Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 13:57:41

Izenburua: www.filecloud.io
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 13:57:41
Internet-ean zehar bilatzen topatu dudan zerbitzari berri bat. Nire 200 Mbiteko kanpo zerbitzarian probatu dut eta hona hemen dituen abantailak eta desabantailak

Abantailak

* Biltegiratze denbora: Betierekoa (teorikoki)
*Gehiengo biltegiratze kopurua: Amaiagabea (publikoak behintzat. Hau da, jende guztiarentzat eskuragarri diren fitxeroen kopuru muga amaigabekoa da. Baina fitxero bat geuretzako bakarrik gorde izan nahi ezkero, 1GB gehiegenezko kopurua izango genuke bakarrik )
* Deskarga abiadura: Ikusi zuek zeuk nik egindako argazkiok (ez dira trukatuak. Zuzenean kopiatutakoak dira)

(http://i.imgur.com/QljbV.jpg)
(http://i.imgur.com/9L9zd.jpg)



Desabantailak

*Fitxeroak jaisteko, ezinbestekoa da aurretik doako kontu bat sortzea.
* Oraingoz ezinezkoa da JDOWNLOADER-en bitartez fitxeroak jaistea. Linkak eskuz bakarrik onartzen dituzten abiadura bizkortzaile programen bitartez bakarrik jaitsi daitezke, nabigatzailearen bitartez gain.
*Captchak ditu.

Eta oraingoz hori da dena. Ea zer iruditzen zaizuen.
Izenburua: Er: www.filecloud.io
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 14:46:07
Bai. Lehenago probatu nuen eta zuk aipatutako desabantaileengatik bertan behera utzi nuen...
Izenburua: Er: www.filecloud.io
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 15:01:12
Eta fitxategi baten gehienezko tamaina?
Izenburua: Er: www.filecloud.io
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 15:17:41
Aipamenaren egilea: ar_abatarra  Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 15:01:12
Eta fitxategi baten gehienezko tamaina?


1GB
Izenburua: Er: www.filecloud.io
Egilea: ar_abatarra Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 15:38:02
Ez zait iruditzen batere itxura txarrik duenik...
seguruenik jdownloaderren eguneraketetan sartuko dute horrelako eskaintza ona izanda...
itxoin beharko
Izenburua: Er: www.filecloud.io
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 18:16:43
Orain ez zeukat probatzerik, baina irakurritakoaren arabera eta aldeak alde, 4Shareden tankera hartzen zioat; baliagarria izan litekeela, alegia.
Izenburua: Er: www.filecloud.io
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 18:36:07
Nik 20 MBiteko etxeko konexioarekin Browser eta Orbit bitartez gehienez 1.56 MB/s segunduko abiadura hartzen dit fitxero bakoitzeko.
Izenburua: Er: www.filecloud.io
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Abenduaren 09a, 19:47:08
Filecloud.io-n ezin da erabili Fileuploader nahiz eta zerbitzarien zerrendan agertu.

Bien artean, 4shared erosoagoa egiten zait, naiz eta kontu bakoitzak 15gb.ko muga duen (garai hauetan, akaso muga izatea abantaila da, kontua blokeatzekotan gutxiago galtzen da eta). 4shared-ek Fileuploader eta Jdownloader onartzen ditu eta Captcha-rik ez du....