Nola aukeratu genuen gure nick-a?

Sortzailea orionatk, 2007ko Apirilaren 23a, 14:33:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

orionatk

Ba hori, post hau irekitzen dut komentatzeko ea nola aukeratu genuen gure nick-a, zer dela eta, nondik dator... Hor doa nirea:

Internetetik nabigatzen hasi nintzenean, duela 7 urte edo, nick baten beharra ikusi nuen gauza askotarako. Printzipioz zeozer mitologikoa edo izatea nahi nuen. Pentsatzen ibili nintzen nahiko denbora luzez, eta azkenean "orion" otu zitzaidan (konstelazioa, orion "el cazador", etabar...). Baina hau oso extenditua zegoen. Zerbait behar zuen bakarra izateko, errepikatuta ez izateko. Horregatik, "orion attach", eta laburtuta, "orionatk".

Zuen txanda orain^^

Arsenicum


Nire inizialak As direz, eta elementuen taula periodikoan letra hauen elementua Artsenikoa da. :wacko
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

mmmm, nirea zergatik izango ote da?  :xD

arsenicum, zurea ez zen klaseko baten plagioa ere bai?  :huhh platinum edo holakoren bat zeukala batek

Arsenicum


Jaja bai. Nire gelakoak Argentum jarri zuen ta nik Arsenicum.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

Nirea puntazo bat izan zen, aurrerago beste nick batzuk pasatu nituen, baina batek ere ez zidan konbentzitzen eta justu El cuervo pelikulak ikusi nituenez eta euskerazko nick bat nahi nuenez, Belea otu zitzaidan, baina BeleBeltz gehiago gustatzen zitzaidanez hau jarri nuen. Ez dauka beste arrazoirik.

jonnydbz

Foro batean erregistratzeko behar nuen. Nire izenarekin zerikusia du, baina ez nuen nire izena jarri nahi eta yankiegia ez izateko 'h' kendu nion, hala ere jonny hartuta zegoen. Momentu horretan proiektua egiten nenbilen, jota aspertuta interneten egun guztian (horregatik foroetan erregistratze hori). Garai horretan proiektukide batek Dragoi Bolako lehen 29 atalak pasa zizkidan eta jonnydb etorri zitzaidan burura, baina hori ikustean "jonny datu baseak" ikusten nuen. Aaaaa!!! Nire amesgaiztoetatik txarrena :weirdsmiley, informatikoek agian ulertuko dute... Orduan 'z' bat jarri nion DBZgatik, horrek nire onera ekarri ninduen, eta emaitza badakizue zein den.

Ea Ronbinek bere istorioa kontatzen duen... :xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

darko

Badakizue nor den espainiar ligan inoiz jokatu duen aurrelaririk onenetakoa. Si Darko gol no problem
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

si darko gol no problem hori nondik atera duzue? ze realeko guztiek esaten duzue  :xD

Arsenicum


Hori Bernd Krauss entrenatzaileak esan zuen duela urte batzuk. Si darko gol, no problem. Eta si darko se va, yo el siguiente (botako zutelako).
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Ez, Darkok berak esan zuen etorri zenean, gazteleraz ere ia ezer ez zekienean.

Italiatik itzuli zenetik, berak golak sartu dituen guztietan (40 partidu) Realak puntuatu egin du, 27 irabaziz. Taldea nola ibili den ikusita, harrigarria.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

getxoztarra

Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje

Arsenicum

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Apirilaren 25a, 23:46:28
Ez, Darkok berak esan zuen etorri zenean, gazteleraz ere ia ezer ez zekienean.

Italiatik itzuli zenetik, berak golak sartu dituen guztietan (40 partidu) Realak puntuatu egin du, 27 irabaziz. Taldea nola ibili den ikusita, harrigarria.

Ah, ba orduan gero Kraussek bere esaldia kopiatu egin zion, ze berari ere entzun nion.
Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 05:05:33
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje

Jaja, ez. Kontaizu beste nick horrena.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 09:28:00
Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 05:05:33
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje
Jaja, ez. Kontaizu beste nick horrena.
Bai, bestea itzela da

getxoztarra


Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.