Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak => Gaiaren sortzailea: Ajubita Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 01:27:52

Izenburua: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Ajubita Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 01:27:52
EVANGELION REBUILD


(http://1.bp.blogspot.com/_hjPxiwYgezI/S6_4kVGOTMI/AAAAAAAAAVY/lAFJQtubpMs/s1600/Evangelion2.0.jpg)


FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Evangelion Rebuild
Atal kopurua: 4
Egoera: Bukatzeke (2012-11-17an 3. filma ateratzen da eta datorren urtean azkena)
Nazionalitatea: Japonia

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: BDrip + estilodun azpitituluak
Arduraduna: Ajubita
Iraupena: Lehenengoak 95 minutu, bigarrenak 115 minutu
Tamaina: 4'5GB lehenengoak, 3'6GB bigarrenak
Bideoa: x264 / 9000? Kbps 1920x1080
Audioa: DTS 1510 Kbps/6.1/Japoniera
Azpitituluak: Noski ba


EVANGELION REBUILD 1.11: You are (not) alone

(http://img535.imageshack.us/img535/2365/evalogo.jpg)

Spoiler: ShowHide

http://www.mediafire.com/?u775b48r20dbe8l
http://www.mediafire.com/?q855xmgn26991mb
http://www.mediafire.com/?piiouqth8u5pi80
http://www.mediafire.com/?ylk61o45207tx53
http://www.mediafire.com/?bdp5ck06sttvfg5
http://www.mediafire.com/?38kk97knuw338k5
http://www.mediafire.com/?8obp751usnajmtj
http://www.mediafire.com/?wcagdq9lljl9l25
http://www.mediafire.com/?q36s17bal4swf83
http://www.mediafire.com/?c7u4bvgaz38psny
http://www.mediafire.com/?2vx9f6e15v9g1kz
http://www.mediafire.com/?99ycg11318cw2n6
http://www.mediafire.com/?zd33dx4xw5zpq7p
http://www.mediafire.com/?ikl41t0nv6cn284
http://www.mediafire.com/?724gft9av16rsa8
http://www.mediafire.com/?1syv6xusgzw36si
http://www.mediafire.com/?pfgdbboqqgbc3af
http://www.mediafire.com/?j74pa3k2i462uip
http://www.mediafire.com/?rapt7s2d07vp2c6
http://www.mediafire.com/?tm2eqdvo8danc0x
http://www.mediafire.com/?mtvzro4vcx46m2x
http://www.mediafire.com/?horpplopf3mj8wk
http://www.mediafire.com/?h1xc5ehlm0f8unq
http://www.mediafire.com/?mm7jsn3hmuj7bd8
http://www.mediafire.com/?h6uh66hmf6kr6sw


Pasahitza: euskal
Mediafireko kontua ez isteko fitxategiari izena aldatu behar izan diot, jaistean izendatu "Evangelion Rebuild 1.11 - You are (not) alone - [Euskal-Encodings].mkv" bezala.

EVANGELION REBUILD 2.22: You can (not) advance

(http://thebananatimes.com/blog/www/thebananatimes.com/blog/wp-content/uploads/2009/12/nge2001.jpg)

Spoiler: ShowHide

http://www.mediafire.com/?ijn8vyaao31cv6g
http://www.mediafire.com/?om2yv9vs2gt0yab
http://www.mediafire.com/?4wven01qx9cuyt8
http://www.mediafire.com/?pl5ij706l2rd54j
http://www.mediafire.com/?cl215ujilkmyg04
http://www.mediafire.com/?23apgqc08chqm0e
http://www.mediafire.com/?7w9j7lpp9vq2lva
http://www.mediafire.com/?tly3dfmufrd4d5c
http://www.mediafire.com/?tzrqmnir7juczkf
http://www.mediafire.com/?rsbi9o1bsb9uyc5
http://www.mediafire.com/?h47vf7lixlcl7gg
http://www.mediafire.com/?xya14ci3a34twgp
http://www.mediafire.com/?pd7k6z6maarieyj
http://www.mediafire.com/?vt2427jb06a9gxt
http://www.mediafire.com/?9zqyfc8irj6apg9
http://www.mediafire.com/?h2vp6n6t77saxdi
http://www.mediafire.com/?d3rb63gfngx6b7c
http://www.mediafire.com/?itzsyfilvq49uf3
http://www.mediafire.com/?98agwdzfbxbwwqf


Pasahitza: euskal
Mediafireko kontua ez isteko fitxategiari izena aldatu behar izan diot, jaistean izendatu "Evangelion Rebuild 2.22 - You can (not) advance - [Euskal-Encodings].mkv" bezala.
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 1.11: You are (not) alone
Egilea: Ajubita Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 01:28:22
Bueno, ba oraingoan inork espero ez zuen lan honexekin natorkizue.

