Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17

Izenburua: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Martxoaren 27a, 20:56:17
Iganderako Shutter Island agintzen digute; hortaz, eta horren partez,  baietz Harri Potterren bigarren zatia eman larunbatean!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Martxoaren 27a, 22:47:47
Shutter Island euskaraz? Hori kriston pelikula da!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Martxoaren 28a, 07:41:54
"ETB1en inon baino lehen" iragarkia ikusi dut aste honetan ETB1en. Oso ona. Iragartzen ditu ikasturte hontako peliak (eman dituztenak ta falta direnak: "2012" "Shutter Island" eta "H.Potter8"). Ondo, egokia. Baina pasa den astean esan nuena faltan botaten du: programazioan ondo kokatu harribitxi hoiek eta promozioa egin aurreko egunetan. Beste kateetan estreno handi bat eman aurretik "matxakatu" egiten zaituzte iragarkiekin: ikusleen interesa pizteko eta iragarkiak saltzeko ere.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Martxoaren 28a, 15:31:17
Nik urteak daramatzat susmatzen gugatik dela. Hori da, momentuz, topatu dudan esplikaziorik logikoena...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Martxoaren 28a, 20:18:45
Nire ustez utzikeria da; baina egia da behin baino gehiagotan haien jokabideak zer pentsa ematen duela... :evil:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Apirilaren 06a, 21:02:24
 Gogoratu gaur eupilakoa dekogula:  2012!!!!!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 06a, 21:55:17
Bai, gogoan daukagu, nahiz ta 2012 sekulako bodria izanXD Ia laster beste tandaren bat iragartzen diguten gure pozerako! :goku:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Apirilaren 07a, 05:35:29
Programatuta jarri nuen baina bukaera moztuta daukat (azken momentuan ordutegia aldatu dute?????) Ea Burrundaiek osoa grabatu duen...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 07a, 08:18:18
Nire kontu. Arratsalderako prest!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 15:04:49
Adi gaur gauean, badirudi eta ETB1en "HAMBURGESA ZAPARRADA" emitituko dutela, gero SUKALDE KONTUAK ere....
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 16:29:13
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 15:04:49
Adi gaur gauean, badirudi eta ETB1en "HAMBURGESA ZAPARRADA" emitituko dutela, gero SUKALDE KONTUAK ere....

Oker ez banago biak dagoeneko jasota dauzkagu aspalditxotik.  Hala ere dokumental interesgarri bat ematekoak omen dira: Pura vida. Iñaki otxoa de Oltza mendizalearen erreskate zapuztuaren ingurukoa.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 16:44:43
Badakit aspalditxo dauzkagula hemen, baina ahala eta guztiz ere uste dut inork ikusi nahi baditu telebistan informatuta egon ahal dela ;) Azken finean post hau zer emitituko dutenarentzako izango dela uste dut eta XD
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 19:32:44
Ba lehengo haritik jarraituz, iganderako Gran torino eta astelehenerako Amaren eskuak iragartzen dizkigute (azken hau ez dugu jasoa). Ea betetzen duten...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 22:54:54
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Apirilaren 16a, 19:32:44
Ba lehengo haritik jarraituz, iganderako Gran torino eta astelehenerako Amaren eskuak iragartzen dizkigute (azken hau ez dugu jasoa). Ea betetzen duten...

Gran Torinorena seguru ezetz naiz eta orain jarri, batez be komodinerako uzten duten titulua izaten delako (4 aldiz ikusi dut honekin), espero dugu behintzat Harry potter 8 emotea.

Portzierto! Resacon en las Vegas 2, Green Zone eta beste batzuk gehiago bikoiztu egin dira, ia noiz emititzeko asmoa dakaten!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Apirilaren 20a, 05:59:24
Ostegunean goizeko lehen orduetan eman zuten "Munstroak bizi diren lekuan" filmea ETB3n:

(http://pics.filmaffinity.com/Donde_viven_los_monstruos-770736079-main.jpg)


Grabatu du inork???
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 20a, 10:57:12
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Apirilaren 20a, 05:59:24
Ostegunean goizeko lehen orduetan eman zuten "Munstroak bizi diren lekuan" filmea ETB3n:

(http://pics.filmaffinity.com/Donde_viven_los_monstruos-770736079-main.jpg)


Grabatu du inork???

Bai, Zumarrak dagoeneko igo du IZAKI BASATIEN LURRALDEAN tituluarekin.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Apirilaren 20a, 11:59:00
ETB-k jarritako izenburua errespetatu nuen.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 20a, 12:23:32
Azkenean badirudi "ERRESERBARIK GABE" emitituko dutela, badaukagun filmea.... :evil:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 16:24:06
Barkatu, Artadi: "izkin" zein zentzutan? Ez dut ulertu zure esaldi hori....
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 18:04:01
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 16:24:06
Barkatu, Artadi: "izkin" zein zentzutan? Ez dut ulertu zure esaldi hori....
Dar el esquinazo.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 18:45:41
Ja, ja! Oso ona, Ajubita! Baina horraino iristen naiz...

Ea zein zentzutan esaten zuen galdetu dut ez zer esan nahi duen esaldi horrek.

Alegia, nola egin digun izkin ETB-k? BADAUKAGUN pelikula bat bota dutelako? Uste dut Artadik EZ DUGUN pelikula bat ulertu duela...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 21:57:01
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Apirilaren 22a, 14:46:16
Ematen du ETBk oraingoan izkin egin digula den denoi. Ea asteburan errepikatzen duten!!


Ba bai, despistatu egin naz. Ez dotez goikoak ikusi. Uste nuen EZ GENUELA!!. Eta lan ona Zumarra!! Zurekin ezin dute.
Ezabatu egingo dot goragoko komentarioa
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Apirilaren 26a, 19:17:51
Kanpoan nago. Norbaitek grabatu dezake etb3n. 20:00ko pelia?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Apirilaren 26a, 20:35:20
Bale; etxean nago jadal eta "Doraemon - Kiboren erreinua" botatzen ari direla ikusi dut. Hainbat aldiz bota dutena aspaldi honetan.

Baina, bai EPG-n eta bai programazioan "Titulo desconocido" jartzen zuen eta badaezpada ere esan dut lehenago grabatzearena...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 26a, 21:29:41
Ez dago argi asteburu honetan ezer berririk emango duten ala ez. Erne egon beharko dugu badaezpada ere.... :evil:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 19:46:17
Badirudi larunbat honetan MUNDUAREN INBASIOA: LOS ANGELESEKO BATAILA emango dutela. Adi egon behar... :puppy:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 20:43:11
Filme hori antxinekoa da ezta? Dena den adi egon beharko gara, esker mila informazioagatik Burrundaie!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Maiatzaren 01a, 12:33:20
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2014ko Apirilaren 30a, 19:46:17
Badirudi larunbat honetan MUNDUAREN INBASIOA: LOS ANGELESEKO BATAILA emango dutela. Adi egon behar... :puppy:

Bai, 22:45 jartzen du. Akziozko pelikula, efekto bereziz betea, duela 4 edo 5 urte eginda. Merezi du
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Maiatzaren 11a, 13:33:20
Gaur gauez 23:50!! "Bai esan" Jim Carreyk protagonizatzen duen filmea. Asteko filme bakarra eta gauerdian!! Nork eta zergatik programatzen da modu arraro horretan  ETB1en??
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Maiatzaren 11a, 13:56:32
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2014ko Maiatzaren 11a, 13:33:20
Gaur gauez 23:50!! "Bai esan" Jim Carreyk protagonizatzen duen filmea. Asteko filme bakarra eta gauerdian!! Nork eta zergatik programatzen da modu arraro horretan  ETB1en??

