Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => B => Topic started by: zumarra on 2012ko Februaryren 20a, 19:53:37

Title: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Post by: zumarra on 2012ko Februaryren 20a, 19:53:37
BEREBIZIKO ESPIOIAK

6 DENBORALDI

(http://i.imgur.com/Jm8Lh.gif)

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Totally Spies
Produkzio Urtea: 2001
Denboraldia: 6
Atal kopurua: 156
Egoera: Emisioan (2015ko Martxotik aurrera 6garren denboraldiko atalak botatzen hasi dira)
Emisioa Euskal Herrian: Etb3

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: DVBrip
Arduradunak: Zumarra
Iraupena: 20 Min.
Tamaina: 185 MB
Bideoa: DivX 1100 Kbps 640*480 - 4:3
Audioa: MP3 128 Kbps/Estereoa/Euskera
Hizkuntza: Euskera
Adin egokia: 9 urte+

(http://i.imgur.com/8CTMV23.gif)

OHARRA: Lehenengo 3 denboraldiak .7z formatoan daude eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar dira. Pasahitza: ab

SERIE OSOA (KARPETA) (https://mega.nz/#F!p183VSST!5hJLu8OWaDi2ei5AuCBp8Q)

Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Post by: zumarra on 2012ko Februaryren 20a, 19:55:38
Azkenean hemen. Urte dexente dira grabatzen hasi nintzenetik eta urte batzuetan 3., 4. eta 5. denboraldiak bueltaka ibili dira. Azkenean, orain, 1goa eta 2. botatzen hasi dira baina, nahiz eta saiorik galdu ez, 2x16 ez dute bota. Norbaitek lehendikan baldin badauka, jar dezala, mesedez.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Post by: Taichisan on 2012ko Februaryren 21a, 11:08:46
Zumarra, CRACK BAT ZERA MUTIL!!!
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Post by: Egotaku-san on 2012ko Marchren 13a, 22:21:34
Hau ez da japoniar animazio serie bat ezta?, gutxienez ez du dirudi..., ikusi duen norbaitek esan ahal dit ona den edo ez animazio hau? eskerrik asko!
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Post by: baronluigi on 2012ko Marchren 13a, 22:23:16
Hau ez da japoniar animazio serie bat ezta?, gutxienez ez du dirudi..., ikusi duen norbaitek esan ahal dit ona den edo ez animazio hau? eskerrik asko!

Kanadak eta Frantziak egindako produkzio bat dela uste dut, animeetako expresioak hartzen dituelarik.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Post by: zumarra on 2012ko Marchren 14a, 05:43:50
http://es.wikipedia.org/wiki/Totally_Spies!
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Post by: Egotaku-san on 2012ko Marchren 14a, 23:12:48
Ai ene, Tv tokyon bota zuten eta openinga egin eta guzti:
http://www.youtube.com/watch?v=9s8zZIvDGW8 (http://www.youtube.com/watch?v=9s8zZIvDGW8)
Japoniar hauek... eskerrik asko linkengatik, animazioa ikusten hasiko naiz ea merezi duen.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MF][129/130]
Post by: Euskadiman on 2012ko Marchren 15a, 16:23:23
neuk ikusita daukat eta animazioa ona da. seriea ez da nik gustukoenen artean daukadanetako bat baina ona bada.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS][129/130]
Post by: Godelet on 2012ko Septemberren 01a, 12:23:36
SendSpace-n eskuragarri!  :cool2:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Post by: zumarra on 2013ko Januaryren 30a, 15:46:54
Kaixo:

Azken 7 urte hauetan 3. aldia da 2. denboraldia botatzen dutena, baina aurrekoetan bezala, 2x16 ez dute bota; salto egin dute.

Horregatik, azkenean Harriketarrak-ekin bezala egitea erabaki dut: gazteleraz jarri atal hori gutxienez gustoko duenak serie hau osorik ikusi ahal izateko. Aurrerago botako dute? auskalo! Erne egongo naiz.

Bestalde, 2x14 atala moztuta zegoen eta oraingoan osorik harrapatu eta jarri egin dut.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Post by: baronluigi on 2013ko Januaryren 30a, 16:00:55
Kaixo:

Azken 7 urte hauetan 3. aldia da 2. denboraldia botatzen dutena, baina aurrekoetan bezala, 2x16 ez dute bota; salto egin dute.

Horregatik, azkenean Harriketarrak-ekin bezala egitea erabaki dut: gazteleraz jarri atal hori gutxienez gustoko duenak serie hau osorik ikusi ahal izateko. Aurrerago botako dute? auskalo! Erne egongo naiz.

Bestalde, 2x14 atala moztuta zegoen eta oraingoan osorik harrapatu eta jarri egin dut.

Beno, atal batengatik ez dut uste axola izango duenik. Eskerrik asko lanagatik.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Post by: zumarra on 2013ko Januaryren 30a, 16:35:47
mmmm... kontrako iritzirik baldin badago, esan eta kendu egingo dut.  :baibai:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Post by: baronluigi on 2013ko Januaryren 30a, 23:55:05
mmmm... kontrako iritzirik baldin badago, esan eta kendu egingo dut.  :baibai:

Imagina dezakezu askotan egon naizela Totally Spies-en erdarazko atalen bila eta inoiz ez ditudala aurkitu? Bikoizketak konparatzeagatik zen.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Post by: zumarra on 2013ko Februaryren 15a, 19:41:12
Kaixo lagunok:

Harrigarria bada ere, BEREBIZIKO ESPIOIAK seriea OSATUTA!!!!!!

Gaur bota dute 2x16 atala euskaraz. Duela bi aste, jadanik etsita, gaztelerazko bertsioa jarri nuen seriea nolabait osatzearren eta, orain, azken 7 urteetako 2. denboraldiko 4. pasadan, azkenean, atal hau bota dute.

Hau lasaitasuna hartu dudana. Ezin da hitzekin azaldu daukadan poza.....  :osopozik: :osopozik: :osopozik: :osopozik: :osopozik:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Post by: Euskadiman on 2013ko Februaryren 15a, 23:21:32
zumarra, gazteleraz esaten den moduan "mas a gusto que un arbusto" geratu zara. jajaja zorionak
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [SS/SF][130/130]
Post by: zumarra on 2013ko Februaryren 16a, 05:13:50
Hoixe!  :barre:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG/SS/SF][130/130]
Post by: burrundaie on 2014ko Augustren 13a, 18:00:28
Bigarren denboraldiko 15. atala, eta hiru, lau eta bosgarren denboraldi osoak erorita daude!  :threat:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG/SS/SF][130/130]
Post by: zumarra on 2014ko Augustren 14a, 13:26:55
Ados.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG/SS/SF][130/130]
Post by: Godelet on 2014ko Augustren 14a, 17:20:02
Bai, ez dizuet esan baina... SS zegoen guztia, erorita egon da ere :puppy2:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/130]
Post by: zumarra on 2014ko Augustren 15a, 08:50:54
1go, 2. eta 3. denboraldiak eskura.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/130]
Post by: Godelet on 2014ko Augustren 15a, 09:50:16
Aupa hi!
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/130]
Post by: zumarra on 2014ko Augustren 17a, 22:15:28
Serie osoa eskura berriz.  :pozik: :pozik:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: baronluigi on 2014ko Septemberren 20a, 19:55:48
Datuak aldatu ditut, oraintxe jakin berri baidut telesailaren beste denboraldi bat estreinatu zutela iaz Frantzian. 26 atal gehiagorekin. Ez dut uste hauek euskeratuak izango direnik.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: zumarra on 2014ko Septemberren 20a, 21:34:40
Ederki.  :barre:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: Brisada on 2014ko Novemberren 24a, 17:48:39
MILA MILA ESKER!! Duela gutxi topatu dut webgune hau, eta berreskuraezinak uste nituen serie asko ari naiz berreskuratzen zure lan paregabeari esker. Benetan, hau bai altxorra!! Zorionak
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: zumarra on 2014ko Novemberren 24a, 19:23:19
Ba..., badakizu: unibertsitatean bezala (gutxi gora behera).... E(RA)MAN TA ZABALZAZU!!!  :barre: :barre:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: Egoni on 2015ko Marchren 14a, 09:41:14
Kaixo zumarra.

