Aipatuzeren zinema aretoetan EUSKARAZKO FILME GUTXI ikusten dira
Nire ustetan, GEHIEGI ikusi daitezke, merkatua den bezala. Ikusi bestela zenbatekoa den titulo bakoitzeko dirulaguntza, eta zenbateko errekaudazioa lortzen den. Horregatik, filmea interes minimoa badu, beti saiatzen naiz ikustera joateko, hemen jende gutxi joan ohi delako. Otsoen itunean ni neu nintzen ikusle bakarra, eta beste batzuetan, ni eta nire familia, BluBerry-ren kasuan.
Doraemon-en filmea proiektatu nuenean, behin baino gehiagotan lampara itzali behar izan nuen, ez zetorrelako inor. Baina noski, estreinatu eta aste batzutara ekarrita inork espero ez zuenean, eta sala betetzeagaitik 3 astez edukita astebarruan sesioekin, zer espero liteke.
Gaur egun, zineko kopia bat kostatzen dena kostatuta, ezin izango da zineman amortizatu euskerazko kopiarik.
Ez da bakarrik, zenbat kostatzen den kopia bat, soinua desberdina denez erderazkoatik, master bat ordaindu behar da, eta kopia kopurua minimoa denez, ez dago deskonturik prezioetan, erderaz gertatzen denaren aurka.
Geroago ikastolei pasako zaielako, onartu daiteke, hainbesteko dirulaguntza ematea. Kopia komertzialki edukiko duen bizia ez du konpentsatzen.
Agian, DTS-a erabilita, arazoa murriz liteke. DTS soinua aparte dator, cd-etan, eta kopian dauden denbora kodeekin sinkronizatzen da. Zinema gehiagotan egongo balitz, eta DTS guztiz fidagarria izango balitz (ikusi dut zineman DTS funtzionatzen ez zuen kopia bat nire begiekin), erderazko kopia batekin, euskeraz eman ahalko litzateke. Arazoa, DTS kale egiten badu, dolbyko pistak irakurtzen dituela mutu ez geratzeko, zeintzuk hizkuntza bakarrean egon daitezke.
Mediterranear kostaldeko zinema baten, kopia bakarrarekin, bi saletan aldi berean botatzen dituzte film konkretu batzuk, sala baten erderaz, eta beste salan, DTS-arekin ingeleses atzerritarrentzako. Spiderman 2 kale egin zuen DTS-a, eta ezin izan zuten ingeleses eman.
Bestaldetik, bikoizketa ere, ordaindu behar da. Kasu gehienetan, zinemako tituluak ETB-ek pre erosten ditu, edo horrelako zerbait, bikoizketa zineko kopiaren kargu joango balitz, oraindik galerak okerragoak izango liratelako.
Zine digitala helduta, euskerazko titulu gehiago ikustea izango da. Sesio batzutan euskeraz, eta besteetan erderaz.
Beste gauza bat izango litzateke, bikoiztuta ordez, azpitulatua balitz. Ez da master fotografiko berria egiten, azpitituloak kopian imprimatzen direlako. Bertsio originaleko kopia bat erosiz, egina dago. Horrek egiten du askoz merkeagoa kopia, bertsio originalean piloka kopia egiten dituztelako.
Gainera, beste jauza bat jakin ezazue, badira zineman estreinaturiko filmak, banatzaileak dirua galtzen jakinik ateratzen dituela, dvd-ko promozio gisa. Horiek baina jende gutxiago joanda euskerazkoetara, imaginatu zenbateko dirulaguntza behar den zineman euskeraz zerbait jartzeko.
Lehen, hiriburu bakoitzerako kopia bat egiten zen, Doraemon edo ShinChanen estreinuak, berriz, Bizkaian eta Guipuzkoan egiten dira, araba eta nafarroarentzako kopiak hartuta, eta 4-tik, 5 kopiara pasatu dira ala ere, han dirua ateratzen zaielako. Irakurri dut gara-n, hau euskerari sorbalda ematea zela. Araban eta Nafarroan, euskera dagoen moduan egonda, umeekin joango litzateken nagusi gehienak euskera ez dakitela, errealitatea ez ikustea da, kopia bat gehiago, niretzako, aurrera pausu galanta da.
Aipatueta DVD formatuan beste berdin, zeren bikoiztuta dauden filmak dvdeetan ez dute euskarazko bikloizketa jartzen ,eta ez dago eskubiderik, zeren katalana ia beti jartzen dute, eta euskaraz bikoizturik bada go zergaitik ez euskarazkoa??? Mucho se dice y poco se hace?? ez dakit nirekin bat zoazten bat baino hori da neure iritzia.
