Gustu musikalak

Sortzailea orionatk, 2007ko Apirilaren 06a, 18:18:35

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

orionatk

Jada entzungo zenuten KobetasoniK festibalari buruz, Bilbon ekainean egingo den heavy/rock festibala. Gaur hartu dut sarrera, 100?tan martxoak 9rarte. Zuek joango zarete? Momentuz kartela horrela dago (7 talde edo falta dira konfirmatzeko):

Ekainak 20, ostirala: Judas priest, Blind guardian, Helloween, Gamma Ray, Cavalera Conspiracy, Apocalyptica, Latzen eta Gotthard.
Ekainak 21, larunbata: Kiss.

Baliteke Yngwie eta guzti etortzea  :lmaosmiley3

Barbadil

Aipamenaren egilea: orionatk  Noiz: 2008ko Martxoaren 01a, 00:07:34
Jada entzungo zenuten KobetasoniK festibalari buruz, Bilbon ekainean egingo den heavy/rock festibala. Gaur hartu dut sarrera, 100?tan martxoak 9rarte. Zuek joango zarete? Momentuz kartela horrela dago (7 talde edo falta dira konfirmatzeko):

Ekainak 20, ostirala: Judas priest, Blind guardian, Helloween, Gamma Ray, Cavalera Conspiracy, Apocalyptica, Latzen eta Gotthard.
Ekainak 21, larunbata: Kiss.

Baliteke Yngwie eta guzti etortzea  :lmaosmiley3

Nik azkenean 127,2-an hartu ditut, kaka!! Dena pixkat itxoiteagatik!!

Yngwie-rena non entzun duzu? Hori bai litzatekeela berri ona!!
Nik AC/DC entzun dut, baina ez dut sinisten, ze egunetan sartuko zuten? "Cabeza de cartel"-ak badaude bi egunetarako.

Kartela oraingoz (maiatzean 21erako falta diren bi taldeak konfirmatuko dira)
Judas Priest
Slayer
Helloween
Ministry
Gamma Ray
Apocalyptica
Sonata Arctica
Cavalera Conspiracy
Gotthard
Airbourne
Su ta Gar
Black Tide


Kiss
Dio
Europe
Blind Guardian
Saxon
Tesla
Obituary
Death Angel
Tigertailz
Latzen
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

orionatk

Niri Sonata Arctica-rekin zoriontsu egin naute urte osorako  :cheesyy
Yngwie-rekin negoziaketetan egon ziren baina azkenean ez dute lortu. Nik gauza hauek www.rafabasa.com -en begiratzen ditut.
ACDC ezinezkoa, Angus Young txarto dabil hanka batez eta urte honetan behintzat ez dute inon joko. Hori kazetarien itzelezko inbentada bat izan zen.
Lista horretan Arch Enemy falta zaizu, gaur autokonfirmatu dira.
Talde bakarra falta da konfirmatzeko^^

orionatk

Azkenean Yngwie etorriko da, baina ez kobetasonik-ra. Barakaldoko Rockstar Live-ra uztailak 4an. Ezin dut hori galdu!!  :Guitar_Solo_--_Siren :Guitar_Solo_--_Siren

Barbadil

Kobetara joatean ikusi nuen nere idoloaren (Yngwie) eta WASP-en kartelak, baina dena ezin denez egin mundu honetan galdu egin nituen (Behintzat biak behin ikusta ditut).

Zemuz eon zan kontzertue OrionaTK?
Kupel txarretik...
ardo onik ez.

orionatk

Yngwie bikaina, oso soinu ona eta interpretazio bikaina. Yngwie da, ez dago gehiago esan beharrik... XD

Nire hurrengo kontzertuak Slipknot, Machine Head eta Children of Bodom, Munich-en azaroan jojojo

igone

Aipamenaren egilea: orionatk  Noiz: 2007ko Apirilaren 06a, 18:18:35
Post hau irekitzen dut bakoitzaren gustu musikalak jakiteko, ideiak konpartitzeko, gomendatzeko... Hor doa nirea:

- Generoak: metal (power, melodikoa, sinfonikoa, heavy, death); rock talderen bat...

- Taldeak: Symphony X, Rhapsody, Nightwish, Sonata Arctica, Dragonland, Su Ta Gar, In Flames, Children of Bodom, Metallica, Stratovarius, Dark Moor, Yngwie Malmsteen, Extremoduro...

Por zierto, Metallica Bilbora etorriko da Ekainak 29an. Jada daukat nire sarrera^^

Komentatzeko ni oso musikazalea naizela, ia egun osoan musika entzuten nabil. Musika ikasketak ere egin nituen (10 urtez Bilboko kontserbatorioan) uni-ra joan aurretik. Lau instrumentu jotzen ditut. Nahi baduzue bideoren bat jarriko dut egunen baten  :xD
niri dead can dance, london after midnight, siouxsie and the banshees, dream theatre, epica eta bauhaus gustatzen zaizkit
death note, monster,avatar, hell girl...e.t.b