Nire kontua da ala... 6. denboraldia ari dira emititzen ETB3n arratsaldeetan?
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: baronluigi on 2015ko Marchren 14a, 13:18:30
Kaixo zumarra.

Nire kontua da ala... 6. denboraldia ari dira emititzen ETB3n arratsaldeetan?

Ba ez, arrazoi duzu, seigarren denboraldia botatzen ari dira

Hemen dioenaren arabera

http://todotele.com/programacion-de-etb-para-el-viernes-13-de-marzo/

Atzo 7garren eta 8garren atalak bota zituzten.

&noredirect=1



Gaur 9garren eta 10garren atalak botako dituzte, 18.45tik aurrera
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: zumarra on 2015ko Marchren 14a, 18:49:58
Ba, oraintxe enteratu naiz. Gaurkoak hartzen ari naiz baina aurrekoak ez. Ea norbaitek harrapatu dituen edo aurrerago errepikatzen dituzten...
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: baronluigi on 2015ko Marchren 14a, 20:24:14
Ba, oraintxe enteratu naiz. Gaurkoak hartzen ari naiz baina aurrekoak ez. Ea norbaitek harrapatu dituen edo aurrerago errepikatzen dituzten...

Nik ere azkenean gaurkoa harrapatzea lortu dudala uste dut (pendrive batean grabatzen utzi dut, ez dut oraindik dena ondo dagoen zihurtatu). Erritmo honetan jarraitzen badute (eguneko bi atal berri botaz) hurrengo larunbaterako bukatuko zaizkie atal berriak, 26 baitira guztira.

EDIT: Bai, ondo grabatu dut guztia. Alex-en ahotsa aldatu dutela era konturatu naiz xD
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: zumarra on 2015ko Marchren 17a, 20:07:09
6. denboraldia botatzen ari direla, gaurko atalak galdu ditut: 6x15 eta 6x16.  :giveup:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: baronluigi on 2015ko Marchren 22a, 17:03:41
Gaur botatzen dituzte denboraldiko azken 2 atalak, atal bakarra osatzen dutelarik. 19:20tan botako dituzte.

http://todotele.com/programacion-de-etb-para-el-lunes-23-de-marzo/

Bihartik aurrera, 6garren denboraldia errepikatzeari ekingo diote. Falta zaizkuzun atalak grabatu ahal izango dituzu, zumarra.
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: zumarra on 2015ko Marchren 22a, 19:09:03
Hala espero dut.  :threat:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][130/156]
Post by: burrundaie on 2015ko Marchren 22a, 20:01:23
Neuk ere grabatuko ditut badaezpada ere! :agur2:
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Post by: zumarra on 2015ko Marchren 31a, 21:23:09
6. denboraldia pres!!

22. atalaren bukaera moztuta dirudi.

Berritzekotan...
Title: Er: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Post by: zumarra on 2015ko Aprilren 02a, 20:28:44
Gaur, berriz, 22. atala bota dute eta, aurrekoan bezala, moztuta dagoela esango nuke. Besteak baino 3 min. motxagoa da..
Title: Re: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Post by: Ardeth on 2016ko Decemberren 09a, 18:50:28
Kaixo, lehenengo eta bigarren denboraldietako hainbat atal erorita daude eta DLCan seigarren denboraldia falta da, zuzendu ditzakezue mesedez???? eskerrik asko aurretiaz eta egun ona pasa
Title: Re: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Post by: zumarra on 2016ko Decemberren 09a, 22:43:04
Berrigotzen hasiko naiz. Pazientzia!!!  :orden2:
Title: Re: BEREBIZIKO ESPIOIAK [MG][156/156]
Post by: zumarra on 2016ko Decemberren 10a, 11:51:46
Ia berrigota. Pare bat ordu barru prest egongo dira atal guztiak. Karpetaren linka jarrita lehenengo mezuan.