://www.rottentomatoes.com/m/osama/


Aktoreen Banaketa:

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: Xvid beta muntaia, bideo irudia euskeratua, bertsio original azpititulatua (Aurrerago dbd-bideo formatuan igoko da)
Arduradunak: Ripeatzailea/Muntatzailea/Azpititulo itzulpena/Irudi edizioa: FHarlock.



Iraupena: 83 minutu.
Tamaina: 700 MB zatiko
Bideoa: XviD 1:85
Audioa: MP3 128 Kbps/mono/1.0 192 Persiarreraz

Hizkuntza: Persiarra
Azpitituloak: Euskeraz




ELINKA
<a href="ed2k://|file|[ARKADIA-P007(beta)][Euskal-Encodings]%20Osama%20(Bertsio%20original%20euskeraz%20azpititulatua).avi|736731136|606C56BA8738D88BFF1C6238A05BAF5F|h=B6SUVJTWS5RPMORSSDVIMER3NFTJREOS|/">[ARKADIA-P007(beta)][Euskal-Encodings] Osama (Bertsio original euskeraz azpititulatua).avi</a>


Intereserako datuak:
- Osama da gizon eta emakume izen ohikoena oriente erdian.
- Aktoreak ez dira profesionalak. Filman ageriko erregimena pairatutakoak dira beraz.
- Afganistanen Taliban erregimenaren ondoren errodatu zen lehen filma da, Estatu Batuek Afganistan inbaditzean erori zuten erregimena.
- Talibanek erlijioaren interpreketa extremista egin zuten. Emakumeak ezin zuten ez ikasi, ez lan egin ez beste gauza asko. Ezin ziren kalera irten gizon baten laguntzan ez bazen.
- Zuzendararen lehen luzemetraia da. Moscun ikazi zuen zinemagintza. Afganistanetik erbesteratu behar izan zuen Talibanak boterea lortu zutenean. Bere aurreko lan guztiak Talibanek errekisatuak izan ziren. Amhed Sha Masud-en laguntzailea izan zen, Sobietarren aurkako inbasiaren heroi bat eta Talibanen opositore nagusia, 2001eko irailaren 9 hil zen atentatu suizida baten, iraileko 11-ko atentatuak baino bi lehen lehenago.
- Pakistanen zegoela erbestaratua, gai bila zebilela, iraksale zahar afgano baten gutuna irakurri zuen, bertan Talibanak ziren bitartean eskolara joan nahi zuen neskatila batez hitzegiten zuen, zeinek ilea moztu eta mutilez mozorrotu zen.
- Talibanak boterean heltzean, bere legeak ezartzean, kultural ondarearen zati haundi bat suntsitu zuten. Uste dut gogoan dugula Buda erraldoiena. Zinea eta argazkigintza beren ideien kontra zeuden, hortaz filmategi nazionalera joan ziren materiaal suntzitzera. Hango langile ausartek, material ugari salbatzea lortu zuten. Gela faltsu bat eraiki zutela entzuna daukat, eta Talibanak suntsitzeko materiala eskatzen zutenean, hori eman beharrean, balio gabeko filmak eta filme kolak ematen zizkieten iruzur eginez, beren bizia arriskuan jarriz.
- 2003 Cannes-en Urrezko kamera eta gazteriarentzako sariak irabazi zituen. Valladoliden urte berean Urrezko galburua irabazi zuen. 2004 Urrezko puxika irabazi zuen film atzerritarrarentzat.
- Mohsen Makhmalbaf zine zuzendariaren laguntza ezin bestekoa izan zen filma aurrera ateratzeko. Honek bere poltsikotik milaka dolar sartu zituen, eta atzerritar inbertsoreak bilatu zituen.

Kritikak esan du filme honetaz:
Por momentos cre? estar viendo un pel?cula de ?poca, ambientada quiz?s algunos a?os despu?s del a?o cero. Cuesta ponerse en situaci?n y comprender que la pel?cula transcurre en nuestro tiempo, que esas casas, esas ropas, esas costumbres est?n ah?, con alguna que otra diferencia marcada por el 11 de septiembre y el derrocamiento talib?n.http://www.celuloide.com.ar/archives/2005/05/14/osama/

Komentaketa: Errodaje egoera dela eta, film berria izanda ere, audioa mono da. Ez dakidana errodaje asuntoa edo dvd-erako erabili den kopia, irudia marraturen bat edo beste badu, eta hautsa noiz edo noiz.

Sentikortasun minimo bat baduzue, munduko egoera arduratzen bazaituzte, film hau ikusi behar duzue. Film gogorra da, horrela izan bai dira gauzak. Istoriaren norakoak asmatuak dira, gertatutakoetan oinarrituak, egoera pairatutakoek antzestua.