Katalana ez dute ia beti jartzen, baino gehiago ikusten da, bi kateek katalanez emititzen dutenez, askoz material gehiago bikoiztuta dagoelako, eta katalana, biztanlego gehiago direla medio, denek hitzegin ez, baina ulertzen dutenez (euskerarekin ez da hau gertatzen), zinemetan filma gehio daude katalanez.
Bestetik, argitaletxe asko, bartzelonan kokatzen dira, hango gobernuak errazago eduki du beraiekin hitzegiteko, eta Pujolen bikoizketa legearen saikeraren ondoren, argitaletxeek, tema ezagutu eta argiago dute. Legea, azkenean atera ez zena edo aldatu zutena publikatu aurretik, zinemetan 3 titulo bakoitzeagaitk 1 katalanez izan behar zirela. Geiegitxo zela argudiatu zuten banatzaileek, eta prest zeudela kasu horretan, titulo garrantsitzu asko, katalanarez bikoiztu behar ez zituztenak, katalan komunitatean ez estreinatzera inposaketa betetzen bazen. Gobernuak orduan, legea asko leundu behar izan zuen.
Hemen, arazoak beste batzu dira, zehazteko:
1.- Argital etxe batzuk duten aktitudea. Batzuk, EE.BB.etan erabakiak hartzen dituztenez, erdera bakarrik kontuan hartzen dute, eta espainian hitzegiten diren hizkuntzetatik paso egiten dute. Euskal gobernua saitu da Disney-ren filmak euskeratzen, eta ez dute lortu. Dirua ez zen arazoa, kriterioak ziren. Katalana jasaten dute haserrez. Saitu ziren katalanezko bikoizketak ez egiten baina presioak jasan zituzten, eta gero dvd-ean, batzutan ez dituzte sartzen zineman estrainatu ziren arren. Lilo eta Stich-en edizio bereziak, simpleak zuen katalan bikoizketa galdu zuen.
Besteetan, europa osorako diska bakarra fabrikatzen dute, eta bikoizketa autonomikoak ezin dira sartu. Nik bi diska egingo nituzke, bat europar ekialderako eta bestea besteentzako. Erabiltzen dituzten zenbakiak erabilita, ez dute dirua galduko.
2.- Bikoizketa, dvd-aren estreinuaren ondoren egin da. Zinean pasa ondoren, dvd-an 6 hilabete ondoren ateratzen da. Telebistetan kodifikaturik, bi urteetara pasa daitezke, eta kodifikatu gabe, 3 urteera. ETB-k titulo bat erosterako, dvd kalean da. Eta master berriak egitea, ez da oso oizkoa. Jonu izan da bakarra hau egiten.
Gallegoei horrelako zerbait gertatu berri zaie, Cameo-ren "la Vibora negra"-rekin, hango telebistak ez zien eman nahi bikoizketa zaharra zenez akats linguistikoak izan zitzakelako, masterrak prestatzerakoan ez dute izan lan egiteko, orain bukaturik dutela, galizian izandako bronken ondoren, orain utzi nahi diete, Cameok, lana eginda duela, eta ezin duela kostuengatik dena errepikatu, kodifikaturik dutela, gallegoa sartzea disko bat gehio erabiltzea dela irudia ez kaltetzeko, ez dutela diska bat gehio erabiltzeko arazorik, baina bai master hori prestatzeko.
Beintzat, hurrengoetan hau ez gertatzeko neurriak jartzeko balio izan du bronka honek.
3.- ETB-ren bikoizketak erabiltzeko ez da beti erraza. Jonu-rekin hitzegin nuen Karekano-rekin zituzten arazoez. Master berri bat prestatzen ari ziren katalandar bikoizketa gehitzeko, lehenengo ateraldiaren ondoren egin bait zelako, eta euskera gehitzeko prest zeuden, baina ETB-ek oztopoak jartzen zizkien. Egunen hauetako baten eusko jaurlaritzara joan behar dut, eta zer gertatzen ari den hitzegingo dut. Katalanek, bikizketak debalde ematen diete argitaletxeei beren logoaren truk.
4.- Eusko jaurlaritza VHS politika mantendu zuen denbora batez, dirulaguntza euskal bikoizketa esklusiboa zuten edizioak bermatzeko. Dvd-ko kapazitatea kontuan eduki gabe euskerako bikoizketa gehiago eduki ahal izateko. Katalan eta gallegoekin bat eginda, lege nazional bat egin liteke hau arautzeko... baina ez dirudi inongo saikera egiten ari direnik. Azpituluekin berdina, eginda daudenak erabiltzeko. ETB-en gutxi dira azpituloak eta ia ezerrez teletexton azpitulatzen dute.