(Futbola) 2007/2008 denboraldia

Sortzailea Aju, 2007ko Uztailaren 12a, 14:50:34

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Aurten ere derbiarekin hasten gara, Athletic-Osasuna.

Hau ezin da kasualitatea izan, gainera oraingoan 3 derbi daude lehen jardunaldian, Real Madrid-Atletico eta Villarreal-Valencia. Athleticena badakit etxean hasten dela, beste biak ez dakit non jokatzen diren, besteen ordena a boleo jarri ditut. Ea, Villarren txisteak agertzen tardatzen ari dira. Hainbeste entxufe badago, azken aurreko jardunaldian ez ziguten horrelako lapurketa egingo Villarrealen, eta azken jornadarako utzi salbazioa. Villarrek zeozer egin bazezakeen, ez zuen utziko azken jornadarako salbazioa. Oraindik ez dakit jendeak zelan esan dezakeen entxufea daukagula.

Reala-Castellon, eta bigarren jardunaldian Eibar-Reala, derbi horretan bati ba?o gehiagori zerbaitek emango dio  :pla

EDIT: Eskuzabalik hartu beharko dira San Mamesen

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Uztailaren 12a, 14:50:34
EDIT: Eskuzabalik hartu beharko dira San Mamesen

Osasuna eskuzabalik? Nik ez behintzat. Zuk ikusi zendun Athletic- Osasuna partidua? Pasadan urtean betis eta Villarealen atzetik, San Mamesen ikusi doten talderik zikinena izen zan. Jokalarien harrokeria ez jazten bat ere gustatu.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

#2
Ez ahaztu bigarren maila, aurten euskaldunentzat poz bakarrak hortik etorriko dira eta  :starwars

Eta Osasunari eman atzetik ahal duzuen guztia, zakur horiek ez dute ezer merezi euskaldunengandik. Fatxek agintzen duten artean, ez dute besterik merezi. ::Vudu

PD: Macuak irabazi omen du, nolako tipoa da hau, normala, harroputza? ETBn jendeak esaten zuen berari emango ziola botoa, baina "porque es el menos malo" (euskaraz ez dute hitz egin...).

PD2: Berriz ere lotsagarria ETBren jarrera, Athletic-en hauteskundeei beste euskal taldeenei baino mila aldiz garrantzia handiagoa emanez.  :protest Etzaidazue esan egia ez dela.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Arsenicum


Bigarren mailan poza? Ez dakit ba... Liga irabaztea ez da erreza izengo.

Nik Javier Gonzalezeri emon dotzet botoa. Macua... (PP):whistling Teorian PNVkoa da baie ez dakit nik. Ercoreca.... (bai bai biak "C"gaz). Honek Guerrero aurkeztu deuenetik nitzako puntu danak galdu deituz. Ta bestea Javier Gonzalez, jokalari representantea da ta Macuak baino giau jakingo deu fijo. Ikusi beharko da. Zuriz ez dot emon botorik ze egon direz esaten zuriak "Aupa Athletic"-ekoei emoteko. Ez dakienentzako hau kandidatura bat zan, extranjeroak fitxateko ta ez zeituenez 1700 firmak batu, oin zuriz emoteko egon direz esaten. Badaezpaban horrekaz ez nahasteko ez dot zuriz botoa emon gure izan.

Macuak, Caparros ekarriko deu entrenatzaile moduen. Mu?oz eta Ocio fitxatuta omen dekoz, eta erdi eginda omen dekoz bebai Ezquerro, Xabi Prieto eta Cuellar-em fitxaketak.


Azkenik, Aititek beste egunean hau ekarri josten, Diario Vasco-ko fotokopia bat da. Errealeko batek idatzi omen deu bebai. Eta omen di?ot, ze Irunekoa dala esaten deu baie batek daki. Athletic-ekoak idatziko baleuke ez neuke jarriko. Ez da mintzeko eta. Nigaitik datorren urtean Errealak irabazi deiela liga.
Baie esaten direzen gauza batzuk egiek direz.



Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Orain dela gutxi arte bazkide egiteko listak egon dira Realean ere, eta kontuan hartu zenbat biztanle dituen Bizkaiak eta zenbat Gipuzkoak. Hori auskalo zeinek idatzi duen, agian Irungoa izango da benetan.

Gauza batzuk egia direnik ezin ukatu, baina Anoetan pistarik ez balego, foru aldundiak besteei bezala estadio propioa egiten lagundu izan baligu, gipuzkoarrik onenak beti Realean egongo balira, Athleticek talde bizkaitarrekin konpondu eta talde gipuzkoar txikiak bakean utziko balitu, jokalariek benetan koloreak sentituko balituzte (gaur egun Aranburu da bakarra Euskal Herri osoan) eta Athletic euskal selekzio moduko bat bezala salduko ez baligute (gipuzkoar, errioxar eta nafarrekin, hauetako asko euskaldunak sentitzen ez direlarik), beste oilar batek egingo liguke kukurruku. Baina balego eta balira alferrik dira.

Ez dago liga irabazi beharrik, Alavesekin batera lehen hiruretan sartu eta berriz gora :starwars

Cuellar Athleticera? Madrildarra da eta. Hain behera erori behar al du "filosofiak"?

PD: Xabi Prieto eraman lasai, baina lehoi bat nahi baduzue hori katakumea da.

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Arsenicum


Izena: David
Abizenak: Cuellar Tainta
Alias: Cu?llar
Jaiotze data eta lekua: 01/11/1979 Pamplona

Ganera Athletic-eko kanterakoa da.

     Club    Campeonato    Competiciones Europeas    Jugados
97-98    Baskonia              2 Goles, 32 Partidos    (-)    
98-99    Athletic Bilbao B    1 Goles, 29 Partidos    (-)    
99-00    Athletic Bilbao B    3 Goles, 28 Partidos    (-)    
00-01    Athletic Bilbao     8 Partidos    (-)    
00-01    Athletic Bilbao B    3 Goles, 25 Partidos    (-)    
01-02    Athletic Bilbao     6 Partidos    (-)    
02-03    RC Ferrol             12 Goles, 35 Partidos    (-)    
03-04    Levante             3 Goles, 22 Partidos    (-)    
06-07    Nastic Tarragona    2 Goles, 28 Partidos    (-)


Errealak aurredenboraldian Osasunaren kontra jolastuko deu. Zer da, jokalariei hankak apurtuteko ala?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

darko

Nahastu egin naiz, uste nuen Osasunako Cuellar zela (Carlos Cuellar) eta hori bai, madrildarra da.

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Uztailaren 13a, 16:02:52Errealak aurredenboraldian Osasunaren kontra jolastuko deu. Zer da, jokalariei hankak apurtuteko ala?

Batzu batzuk merezi dute.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik