Euskal Encodings

Igoerak => D => Animazio telesailak => Dragoi Bola => Topic started by: Egoni on 2015ko Julyren 07a, 10:00:12

Title: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-131/131]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 07a, 10:00:12
Dragoi Bola Super

(http://euskomanga.com/images/articles/dragoi_bola_super_posterra.png)

FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izena: ??????????????
(Doragon Booru Suupaa)
Materiala: Manga
Autorea: Akira Toriyama
Estudioa: Toei Animation
Produkzio urtea: 2015
Atal kopurua: 131

SINOPSIA
Boo Ahaltsua garaitu ostean Lurra bakean dago. Hala baina, unibertsoa
ez dago bakean. Bills izeneko Jainko txikitzaileak eta haren morroiek
ez baitiete bake handirik emango Son Goku eta lagunei.

EZAUGARRIAK
Arduradunak: Sogeking (01-12) / EgoniNobi (77-??)
Proiek. egoera: Amaiera bukatua
Bideoa: HDTV 720p x264 (01-12) / 1080p (77-131)
Audioa: Japoniera
Azpitituluak: Euskara (01-12 Hard / 77-131 Soft)
Formatua: .mkv
Iraupena: 24 min.
Tamaina: 250MB (01-12) / 530MB (77-131)

DESKARGAK
~ JAINKOEN BATAILA (01-14) ~
01: Munduko bakearen saria. Norentzat ote dira 100 milioi Zeniak!?
02: Agindutako oporraldia! Vegeta familia-bidaian doa!?
03: Nolakoa da ametsaren jarraipena!? Super Saiya Jainkoaren bila!
04: Bilatu Dragoi Bolak! Pilaf eta bere jarraitzaileen plana!
05: Borroka erabakigarria Kaitoren planetan! Goku Bills Suntsitzailearen aurka
06: Ez haserrarazi Suntsipenaren Jainkoa! Urtebetze-festa beldurgarria
07: Nire emazte Bulma jo duzu! Vegetaren benetako amorrua!?
08: Goku bueltan da! Jaun Billsek emango dio beste aukerarik!?
09: Barkatu atzerapena, Jaun Bills. Super Saiya Jainkoaren jaiotza!
10: Erakutsiozu, Goku! Super Saiya Jainkoaren boterea!!
11: Jarrai dezagun, Jaun Bills! Jainkoen Batailak aurrera darrai!
12: Unibertsoa dardarka!? Talka! Suntsipenaren Jainkoa VS Super Saiya Jainkoa! (http://euskomanga.com/articles.php?article_id=38)
~ F BERPIZTUA (15-27) ~
~ CHAMPA SUNTSITZAILEA (28-46) ~
~ ETORKIZUNEKO TRUNKS (47-76) ~
68: Zatoz, Shenron! Beteko den guraria norena ote!?
69: Goku VS Arale! Zentzugabeko borrokak Lurra birrindu!?
70: Champak botatako erronka! Oraingoan beisbolean borroka!!
71: Goku hilda! Erabat bermaturiko erailtze-eskaria (http://euskomanga.com/articles.php?article_id=38)
~ UNIBERTSOEN BIZIRAUPENA (77-??) ~
77: Ekiogun, Jaun Zeno! Unibertso arteko txapelketa!!
78: Unibertso guztietako jainkoak zur eta lur!? Galduz gero ezereztua "Indarraren Txapelketan"
79: 9. unibertsoko Basil Ostikaria VS 7. unibertsoko Majin Boo!!
80: Lokartutako borroka-sena esnatu! Son Gohanen borrokaldia!!
81: Bergamo Zanpatzailea VS Son Goku! Zeru-mugagabeko indarra zeinena da!?
82: Son Goku ezin barkatu! Toppo Justizialaria muturra sartzen!!
83: 7. unibertsoko talde-ordezkaria osatu! 10 indartsuenak zeintzuk dira!?
84: Son Goku errekrutaria - Krilin eta Hamazortzi gonbidatu
86: Lehen aldiz gurutzatuz ukabilak! Hamazazpi androidea VS Son Goku!!
87: Ehiztariak ehizatu! Goku eta Hamazazpiren talde-borroka!!
88: Gohan eta Satan Txiki - Maisu-ikasle talkaren mugako ikasketa!
89: Agertutako neskatxa misteriotsua! Tenshin-estiloko dojoan xelebrekeria!?
90: Gainditu beharreko horma behatu! Goku VS Gohan
91: Irabaziko duena zein unibertso da!? Jarraiki bildutako gerlari gorenak!!
92: Larrialdi-egoera jazo da! Elkartu ezinekko 10 kideak!!
93: Hamargarren gerlaria zeu zara! Goku Freezerrengana!!
94: Gaizkiaren enperadorea berpiztua! Ezagutu eraisle misteriotsuak!?