Eta okerrena dena,, azken ordura arte iragarri gabe.. Nola nahi dute era horretan audientzia lortu?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Maiatzaren 11a, 17:11:53
Ez dute nahi audientzia lortu, geroxeago egiten dituzten txostenetan agertuko da nola euskarazko filmeen bikoizketa ez dela onuragarria audientzia ez dutelako eta listo, fuera guztia, hori egin dute orain dela 10 urteetan zehar eta segituko dute horrela.... inork ezer ez badu egiten behintzat.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Maiatzaren 22a, 21:27:12
ADI neska-mutilok¡¡¡  Gaur gauean 23:30etan "TITANen furia" filmea emango dute. Beharbada igandean hauteskundeen programa berezia egongo delako. Prestatu grabagailuak (23:30ak ez dira orduak), asteburuan lasai lasai berikusteko pelikula eder hau.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Maiatzaren 22a, 23:09:16
Grabagailua martxan, kontua da... zein Titanen Furia (benetan, hau Mixerren bikoiztutakoa izango da zeren erderakada hauek soilik egiten dituzte Bilboko estudioetan!) da, originala edo orain dela 4 urtekoa?? :shock:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Maiatzaren 22a, 23:54:18
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Maiatzaren 22a, 23:09:16
Grabagailua martxan, kontua da... zein Titanen Furia (benetan, hau Mixerren bikoiztutakoa izango da zeren erderakada hauek soilik egiten dituzte Bilboko estudioetan!) da, originala edo orain dela 4 urtekoa?? :shock:


Bai, itxura batera orain dela lau urtekoa diagu pelikula hau. Tituluaren itzulpenaz, bestalde, ez zizkiaten burumuinak hausnarrean urtuko hain xuxen ere!!! :haser:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Ekainaren 29a, 07:01:02
ADI  encodingszaleok, Benjamin Buttonek bere bizitza euskeraz kontatuko digu gaur gauaz!!!"
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Ekainaren 29a, 09:11:33
Tamalez, film hori dagoeneko jasota zeukagu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3093.0

Noizko Harry Potter eta herioaren erlikiak (2. zatia)?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Ekainaren 29a, 14:14:45
Noizko AJEA lehen filmea? Eta noizko Odolezko Diamanteak?? bide batez, filme berriak bikoizten dabiltzate, esan didaten azkena badirudi ZALDUN ILULA KONDAIRA BERPIZTUTA euskaratu egin dela eta orain dela 2 aste bikoiztu zuten (El caballero oscuro la leyenda renace), eta kuriosoa da BATMANen azken biak edukitzea eta ezin trilogia amaitzea lehengoa ez dagoelako bikozituta....
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Irailaren 23a, 15:38:15
Adi lagunok ETB1en gaur gauean "ALIZIA amesgaiztoen lurraldean". Prest grabagailuak!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Irailaren 23a, 18:42:38
Ba suposatzen da "hori" (aliziarena) GOENKALEren spin off bat dela, webgunean esaten duenez gero behintzat...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2014ko Irailaren 23a, 20:54:45
niri ere arraldeko abenturarenbat dela jartzen dit telebistak, atzo antzeko atal bat bota zutela uste dut.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Abenduaren 30a, 22:59:46
Asteburuan ez, baina astelehean SHERLOCK HOLMES iragarrita dago. Ez dakit zein bertsio izango den, baina orain artekoak ikusita, oso berri ona dela iruditzen zait!! :festa:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Abenduaren 31a, 11:02:18
Zeguraski Guy Ritchie-ren SHERLOCK HOLMES izango da (bazen garaia!!), Orduan Mixerren bikoiztu bada, Kiko Jauregi izango da Robert Downey Jr. (egia esan Josu Mitxelena izan beharko luke, askoz ere hobeago geratzen zaio pertsonai honetarako), eta Xebe Atencia edo Beñat Narvaiza Jude Law izango lirateke segurazki (ez ahotsa ondo geratzearren, baizik eta azken honek beti egon behar duelako sartuta, imposatuta izango balitz bezala), dena den nik Jude law Jon Goiri jarriko nuke seguru (zergatik ez didate utziko kasting batzuk niri egiten).
Irusoinen bikoiztu bada baliteke Holmeserako Mitxelena edukitzea ta Watsonerako Kiko, hori izango litzakee zentzuzkoena.
Astelehenean jakingo dugu (ala ez!XD) :pozik2:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Urtarrilaren 10a, 15:00:58
Gabonetako oasiaren ondoren badatorkigu, itxura batera, lehorte latza berriro. Atzo urte honetarako ETBk dituen helburuen aurkezpena egin zuten. Ez dakit zein argi-iturriri bururatutako "hurbiltasuna" kontzeptua atera zuten guztiaren ardatz gisa. Etb desberdina da, Euskal Herriaren ispilu izan nahi du eta hau eta beste.... Dirudienez, gaur Bilbon egingo den manifestazio erraldoia ez zaie iruditu kamerak kalera ateratzeko adinakoa, agian ispilu konkabo edo konbexuak nahiago izaten dituztelako, ea ez ote zaien haserretuko haien lehentasunezko kidea, aspaldi honetan ETBko zuzendariaren dimisioa eskatu duen berbera, hain justu ere. Eta "burutazio" paregabe horren azpian, ahaztu telesail berriak, film berriak edo zaharrak, azpititulatua izan edo ez. Hurbiltasuna dugu ETBren modako hitza, nahiz eta gaur egun orotarikoa izan asmo duen telebista baten (oraindik halako helbururik ba ote du?) gabezi nabarmenak estaltzeko balio izan...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Urtarrilaren 10a, 22:06:19
Ez dakit zergaitik baina banuen susmoa horralako zerbait egingo zutela, 2 estreinu filme emon ta datozen hurrengo 3 asteetan ezer gehiagorik ez.... Hor daukagu EITBren "hurbiltasuna" :boxing:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Otsailaren 25a, 22:51:11
Erne asteburu honetan ETB3-n. Hainbat film berri iragartzen dizkigute eta!! :zaldi:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2015ko Otsailaren 26a, 15:28:15
Shin Chan eta bonba-txakurra, Doraemon: Espazioko heroia eta Shin Chan eta urrezko ezpata  :omgomg:

Urtea hasi denetik Shin Chan eta Doraemonen pelikula berri asko eman dituzte. Ez dakit noiz bikoiztu dituzten baina pelikulak bere garaian DVDan irten zirenean ez zeuden euskaraz.  :Zahar:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Otsailaren 26a, 17:28:06
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2015ko Otsailaren 26a, 15:28:15
Doraemon: Espazioko heroia


