Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak => Gaiaren sortzailea: r522 Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 16:44:59

Izenburua: Chihiroren Bidaia-Sen To Chihiro No Kamikakushi (2001)(H.Miyazaki)[1080p|ONLINE]
Egilea: r522 Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 16:44:59
CHIHIROREN BIDAIA  -  SEN TO CHIHIRO NO KAMIKAKUSHI (2001)


(https://www.euskal-encodings.com/aurkibidea/assets/covers/0.014356644883827485.jpg)



Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Flag_of_Japan.svg/20px-Flag_of_Japan.svg.png)
Generoa: Fantasia, Abentura
Urtea: 2001
Zuzendaria: Hayao Miyazaki
Gidoia: Hayao Miyazaki
Produktora: Studio Ghibli
Sinopsia: Chihiro 10 urteko neska da, eta bere gurasoek -Akio eta Yugo- etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, asko nahigabetzen da. Etxe berrirako bidean galdu egiten dira eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute, eta jakinguraz beterik, barnera doaz. Familia txikia itxuraz abandonaturiko herri baten kalean sartzen da, jatetxez betea, eta aitak bazkaltzeko leku on bat topatzen du. Baina gurasoak jan eta berehala sorginkeria baten ondorioz txerri bihurtzen dira. Chihiro mundu misteriotsu eta magiko horretan dagoen bainuetxean bizirauten saiatu beharko da.


1. Aukeraren Bideoaren ezaugarriak: (1080p) [ONLINE]

Iraupena: 2h eta 5m (125min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 3,87GB
Erresoluzioa: 1920x1040 (1080p)
Esteka (MEGA - ONLINE) (https://mega.nz/file/rvAAnT7J#KUwRdgL-5WeZ0qctMBg-Em6d2gjTATh2_5a28vM4ISA)

2. Aukeraren Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 2h eta 5m (125min)
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 984MB
Erresoluzioa: 720x440
[Estekak (SOLIDFILES)
Estekak: ShowHide

http://www.solidfiles.com/d/98cc6d4502/
http://www.solidfiles.com/d/54c45055c4/
http://www.solidfiles.com/d/32ad121a30/
http://www.solidfiles.com/d/a628da1281/
http://www.solidfiles.com/d/447c6ec2c5/
http://www.solidfiles.com/d/c0ab28419a/
http://www.solidfiles.com/d/b242a1e821/
http://www.solidfiles.com/d/feb0718d5e/
http://www.solidfiles.com/d/563e764140/
http://www.solidfiles.com/d/4207edd147/   
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: r522 Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 16:48:09
Filme hau hemen jartzea posibea izan da Ajuri esker berak lortu baitzituen filmearen linkak MILA ESKER Aju!!!!!!!!!!!!!!
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 19:04:28
Inork inoiz ikusi du pelikula honen blurayko bideorik? Badauzka bere urteak, baina nahiko famatua izanda pentsatzen nuen FullHD bideoren batek egon behar zuela.
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: r522 Noiz: 2011ko Urriaren 14a, 19:47:58
nahiko ondo ikusten da bideoa kalitate ona du. txarrena pisua da euskarazko audioa atera nahi nuen bakarrik hori edukitzeko baina azkenean ez nuen lortu
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 01:28:45
Nik HDTV bat daukat 720p resoluzioan, euskeraz eta guzti. Tracker pribatu batean lortu nuen orain dela gutxi. Uste dut BluRay-ak ez direala atera japonian ere, ze Aurum-ek atera nahi zituen, baina japonian atera arte ezin da beste inon editatu.
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 13:42:59
Ba orduan jartzazu 720p-a mesedez!
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 15a, 17:36:01
Lehenik baimena eskatu beharko nuke horretarako, ze bestela trackerretik botatzeko aukera egongo litzateke (eta horretara ez nago prest). Gero gaztelera eta katalana kentzean 5 bat gigako artxiboa geldituko litzateke (hau igotzeko niretzat erosoagoa izango litzateke emuletik egitea). Idatziko diot egileari ea zer dioen, bestela ere, raw-a nondik atera duen badakit.
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 02:04:02
Ajuz aparte ba al dago norbait interesatua Chihiro HDn?
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: MikelEiza Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 11:35:16
Ni ere interesatua nago. Atzo bertan komentatu nion Ajuri film mitikoen HDko bertsioa egitea gustatuko litzaidakeela (atera berri diren Star Wars-eko blu-ray-ekin bertsio oso ona egin daiteke), baina ez dudala denborarik.