Gogoa neukan zerbait desberdina eta batipat zailagoa itzultzeko, betiko Dragoi Bola eta bere lexiko sinpleaz nazkatuta nengoen. Egia esan ez dakit zailegia aukeratu ez dudan ze zati batzuetan oso desesperatuta egon naiz hainbeste "sorgailu" eta ostirekin; azken finean teknologia arloko hitzak, konturatuko zarete roboten aireratzeetan :baibai: Azkenean, esan behar dut oso pozik geratu naizela emaitzarekin, asko molestatu bainaiz itzulpen-iturririk onenak bilatzeaz eta erabiltzeaz, eta Elhuyar hiztegiari ere sua atera diot.

Ikusten duzuen moduan azpititulu artxibo hutsa bakarrik jarri dut. Zergatik? Ba oraindik inork ez duelako zuzendu. 1.000 lerrotik gora dauzka, eta argi dago akatsak egongo direla, askotan burua joan eta okerreko atzizkia idazten dut nahiz eta buruan erabilera egokia izan, akats tipografrikoak ere egiten ditut, etabar. Mesedez, badakit ko
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 1.11: You are (not) alone
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 11:27:01
Ba bai, hau ez nuen espero... Hala ere ez dut jeitsiko, ze 1080pko resoluzioak ikusteko arazoak izaten ditut... Agian aurrerago.
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 1.11: You are (not) alone
Egilea: Taichisan Noiz: 2011ko Apirilaren 16a, 11:35:18
Bikaina benetan Ajubita! bene benetan arrituta gelditu naizela hau ikustean... Zer esanik gabe utzi nauzu! Honelako proiektuak benetan oso onuragarriak dira Euskal Encodingsentzako, oso material freskua ta gogotxua.

ESKERRIK ASKO AJUBITA, BIKAINA BENETAN!
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Ajubita Noiz: 2012ko Uztailaren 03a, 14:01:34
Bigarren pelikula igota. Azpitituluetan akatsak aurkitzen badituzue joan idazten eta zuzenduta igoko ditut berriro. Kartelen bat falta bada ere esan.
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Uztailaren 03a, 15:00:26
Adin egokia, gutxi gora behera?
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Ajubita Noiz: 2012ko Uztailaren 03a, 16:28:42
Azalpen txiki bat emango dut, seriea ezagutzen ez duen jendearentzako. 1995eko udazkenean Evangelion seriea atera zen, 26 atalez osatua. Azken bi ataletarako diru gabe utzi zuten egilea eta hasieran pentsatuta zeukan egitasmoa baztertu eta amaigabeko bakarrizketa zoro batekin bukatu zuen seriea. Jarraitzaileak kexatu egin ziren eta handik urtebetera The End of Evangelion pelikula atera zuten, azken bi atalak ordezkatzen zituena. Hauxe zen hasieratik pentsatuta zegoen finala.

2007an Rebuilden proiektua iragarri zuten. Hasiera batean 3 pelikula izateko ideiarekin hasi ziren, baina luzeegi geratzen zela ikusita 4tan banatu zituzten. Ez dut pelikula destripatu nahi, baina aurretik 26 atalak + pelikula ikusi behar direla bakarrik esango dizuet.

Saga hau anime munduko serie de cultoa da. Ez serie de cultoetako bat, serie de cultoa baizik.

Zure galderari erantzunez, zumarra, ez dakit zer esan ere, ez dakit non ezarri muga. 13?, 14?, 15?, 16?, 17?, 18?. Dauzkan eszenengatik baino, gogoetarako seriea delako diot (Rebuild ez hainbeste). Txikia bazara ikus dezakezu, baina ez duzu jakingo haizeak nondik ematen dizun. Gogoratzen naiz nik lehenengoz 12-13 urterekin ikusi nuela, eta ez zitzaidan batere gustatu. Zergatik ez?.