Hau zein da: Doraemon Heroia edo Espazioko odisea? Ez dut uste gai bereko hirugarren bat izango denik, ezta?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2015ko Otsailaren 26a, 18:23:55
Jajaja, ba bai. Beste bat dago. :barre:
Japoniar enumerazioan bigarrena hain zuzen: The Space Hero (http://store.luk.es/WebRoot/Store/Shops/luk/4F6B/4E70/0BC4/7708/05CD/D422/971D/B0EA/doraemon-the-space-hero-descarga.jpg)
Izatez, Doraemon Heroia pelikula honen remakea da.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Otsailaren 26a, 20:07:48
Egia!!! Ondo ba. Grabagailuak prest!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Otsailaren 27a, 15:17:09
Egia da Egoni, baina erraza da enrantzuna.
Gauza da DVD salmentan atera diren filme guztiak "ZINEMA EUSKARAZ" zigiluaren menpean bikoizten zirela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren bikoizketarako partidan. Baina orain dela 2 urteetan (doraemonen azken filmeak izan ezik), ez dira zinema edo DVD salmentarako ezer bikoiztu, baina LUK INTERNACIONALek oso oso merke salrtzen ditu filme paketeak, eta horregatik filme guzti hauek pasadan urtean, urritik aurrera bikoiztutakoak dira, orduan dvdan ez, baina bikoiztutak badaude guzti guztiak, ez da filmografia bietatik ezer falta (espainan lizentziatutako filmeak, noski!).
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2015ko Otsailaren 27a, 19:19:56
Tira, pozgarria da behintzat bikoizten direla jakitea.
Mila esker Taichisan.  :agurtu:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2015ko Martxoaren 07a, 09:36:54
Adi lagunok! Asteburu honetan film berriak:
Shin Chan: Hauxe animaliakeria (gaur 20:25, larunbata) eta Doraemon eta roboten iraultza (bihar 16:05, igandea).
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Martxoaren 07a, 11:07:38
Grabagailuak prest!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Martxoaren 07a, 15:25:41
Bai.  :gosaria:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2015ko Martxoaren 11a, 23:48:29
"Txernobilen harrapatuta" filmea hasi berri da ETB1EN,,  Ez du itxurs txarra.ere, ez dut aurkitu foroan, eztut uste daukagunik
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Martxoaren 12a, 15:35:51
zer ordutan eta egunetan? telesaila da?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Martxoaren 12a, 15:59:54
Ez, filma da. Atzo nahiko ustekabean eman zuten. Gaur ez bada bihar igoko dut.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Martxoaren 12a, 16:33:28
Filme hori ez da izango, gazte koadrila bat juten direla txernobilera abentura bila ta Witch Blair proyect antzeko filmaketarekin egindako filmea dena ezta?? Beldur ta goreko filmeak ez ditut batere gustokoXD
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Martxoaren 12a, 16:54:46
Horixe bera Taichisan :Zahar:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Martxoaren 15a, 06:49:30
Lo gutxi egiten duzuontzat: 23:45 "Joan direnak" filmea ETB1en 

Zergatik programatzen dituzte filmeak desorduetan?? Baten batek ETBn pentsatzen du euskaldunok ez garela zinezaleak. Hala izango da?
Orduan, zergatik "La noche de"ren arrakasta??
Tori pentsamendu goiztiar potoloa!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Martxoaren 15a, 08:42:23
Arrazoi duk Artadi, Etb-n zine kontua ez ditek inoiz serio hartu, audientzia mailak soilik agintzen duelako. Hala ere, eta ETB-ren audientzia maila orokorra ikusita, hobe liketek kalitatezko telebista bat egiteari ekingo baliote. Dena den, hobe filmak desorduetan ematea batere ez ematea baino, eta azken aldion badirudi, aspaldiko partez, hainbat pelikula berri ematen ari direla. Ea horrela jarraitzen duten. Hona beste hausnarketa goiztiar bat igande gris, goibel eta euritsu batean... :Zahar:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Martxoaren 15a, 14:33:41
Arrazoia mila bider esan da, eta ez da "zinemazaleak" ez garelako alajaina. Gauza da EAJ madarikatu honek ETB1 eta euskara besteak beste zapuztu nahi duelako, hori da arrazoia. Eta zergaitik pentsatuko duzue? Ba erraz erraza, "euskaldun" gixa ez dagoelako inork, dirua soilik ikusten dute beraiengan eta ETB1ek ez du errentatzen beraien ustez, hoberena hiltzea uztea da... Baina politikari zikinek uzten dabiltzate hiltzen ekoizten dituzten programa KLONIKOAK ezartzen (GU TA GUTARRAK ikusi nuenean egun baten flipatzen ibili nintzen.... Hombres mujeres y viceversa a la Vasca?? Baina ze ostia gertatzen da hemen??), bikoizketa murrizten 15 ordura ia 6 hilabetero..... horrela ez dago ezer, eta filmeak askoz ere gutxiago ikusita berdin zaiela eta nahiago dutela ETB2n emititu gaztelaniaz horrela bikoizketaren dirua aurreztuz.
Baina gero EUSKAL ENCODINGSek ETBri galerak egiten diona da, noski.... Guk behintzat ardura pixkat badugu bikoiztutako material ia ia guztia zaku apurtu batean gera ez daitezen eta erantzuna emoten ZINEMA EUSKARAZ IKUSI NAHI DUGUNONTZAKO!! ESKUBIDEA BADUGU TA!!
Baina tira... Negozioak negozioa dira ,ta badirudi inortxok ere ez duela salatu nahi ETBk egiten duena GUZTION DIRUAREKIN ordaindutako BIKOZKETEKIN, saldu prezio flipanteak jarrita, hipoteka ta guzti behar da Euskarazko bikoizketa bat eskuratzeko "legalki".... penagarria da benetan, ia laster Eusko Jaurlaritzak 2. aldiz guztiz aldatzen baden, EAJ,PP eta PSE kampo uzten dituzten ta zerbaitetan lagun ahal den ETBko urre garaietara berriz bueltatzeko, bestela ezinean egongo gara betirako eta agur euskal bikoizketa, euskarazko filmeak, etab... :tiroegin: :evil:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Martxoaren 15a, 18:04:16
EAJk "unionistek" baino sensibilitatea handiago dauka ETB1ekiko. Onartu beharra dago. Gauzak neurri nimino batean hobetu dira. Eta erabaki egoki batzu hartu, hartzen ari dira: Goenkalerekin bukatu adibidez, marrazkiak goizean ETB 1 eta ETB3, filmeak larunbat eta igande bazkalondoetan,...
Bildukoek hobeto egingo lukete? Auskalo! Beharbada barne produkzioari oraindik garrantiz handiagoa emango liokete, eta orduan bazterrean jarraituko luke filmeen bikoizketa.
Edozein egonda ere, nire ustez ETBan epe motzean ezin da konponketa sakonik egin (baina dagoenarekin, mikroaldaketekin askoz gehiago egin daiteke).
Langileria gastoekin aurrekontuaren %70 edo %80 badoakizu, nola erosiko dituzu telesailak eta filmeak??
Arazo sakon horri epe ertain eta luzean egin behar zaio aurre. Eta horretarako diagnosian gehiengoa duten alderdiak ados egon behar dute. Alderdi abertzaleak, jakina zeren eta besteei bost axola zaie ETB1, eurek nahiko daukate Madrileko kateekin. Beste behin ere, abertzaleok gauza garrantzitsuetan ados egon behar dugu, bestela agur benhur.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Martxoaren 15a, 21:23:24
Gaur Joan direnak filma eman behar omen dute. Hasieran, titulu horrekin ez nekien zein pelikula zen, baina, dirudienez, Martin Scorsese-ren The Departed pelikula dugu. Oso pelikula ona (lau oskar irabazitakoa). Parte hartzen duten aktoreekin ( Leonardo DiCaprio, Matt Damon eta Jack Nicholson ), dena esanda dagoela iruditzen zait. Ea horrelako beste film asko oparitzen dizkiguten... :festa:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Martxoaren 15a, 21:25:05
Baina Ereak egiten dabiltza! Gainera erosteko badaukate dirua, bestela nolatan erosiko dituzte horrenbeste Warnerreko 50 filmeetako loteak Fortak eskainita?
Gauza niminoak aldatu dira baina ez dira berez aldaketak, zeren horiek kendu zirenean ez zuten ezertarako balio izan, etb1eko goizeko programazioa ta etb3n asteburuan filmeak jarrita.... Etb3 hasi zenean bagenuen programazioa guztiontzako, material berria, zaharra, txikientzako, gazteentzako, helduentzako (alajaina lehen K3 kataluniarrak egiten zuen bezela), bazeuden filmeak, irudi errealeko telesailak.... Zergaitik aldatzen dute funtzionatzen duen sistema?? Hor dago koxka, eta ezin didazue ukatu EAJ berak ETB eraiki zuela euskarazko kate bakarra izanda orainaldian (eta aspalditik ere) Euskara bertan behera uzteko eta Gaztelaniari bombo gehiago emanda hori denok ulertzen dugulako. Eta azkenengo gauza, etzazue ahaztu telebista PUBLIKO batek ezin duela "AUDIENTZIEN" mempe egon, hori kate pribatuei dagokie, eta EITB publikoa izanga pribatuen joerak besterik ez ditu (eta bikoizketak saltzearena ere bada).
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Martxoaren 19a, 21:10:18
Beno. Gaur ETB-ko web orrian, 20:30 Doraemon - 09 - Txina zaharrean zegoen iragarrita baina aldatu egin dute....

