Euskal Encodings

Orokorra => Wikia => Topic started by: zumarra on 2012ko Octoberren 26a, 14:46:32

Title: Tutoriala: Nola zatitu eta konprimitu 7zip programarekin
Post by: zumarra on 2012ko Octoberren 26a, 14:46:32
Programa erabiltzeko, jatorrizko web orritik deskargatuko dugu: http://www.7-zip.org/

Behin instalatuta, ireki eta pantaila hau izango dugu. Bertan konprimitu eta zatitu nahi dugun artxiboa dugu; artxiboa aukeratu eta Agregar

(http://i.imgur.com/95hxe.png)

Hurrengo pantailan aukerak daude. Erabilera basikorako:
Archivo: Sortutako artxiboa(ek) izango duten izena.
Nivel de compresión: Lana azkar egin nahi badugu, "Sin compresión" utziko dugu.
Encriptación: Pasahitza jarri nahi badugu, hemen.
Dividir en fragmentos: Hemen zenbakiaren atzean B (Byte) edo M (Mega) jarri behar da, artxiboa zatitzeko. Eta Aceptar

(http://i.imgur.com/KarVc.png)

Programa lanean:

(http://i.imgur.com/NoU3Q.png)

Emaitza. Kontutan hartu, programa honek, nahiz eta 199M jarri, niri behitzat, programatik bertatik ikusita, itxuraz, 208M-ko artxiboak sortzen ditu, baina bakarrik itxuraz; artxiboen nabigatzailearekin benetako neurria agertzen da. Ez dakit zergatik gertatzen den hau:

(http://i.imgur.com/zpVBs.png)

Benetako neurria:

(http://i.imgur.com/1hzRD.png)

Erraza, ezta? Animo!!!!  :threat: