Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Maiatzaren 14a, 13:12:50
eta faktore horiek zeintzuk dira? ze hori jakin ezean, ezingo dugu jakin justu gabiltzan edo ez, ze inoiz gertatu zait pentsatzea bideo bat sinplea dela eta gero zaila izan konprimitzeko eta alderantziz, zaila dela pentsatu eta oso sinplea izan
Experientziak laguntzen dizu bideo bat baloratzen, jakiteko zein zail izango den edo ez konprimatzen.
Bideoaren egoera da bereziki kritikoa, zein egoeratan dagoen, hautsa baduen, grano fotografikoa ongi kodifikatua duen, marraturik baduen, fotograma rajaturik duen. Arazo bakoitzak kodifikazio extra dakar, eta bitrate efektiboa jeisten du. Kalabazaren dvda ikusteaz batera, otoi egiten hasi nintzen. Conan nahiko desastre da, baina ez katastrofikoa. Irla nahiko ongi dago, baina baditu hautsak. Dinamita... telebistarako grabatu dela nabari da, baina gaizki gaizki.
Zenbat eta irudia dinamikoagoa, hau da, zenbat eta irudian mugimendu gehio egon, okerrago. Osama, printzipioz alde horretatik ez dirudi hortik zailtasunik datorren, ba kamara al hombro piloa du eta horrek zailtzen du. Irudiak zenbat eta mugimendu gehio eduki, okerrago.
Irudi mota ere eragina du, Osama, horko paretak guztiz irregularrak eta textura ain organikoarekin, bulego baten kokatzen den filma baino zailagoa da, non texturak ez dira ain aldakorrak, formar erregularrak dira eta abar.
Nik egiten dudana, beti kodifikazio konplexuenerako prestatu, irudia erreza bada, irudian primeran geratuko da, irudia zaila bada, obeagorik ezin izango duzu lortu. Prestatu okerrenerako eta itxaron oberena.
Bitratea beti 1200-tik gora ahal bada, zenbat eta zailago, zenbat eta gorago bitratea.