Egia da gauza berriak botatzen ari direla aspaldian baina oraindik ere lehengo jokabideak badauzkate...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Apirilaren 05a, 17:38:48
Oraintxe berton ikusi det YOGI HARTZA irudi errealeko filmea emitituko dutela gaur gauean 21:30!! Eta Pedro Arrieta ez bada Yogi oso arraroa izan daiteke.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Apirilaren 05a, 22:15:41
Grabagailuak kale egin dit  :shit: :shit:

Ea beste norbaitek grabatzen ari den Yogi Hartza.... :kolpe: :kolpe:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Apirilaren 05a, 23:11:19
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2015ko Apirilaren 05a, 22:15:41
Grabagailuak kale egin dit  :shit: :shit:

Ea beste norbaitek grabatzen ari den Yogi Hartza.... :kolpe: :kolpe:


Yogi hartza abiaaannnn! :orden2:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2015ko Apirilaren 06a, 15:27:28
asteazken gauerako batmanen filme berri baten estrenaldia... etb1 uste det, ea zer egiten duten
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2015ko Apirilaren 06a, 18:04:10
22:30tan dela dio iragarkiak
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2015ko Apirilaren 06a, 20:58:22
oraintxe ETB1en hastear bullynaren inguruko filmea, bertan egina dirudi, "zigortzaileak" du izena

PD: hau badaukagu foroan, grabatu beharrik ez beraz ;-)
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2015ko Apirilaren 07a, 22:29:59
Zaldun ilunaren jeikiera du izena batmanenak, orain 23:15 jartzen du, adi egon :tiroegin:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Apirilaren 15a, 23:47:45
Orain konturatu naiz, ohera noanean, Brinkola botatzen dutela ETB1en... Ordu hobeago batean jar zezaketen...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Apirilaren 20a, 22:19:53
23:20. Etb4.FRINGE 2. Sasoiari ekingo diote EUSKERAZ.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Apirilaren 20a, 23:31:03
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2015ko Apirilaren 20a, 22:19:53
23:20. Etb4.FRINGE 2. Sasoiari ekingo diote EUSKERAZ.

Tamalez erdaraz ematen ari dira telesaila! :shit:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Maiatzaren 09a, 06:55:04
"Gauaren azkenean" bihar gauez 23:25etan. 2006ko fime bat Asier Hormaza, Itziar Ituño,... Uste dut EZ dagoela Euskal Encodingsen.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Maiatzaren 09a, 08:48:13
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2015ko Maiatzaren 09a, 06:55:04
"Gauaren azkenean" bihar gauez 23:25etan. 2006ko fime bat Asier Hormaza, Itziar Ituño,... Uste dut EZ dagoela Euskal Encodingsen.


Film hori dagoeneko jasota daukagu: http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2279.msg21920#msg21920  hala ere, bertsioa hobetzeko aprobetxatu liteke. :gosaria:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Ekainaren 06a, 20:29:27
Ikusi berri dut egunkarian gaur arratsaldean "invictus" eman dutela. Grabatu du inork??? Espero dut baietz.
ETBren arduradun komertziala potroetatik eskegiko nuke!!
Hau bai dela marka! Gutxi batzuok egiten diogu jarraipena ETB1en programazioari eta izkin eman digu/didate!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Ekainaren 06a, 21:24:21
Ez naiz konturatu...  :puppy2:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Ekainaren 06a, 23:24:11
Kaguen zotz, neuk ere kale!!! :haserre:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Ekainaren 07a, 17:28:26
Neuk aspalditik ezin det grabatu ta ere kale... Zergatik dira hain anormalak ETB1 arduradunek?? Astero ikusten det igande gabeetan "ZINEA" ezer jarri gabe ta 3 egun lehenago aldatu betiko lez.... Gero zinea emon, estreinua euskaraz gainera, ta ezta jarri ere.... Horrela ez dago ezer egiterik demontre!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Ekainaren 08a, 16:50:16
Ez dago beste inor?¿?Godelet, grabatu zenuen?¿?¿
ETBren programazio arduradunarenak ez dauka izenik!!
Nik uste nuen ETBk filmeak emateko eskubideak erosten zituela eta emanaldi mugatuak erosten zituela (gehienez 2 edo 3 aldiz).
Hori dela eta ez dituzte pelikulak errepikatzen. Ez dakit euskerazko emanaldian kontu horretan sartzen diren. Ez dakit, eskubideak erostean euskeraz eta erderazko emanaldiak desberdintzen diren. Multinazionalek ez dute oso ondo ulertzen lurralde elebidunene egoera.
Baina badakit lehen emanaldiak koste handia daukala, ETBrentzat:  erositako pelikulak ETBren aktibo garrantzitsuak dira eta tentu handiz kudeatu behar dute euren erabilera. Aktibo hauek "desagertu" egiten dira behin eta emitidu: fisikoki hor daude, artxiboak eskura daude, baina legalki ezin dituzte erabili. Egoera xelebrea, kafkianoa, guk euskal encodingsekook neurri batean konpontzen duguna.

