Nola aukeratu genuen gure nick-a?

Sortzailea orionatk, 2007ko Apirilaren 23a, 14:33:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

getxoztarra

13 edo 14 urtegaz Gaztelaniako asignaturan aditzak lantzen ibili ginan eta zuzentzerako orduan bakoitzari aditz bat tokatzen jakon idaztea arbelan. Nik tocar aditza, 1.pertsonan eta iraganeko denboran idatzi behar neban ( toqu?) ta hori jarri beharrean toce idatzi neban.

Arsenicum

Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ronbin

#17
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 22:06:10
Ea Ronbinek bere istorioa kontatzen duen... :xD
Bueno, hor doa:
Duela 6 o 7 urte nire herriko jaietan taberna batetan geundela, kamareroek ez ziguten kasorik egiten, taberna jendez gainezka baitzegoen. Beraz, haien atentzioa deitzeko, kuadrilako bati batman-en 60. hamarkadako abestia kantatzea otu zitzaion, batman esan ordez "barman" esanez (berez, abesti hori txoznetan lan egiten zuen lagun bati abesten genion, adarra jotzeko). Beraz denok hasi ginen:

"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"

Eta harrigarria bada ere, kamareroak segituan etortzen ziren guregana! Tabernatik ahalik eta lasterren alde egiteko seguruena XD

Gauak aurrera egin zuen, eta guk gure "trukoa" erabiltzen jarraitu genuen. Baina taberna batetako kamareroa ez zegoen oso humore onez, eta gurekin haserretu egin zen. Orduan, kuadrilako batek bromatan esan zuen "zer pasatzen zaio barman-i?" eta beste batek erantzun "fijo hau ez dela benetako barman, roNbin izango da". Kriston barreak bota genituen ateraldi horrekin. Izena gustatu zitzaidan, eta IRC-an sartzen nintzen kanaletan erabiltzen hasi nintzen (kanal gehienak lagunek sortutakoak ziren, eta bertan sartzen ginen guztiak ezagunak ginen). Izen hori erabiltzera ohitu nintzen, eta orain foro batetan sartzen naizen bakoitzean erabiltzen dut.

Uf, menudo toston XD

PD:Duela 2 urte edo, nick-a aldatzeko ordua zela erabaki nuen, eta Rasec erabiltzen hasi nintzen (dragoibola.com-en izen hori erabili nuen), baina ez zitzaidan gehiegi gustatu eta Ronbin-era itzuli nintzen.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2007ko Apirilaren 28a, 12:49:21
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
Lerro bakoitzean 8 "nana" dute  :xD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Barbadil

Nik abizenarekin jokatu dut, beno klaseko batek. Egun batean Barbax esatez aspertu zen (Hau ere abizena laburtuta da. familiko gazte denei deitzen digute horrela) eta El se?or de los anilloseko Tom Bombadil-ekin nahastu zuen
Ion Barbadil -Tom Bombadil

Aurreko nick-a utzi ta hauxe hartu nuen, ta egia esan ez zait batere gustatzen iada.
Kupel txarretik...
ardo onik ez.