Zein geratuko da primeran?

Sortzailea Aju, 2007ko Maiatzaren 16a, 21:25:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

darko

#75
Erreala bigarren mailan. Argi dago inori ez diola batere penarik eman, euskaldunei (eta bizkaitar askori ere ez) izan ezik. Gorrotatuen artean gorrotatua da Reala. Baina beno, bere erruz jaitsi da. Orain nire iritzia intentzio txarrik gabe emango dut, beraz ez esan pikatuta nagoelako ari naizela horrela.

Realak berak merezi zuen jaistea, hori garbi esan beharra dago. Inoiz ez dut ikusi salbazioa hain MERKE (urte ezin okerragoa egin, eta Estadio UPN-n eta Racing-i irabazita bakarrik salbatu egiten ginen) eta halere ezin :brickwall Azken bost taldeetatik inork ez zuen merezi salbatzerik inondik inora. Denek joko penagarria egin dute eta ez dute onenen artean egoteko mailarik erakutsi. Nastic-i barkatzea badago, baina besteak okerrago ezin. Primekin ere sesio latzak izan dira (Nork esan zuen Reala primak ordaintzen ari zela? Mesedez, pipak erosteko ere ez dauka eta.). Izarren liga? Txapeldunaren jokoa ikusi besterik ez dago (aj).

Niri ez esan Osasunari buruz (Edo Salud jarriko diote izena? Edo Club Atletico UPN?) ondo hitz egiteko. Anaien artean egin zuten saldukeria hori ez da profesionala izatea. Berdinketa nahikoa izanda gainera. Eta Realak gaizki jokatu zuela dionari, horixe baietz, baina Osasunako kabroiek  liga jokatzen zutela ematen zuten. Athleticek prima eman bazion ere zorretan zeuden gurekin. Eta Athleticentzat berdin izan bazen, Betisi seguru ez ziola irabaziko. Saldu egin gaituzte lotsarik gabe. Gure errua da, inozo hutsak gara. Inork uzten ez duenean guk irabazten utzi euskaldunei, zertarako eta gero atzetik hartzeko. Futbolak buelta asko ematen ditu, eta etorriko da berriz ere alderantzizko egoeraren bat. Orduan beraiek ere atzetik hartuko dute. Ni Osasunaren zaletuekin geratzen naiz, baina taldeak etsai asko egin ditu (edo lagun asko galdu).

Athletic-ek bi urte berdin daramatza, eta Reala horrelaxe hasi zen. Kontuz, beti ez dira egongo agian hiru talde okerrago. Manek uste dut esan zuela jokalari hoiek dena eman zutela urtean zehar. Ba, gehiago ez badaukate, hasi zerbait pentsatzen. Reala eta Osasuna espabilatzen badira beren jokalariak lotuz, ea zer pasatzen den. Euskal Herritik kanpoko jokalariak fitxatzen badira, atzerritarrak zergatik ez? Harrokeria? Aitzakiak bilatzen badakite agintariek gainera: ?bai, hau amerikarra da, baina bere osabaren aitonaren lehengusuak udara Euskal Herrian pasatzen zuen...? XD "Realak ere fitxatu ditu eta begira", esango duzue. Bai, eta azken 23 urteetako txapeldunek ere fitxatu dituzte. Jakin egin behar da fitxatzen. Realean lehen merke erosi, ondo jokatu eta garesti saltzen zen, Kovacevic Juventusera joan zen arte. Lezaman ez da ikusi Aldridge, Kodro, Karpin, Nihat, Kovacevic gaztea... bezalako jokalaririk azken 20 urteotan. Jakina, geroztikako kaka fitxatzekotan (Mark Gonzalez eta Savio bikainak kenduta) hobe da ez fitxatzea.

Realak orain garbiketa latza egin behar du. Kovacevicek bigarren mailarako balio du, baina ez du jarraituko. Savio eta Bravo onegiak dira bigarren mailarako. Hortik aurrera, kanpotar guztiak kanpora, espainiarrak eta besteak. Txarrak dira eta gainera ez dute Reala batere sentitzen. Prieto, eraman Bilbora nahi baduzue. Zuek damutuko zarete. Odolik gabeko marikitarik ez dugu nahi, kalitatea hamar partidutik behin ateratzeko. Gehiagorik ez badiguzue kentzen, oraindik gazteekin talde polit bat egin dezakegu. Toshack etortzen den edo zer gertatzen den ikusiko dugu. Presidenteak jarraituko duen ere ez dakigu ziur. Ikusten da intentziorik onena izan duela, baina ez zegoen prest horrelako kargu bat hartzeko. Lehenbailehen itzuliko gara, onenak gara eta gure tokia primeran dago (ikusi Keler-en iragarkia :drunk).

