Tutoriala a prueba de korkis bat da :xD
Milaka era daude ripeatzeko, eta nik nirea azaltzen dizuet hemen.
Beharrezkoa programak: DGIndex eta Virtualdub (nik 1.5.4.1 bertsioa gomendatzen dizuet, nik behintzat nahiago dut azken bertsioa baino)
Jaitsi
hemengo programa eta hartu barruan dagoen DGIndex programa (Gordian Knotek ere badakar aplikazio hau, baina ez gara hasiko programa osoa jaisten gauzatxo honengatik).
Adibiderako Dragoi Bola Zko dvd bat hartu dut, dauzkadan dvd original bakarrak baitira :xD
DGIndexekin proiektu bat sortuko dugu, gero DVDa VirtualDuben kargatzea ahalbidetuko diguna. DVDa serie batena bada, onena atal bakoitzeko proiektu bat egitea da, bestela atal guztiak geratuko baitzaizkigu bata bestearen atzetik itsatsita. Aurrerago Virtualdubekin bideoa ebaki dezakegu, beraz ez da derrigorra ataleka banatzea, baina erosoago da hasieratik banatzea.
DVDaren barnean .VOB luzapena daukaten giga bateko artxiboak datoz, eta zati guztiek DVDaren bideoa osatzen dute. Horregatik, lehenengo jakin egin behar da zein VOB kargatu behar dugun; adibidez, DVDa serie batena bada eta 2garren atala hartu nahi badugu, begiratu zein VOBetan datorren eta aukeratu artxibo horiek, adibidez 2 eta 3garren VOBetan badator, biak aukeratu, eta
ordena horretan aukeratu ze bestela desordenatuta zabalduko da bideoa.
-------------------------------------------------------------------
Zabaldu DGIndex eta File+Open emanda, artxiboak aukeratzeko leiho bat zabalduko da, itxi ezazue eta beheko leihoa agertuko da. Bertan, kapituluen VOBak aukeratu behar dira.

Normalean serieetako atalak bi edo hiru VOB ezberdinetan joaten dira, atalaren luzera dela eta. Jakiteko ea zeintzuk diren guk behar ditugun VOBak, eman ADD botoiari, aukeratu zatiren bat, eta eman ACEPTAR. Behekoa bezalako leiho bat agertuko zaigu VOBaren bideoarekin. Ikusi ea hor badago nahi dugun zatia (erreguladorea erabili bideoa aurrera/atzera pasatzeko), eta gero joan berriro File+Openeko leihoa, eta orain zeuek zarete ikusi behar dutenak zer egin behar den: ezabatu (ez dagoelako hor guk nahi dugun zatia), aurretik edo/eta atzetik beste VOB bat sartu (atalaren zatiren bat daukalako aurrekoak edo/eta atzekoak)... Zeuek maneiatu behar zarete artxiboak aurkitzeko, azaldutakoarekin ezin zare galdu. Desordenan aukeratzen badituzu, 'UP' eta 'DOWN' botoiekin ordena ditzazkezu.
-------------------------------------------------------------------

Behar ditugun VOB guztiak kargatu direlarik, bideoa daukan leihoa zabalduko zaigu. Gorako aipatu bezala, DVDa seriea bada, erreguladorea erabiliz, aurki itzazue atalaren hasiera/amaiera. Hasiera/amaiera zonara iristen zarenean, konturatuko zara erreguladoreak salto handiegiak darabiltzala mugituta, eta zail dela zehazki markatzea hasiera; horretarako, irudian 2 eta 3 bezala izendatutako botoiak dauzkazu, aurrera eta atzera salto txikiagoekin egiten dutenak (milesimaka), eta nahi dugun tokira iritsitakoan (honekin ere ezin da zehatz-mehatz markatu, ba?a berdin da, utzi tartetxo bat aurreko atalarekin, eta gero VirtualDubekin ezabatuko ditugu ya zehatz). Irudian 1 eta 4 bezala izendatutako botoiekin hasiera eta amaiera determinatu behar ditugu (1arekin hasiera eta 4arekin amaiera).
Nik adibidearekin jarraitzeko zati txiki bat hartu dut. Zenbat eta bideo luzeagoa, prozesua are luzeagoa izango da.
-------------------------------------------------------------------