Badauzkat animazio film batzuen bideo zein audioak jaitsita, baina denborarik ez egiteko. Ze Jonny, filma igotzeko asmoa daukazu ala?
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 14:55:05
HDn dauzkat Chihiro eta Totoro (eta Porco Rosso jeisten nabil) multi-audio bertsio bat. Nigatik gaztelera, katalana eta japoniera kenduko nizkioke, baita subak ere, euskeraz ez baitaude (asko jota "forzadoak" itzuliko nituzke). Audioak kentzen badakit, baina sub bat atera eta berria sartu oraindik ez.

Honetaz aparte, lehen esan dudan bezala, niretzat emulez egitea askoz erosoagoa litzateke. Bide horretatik jeisteko prest bai?
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 16:20:45
mkvmergerekin zabaldu eta barruan dagoen guztia agertuko zaizu; desgaitu kendu nahi duzuna eta gorde. Ezin sinpleago.
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 19:38:19
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 14:55:05
HDn dauzkat Chihiro eta Totoro (eta Porco Rosso jeisten nabil) multi-audio bertsio bat. Nigatik gaztelera, katalana eta japoniera kenduko nizkioke, baita subak ere, euskeraz ez baitaude (asko jota "forzadoak" itzuliko nituzke). Audioak kentzen badakit, baina sub bat atera eta berria sartu oraindik ez.

Honetaz aparte, lehen esan dudan bezala, niretzat emulez egitea askoz erosoagoa litzateke. Bide horretatik jeisteko prest bai?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 16:20:45
mkvmergerekin zabaldu eta barruan dagoen guztia agertuko zaizu; desgaitu kendu nahi duzuna eta gorde. Ezin sinpleago.

Gorriz dagoena da behar dudana :deabru:
Sub bat atera esaten dudanean, srt artxiboa eskuratzea esan nahi dut. Mkvmerge-rekin egin ahalko da ezta?
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 22:04:17
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 19:38:19
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 14:55:05
HDn dauzkat Chihiro eta Totoro (eta Porco Rosso jeisten nabil) multi-audio bertsio bat. Nigatik gaztelera, katalana eta japoniera kenduko nizkioke, baita subak ere, euskeraz ez baitaude (asko jota "forzadoak" itzuliko nituzke). Audioak kentzen badakit, baina sub bat atera eta berria sartu oraindik ez.

Honetaz aparte, lehen esan dudan bezala, niretzat emulez egitea askoz erosoagoa litzateke. Bide horretatik jeisteko prest bai?

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2011ko Urriaren 23a, 16:20:45
mkvmergerekin zabaldu eta barruan dagoen guztia agertuko zaizu; desgaitu kendu nahi duzuna eta gorde. Ezin sinpleago.