Rollo guzti honekin esan nahi dudana: asteburu honetan ETBko baten batek hanka sartze galanta egin du. Eta tristea da horrek ondoriorik ez izatea.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Ekainaren 13a, 09:06:39
Bihar gauean. ETB1-n, teorian "Zinea" iragarrita dago baina informazio gehiorik gabe. 23:25-tan.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Ekainaren 15a, 17:52:24
astean zehar beti daukate jarrita igandeetarako "Zinea", en plan koletilla, plantilla bat izango balitz bezela ta poliki poliki aktualizatzen dutena (haien erritmora, noski)... Lotsagarria da gero esaten egotea "zinea euskaraz aste guztietan egongo da ikusgarri ETB1en".... klaaaaaro klaro..... ezta ETB4n emititzen diren filmeak ez dira euskarazko audioagaz..... lotsa heman beharko lieke.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Ekainaren 15a, 20:10:43
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Ekainaren 15a, 17:52:24
astean zehar beti daukate jarrita igandeetarako "Zinea", en plan koletilla, plantilla bat izango balitz bezela ta poliki poliki aktualizatzen dutena (haien erritmora, noski)... Lotsagarria da gero esaten egotea "zinea euskaraz aste guztietan egongo da ikusgarri ETB1en".... klaaaaaro klaro..... ezta ETB4n emititzen diren filmeak ez dira euskarazko audioagaz..... lotsa heman beharko lieke.


Lehengo igandean hik aipatzen duan "plantillako zinea" aldatzen ere ez ditek lanik hartu; nahiz eta, denok sumatzen genuen bezala, filmerik ez eman. Martxa honetan, hauek Surio faltan botatzea baietz lortu!!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Ekainaren 22a, 22:38:51
Tira, asteburuan ez dakit; baina gaurtik hasita ETB3-n Pipi Galtzaluzeren atalak hasi dira ematen, irudi errealekoak. Hortaz grabatzea mereziko luke. Gaurkoa galdu dut (oraintxe enteratu bainaiz) ea bihar grabatzen dudan. :banan:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Uztailaren 12a, 19:29:51
Ointxe berton ikusi det webgunean, ostegunerako AJEA LAS VEGAS-en iragarrita dagoela ETB1en 22:20an! Adi egon ze hau ez dakagu ondino!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Uztailaren 12a, 20:23:18
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2015ko Uztailaren 12a, 19:29:51
Ointxe berton ikusi det webgunean, ostegunerako AJEA LAS VEGAS-en iragarrita dagoela ETB1en 22:20an! Adi egon ze hau ez dakagu ondino!


Eskerrik asko abisatzeagatik, nik uste nian bagenuela baina daukaguna AJEA THAILANDIAN duk. Hortaz, grabagailua prest. Honek ez ziguk alde egingo, ez horixe! :threat:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Abuztuaren 15a, 21:02:43
Oraintxe ETB-n estropadak ikusten, hara non iragartzen diguten ETB 1en eta estreinaldi bezala gainera, NIRE AITAREN ETXEA filma irailerako. Nik dakidala, guk dugun bertsioa ETB 1etik hartua da, hortaz estreinalditik gutxi film horrek. Ea ETBko jaun-andereok: ez al dakizue zein film diren estreinaldikoak eta zein ez? Hau duk hau pulamentuz lan egitea, bai horixe!! :aspertu:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2015ko Abuztuaren 16a, 12:47:49
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2015ko Abuztuaren 15a, 21:02:43
Oraintxe ETB-n estropadak ikusten, hara non iragartzen diguten ETB 1en eta estreinaldi bezala gainera, NIRE AITAREN ETXEA filma irailerako. Nik dakidala, guk dugun bertsioa ETB 1etik hartua da, hortaz estreinalditik gutxi film horrek. Ea ETBko jaun-andereok: ez al dakizue zein film diren estreinaldikoak eta zein ez? Hau duk hau pulamentuz lan egitea, bai horixe!! :aspertu:
Oker ez banabil seriea da, eta berria da.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Abuztuaren 16a, 14:12:37
Hala bada, esandakoa erretiratzen dut. Inork ba al daki zertaz doan?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Abuztuaren 17a, 22:00:26
Begiratzen egon naiz ta, daukagun filmeaz aparte, Will Farrell egindako filme bat dago, orain dela gutxi dvdan estreinatu dutena, 2012koa da. Agian filme hori izan daiteke, ez? Zeren telesailik ez dago izenburu horregaz.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2015ko Abuztuaren 19a, 22:10:42
"aitaren etxea" EITB beren  serie berria da, itxura ona du, euskal aktore ezagun ugari dago, gerra zibilaren ondorengo urteetan kokatzen da, euskal herriko herriren batean...

gaur ikusi dut lehenengoz trailer moduko bat, eta nahiko ondo ikus daiteke seriearen nundik norakoa:

info+, eta bideoak http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/aitaren-etxea/
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Irailaren 03a, 10:47:05
ASTERIX: Jainkoen egoitza  DVDa aterako da bihar eta EUSKERAZko soinu bandarekin. Adi lagunok!!

Filme hau ZINEUSKADI programaren laguntzei esker bikoiztu zen.
Programa honen laguntzekin SEI filme bikoitzu zuen gure gobernuak 2015ean (ikusi weborria) eta DVD formatoan euskeraz egongo den bakarra. Beste bostetatik bat zineetan atera berria eta beste LAUretarako EZ dago DVD euskeraz:
-Tom Txiki: ez dute DVDrik atera
-Zazpigarren ipotoxoa: atera dute DVD baina EZ dago euskerazko soinubandarik
-Pixkanaka-pixkanaka eta "The Good Son" dokumentala: ematen du ez dutela DVDrik aterako, ez euskeraz ez eta beste hizkuntzatan ere ez;

ONDORIO PARE BAT (edo nola hobetu gure diruaren erabilera):
-Produktu komertzialak diruz lagundu, ez gauza "arraroak"
-Ez lotu bakarrik zineetako emanaldia (oso jende gutxik ikusten du); lotu DVDa eta ETBren eskubideak (nire uste apalean programa honen dirua ETBk askoz hobeto erabiliko luke)
-Noizko lege bat euskaldunon eskubideak bermatzeko??: gobernuak ordaindu bikoizketa (umee eta gazteentzako filme arrakastatsuak behinik behin) eta gero DVDak ateratzean derrigortu euskerazko soinu banda sartzen.


Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Irailaren 12a, 07:52:09
Gaur ETB1eko gaueko programazioan Tafallako jota txapelketa. Adi lagunok!! Prest martxa gustuko duzuenok!

Bestetik, bihar azken azken orduan ia ia astelehenean, ordu txikietan, den denak lo gaudenean (bukatu dira oporrak, snif snif), FILME bat  (inork ez du jakingo zein azken momenturarte, ETBren ohiko marketing protokoloa aplikatuz) agintzen dute ETBkoek, interneteko programazioan.  Ea egia den!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Irailaren 12a, 21:30:26
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2015ko Irailaren 12a, 07:52:09
Gaur ETB1eko gaueko programazioan Tafallako jota txapelketa. Adi lagunok!! Prest martxa gustuko duzuenok!

Bestetik, bihar azken azken orduan ia ia astelehenean, ordu txikietan, den denak lo gaudenean (bukatu dira oporrak, snif snif), FILME bat  (inork ez du jakingo zein azken momenturarte, ETBren ohiko marketing protokoloa aplikatuz) agintzen dute ETBkoek, interneteko programazioan.  Ea egia den!!