Ripeatuko ditugun DVDek, nahi ez ditugun audio pila ekarriko dute, ze euskera badakar... polakoa ere egongo da, eta horregatik, nahi ez ditugunak kendu egingo ditugu. Hau egiteko, Audio pesta?ako aukerak erabiliko ditugu. Orain jakin egin behar dugu guk nahi ditugun audioak zenbagarren postuetan dauden; nire kasuan, Dragoi Bola Zko DVDan, badakit euskerazko audioa 3garrena dela, DVDko menuan 3garren lekuan zetorrelako, baina hori beti ez da horrela izaten... Ez badakizu zenbagarrenak diren, ez konplikatzeko, audio guztiak aterako ditugu, eta horretarako aukeratu Audio+Demux all tracks (ezer ikutu ezean hori dago aukeratuta). Aldiz, badakigu zeintzuk audio diren atera behar ditugunak, Audio+Demux Tracks aukeratu, eta Select Track(s) leihoa agertuko da; aukeratu audioak, nire kasuan 3garrena. Nik audioen posizioa jakiten saiatzea gomendatzen dizuet, ze gero proiektua eratzerakoan, zenbat eta audio gehiago atera, orduan eta luzeagoa dal prozesua.
Oharra: Menu honen itxura programaren bertsioaren arabera alda daiteke, nik goian idatzitako linkekoa darabilt; 3.aren hautaketa guarro xamar jarri dut beste irudi bat ez gehitzearren ba?a ulertzen da.-------------------------------------------------------------------
Orain eman File+Save project and demux video. Gorde proiektua izen esanguratsu batekin ze gero erabiliko egingo duzu. Beheko leihoa agertuko da.

Hau egin eta gero, .D2V, .M2V eta guk aukeratutako audio artxiboak eratuko zaizkigu: D2V artxiboa proiektuarena izango da, eta M2Va, bideoa bera. Audioak AC3 formatuan datoz, eta jakina, audio artxibo bakoitza, guk eskatutako audio bat izango da
-------------------------------------------------------------------
Orain zabaldu Virtualdubmod. File+Open eman, eta aukeratu lehen DGIndexekin lortu duzun M2V artxiboa. Kargatu ondoren, bideoa VirtualDuben leihoan izango duzu ikusgai.
EDIT: bideo finalak izango dituen audioak kargatuko ditugu, DGIndexek itzuli dizkigunak AC3 formatuan lehenxeago. Horretarako Streams+Stream Listera joan, eta ADD emanda gehituko ditugu. Garrantzitsua da hau horrela egitea, ze orain bideoari nahi ditugun zatiak zehaztasun osoz kenduko dizkiogu, eta bideoak barruan daramatza audiook, egiten diren mozketa guztiek eragina izango dute audioan ere, gero horrela sinkronizazioa aurreztuz. Audioa AC3n mantentzen da, beraz, konpresioaren ondoren berriro atera eta konprimatu egingo dugu. EZ AHAZTU PAUSU HAU ZE OSO GARRANTZITSUA DA.
Lehen DGIndexekin hasieran eta amaieran soberan zeuden zatiak pixkat mozteko aukera izan dugu, baina orain NAHI DUGUN LEKUAN egin ditzakegu mozketak zehaztasun osoz (fotogramaz fotograma), bai hasieran, bai amaieran, eta adi, BAITA IRAGARKIETAN ERE (hau lehen ezin zen).
Hurrengo azalpenari begira, keyframe bat zer den azalduko dizuet. Eszena batean, normalean jarraian dauden fotogramak bata bestearen antzekoak izaten dira (fotogramak 0.04 segunduro aldatzen baitira, eta normalean ahoa mugitzen da, edo besoa pixkat mugitu, etab. azken finean ia berdinak dira). Eszena aldaketaren bat badago ordea, irudia total ezberdina da, beste kolore batzuekin etab. Ba eszena berri horretako lehen frame hori da keyframea.

