Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: unaitxo Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 19:32:53

Izenburua: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 19:32:53
Vicky Bikingoa eta Jainkoen altxorra (2011)

(https://encrypted-tbn1.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcSssUAB6DolCbe8tvDNenovUTDtYhQImEp1EvRRkQOH_9Yc4zO1)

[Sinopsia]
Noizko Vicky txikia benetako bikingoa? Horrek kezkatzen du Halvar buruzagia, Vickyren aita. Baina Sven Ikaragarriak Flake herrixkako buruzagia baitzen duenean Vickyik bere aukera izango du bere balioa erakusteko. Ordezko buruzagia den aldetik Tjure, Snorre, Urobe (Olaf Krätke), Gorm, Ulme eta Faxe, izeneko bikingo beldurgarriek osatzen duten askatze espedizioa zuzenduko du, baita Svenja ausartaren laguntza ere jasoko du. Beldurraren lurmuturrerantz abiatzen dira eta hainbat gorabehera eta gero Svenen gaztelura helduko dira. Bertan Halvar gatibu dago. Baina abenturak ez dira bukatuko. Oraindik itsaso harrotuak, hondartza tropikalak eta basamortu izoztuak eta arriskutsuak zeharkatu beharko dituzte jainkoen altxor ospetsua bilatzeko Svenek baino lehen. Baina Vicky ez litzateke bera izango ideia zoragarriak edukiko ez balitu Sveni aurre egiteko.

[Filmea]
Name.........................:  Wickie auf großer Fahrt (2011)
Length.......................: 01h 35m
Generoa......................: Fantastikoa
Zuzendaria...................: Christian Ditter
Produktora...................: Constantin Film / Rat Pack Filmproduktion GmbH / herbX film GmbH
Aktoreak.....................: Jonas Hämmerle, Waldemar Kobus, Valeria Eisenbart, Nic Romm, Christian Koch, Olaf Krätke, Mike Maas.

[Video]
Format.......................: PAL
Orig. Source Aspect Ratio....: 16 : 9
Display Aspect Ratio.........:
Resolution...................:
ColorDepth...................: 24 bit
Framerate....................: 25.000 Frames/Sec
Codec........................: DivX 5, 2 Pass mode
Bitrate......................: 

[Audio]
Language.....................: Basque [5 channels] AC3
Format.......................: MPEG Audio
Channels.....................: 2 Channels
SampleRate...................: 48000 Hz
Bitrate......................: 128 kBit/s
Audio Post-Processing........: None

[Publikazioaren Ezaugarriak]
Gauzatzea....................: DVDRip
Arduradunak..................: Unaitxo
Tamaina......................: 1700 Mb
Hizkuntza....................: Euskera


http://www.solidfiles.com/d/baa550ab4d/   

Oharra: Film hau J Downloader (http://jdownloader.org/download/index) programarekin jaitsi behar da.

                                                           1. JDownloader ireki
                                                           2. Estekak (linkak) hautatu
                                                           3. "Kopiatu"ri eman
                                                           4. Deskarga programatik bertatik egin
(Pelikula .7z formatoan dago eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar da. Pasahitza: EHE)

Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 21:50:34
Jeitsi dut, unaitxo. Eskerrik asko. Primeran dago.

Jasotzeko pixka bat konprimitzen saiatuko naiz, besterik ez.

Segi horrela!!!  :pozik: :pozik:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: Godelet Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 21:53:02
Nik ere jaitsi dut. Eskerrik asko, Unaitxo!  :barre:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Otsailaren 27a, 23:13:39
Aportazio bikaina! Tamaina aldetik, niri 1,63 GB ateratzen zaizkit. Nire ustez, eta gustuak gustu, oso tamaina polita da irudi errealeko film batentzat. Nik bere horretan utziko nuke, ezer ikutu gabe.  :pozik:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Otsailaren 28a, 05:46:46
Formatoa 1024x576-koa du. Nire disko gogorra multimediak gehienez 720-ko zabalerokoak irakurtzen dizkit, beraz txikitu behar dut ikusi ahal izateko.  :puppy2:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Otsailaren 28a, 06:54:40
Ados. Ni tamainaz ari ninduan eta artxiboaren neurriei ez zieat erreparatu ere egin. :giveup:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Otsailaren 28a, 22:42:59
Ez nintzen irudiaren tamainan fijatu, geratu behar zen fitxeroaren tamaina ikusi nuen eta programaren aukeratan ez sartzearren nahiago izan nuen horrela utzi...