Larunbat gaueko programazioan, Tafallako jota txapelketa dugu, bai, eta horren ondoren txapelketaren unerik onenak. Hau da, futbolean bezala baina joten eremura eramanda (burutik jota egon behar da, zinez!). Igande gauerako agintzen diguten balizko pelikulaz duzu kezka, nonbait, zein izango ote den, etab. Ba Epg-ek esaten duenaren arabera, lasai egon zintezke, ez baita pelikularik izango! (hau bai ustekabe latza!). Horren ordez Kontxako estropaden errepikapena emango omen dute, badakizu, audientzia altxatu beharra dago eta, horretarako zer kirola baino hobeagorik? Kamera ezkutua bezalaxe denek ikusteko aukera dute, nahiz eta euskaraz jakin ez, zein erraz gainditu litekeen euskarak duen handicap puñeteroa! ETBkoak horretarako artistak dituk! Aurrena audientzia, kalitatea berriz... baina nor kristo kezkatzen da gaur egun kalitateaz?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2015ko Irailaren 13a, 11:30:49
Aurten ezin dutenez futboleko laburpenik eman ez dakite zerekin bete programazioa. Atzo gauean ETB1 jarri nuenean 2007ko jotak ematen ari ziren, oso interesgarria.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2015ko Abenduaren 25a, 06:28:19
Gaur bazkalostean DORAEMON Txina zaharrean ikusten dut programszioan. Berria ez da?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Abenduaren 25a, 06:55:25
Doraemon 09 izango litzateke. Saiatuko naiz grabatzen (nire grabagailuak bereak emanda ditu; nahi duenenan funtzionatzen du  :giveup:)
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Abenduaren 25a, 09:52:41
Bai nik ere jarrita daukat. Tamalez atzo beste batek alde egin zigun: Olentzero eta iratxoen erregea.  :kolpe:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Abenduaren 26a, 11:47:10
Erne! Nahiz eta ETBko programazioan Urteberrion, amona filma agertu, itxura batera No controles eman behar omen dute, Unax Ugalderekin. Grabagailua pronto!!! :evil:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Abenduaren 26a, 15:58:49
Prest!!!!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Abenduaren 26a, 17:16:42
Grabagailua gelditu egin da.  :shit: :shit: :shit: :haserre: :haserre:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2015ko Abenduaren 27a, 20:55:53
Aupa adiskideok!
Ointxe berton Facebooken ikusi det ETB2n Harry potterren azken 2 filmeak eskainiko dituztela Urtarrilak 2 eta 3an, ta pentsatu dut, seguruenik ere ETB1en emitituko dituztela, nahiz eta Herioen erlikiak lehen zatia urte honetan estreinatu izana euskaraz...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2015ko Abenduaren 27a, 21:16:48
Oraindik ez da ezer agertzen web orrian. Bai, ordea, ostiralean, 15:30n, Lucius Dumben bereziko bidaia izeneko bat.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2015ko Abenduaren 31a, 15:39:41
Etb-koek azken orduko aldaketa egin eta KATAMOTZA GALBIDEAN animazio filma ematen ari dira oraintxe. Zorionez ETB3 jarrita neukan eta grabatzen jarri ahal izan dut. Hasierako hiru minutu inguru galdu dira, tamalez. :evil:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Urtarrilaren 05a, 23:28:22
Bihar ETB3-n, 15:30-tan Friends: Abentura munstroen uhartean.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2016ko Urtarrilaren 23a, 11:32:39
astelehenero zinea jartzekotan omen dira ETB!en, ea egia den eta zeoze berria botatzen duten... txarriboda-ren estreinaldiarekin hasiko dira, ea Harry P. enak botatzen dituzten  :jipo2:

berria: http://www.berria.eus/paperekoa/2142/029/002/2016-01-23/etb1ek_euskal_herrian_egindako_filmak_emango_ditu_urte_osoan.htm
filmeak: http://www.berria.eus/paperekoa/2246/029/2142/2016-01-23/zinez_saioko_filmak.htm
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2016ko Urtarrilaren 24a, 19:38:13
Iruñan egon naiz asteburuan... eta nafar telebistan Rantaro ninja mutikoa eta Kalimero ikusi ditut. Pilota partidak ere bai.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2016ko Urtarrilaren 24a, 19:46:54
Ea Dr Slump, Harlock edo halako zerbait emititzen duten egunen batean... Honelakoxe kateak dira esperantza bakarra, ETBk ez baitauka antzinako serieak berreskuratzeko ohiturarik. Pena da Oizmendi, Goiena eta halako telebista-kate txikiek ezer ez ematea, lehen bazeukaten ohitura.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2016ko Urtarrilaren 24a, 20:06:28
Nafarroako kolaboratzaileren bat behar dugu... Rantaro atal baten faltan dagoela ikusi dut.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 09:21:12
Bihar "Mystikal" ematen dute.

Eta  herenegun, ustekabean, inolako promozio barik, zera da ETB1en estiloan,... Dragoi Bolaren "Jainkoen Gudua"
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 11:12:32
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 09:21:12
Bihar "Mystikal" ematen dute.


Badaukagu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3128.0
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 13:13:33
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 11:12:32
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 09:21:12
Bihar "Mystikal" ematen dute.


Badaukagu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3128.0

Baita Jainkoen Bataila ere: http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4812.0

Ajubitak beste hari batean berri eman zuen Jainkoen bataila botako zutela, eta ikusten egon nintzen.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 17:47:35
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 13:13:33
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 11:12:32
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 09:21:12
Bihar "Mystikal" ematen dute.


Badaukagu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3128.0

Baita Jainkoen Bataila ere: http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4812.0

Ajubitak beste hari batean berri eman zuen Jainkoen bataila botako zutela, eta ikusten egon nintzen.
Dragoi Bolaren zerbait berria oraintsu erosi badute, zorte pixkatekin Kairen bigarren zatia ere erosi dute. Lehen zatia ere Katalunian baino dezente beranduago estreinatu zuten.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 23:24:02
Aipamenaren egilea: Ajubita  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 17:47:35
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 13:13:33
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 11:12:32
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Martxoaren 27a, 09:21:12
Bihar "Mystikal" ematen dute.


Badaukagu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3128.0

Baita Jainkoen Bataila ere: http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4812.0

Ajubitak beste hari batean berri eman zuen Jainkoen bataila botako zutela, eta ikusten egon nintzen.
Dragoi Bolaren zerbait berria oraintsu erosi badute, zorte pixkatekin Kairen bigarren zatia ere erosi dute. Lehen zatia ere Katalunian baino dezente beranduago estreinatu zuten.

Jainkoek entzun zaitzatela!  :omgomg:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Apirilaren 24a, 10:34:32
Adi bihar: emanaldi bikoitza!!! Prest grabagailuak!!!
Open windows alde batetik.
Eta bestetik : "Odolezko diamanteak". Eman al dute inoiz????? Berez ez dute estrenaldiriik imintzen goizaldean, baina etb1en den dena da posible.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2016ko Apirilaren 24a, 12:48:57
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Apirilaren 24a, 10:34:32
Adi bihar: emanaldi bikoitza!!! Prest grabagailuak!!!
Open windows alde batetik.
Eta bestetik : "Odolezko diamanteak". Eman al dute inoiz????? Berez ez dute estrenaldiriik imintzen goizaldean, baina etb1en den dena da posible.