1. Bideoaren lehen framera joateko
2. Aurreko framera (fotograma) joateko
3. Hurrengo fotogramara joateko
4. Azken framera joateko
5. Aurreko keyframera joateko. Justu botoi hau apenas erabiltzen da
6. Hurrengo keyframera joateko da. Hau bai erabiltzen da, ebaketetara begira. Normalean, egiten diren ebaketak beti izaten dira eszena aldaketetan (sekuentzi erdian ez zara mozten hasiko, ez?). Ba banan-banan ebaki beharrean, botoi honi eman eta azkar-azkar pasatzen du bideoa, hurrengo keyframerarte. Izan kontuan ordenagailuak "ez duela ulertzen" non dagoen eszena aldaketa bat, hau da, eszena aldaketa bat badago, eta irudiak oso antzekoa izaten jarraitzen badu, honek aurrera jarraituko du, azken finean berak 2 frame bata bestearekin alderatzen baititu eta formula batekin determinatzen du aber bideoan "aldaketa bruskoren bat" egon bada.
7. Zati baten hasiera markatu.
8. Zati baten amaiera markatu. Zatiak ezabatzeko, zati hori nondik norakoa den markatu beahr dugu, eta horretarako bi botoi hauek dauzkagu. Zatia aukeratzean, ikusiko duzue nola erreguladorean zati urdin bat agertuko den, tartea adieraziz. ezabatzeko, eman suprimir.-----------------------------------------------
Bideoari filtro batzuk aplikatu behar zaizkio, alboko marra beltzak, resoluzioa... etab. tratatu behar zaizkiola ikusiko duzulako. Horretarako joan Video+Filtersera. Hemen oinarrizkoak bakarrik aipatuko dira, gehiago nahi izan ezkero, egin itzazue zuek probak, oso gauza sinpleak baitira, galtzeak delitua dauka.

Eman 'ADD', eta virtualdubmodek berak dakartzan filtroak kargatuko dira. Resizearekin hasiko gara. DVDek 720x576ko resoluzioa dakarte (4:3en kasuan), eta horrekin bat datorren resoluzio batera pasako dugu, 640x480era adibidez, ia mundu guztiak darabilena. Aukeratu 'Resize' eta jarri filtroaren leihoan guztia horrela. Gero eman OK filtroa konfirmatzeko.
Orain banda beltzak kenduko ditugu. Horretarako filtroen zerrendan aukeratu 'null transform' filtroa. Filtro honek ez du ezer egiten, baina aproposa da cropping egiteko (ez jan burua asko, bere zentzua dauka :xD). Orain filtroen zerrenda globalean 2 daudela ikusiko dugu. Zerrenda horretan eman 'null transform'i klik bat gainean, eta ikusiko dugu Cropping botoia ikusgaitzen dela. Aukeratu.