Hurrengorako kontuan hartuko dut irudiaren tamainarena...  :irri:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Martxoaren 01a, 00:06:40
Oso ondo dago dagoen bezala. Gero norberak (nik, adibidez) moldatu dezala bere gustora.  :baibai:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA JAINKOEN ALTXORRA [2S/SF][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Martxoaren 01a, 01:21:15
SF-etik ere eskuragarri.  :barre:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 22:54:47
Artadi-ri esker MG-n ere eskura.
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 23:09:20
Bai, dirudienez, euskarazko bertsioari "Vickie eta Jainkoen altxorra" izena jarri zioteken, titulua euskaratzeko orduan baten bat inspiratua egongo huan inondik ere...Sagardo garaia ez ote zen orduan ere....
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Apirilaren 17a, 20:33:34
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 23:09:20
Bai, dirudienez, euskarazko bertsioari "Vickie eta Jainkoen altxorra" izena jarri zioteken, titulua euskaratzeko orduan baten bat inspiratua egongo huan inondik ere...Sagardo garaia ez ote zen orduan ere....


Inspirazioa hizkuntza guztietan jartzen dute, nik ez dut alemana ezagutzen, baina bertsio originalaren izenak Thor-i buruz hitz egin beharrean bidaiari buruz hitz egiten duela ematen du...
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Apirilaren 17a, 21:40:34
Aipamenaren egilea: unaitxo  Noiz: 2013ko Apirilaren 17a, 20:33:34
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Apirilaren 07a, 23:09:20
Bai, dirudienez, euskarazko bertsioari "Vickie eta Jainkoen altxorra" izena jarri zioteken, titulua euskaratzeko orduan baten bat inspiratua egongo huan inondik ere...Sagardo garaia ez ote zen orduan ere....


Inspirazioa hizkuntza guztietan jartzen dute, nik ez dut alemana ezagutzen, baina bertsio originalaren izenak Thor-i buruz hitz egin beharrean bidaiari buruz hitz egiten duela ematen du...


Bai, noski, txantxetan ari nintzen. Dirudienez, dexenteko titulu dantza egon da film honekin. Jatorrizko tituluak (Wickie auf großer Fahrt), itxura batera, "Wikyren bidaia luzea" edo antzeko zerbait esan nahi du. Baina horrekin batera, ingelesezko titulua ere eman zuten, honako hau: "Vicky and the Treasure of the Gods". ooooooh, hortaz, ez zegoen inspiraziorik ETB-ren aldetik, hitzez hitzeko itzulpena baino ez. Eta nik pentsatzen nuen behingoagatik inspirazio arrastorik bazegoela ETB-n nahiz eta sagardoaren laguntzaz izan, baina ez. Beste batean beharko du... Gero noski, "Vickye y el Martillo de Thor", gaztelerazko bertsioa ere badugu, hortaz, espainolak izan ote ziren txisposoak titulua berrizendatzeko orduan? Frantsesezko tituluari erreparatu ezkero: "Vic le Viking et le marteau de Thor", badirudi haiek ere (espainolak) itzulpena egitera mugatu zirela (ez dut uste alderantziz izan zenik).... Ez dut jarraituko, badirudi inpirazioz behintzat denok nahiko plako gabiltzala....
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: unaitxo Noiz: 2013ko Apirilaren 20a, 10:35:33
Konturatu nintzen izenburua aldatzen zela, baina ez nion garrantzirik eman... berez pelikula ripeatzean berdina gertatu zitzaidan, nola gelditu zen ikusterakoan euskarazko izenburuak Thorrekin zerikusirik ez zuela konturatu nintzen...  :irri:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: xbartola Noiz: 2015ko Urtarrilaren 12a, 19:24:14
Honekin ere gauza bera: ezin deskonprimitu, behin eta berriz eskatzen baitit pasahitza...
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: Godelet Noiz: 2015ko Urtarrilaren 12a, 20:29:58
2sharedetik...  :chaplin:
(Pelikula .7z formatoan dago eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar da. Pasahitza: EHE)


MEGAtik...  :chaplin:
(Pelikula .7z formatoan dago eta 7zip (http://downloads.sourceforge.net/sevenzip/7z920.exe) programarekin deskonprimitu behar da. Pasahitza: ab)
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: xbartola Noiz: 2015ko Urtarrilaren 13a, 14:09:48
Ez da kontra egiteagatik, Godelet, baina hain justu Solidfiles da arazorik eman ez didana...  :pailazo:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: Godelet Noiz: 2015ko Urtarrilaren 13a, 20:33:01
Egia da!  :ahozabal:

Nire kontu!  :trunks:
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: Ainz Noiz: 2020ko Martxoaren 03a, 14:47:11
Mega eta 2shared-eko estekak erorita daude.
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: JuanDavid Noiz: 2020ko Maiatzaren 10a, 12:14:22
Jar dezakezu MEGA-ko esteka ere
Izenburua: Er: VICKIE BIKINGOA ETA THOR-EN MAILUA [2S/SF/MG][2011]
Egilea: JuanDavid Noiz: 2020ko Uztailaren 12a, 13:55:03
Kaixo, berriz ere eskatzen dizuet MEGA está bat jartzea, niri ez zait agertzen eta beste link-ak erabilita ezin dut filma ikusi ezta deskargatu ere