Orain dela bost urte bikoiztu eta, azkenean, lehengo aldiz emango dute telebistatik! Hau duk hau marka!!!!  :evil:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2016ko Apirilaren 24a, 14:31:54
Nork ikusiko duela pentsatzen dute ordu horretan?
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Apirilaren 26a, 15:40:43
Datorren astelehenean Sexuaz Zoratuta (badaukagu) ta HARRY POTTER ETA HERIOAREN ERLIKIAK 2.ZATIA emitituko dute, eta azken hau kuriositatez estreinaldia da!
Jakin dezazuen!
Bide batez esan nahi dizuet, JULIAN ERREGEA telesaila bikoizten hari dela Mixerren (Madagaskarreko Spin off-a), ta baita ere Botadun Katua, Shrek-eko pertsonaiaren filmea, suposatzen dut ekainean emitizeko edo...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Maiatzaren 01a, 06:59:32
Julian erregea eta katu botaduna gaur arratsaldean hasten dira ematen 15:30etan
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2016ko Maiatzaren 02a, 18:43:16
Kodea Lyoko programaziotik kendu dute berriro atal guztiak emititu gabe... Oso ondo ETB! Jarraitu horrela! Geratzen diren ikusle apurrei adarra jotzen beti ere!

4. denboraldiko 6 atal emitituta susmatzekoa da jada osorik bikoiztuta dagoela. Hainbeste urteren ostean atal gehiago bikoiztea erabakitzen bada ez dira 6 bakarrik izaten (ala bai?) -.-

Aste Santua hastean programaziotik kendu zuten 4. denboraldia emisioan zela... Aste Santuaren ostean berriro bueltatu zen programaziora baina hutsetik hasita... Orain 2. denboraldiaren erditik zihoazela berriro kendu dute... Zein ote da hurrengo mugimendua? Itzuliko al da berriro telebistara?

Ikusleenganako itzelezko errespetu falta iruditzen zait. Eta are gehiago bikoizleenganakoa. Haien lana zaborraren pare tratatzen dute...

~ Lagunok! Ez galdu itxaropena! ~
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Maiatzaren 02a, 21:10:00
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Maiatzaren 01a, 06:59:32
Julian erregea eta katu botaduna gaur arratsaldean hasten dira ematen 15:30etan

Atzo hartu neban kasualitatez, a zelako sorpresa!
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Maiatzaren 07a, 07:58:05
Badaki inork zeintzu diren Zineuskadi atera dituen 30 DVDak (8 azpitituluekin)
Berria pasa den astean agertu zen egunkarietan bain Zineuskadi beraren weborrian ez dut ikusten ezer

Bestetik datorren astean Dragoi Bolaren DVD berria aterako dute
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2016ko Maiatzaren 07a, 12:12:25
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Maiatzaren 07a, 07:58:05
Badaki inork zeintzu diren Zineuskadi atera dituen 30 DVDak (8 azpitituluekin)
Berria pasa den astean agertu zen egunkarietan bain Zineuskadi beraren weborrian ez dut ikusten ezer

Bestetik datorren astean Dragoi Bolaren DVD berria aterako dute
Linka (http://www.donostiakultura.com/images/500_noticias/530_gabinete_de_prensa/2016/Zinema/FILMAZPIT/katalogoa_azkena.pdf)
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Maiatzaren 07a, 12:43:44
Eskerrik asko! Gehienak badauzkagu, baina badira 2 edo 3 berriak: KOKO dragoi txikia, Marko Makako eta Pixkana pixkana; eta azpitituluekin filme pare bat ere.
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Maiatzaren 12a, 22:17:34
Adi!
Datorren astelehenean lehengo ARRIYA emitituko dute (uste det hori badekogula) ta segidan atzerri estreinaldia, LINTERNA BERDEA (bai, DC COMICSeko pertsonaiaren filme pozoitzu hori XD).
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Maiatzaren 31a, 10:50:07
Badirudi gutxi tardatu dutela ETB1ek bereak egiten. ZINEZ osteko pelikula Atzerritarrik jada 2 aste emititzen ez dutenak. Atzo gustiz paso, ez dakit ze emititu zuten baino EPG ta webgunean ezertxo ere ez, eta jakinda ondlino filme dexente daudela estreinatzeko zain (Ajea 3 adibidez).
Hau nire usteetan, esan nahi duena da, uda datorrenez gero, gustiz paso egiten dutela filme berririk emititzea, baita filme atzerritar bikoiztuak. Nahiago dute SOILIK, sektarioak izango balira bezela, Euskal zinema emititzea (Euskaraz BO nahiz bikoiztua) eta listo,... ta gero esango dute, oso "internazionalak" direla ta kakanahaste guzti horiek....
Itxura txarra hartzen diot honi adiskideok...
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2016ko Maiatzaren 31a, 14:47:34
Zaharrak berri, alegia! Eta nik INVICTUS berriz emango ote zuten esperantzan nengoela... :threat:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Ekainaren 20a, 21:09:52
ETBkoek ezustean harrapau gure gaituzte bestebehin!!!
Grabatzaile guztiak bere postuetara!!

Gaur gabaz laburmetraien ostean filme BARRI bat aireratuko dabe inori ezer esan gabe.
Berandu baino lehen dauka izenburua eta Morgan Freeman tartean dago
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2016ko Ekainaren 20a, 21:13:17
Aipamenaren egilea: Artadi  Noiz: 2016ko Ekainaren 20a, 21:09:52
ETBkoek ezustean harrapau gure gaituzte bestebehin!!!
Grabatzaile guztiak bere postuetara!!

Gaur gabaz laburmetraien ostean filme BARRI bat aireratuko dabe inori ezer esan gabe.
Berandu baino lehen dauka izenburua eta Morgan Freeman tartean dago


Baita Jack Nicholson ere. Lasai, grabagailua dagoeneko hura grabatzeko moduan daukat, baita aurreko laburmetraiak ere! Oraingoan ez gatxiek ustekabean harrapau!!! :zaldi:
Izenburua: Er: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Urriaren 22a, 08:21:26
Bizpairu DVD berri euskerazko soinu bandarekin:
-Tom txikia        ("Meñique" españolez)
-Noman iparraldekoa ("Norman del Norte" bilatu behar duzue)
-Paperezko hegazkinak  ("Aviones de papel" españolera jo behar hemen ere, bukatu ziren euskerazko karatulen jaulkipenak)
Tximinoen erresuma.  (Reino de los monos)  ere bai

Eta 3 aste barru Zipi Zaperen azken filmaren DVDa.
Ba da zeozer...

(http://www.zineuskadi.eu/files/peliculas/266_1_lis.jpg) (http://www.zineuskadi.eu/files/peliculas/263_1_lis.jpg)(http://www.zineuskadi.eu/files/peliculas/254_1_lis.jpg)

Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Abenduaren 20a, 10:51:01
ADI GUZTIOK!!!!
Asteburu hontan, PATRI POSTARIA telesail mitikoa berremititzera dohazte!!
12:40 PATRI POSTARIA   - Patri Postariaren Eguberri magikoak
Baita ere DORAEMONen beste filme berri bat estreinatuko da igandean:
16:30 DORAEMON. URREZKO KAKALARDOAREN BILA
Inork harrapatu ahalko lituzke, nire TDTa aspaldi izorratuta zegok ta ezinezko zaukeat ezer grabatzerik..... U__U
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2016ko Abenduaren 24a, 22:57:58
Mila esker abisuagatik Taichisan!

Patri Postaria EiTB Nahieran dago ikusgai. Hori al da benetan aspaldiko serie mitikoa? Ez dauka zahar kutsu handirik eta bikoizketak atzo bertan egina dirudi. Zerbait retroagoa espero nuen.