Croppingaren leihoa agertu zaigu. Ez dut leiho osoa jarri argazkian, inporta zaiguna X1, X2, Y1 eta Y2 aukera baitira. Bakoitza izkina batetik irudia 'jateko' da. Proba itzazue bakoitza zeinena den. Korforme zaudetenean hartutako zatiekin, badaezpada mugitu erreguladoreak, ze askotan gertatzen da beste eszena batzuetan bandak are zabalagoak izatea, eta orduan gehiago jan behar da. Guztiz konforme zaudenean, eman 'OK'.
-------------------------------------------------------------------
Filtro ez oinarrizko baina oso erabili bat aipatuko dizuet. Argitasuna edo/eta kontrastearekin gustora ez bazaudete, 'brightness/contrast' filtroa daukazue. Erreguladorea mugituz alda dezkezue bakoitzaren nibela. Filtro honen putada handiena, bideoa nola geratuko duen aurrikusteko aukerarik ez daukala da. Dena den, aurrikusteko, VirtualDUbek berak dauka botoi bat. Konturatuko zineten behean botoi mordoa daudela, ba aurrikustekoa ezkerretik 3garrena da, 'play' ikurra daukana, behean 0 batekin.
Badago beste filtro erabilgarri bat ere, RGB, kolore gorria/berdea/urdina kontrolatzekoa. Interneten aurki dezakezue.
VirtualDubek berak dakartzan filtroez aparte gehiago sartu nahi badituzue, interneten aurki ditzakezue. Bazegoen web on bat, "neuron2" no se ke, kriston filtro pillarekin, baina momentu honetan enaiz gai aurkitzeko. Filtro erabilgarri asko daude, Sharpen (marra beltzak finago jartzeko), temporalsmoother (Virtualdubek dakar, eta bideoa garbitzeko balio du. 4-5eko balioa baino gehiago ez erabili ahal dela), etab. Filtrook filtroen zerrendan agertzeko, deskonprimatu eta sartu "plugins" karpetan.
Filtroekin bukatzean eman OK.
-------------------------------------------------------------------
Orain konprimitzea bakarrik falta da. Eman F7 edo File+Save As. Leiho bat kargatuko da, azpikaldea honakoa da

Balidatu gorengo dagoen aukera!! Ez baduzu ematen, segituan hasiko da konprimitzen ta hori ez da interesatzen. Orain konpresorea konfiguratu behar da. Irudian behean gorrizko dagoen aukera aukeratu. Leiho bat zabalduko da, aukeratu zerrendan Xvid eta 'Configure'. Konpresorearen
leiho nagusia zabalduko da. 2 pasadatarako konfiguratu behar da. Horretarako Encoding type - 'Twopass - 1st pass' ipini.
-------------------------------------------------------------------
Konfigurazio sugerentzia bat da hau:

-------------------------------------------------------------------
Profile@Levelen more eman eta leiho bat zabalduko da, Profile pesta?an:

-------------------------------------------------------------------
Goiako Aspect Ration pesta?an markatu 4:3, 16:9 edo bideoak daukan dena delako formatoa, eta aceptar.
-------------------------------------------------------------------
Orain konpresorearen leiho nagusian, behean, quality presetsen ondoan dagoen more eman, abisu bat agertzen da lehen aldiz sartzean, ez naiz gogoratzen si edo no eman behar bazen, bata ez bada, berriro aukeratu ta bestea eman.
motion pesta?an:

-------------------------------------------------------------------
eta quantizationen:

-------------------------------------------------------------------
Behin guztia horrela jarritakoan, kodekaren leiho nagusian eman aceptar eta 'Save as' leihora iritsiko gara berriro, eta eman guardar lehen pasada gordetzeko.
-------------------------------------------------------------------
Orain joan berriro konpresorearen leihora (fijatu balidatu beharreko aukera balidatuta dagoen oraindik edo ez ,eta ez badago, balidatu) eta jarri encoding@type 'Twopass - 2nd pass', eta bere alboko more hautatu:

-------------------------------------------------------------------
Orain bitratea edo artxiboaren bukaerako tamaina, bietako bat determinatu behar dugu.
encoding type 'twopass 2nd pass' jartzean, azpiko laukia erabilgarri jartzen da. Irudian bitrate agertzen da

baina bitrate dakarren botoian klikatuta 'target size' agertzen da. 'Target size'n bideoak zein tamaina izatea nahi duzun idazten duzu kilobytetan. Normalean bitrate moduan jarrita 1100 balioa sartuta ondo joaten da baina hori norberak ikusi behar du, adibidez 13 kapituloko serie bat dvd baten sartu behar baduzu eta 24 minutuko iraupena badaukate kapituluek, 230mbekin ondo doa, ba?a dvda ez da ondo aprobetxatzen, horratarako onena 4484/13=344mbeko kapituluak sar ditzakezu, hau da, gutxiago ere konprimitu daitezke kapituluak, ez gara ibili behar eskatimatzen tamainarekin ze kalitate pixkat galduko dugu, zertarako? DVDan hutsunea gelditzeko?? Horregatik bitratea handitzen joan zaitezke, 6 unitate gehiago gehitzen badizkiozu balioari, tamaina finala 1en inkrementatzen da gutxi gorabehera konfigurazio horrekin, osea 1400 jarrita, 50mb.
Bitratea datu fluxua da, zenbat kilobit segunduko izango dituen bideoak. Adibidez nik DBZn 1400 erabiltzen dut.
1400kilobit--> 175kilobyte segunduko x 60 segundu x 20 minutu --> 210000 kilobyte dauzka bideoak. 210000/1024kbyte= 205mb, hain justu, audioa gabe okupatzen duena normalean, konturatu bazarete.
Horrek ez du beti esan nahi zenbat eta bitrate altuago orduan eta kalitate gehiago (DBZ ere gutxiagorekin jar zitekeen), de hecho, konfigurazio txar batekin berdin da 7000ko bitratea jartzen baduzu ere, ondo konfiguratutako 1100dun bat fijo askoz hobeto ikusten dela, asike beti ez da erlazionatu behar bitratea kalitatearekin :no Gainera X baliotik aurrera alferrik da gehiago jartzea, bideoak gehiagorako ematen ez duenean, ezin da.
-------------------------------------------------------------------
Horrela jarrita, eman guztiari aceptar eta 'guardar' berriro. Konprobatu lehen balidatu behar zen goiko aukera hura ea balidatuta dagoen oraindik, eta horrela ez bada, aukeratu berriro eta eman guardar.
-------------------------------------------------------------------
2 pasada gordetzean ('guardar' emanda balidatzeko aukera dagoen leihoan), eman F4, programatu dituzun konpresioen zerrenda zabalduko da. Hasteko eman Start

-------------------------------------------------------------------
Goian Optionsen dagoen aukera bakarra, guztia bukatzean ordenagailua itzaltzeko da, gauean edo uzten baduzue, aproposa da.
-------------------------------------------------------------------
Behin bideoa konprimituta, AC3 audioa MP3ra pasatzea baino ez da falta, AC3 audioak gehixeago okupatzen baitu, eta audioaren pisu finala beharrizanik gabe handitzen baitu. Audioa ateratzeko, ireki bideo konprimitia Virtualduben, Streams+Stream Listera joan, eta hor izango ditugu lehenago sartu ditugun audioak. Atera egin behar ditugu, eta horretarako lehenengo saiatu Demux egiten, eta irekitzen zaizuen leihoan begiratu ze estentsiorekin aterako litzatekeen; *.* badakar, itxi leihoa eta gorde "SAve WAV"ekin, bestela, Demuxekoarekin gorde.
Orain MP3ra pasatzeko programaren batekin konprimatzea baino ez da. Nik pertsonalki Adobe Auditionekin egitea gomendatzen dizuet, nire ustez mp3 konprimitzaile onena baitauka, baina dezente okupatzen du eta errazenera jotzeko tentazioa hor dago. Bakoitzak erabaki dezala ze kalitaterekin egin nahi duen bere lana...
Konprimitzean, berriro gorde audioa Streams+Stream Listen ADDi emanda, eta gorde berriro bideoa (itxi Stream List eta eman F7), "Direct stream copy" aukerarekin, eta ez balidatu "Don't run this job..." (ez konprimitzeko da, ze konprimitu dugu jada).