ETBk ez du Heroes euskaraz emitituko

Sortzailea barraplaust, 2007ko Irailaren 30a, 11:12:40

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

barraplaust

ETBk ez omen du Heroes dualean emitituko azkenean, Berriak dioenaren arabera. Dirudienez, ETBk ez omen dauka ahalmen teknikorik (oraingoz) hori egiteko eta beraz gaztelania hutsean botako dute. :dead Beti berdin ETBrekin, batzuetan nahi ez dutelako eta besteetan "ezin" dutelako. Behintzat berrian ziurtzat jotzen da Eusko Jaurlaritzak dvdan euskaraz ere aterako duela...
Soilik herriak salba dezake herria.

Taichisan

Hori guztiz ezinezkoa da, esan bait zuten prentsa komunikatu batetan ETBk HEROESekin lehen ez den egin gauza ekingo zutela, hau da dualean emititu telesaila gaztelania ta euskararekin, hori gaur ikusiko dugu...
Dena den HEROIAK telesaila euskaratuta dago guztiz asike,esan nahi dotena da ETBk lizentziatuta daukanez gero ta bikoizketa K2000ez denez egin(hemen bikoiztuko bait zen Eusko Jaularitzak bikoiztuko balu), Edertracken baizik, eta hauek ETBren bikoizketa saila dira bilbon.
Horrela gauzak nik uste Justizia amaitzen dutenean THE NINE ez badute emititzen ,zihurasko HEROIAK emitituko dutela, baino hori hipotetikoki, noski. :irak
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

barraplaust

#2
Ba ez dakit nola egingo duten, baina Berria egunkariak gaurko alean dio ETBk dualean emititzeko asmoa zuen arren, azkenean ez dela horrela izango ahalmen teknikorik ez dutelako... Espero dezagun egia ez izatea! :pla
Soilik herriak salba dezake herria.

Aju

Instalazio berriak oraintxe inauguratu eta eztaukatela ahalmenik. Hauek ze aurrerapen egin dute?  :xD

darko

Aurrerapena? Aste osoan ETB1en bolumena ETB2rena baino askoz baxuago, albistegietan inolako ordenarik ez... Honek ETBren hasiera (1981ekoa) ematen du.

Nik Pilotari ikusiko dut ba, eta denak animatzen ditut Heroes ez ikustera. Euskaraz gastatu beharreko dirua Heroes erosten gastatzen badute, ez dezatela audientziarik izan. :starwars :protest

PD: nor aurreratu zaio Arsenicum-i?  :xD
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

Aju

Neu aurreratu naiz!!  :lol Beti zeozer jartzeko ta beti ahaztuten zait  :xD :xD

ETB aste honetan katxondeo bat da, aurrekoan Iriondok (uste dut duela abizena) galdera abt egin zion korresponsalari, eta hura entzun beharrean, Iriondoren galdera entzun zen 5-6 bider, Kirolez Kirolen ere bi bider bideoa ganorarik gabe sartuta, audio gabe... Programa amaitzean biek barkamena eskatu zuten, hurrengorako hobeto egongo dela kontua... ikusiko dugu gaur... Audio puta bat ezin botata ibilita, bigarrenarekin imajinatu  :xD

Atzo 0:00etan Pilotari egon ziren emititzen, arin hasi dira erreposizioekin.

barraplaust

Nik behintzat ez daukat ikusteko asmorik, doazela pikutara! Sekulako instalazioak egin, milioi mordoa gastatu (euskerazko programazioa hobetu zezaketen horrekin... :fhar) eta gainera albistegiak gaizki ikusi eta Heroes dualean ez emititzeko? Ez dakite lotsa zer den... :mad
Soilik herriak salba dezake herria.

Arsenicum

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Irailaren 30a, 14:20:18
PD: nor aurreratu zaio Arsenicum-i?  :xD

Azkenean konturatu naz zergaitik esan dozun. Kostatu dat ikustea! :xD

Ba hori, Urriak 17rako 17 egun baino ez direla falta. DVD ripak seguru norbaitek jarriko deituzela emulen. :arbus

ETB: :giljotiini
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

Gaur ere Kirolez Kirol desastre ematen dute, ze instalazio osti montatu dute?

Arsenicum


Konfirmatuta. Heroes ETB2an ta erderaz baino ez. Estatu osoko instalakuntzarik onenak eta ETBk ez omen dauka ahalmen teknikorik (oraingoz). Estatu osorko instalakuntzarik onenak eta teknikaririk txarrenak.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

717

Joe, a ze berri txarra. Jun da jakin ze gertatu den...arraroa da bai. Bide batez Taichisan-ekin bat nator, baina gero ezetz esan baldin badute... zerbait gertatuko zen.
6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?


barraplaust

Gaur eguerdian ikusi al du baten batek albistegia? Pena ematen zuen, irudia behin  eta berriro moztuta, audioa ere tarte luze batean joanda... Teknikaririk txarrenak dira dudaik gabe!
Soilik herriak salba dezake herria.

Aju

Beno, esan behar dudana esateko beste haririk ez zabaltzearren, berton esango dut. ETB3an ematen dabiltzalaz aparte, 2. denboraldia ere atera zen euskeraz. Jaisteko moduan dago DVD9an, norbaiti interesatzen bazaio, eta gero ripeatu nahi badu.