1) Bideoa mierda bat zen, 320x240koa.
2) Lehenengo aldiz ikusten duzunean galduta sentitzen zara gauza askorekin. Eta umea bazara, are gehiago. Bigarrenez ikusten duzunean, hasieratik gauza batzuk garbi edukita, gehiago gustatzen zaizu, eta hirugarren aldian are gehiago. Zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gustokoago.
3) The End of Evangelion pelikula 4-5 aldiz ikusi dut, azkenengoz duela astebete, eta oraindik ni gorputz txarrarekin uztea lortzen du.

Horregatik serieari nazka eta dena hartu nion hasiera batean. Ez serieari bakarrik, generoari berari ere bai (robotena), eta urte pila egon nintzen tematika bereko serieei aukerarik eman gabe. Gero 18 urte inguru neuzkala bigarren aukera eman nion eta begira, pelikulak azpititulatzen eta dena bukatu dut :barre: Guztira 5 aldiz edo ikusi dut guztia.

Guzti hau irakurrita esango duzue, joder, ba orduan hasi seriea azpititulatzetik. Agian egunen batean. Jakinda katalanez eta gallegoz ere bikoiztuta dagoela, ez dut seriea ETBrako deskartatzen. Egia esan ez dakit zergatik demontre ez duten sekula erosi. Gainera aspaldion ETB3rako helduagoentzako gauzak ekartzen ari dira gauetarako, eta serie hau perfektua litzateke.

Itzultzeko oso-oso zaila da, ez dauka Dragoi Bola bezalako serie sinpleekin zerikusirik, hemen hitzak oso ondo aukeratu behar dira, gero esanahiren bat eduki dezaketelako etabar, eta seriea goitik behera ezagutu behar da konturatzeko esaldi horrek eduki dezakeen esanahiaz.
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Uztailaren 03a, 19:26:39
Gogoratu ere ez nintzen egiten honetaz.
Ni 24. atalean gelditu nintzen. 25.ean rayatu eta popatik hartzera bidali nuen. ¿Hau ikusi gabe, beraz, ez du merezi ezta?
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Ajubita Noiz: 2012ko Uztailaren 03a, 19:33:24
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Uztailaren 03a, 19:26:39
Gogoratu ere ez nintzen egiten honetaz.
Ni 24. atalean gelditu nintzen. 25.ean rayatu eta popatik hartzera bidali nuen. ¿Hau ikusi gabe, beraz, ez du merezi ezta?
Lehenengo ikusi The End of Evangelion (EoE) eta gero hauek. Azken finean esan daiteke 25 eta 26. atalek EoE gertatzen denean Shinjiren pentsamenduan zer dagoen azaltzen dutela. Lehen 24ak eta EoE ikusita ondo zaude, bi atal horiek ken daitezke.
Izenburua: Er: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Uztailaren 10a, 15:09:13
Ez nintzen oroitu ezta bi filmeak azpititulatu zenutenik! Aupa! nire etxera bueltatzerakoan batez be bigarrena ikusiko dut, ez bait dut ondino ikusi.
Izenburua: Re: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: StarKillerNFS Noiz: 2018ko Otsailaren 02a, 23:49:56
Linkak erorita daude
Izenburua: Re: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Martxoaren 20a, 11:30:44
Aipamenaren egilea: StarKillerNFS  Noiz: 2018ko Otsailaren 02a, 23:49:56
Linkak erorita daude

Estekak badoaz?
Azpititulatuta daude biak? Horrela bada azpititulatutako filmen atalera mugitu beharko genituzke?
Izenburua: Re: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Arsenicum Noiz: 2019ko Martxoaren 20a, 14:32:04
Film, ala telesail?
Izenburua: Re: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Martxoaren 20a, 19:30:00
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2019ko Martxoaren 20a, 14:32:04
Film, ala telesail?

Uste dut filmak direla https://www.filmaffinity.com/es/film434119.html
Izenburua: Re: Evangelion Rebuild 2/4
Egilea: Ajubita Noiz: 2019ko Martxoaren 20a, 20:39:40
Filma.