Doraemonen filma ere EiTB Nahieran jartzea espero dut. Ea zer-moduzko bikoizketa egin duten azken honekin. Azken urteotako Doraemonen bikoizketa penagarria izan da eta min handia egiten dit bihotzean. Euskaraz inoiz egin den bikoizketarik onena Doraemonekin izan dela esatera ausartuko nintzateke. Baina azken urteotan dena pikutara joan da. Kalitateak behera egin du nabarmen.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2016ko Abenduaren 25a, 00:34:37
Aipamenaren egilea: Egoni  Noiz: 2016ko Abenduaren 24a, 22:57:58
Mila esker abisuagatik Taichisan!

Patri Postaria EiTB Nahieran dago ikusgai. Hori al da benetan aspaldiko serie mitikoa? Ez dauka zahar kutsu handirik eta bikoizketak atzo bertan egina dirudi. Zerbait retroagoa espero nuen.
Patri postariaren atal gida begiratzen ibili nintzen eta lehen denboraldia 1981ean emititu zuten, eta bigarrena 1996. Hau da, ETBk lehen denboraldia bakarrik eman zuen bere egunean (13 atal).

Ahaztu egin zait zuzenean ikustea, baina Nahieranen dago. Gaur egun bikoiztua da. Programazioaren arabera 3 atal edo erosi dituzte eta 2.004ko atal berezi batzuk dira.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2016ko Abenduaren 25a, 23:19:13
Ezin dut sinetsi!!! Bihar eta etzi, ETB 3-n hainbat fimeren estreinaldia iragartzen dute web orrian, besteak beste Amama filma. Eta zein ordutan emango eta... goizeko ordu bata eta hogeita bostean!!!!! Hamaika ikusteko jaio gaituk, lagunok! Beste film berri bat, Basaloreak, berriz, 4,25ean botako omen dute. Nik ez dakit ze kristo pasatzen den ETBko arduradunen burutik, baina hau ez da normala!! Kristoren propaganda egin beharrean ahalik eta jende gehienek ikusteko estreinaldiok, Txirrita eta Silvan marrazkien ordutegian kamuflatzen dituzte inortxok ere ikus ez ditzan... :ahozabal:
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Abenduaren 26a, 14:04:03
Ta aste guztian dauzkagu gainera, ez dakit inork hartzeko moduan egongo diren!
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2016ko Abenduaren 27a, 18:41:22
Gaur be etb1en eskabetxerak eta etb3 goizaldean beste filme-dokumental bi. Ez digute oporrak lasai gozatzen utzi nahi!!!

Zergatik bapatean horrenbesteko materiala???  Nire ustez, zuzendaritza taldearen aldaketa. Datorrenak egin dezala!!!
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2016ko Abenduaren 29a, 12:34:01
Bihar, abenduak 30, 16:00etan Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian filma estreinatzen dute.

Film hau zinemetan eman zuten duela hiru urte Zineuskadiri esker, baina telebistan ematen duten lehen aldia izango da.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2016ko Abenduaren 29a, 13:21:01
Ni saiatzen ari naiz egunotako estreinaldiak jasotzen. Momentuz animazioko film batek kale egin dit, baina beste guztiak grabatuta dauzkat.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2016ko Abenduaren 29a, 21:51:46
Zinegabonak 2016:
http://www.zinemauneak.eus/albisteak/zinegabonak-euskarazko-filmak-euro-bakarrean
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Abenduaren 30a, 14:12:50
Adi ETB1en datorren asteartean!! GIZON MUTILAK (niños grandes) filmea estreinatuko dute Euskaraz!! Adam Sandlerren orain dela 4 urteko filmea.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Abenduaren 30a, 17:45:12
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2016ko Abenduaren 29a, 13:21:01
Ni saiatzen ari naiz egunotako estreinaldiak jasotzen. Momentuz animazioko film batek kale egin dit, baina beste guztiak grabatuta dauzkat.

Hi bai, hi, langile!!!!  :orden2: :fly:
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2017ko Urtarrilaren 02a, 11:58:26
Urte berri on denoi! Estreinaldiek aurrera jarraitzen dute ETB3n:

Gaur, urtarrilak 2, 21:30 - Shin Chan eta etorkizuneko neskalaguna
Bihar, urtarrilak 3, 21:30 - Shin Chan ultraespioia

Shin Chanen filmak zoritxarrez ez dituzte Eitb Nahieranen jartzen. Beraz norbaitek ahal izanez gero grabatu ditzala telebistatik mesedez. 
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 01:26:03
Baten batek grabatu du gaurko Shin Chan? Conan Detektibea daramaten katalanentzako grabatu behar nuen gero hizkuntza guztietan ateratzeko filma, baina gaurkoa gaizki programatu dut...
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 06:35:04
Nik behintzat grabatu diat, eta Zumarra ere grabatzekoa huen.   :zaldi:
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Ajubita Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 13:49:08
Ongi, ongi. Igo dezakezu audioa zerbitzariren batera edo, gero haiei pasatzeko? Gero uste dut bluray bideoa erabiliko dutela.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: zumarra Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 14:05:39
Shin-Chan Ultraespioia grabatu dut eta ematen du ondo dagoela....

Prestatzen ari naiz. Baina nire bertsioa 720x420 inguruko .avi izango da. Ez HD...
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Egoni Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 14:09:22
Larunbat honetan Dragoi Bola Z: F berpiztua emango dute ETB3n 21:30etan, eta asteburu horretatik hasita Shin Chanen atal BERRIAK ematen hasiko dira gaueko ordutegian. Horrez gain Doraemonen atal berriak ematen ere hasiak dira dagoeneko.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 21:21:57
Norbaitek harrapatu zuen GIZON MUTILAK filmea atzo? Ikusten egon nintzan eta grabatzen sahiatu baina alferrik betiko lez.... U___U
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: burrundaie Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 21:43:37
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2017ko Urtarrilaren 04a, 21:21:57
Norbaitek harrapatu zuen GIZON MUTILAK filmea atzo? Ikusten egon nintzan eta grabatzen sahiatu baina alferrik betiko lez.... U___U


Bai, hura ere grabatu nian, baita HD-n grabatu ere. Dexenteko materiala ari nauk jasotzen eta pixkanaka igoko diat, berriz ere lehortea hasten denean... Orain AMAMA HD-n grabatu nahi diat, lehengo bertsioa hobetzeko...
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Artadi Noiz: 2017ko Urtarrilaren 08a, 07:39:34
Biharko programazioan uste dut SHIN TXANen atal berriak (niretzat behinik behin)daudela:
528. Koktelontzia astintzen ikasi dut
530. Aitarekin paseatzen joan naiz
531. Ageo andereñoa aholkulari bihurtu da
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: Taichisan Noiz: 2017ko Martxoaren 20a, 22:35:04
http://www.filmaffinity.com/es/film699474.html
Gaur gaueko 1:00 etan gutxi gora behera, filme hau emando gude Euskaraz, ez dakit daukagun baina bada ez bada. Ointxe bertan konturatu egin naz.
Izenburua: Re: Asteburuan zer?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2017ko Irailaren 10a, 15:32:15
Misión Tokyon (http://misiontokyo.com/noticias/dragon-ball-z-la-resurreccion-de-f-en-eitb3) irakurri dudanez gaur gauean Freezerren berpizkudearen filma bota behar dute 21:00etan ETB3n.

Dragon Ball Z: F Berpiztua
Egun baketsu batean Lurrean, Freezer armadako Sorbet eta Tagoma heltzen dira dragoi bolen bila, Freezer berpizteko xedearekin. Bere helburua lortu ostean, Freezer Saiyen aurkako mendekua bilatzen du.