Gorriz dagoena da behar dudana :deabru:
Sub bat atera esaten dudanean, srt artxiboa eskuratzea esan nahi dut. Mkvmerge-rekin egin ahalko da ezta?
Ez, ateratzeko tsmuxer erabili behar duzu. Ez du merezi azaltzea ere, mkvmerge bezalakoa da.
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 00:11:49
Ba ez dakit, 1.10.6 bertsioa jeitsi dut, eta honako hau egiten dut:
- Add botoian eman eta mkv artxiboa sartu.
- Tracks sailean dena desaktibatu nahi dudan suba ezik (str bat).
- Output sailean Demux aukera jarri.
- Demux botoia sakatu.
Honek .sup fitxategi bat sortzen dit, eta zabaltzean kaka pila dauka.
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 00:17:01
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 00:11:49
Ba ez dakit, 1.10.6 bertsioa jeitsi dut, eta honako hau egiten dut:
- Add botoian eman eta mkv artxiboa sartu.
- Tracks sailean dena desaktibatu nahi dudan suba ezik (str bat).
- Output sailean Demux aukera jarri.
- Demux botoia sakatu.
Honek .sup fitxategi bat sortzen dit, eta zabaltzean kaka pila dauka.
Ba horrek esan nahi du azpitituluak ez daudela srt formatuan, sup formatuan baizik, ze tsmuxerrek barruan dagoen bezala ateratzen du. Formatu hori ez dut sekula erabili, ba
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 00:20:57
Aplikazio guztietan jartzen du srt dela.
Googleatzen mkvextract topatu dut eta horrekin momentu batean atera dit srt fitxategia. Zertarako? Ba ezertarako, ze sub forzadoak titulua bakarrik dakar, eta momentu horretan narratzaileak esaten du. Total, alferrik.
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: Aju Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 00:26:11
Idatzi orduko egon naiz pentsatzen "eta sub gabe badoa ere, zer?" :irri:
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: jonnydbz Noiz: 2011ko Urriaren 24a, 00:45:05
Pentsatzen nuen agian beste kartelen bat egon zela, baina ez...
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA MEGAUPLOAD EUSKARAZ
Egilea: Euskadiman Noiz: 2012ko Otsailaren 13a, 19:36:15
demontre, lastima megaupload-ean egotea. bila nenbilen, duela denbora dexente ikusi nuela eta gustatu egin zitzaidan. lastima berandu heltzea.
Izenburua: [RS/MU] CHIHIROREN BIDAIA EUSKARAZ
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 13a, 21:13:31
Rapidshareko lotura jarri dut.
Izenburua: Er: [RS/MU] CHIHIROREN BIDAIA EUSKARAZ
Egilea: Euskadiman Noiz: 2012ko Otsailaren 15a, 19:23:07
buaaaa mila esker zumarra. la ostia zarete emengoak. zerbait nahi eta egun bat pasa eta or daukazu. beste orri batzuetan hilabeteak behar dituzte. benetan itzelak zaretela zuek guztiak. mila esker :osopozik: :osopozik: :osopozik:
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA [SF/RS] (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 05a, 14:39:04
SF-n eskura berriz. Azkenean errepasatzen ari naiz eta "J" arte 10 pelikula falta dira nire kontuan zeudenak. Igotzen ari naiz...
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA [4S] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Apirilaren 03a, 23:18:18
4S-en ikusgarri! :goku:
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA [4S] (2001)
Egilea: Godelet Noiz: 2013ko Apirilaren 04a, 00:11:28
La kaƱa zara! Aparteko lana.
Eskerrik asko! :barre:
Izenburua: Er: CHIHIROREN BIDAIA [4S] (2001)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 11a, 22:32:27
Beste bat gehiago zakura!! :fly:
Izenburua: Re: CHIHIROREN BIDAIA [SF] (2001)
Egilea: tea Noiz: 2017ko Apirilaren 09a, 12:09:45
Kaixoo!
artxibo guztiak deskargatu ditut baina artxiboa hautsia dagoela esaten dit eta ez dit uzten pelikula ikusten. Badakizue zer egin dezakedan?
Izenburua: Re: CHIHIROREN BIDAIA [SF] (2001)
Egilea: zumarra Noiz: 2017ko Apirilaren 09a, 20:35:27
Aipamenaren egilea: tea  Noiz: 2017ko Apirilaren 09a, 12:09:45
Kaixoo!
artxibo guztiak deskargatu ditut baina artxiboa hautsia dagoela esaten dit eta ez dit uzten pelikula ikusten. Badakizue zer egin dezakedan?

Errepikatu ezazu prozesua. Oraintxe egin dut (JDownloader2-ren bidez) eta arazorik gabe...:

(http://i.imgur.com/ikkDGcr.png)
Izenburua: Re: CHIHIROREN BIDAIA [SF] (2001)
Egilea: Xoxobon Noiz: 2017ko Apirilaren 10a, 10:14:52
Aupa, nik pelikula honen release bat dakat mkv formatuan, 1080p erresoluzioan, kolorea remasterizatuta eta hiru hizkuntzetan (Gaztelania, katalana eta japonieraz). Baita azpitituluekin (katalanez, eta gaztelanieraz).

Zoritxarrez ez dakat ez baliabiderik ezta denborarik euskarazko audioa txertatzeko, baina norbait prest balego lan hori hartzeko, pasa niezaioke nolabait artxiboa.

