Euskal Encodings

Igoerak => Dokumentalak => Beste Dokumentalak => Topic started by: jonnydbz on 2012ko Januaryren 06a, 11:39:29

Title: SALDA BADAGO [VIMEO/DAILYMOTION]
Post by: jonnydbz on 2012ko Januaryren 06a, 11:39:29
SALDA BADAGO


SINOPSIA
Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumentala. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, nahasmendu politikoarekin batera, sekulako eztanda gertatu zen euskal musikagintzan. Hego Euskal Herriko hiriburu eta beste zenbait herri handitan, punk eta rock taldeak azaleratzen hasi ziren Ingalaterratik nahiz AEBetatik zetorren musikaren eraginpean. Hemendik aitzina sortu eta entzungo ziren doinu eta hitzek goitik behera aldatuko zuten musikaren esparrua.



FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Salda Badago
Zuzendaria: Eriz Zapirain
Produkzio Urtea: 2001
Ekoiztetxea: Orio Produkzioak
Nazionalitatea: Euskal Herria
Iraupena: 65 min.


DOKUMENTALA

http://vimeo.com/16649768


DAILYMOTION

SALDA BADAGO 1 (http://www.dailymotion.com/video/k6IAovVfpHW6Ya3jygz)

SALDA BADAGO 2 (http://www.dailymotion.com/video/k5iGa7qfiuXfv53jyuP)


Title: Re:Salda Badago [VIMEO]
Post by: jonnydbz on 2012ko Januaryren 06a, 11:47:29
Hemen uzten dizuet euskal musikari buruzko dokumental bat. Sinopsian dioen moduan 70 eta 80. hamarkada inguruan kokatzen da, eta hauek dira agertzen diren talde batzuk: Hertzainak, Zarama, Barricada, Itoitz, Errobi, Ruper Ordorika, Tijuana in Blue, Kortatu, Potato, Delirium Tremens,... Ematen duenez zuzendariak berak igo du dokumentala vimeo-ra, online ikusteko eta deskargatzeko ere.
Title: Re:Salda Badago [VIMEO]
Post by: Taichisan on 2012ko Januaryren 06a, 22:47:09
Gora dokumental sailak^^