Orain ETBn aitzakia ona dute Athletictarrak izaten jarraitzeko, naiz eta Realaren partiduren bat botako duten eta Athleticena ez. Beno, beti bezala kopan Athletic botako dute eta Reala ez. Realeko aurkezle ultrak? Realekoak oso inpartzial agertzen dira. Athleticeko ultrak dozenaka daude: Teleberriko aurkezleak, Ander Txintxurreta, ETB1en agertzen den euskaraz erdipurdi egiten duen bat... Euskadi Irratian berriz, Aritz Gallastegi, ultren artean ultra, beste esatariek ere barre egiten diote hain ultra delako XD Nik El Derby azken aldiz ikusi nuenean, Athleticen kanpoko partidu normal bat (jaitsieratik hiru puntura edo zegoen) laburtzeko 20 minutu eman zituzten. Ondoren, Realaren etxeko hil ala biziko partidu bat laburtzeko, 13 minutu. Eta tartean Lorcako entrenatzaile gipuzkoarrari egindako elkarrizketa baten errepikapena gainera. Eta onena, Athleticen laburpena bota eta oraindik Realarena falta zenean babeslearen iragarkia: ?xx os ha ofrecido El Derby?. Bukatutzat eman zuten programa. Gehiago ez dut programa hori ikusi. Gainera ez da oraingo kontua, beti jarri izan dute Athletic aurretik EITBn.

Zubiaurreren auziari buruz, nola liteke Athletici arrazoia ematea? Milikizek eta jokalariak berak izan zuten erru guztia. Ondo baino hobeto zekiten Realarekin kontratua indarrean zegoela eta aurkezpen-antzerkia egin zuten, gainera nahita Realaren hauteskundeetako egunean. Zer nahi zuten, ezer ez egin eta gainera zorionak ematea? Realak eskatutako dirua asko edo gutxi zen berdin da, klausulan jartzen zuena zen eta kitto. Epaileek arrazoia eman badiote zerbaitegatik izango da. Eta Zubiaurre orain sufritzen ari bada, bere errua da eta hurrengorako gauzak egin aurretik pentsatzen ikasiko du. Fuentesek arrazoia zeukan eta berea defendatu zuen. Urquijo hori bai dela nazkagarria, berak arrazoia balu bezala ?hasta aqui hemos llegado? esan zuenean emango nion... Jokalariak eramateko ez zuen harremanik hautsi atso horrek...

Nire ustez hobe duzue estadio berririk ez egin, badaukazue bat ona eta bigarren mailara jaisten bazarete ea zertarako duzuen estadio berria. Eskerrak Realak ez zuen Gipuzkoarena egin diru faltagatik... Izan ere, gu ez gara Jaurlaritzaren taldea eta gobernu eta diputazioek ez digute ezer oparitzen beste batzuei bezala. Gainera Astiazaranek poltsikoa bero-bero eraman zuen.

Agian datorren urtean Reala igo eta Athletic jaitsi liteke... Beno, hobe lau euskal taldeak lehen mailan mantentzea beti. Baina Osasuna sufrituz, eta afizioagatik bakarrik ::Vudu ::Vudu ::Vudu Nik ez dut nahi Athletic jaisterik (azken batean, Gipuzkoakoa ?eta Nafarroakoa- gehiago da Bizkaikoa baino XD). Ea Alaves ez den desagertzen azkenean...

Badago irtenbide bat denontzat. Urtero sufritzen? Ehundaka km-ko bidaiak egiten? Mundu guztia gure aurka? Toki askotara animatzera joateko beldurrez? Oraintxe dugu aukera eta momentu aproposa. EUSKAL LIGA orain!  :starwars Hamar taldekoa edo egin liteke. Lehenengoa Champions-eko prebiara eta bigarrena UEFAra eta denak gustora!

Azkenean asko idatzi dut, bai.

PD: Jode, Athleticeko hautagaiek ez diete behintzat bilbotarrei harroputz ospea kenduko... Egitasmo baten izena, ?ATHLETIC, IEUP?. Baina nora doaz izen horrekin? Besteak Athleticen historiako eta mundu osoko proiekturik onena omen dauka... Urtea horrela bukatu eta halere umiltasunik ez? Eta... zenbat hautagai dira euskaldunak?