Bestela ere ez det uste oso zaila izango denik release hori topatzea, uste det Animelliure-koa dela
Izenburua: Re: CHIHIROREN BIDAIA [SF] (2001)
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Urtarrilaren 17a, 00:05:10
Azkenean 1080p bertsioa (edo 720p gutxienez) ba al dago norbait igo zezakena? Azken egunotan Ghibliren "handiak" ikusten nabil eta.
Izenburua: Re: CHIHIROREN BIDAIA [SF] (2001)
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Otsailaren 19a, 19:45:41
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Urtarrilaren 17a, 00:05:10
Azkenean 1080p bertsioa (edo 720p gutxienez) ba al dago norbait igo zezakena? Azken egunotan Ghibliren "handiak" ikusten nabil eta.

?
Izenburua: Re: CHIHIROREN BIDAIA [SF] (2001)
Egilea: Xoxobon Noiz: 2019ko Otsailaren 19a, 23:14:44
Iepe, esteka honetan Ghibliren lan gehienak topa ditzakezu 1080p resoluzioan.
http://forum.animelliure.net/search.php?keywords=GHIBLI&terms=all&author=HoT.FuN&sc=1&sf=titleonly&sr=topics&sk=t&sd=d&st=0&ch=300&t=0&submit=Buscar
Batzuk euskarazko audioa ta guzti dute txertatuta (Chihirok zoritxarrez ez). Syncroa egitera animatzen bazara badakizu  :keinu:
Izenburua: Re: Chihiroren Bidaia - Sen To Chihiro No Kamikakushi (2001) (Hayao Miyazaki)[1080p]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Apirilaren 02a, 09:07:34
1080p-ko bertsioa igota.
Izenburua: Re: Chihiroren Bidaia - Sen To Chihiro No Kamikakushi (2001) (Hayao Miyazaki)[1080p]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Irailaren 01a, 21:54:06
Aipamenaren egilea: Josu Etx  Noiz: 2019ko Apirilaren 02a, 09:07:34
1080p-ko bertsioa igota.
Igotako hau animelliureko bideoarekin egin duzu?
Izenburua: Re: Chihiroren Bidaia-Sen To Chihiro No Kamikakushi (2001)(H.Miyazaki)[1080p|ONLINE]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Irailaren 02a, 13:09:12
Baii, xoxobonek emandako estekarekin. Euskarazko bertsioa webgune horretan erantsi nahi baduzu sinkronizatuta egon beharko litzateke, animelliure-ren bideoa erreferentzia gisa hartu bainuen eta euskarazko audioa izan zen editatu nuena (bertsio zaharrean paroi txiki pare bat zeuden telebistako bertsioa baitzen eta iragarkietako pausak zirela ziruditen)
Izenburua: Re: Chihiroren Bidaia-Sen To Chihiro No Kamikakushi (2001)(H.Miyazaki)[1080p|ONLINE]
Egilea: jonnydbz Noiz: 2019ko Irailaren 07a, 11:40:48
Kontua da hemen eskatu zenean, animelliuren galdetu nuela euskarazko audioa zuten. Joan zen astera arte ez naiz konturatu, baina opor aurretik batek DVDko audioak igo zituen eta hemen idatzi behar nuen, baina gero konturatu naiz igota zenuela. Horretaz aparte, euskarazko subak ere atera ditu DVDtik, agian interesgarria litzateke filmari txertatzea, askotan eskatu baitute horrelako zerbait entzuten dena idatzita irakurtzeko.
Norbait suba hartu eta sinkronizatzen animatzen bada, materiala mezu honetan dago:
http://forum.animelliure.net/viewtopic.php?f=11&t=19783&start=45#p359904

Horretaz aparte h265 10bit bertsio bat ere igo dute, dezente gutxiago pixatzen duena, 4GB gutxiago. Interesatuentzat hemen uzten dut:
http://forum.animelliure.net/viewtopic.php?f=11&t=21820

Beno horixe da dena XD
Izenburua: Re: Chihiroren Bidaia-Sen To Chihiro No Kamikakushi (2001)(H.Miyazaki)[1080p|ONLINE]
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Irailaren 10a, 12:13:05
Bale milesker, seguraski sinkronizatuta egongo dira eta txertatu besterik ez da egin beharko, hori bai, online egotean, aparte beste bertsio bat jarri beharko litzateke, mkv eran ez baitago online jartzerik Megan.

Pisuaren aldera, pisua kalitatea da, beraz 1080p den heinean naiz eta 10 bit edo 8 izan nik pisutsuena aukeratuko nuke, alderatuta bestea hobe ikusten bada aldatu daiteke baina ez dakit pena merezi duen.