Zinea beste kulturak eta arazo sozialak ezagurazteko tresna izan daiteke. Hori du helburu film mingarri honek eta lortzen duelakoan nago. Film hau ze ikustera zoazen jakitera komeni du, gogorra bai da erakusten diguna.

Ezer gutxi gehio daukat esateko film honi buruz, berez hitzegiten bai du.

http://pointofview.bluehighways.com/images/OsamaAA.jpg



Filmearen irudi batzuk:














FHarlock

AipatuHurrengo filma kodifikatzean, parametro batzu gaizki jarrita daudela konturatu nahiz, eta bi egunen buruan izango duzue elinka martxan. Sentitzen dut, despiste tontoa zenbaki parea jartzerakoan, baina kalitateari era garrantzitsuan eragiten diotenak.


Beno, azkarrago izan nahiz. Egun bakarra behar izan dut.

Gauzatxo bat, norbait sustoa hartzen badu ere, 700megako cd-eak, 700-ekoa dute izen, zenbaki dekorosoena zelako duten kapazitaterako, baina 703 sar daitezke, overburning edo gauza arroroak egin gabe. 702 mega badira hau, eta cd bakarrean sartzen dira zuzenean.

orionatk

Eskerrik asko!! Primerako filmea, oso gomendagarria. Zineman ikusi nuen bere garaian VO-n.

orionatk

Grabatzeko overburn egin behar izan dut. Oso gutxi, baina egin behar izan dut. Hala ere, grabazioa ondo atera dela dirudi.

FHarlock

AipatuEskerrik asko!! Primerako filmea, oso gomendagarria. Zineman ikusi nuen bere garaian VO-n.

Ni ez nuen zineman ikusi, batzutan interesgarriak batera tokatzen dira, eta ezin denak ikusi.

Nire ustez, hauetako filmak bikoiztuak asko galtzen dute, holakoak nahiago ditut VOS ikusi, eta bada garaia erderazko azpititulo gain, euskerazkoak aukeratu ahal izateko.

Hemendik bada irakasleren bat, honelako filma bat primeran dago klasean jartzeko, euskeraz praktikatzeaz gain, klasean gero eztabaida garatzeko film oso interesgarria da.

Azpitulatzeko filmeen aukeraketan, nire kriterioak denetik sartzea da, entretenigarriak, serioak, humorezkoak...




http://es.wikipedia.org/wiki/CD-ROM
Honen arabera, ez naiz tamainiatik pasa, TIPO 700 MB CAPACIDAD MAXIMA ? 703.1. Baina ikertzen nagoenez, baliteke fabrikatzaileek justuago ibiltzea orain 700MB zihurtatzen dute, baina sektore batzuk ez dituzte egiten dirua aurrezteko produkzioan, capacidad maxima de disco sartu dudan bat, hori baino txikiagoa atera bai zait.

Gauzak jakinda, hurrengoko filmeetan tamainia 700-tik ez pasatzeko moduan egingo dut. Overburning egin beharko duzue, eta aurreko filmeetako baten gerta liteke berdina.

Proba dezakezue ere Neroko konfigurazio nagusian, caracteristicas avanzadas barruan, activar generaci?n de bloque lead-out breve, 12MB gehio ematen dituena (teorikoki overburning egin gabe).

Nahi baduzue, filmak birkodifika ditzaket, inork arazorik ez edukitzeko, overburning egin nahi ez baduzue edo egiten ez badakizue. Esazue eta horretara jarriko naiz.

xbartola

Emule ez den besteren baten jartzerik?
Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!

Arsenicum

Filme hau Azpitituludun sailera mugituko dut.
Uste dut filmea galduta dagoela, baina filmea jaistita azpitituluak eranstea ez da zaila izango.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Ez dut emulerik norbaitek igo ahalko balu mesedez (baldin baduzue). Ez baduzue muntaia egingo dut azpitituluak.eus eko azpitituluekin.

Arsenicum

Berez film hau ez da azpitituluak webguneakoa. Hemengo erabiltzaile batek egin zuen muntaia (azpitituluen itzulpena + sinkronizazioa), baina gero filma galdu egin zen, eta azpitituluak webgunean igo ziren azpitituluok.

Nik muntaia egiteko asmoa nuen, baina ez nuen sinkronizatzea lortu. Hemen igoko dizut daukdana, saiatu nahi baduzu:

https://drive.google.com/open?id=1x3Um4KpjAgzEx0q50xUvxZTsIjy8RBLn
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Josu Etx

Bale, saiatuko naiz, lehenengo HD bertsio bat bilatuko dut muntaia egiteko. Baina igoko ditudan filmen ilarara gehituko dut.