PD3: Xabi Alonso Athleticera? Bizkaian ez al da umerik jaiotzen edo? Lehenago Realera itzuliko da (hemendik urte batzuetara).
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

#76
Aurten Orbaiz, Tiko eta Gurpegi falta izan dira, eta hor erdian ez badago nor jarri, taldea popatik hartzera doa. Orbaiz ez  omen da lehengoa izango, Tiko badator, eta Gurpegiri ea kentzen dioten zigorra. David Lopezekin (komenentziako euskalduna), Del Hornorekin eta Garridorekin taldea askoz seguruagoa izango da. Quepa ez etortzea, hori bakarrik eskatzen dut  :fhar

Xabi Alonsorengatik, esaten da Macuak erosiko duela bere poltsikotik (ni de ko?a dauka horrenbeste diru). 1.8 milloi ? garestituta David Lopez? Ni loco, Lamikiz berria da.

Realari buruz... Athleticengandik ikasi beharko zenukete, zeozer abdago ez zaizuena gustatzen, matxaka ezazue. Rivasek eta beste pare batek ederra zuloa egin behar dizuena fitxekin, bigarren mailan geratuko dira dena kobratuz, ta taldea zorrengatik desagertzear dagoela usaintzen da.

Zubiaurrerena... berdin da nondik begiratzen duzun, 5 milloi ba?o gehiago ez dago eskatzerik, ez dago ezer idatzita, ba?a 10 milloi pezeta irabazten badu, eta 6500 milloi pezeta eskatzen badira... Badaude ligak behartuta zaudena gutxienez jokalariari bere klausulako 10% ordaintzera, katxondeoko portzentaia, eta ala ere ez da iristen zoratuta ere ez (1/650%). Realak sekulako zuloa dauka eta Athleticen kontura estali nahi du.

Estadioa... Athleticek ez du ? bakar bat ere ordainduko, diputazioak, BBKk eta udalak(?) ordainduko dute. Gol bat sartzen den bakoitzean fokoak alternatuz piztuko direla, ederra fantasmada.

Aranzubia, Llorente, David Lopez, Jorge Lopez, Ezquerro eta Quepa, 5 errioxar ta andaluziar bat, hau ezin da izan Athletic, eta ya 3 badaude taldean...

Euskal Ligarena... Egin nahi bada, bale, ba?a Athleticekin ez dezatela kontatu... Albaniako liga ere interesgarriagoa da.

Macuari ezetza!

EDIT: Egunotan Diario Vascoko foroan nabil. Joder, Athleticeko jendea pasatzen dabil, ta hori jaisteko pauso batera egon garela...

Ba?a txarrena da jendearen lehen kezka Realetik Athleticera inor ez joatea dela... Taldea desagertzear, jokalari on guztiak beste talde batzukin konprometitzen ari dira eta ez zaie ezer geratuko erosteko... Aurten ere larri behar dute. Athletic azkarragoa izan da horretan, ba?a Macuak dena izorratu du eta ez dago negoziaketa gehiago presidente berria izan artean.

Xabi Prieto ez dadila etorri, begira hau. Ez etortzea daukala! Ba?a boleto asko dauzka erosita. Ezquerro ta hau, zein ba?o zein mercenarioago.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Jotake[EH]

Azkenean atzerritarrak fitxatzen bukatuko du...

Aju

Nik ez dut gaizki aurkitzen ume hori fitxatzea hemen hazia izan bada, ba?a ziur nago ume hori bera aurkeztuko balitz Lezaman proba eske, ez lizkiotela egingo.

Demagun kasu hau (holakoak gertatu dira): 15 urteko ume bat, gurasoak extremadurakoak dira ba?a duela 13 urte etorri ziren hona lan bila, eta etorri zirenean umeak 2 urte zeuzkan. Umea bere herriko taldean ibili da eta 15 urterekin Lezamara doa probak egiteko eskatzen eta Lezamakoak planteatu ere ez dira egiten proba egiteaz. Zergatik? Kanpokoa delako.

Ba?a demagun ume hori 10 urterekin Osasunak fitxatzen duela, eta Athleticek 15 urterekin erosi egiten duela. Extreme?oa da, ba?a Osasunako kanteran hazia da, eta nahiz eta extreme?oa izan, bi urte zituela bakarrik etorri zen Euskal Herrira, beraz, filosofian sartzen dela ulertzen dute.

Umea Euskal Herrian jaioa ez bada, Athleticen jokatzeko bere aukera bakarra beste talde euskaldun batean haztea da? BAI  :blink Ba?a nork osti ulertzen du jarrera hau. Norberak ezin ditu hazi ze ez dira baliozkoak, ba?a besteek hazita baliogarriak dira? Hori aldatu egin behar da

Eta mali hori ez da bakarra. Argazkiak grazia ematen dit, ba?a XXI. mendean gaude, txo!

http://www.athletic-club.net/acc/home.asp?a=5&b=1&temp=2006-07&equipo=8&idi=1


Kuriosoa da justu gaur berri hau aipatzea eta hau ez aipatzea, berri interesgarri hau ere gaur irten baita
http://www.canalathletic.com/portal/content/view/11581/