Zumarraren marrazki bizidun txokoa

Sortzailea egoninobi, 2011ko Otsailaren 05a, 22:03:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 4 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Nik Galactik football osatuta daukat, 2 denboraldiak, nahibaduzu, nahiz ta nik lehen denboraldiko dvdrip bertsioarekin hasi, DVB ripak egin ditzaket eta zuri pasatu telesaila osatzeko...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Apirilaren 15a, 15:26:25
Endikak igotako serie berri bat: Dinodunak

Galdera bat, izenduburuan jartzen du 14 atal direla, baina 13 daude (gaztelerazkoa barne). 14 beharrean 13 dira?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Kaixo:

Taichisan: Ondo; baina jarri denbora ematen dizuna. Igo eta helbideak niri eman edo hemen jarri eta nik lotura, besterik ez, jarriko dut nire web orriatik. Ahal duzuna, beste seriekin bezala (Hamtaro, Legendz, etab.).

Uste nuen baino denbora gehiago daukat eta grabatzen segitzen dut, baina Galactik Football beranduegi hasi nintzen.

Galactik Football-i buruz, wiki-ren arabera 3 denboraldi dira (26+26+8):

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_Galactik_Football_episodes

Jonnydbz: Wiki-ren arabera 14 atal daude; ez dakit 14. non dagoen, euskaratu zen ala ez, etab. Seriesyonkis-en ere ez da serie hau agertzen:

http://en.wikipedia.org/wiki/Dino-Riders#Episodes

http://www.dinoridersworld.com/cartoonsection.html

jonnydbz

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Apirilaren 23a, 13:26:28
Jonnydbz: Wiki-ren arabera 14 atal daude; ez dakit 14. non dagoen, euskaratu zen ala ez, etab. Seriesyonkis-en ere ez da serie hau agertzen:

http://en.wikipedia.org/wiki/Dino-Riders#Episodes

http://www.dinoridersworld.com/cartoonsection.html

Kaixo Zumarra, galde diezaiokezu zalantza hau Endikari?
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

zumarra

Galdetu nion baina oraindik ez du erantzun.

Jakitean esango dizut.

jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

mangaka euskalduna

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Apirilaren 15a, 15:26:25
Kaixo:

Web orria eguneratuta dago.

Pelikula bat, atal batzuk zuzenduta eta Endikak igotako serie berri bat: Dinodunak

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Eskuminak


mekasuen! :ahozabal:  serie hori osorik irentsi nuen txikitan nola harritu naizen ori bertan ikusita ! ta beste gauza bat nik 13 direla uste dut!

zumarra

Kaixo:

Bihartik aurrera, berriz ere, programazio aldaketa. Serie batzuk airean geratzen dira eta beste batzuk osatzeko aukera dator. Betikoa.

Web orria eguneratua dago. Harriketarren lehenengo pelikula eta Martin Mistery serie berriaren 18 atal.

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Ondo izan

zumarra

Kaixo:

Web orria eguneratuta dago: Barbie - 13 pelikula eta, Endikari esker, Robocop serie osoa.

Jonnydbz: Endikak ez dit oraindik erantzun Dinodunak 14.-ari buruz...

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

Ondo segi.

zumarra

Kaixo:

Web orria eguneratuta dago:

Pelikula bat (Harriketarrak - 08).

Galactik Fooball-eko 3 atal.

Endikak Lau Izugarriak seriearen bertsio berri bat igo du, 1978-koa. Serie hau xelebrea da, zeren eta, Johnny Storm agertu beharrean, Herbie izeneko robota agertzen da laugarren kidea bezala (???). Oraindik ez dut ulertzen nolatan Stan Leek onartu zuen bertsio hau.

Interneten, honen informazioa bilatzerakoan, beste bertsioa (2006-koa) ez zegoela jatorrizko ordenean ikusi dut eta berrantolatu dut. Hemen orden originala:

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_Fantastic_Four:_World%27s_Greatest_Heroes_episodes

Niloko Printzesa serie berria ere jarrita dago.

Dinodunak seriearen 14.-ari buruz Endikak ez du ezer erantzun....

Serbidorearen arazo batzuk izan direla eta, hemendik aurrera marrazkien web orria bi helbide hauetan ikusi daiteke:

http://marrazkiak.99k.org eta http://marrazkiak.host56.com

Ondo segi.

zumarra

Kaixo:

Xelebrea da: joan den asteko asteartean Sophieren bihurrikeriak botatzen hasi ziren berriz; eta,  bihar, 8. atala (falta zaidana) bota behar zutela, aldatu dute eta "Lamu" botako dute.

Etzi, ordea, Sophieren 9. atala botako dute eta hortik aurrera.

8. justu salto egin dute.

Norbaitek ez du seriea osatzea nahi ba.. Pazientzia...

Ondo izan

zumarra

Kaixo:

Web orria eguneratuta dago:

Harriketarrak-en pelikula bat.

Bi serie berri ere bai: Behi ta Oilasko eta Erbinude naiz. 5na denboraldi dituzte hauek baina lehenengo biak botata, lehenengoa errepikatzen hasi dira.

Tom eta Jerry mutikotan seriea ere, azkenean, osaturik dago. Lehenengo denboraldia falta zen eta gaur azken atala bota dute.

Endikak, bere aldetik, Lau Izugarriak (1978)-ko 13. atala jarri du nahiz eta, beste serie batzuetan gertatzen den bezala, gazteleraz bakarrik egon.

Ondo segi.

http://marrazkiak.99k.org/1-Zerrenda1.html

egoninobi

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2011ko Ekainaren 06a, 15:55:50
Endikak, bere aldetik, Lau Izugarriak (1978)-ko 13. atala jarri du nahiz eta, beste serie batzuetan gertatzen den bezala, gazteleraz bakarrik egon.


13 zenbakia zorte txarraren zenbakia da.  :barre:

Taichisan

Gauzatxo bat, zein da zergaitia Behi ta Oilasko ta Erbinunide naiz telesail ezberdin bezela bereizteko? Behi ta Oilaskoren telesaila da izanik ere. Besterik kuriositatea da :txistu:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

zumarra

Kaixo:

Bai, batera botatzen dituzte, baina wiki-n bi zerrenda bezala topatu nituen:

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_Cow_and_Chicken_episodes

http://en.wikipedia.org/wiki/List_of_I_Am_Weasel_episodes

Eta bereiztea erabaki nuen. Ez dira serie bateko hiru atal baizik eta bi serie batera botata.

Ondo izan,