95: Zitalena! Makurrena! Freezer neurriz kanpo!!
96: Unea heldu da! Unibertsoaren patua jokatzera Ezaren Mundura!!
97: Biziraun! Azkenik ireki da "Indarraren Txapelketa"!!
98: Hau duda-muda! Etsipenak jota unibertsoa!!
99: Erakutsizazu! Krilinen barne-indarra!!
100: Zoramen handia! Esnaturik gerlari basati amorratua!!
101: Badatoz justiziaren gerlariak! Harrotropak!!
102: Maitasunaren indarrak eztanda handia!? 2. unibertsoko sorgintxo gerlariak!!
103: Gohan, ekin bihotzgabe! 10. unibertsoarekin borrokan!!
104: Abiada biziko borroka gorena piztu da! Goku eta Hiten gudalerro elkartua!!
105: Borroka zaila! Mutenro bizia kiskaltzen!!
106: Identifika zaitez! Erasotzaile ikusezinarekin herio-borroka!!
107: 'F' mendekatua! Ezarritako tranpa amarrutsua!?
108: Freezer eta Frost! Zitalkeria gurutzatua!?
109: Gokuri hurbiltzen aurkari gorena! Jaurti oraintxe! Genkidama hilgarria!!
110: Son Goku iratzartzen! Esnatutakoaren gako berria!!
111: Beste dimentsio bateko bataila gorena! Hit VS Jiren!!
112: Saiyaren promesa! Vegetaren erabakia!!
113: Pozez gainezka! Saiya borrokazaleen bataila beste behin!!
114: Ileak laztekoa! Goi-gerlari berriaren sorrera!!
115: Goku VS Kefla! Super Saiya Urdina garaitua!?
116: Itzuleraren abisua! Berekoikeriaren Gakoak eztanda handia!!
117: Maitasunaren norgehiagoka handia! Androideak VS 2. unibertsoa!!
118: Bizkortzen den ezbeharra! Desagertuz doazen unibertsoak...
119: Saihestezina!? Stealth erasoaren mehatxua!!
120: Perfektua den biziraupen-taktika! 3. unibertsoko eraisle arriskutsua!!
121: Erabateko gerra! Goi-mailako laukote-bateraketa VS 7. unibertsoa eraso-betean!!
122: Norbere harrotasuna jokoan! Vegetak indartsuena izateari erronka!!
123: Gorputz-arima-indar osoa askatu! Goku eta Vegeta!!
124: Ekaitz biziko eraso oldarkorra! Gohanen azken hatsa!!
125: Handitasunez gainezka! Toppo suntsitzailea badator!!
126: Jainko bat ere gainditu! Vegetaren bizi-arriskuzko kolpea!!
127: Hurbiltzen datorren horma! Itxaropena jarritako azken barrera!!
128: Harrotasun duina azkena arte! Vegeta erortzen da!!
129: Mugak bikainki gainditzea! Berekoikeriaren Gakoa menderatu!!
130: Aurren-ta-azkeneko borroka erabakigarria! Goi-mailako biziraupen bataila!!
131: Mirarizko amaiera! Agur, Goku! Hurrengo ikusi arte!! (http://euskomanga.com/articles.php?article_id=38)

-------------------------------------------------------------------------------------------
Anime eta manga gehiago euskaraz azpititulatuta hementxe: euskomanga.com (http://euskomanga.com/)
EuskoManga fansub irekia da. Norbaitek gure fansubean parte hartu nahi badu esan. Animatu!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 07a, 10:01:14
Oraindik ikusi ez duzuenok orain duzue aukera. Dragoi Bola Super euskaraz!  :goku:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Taichisan on 2015ko Julyren 07a, 15:36:45
Hori da sorpresa hori!
Ba gustora ikusiko diat euskaraz noski! RAWan ikusten ditut Dragoi bolako atal berriok baina euskomangak azpititulatuko baditu, hauxe kontsumituko dut pentsatu gabe ;)
Mila esker Egoni!!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 07a, 16:31:40
Meritua Sogeking (http://euskomanga.com/profile.php?lookup=9)ek dauka, berak egin baitu itzulpena.
Saiatuko gara proiektua egunean eramaten. Mila esker zure babesagatik Taichisan!  :txistu:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 07a, 18:25:23
Primeran, ba hemendik aurrera neuj ere euskaraz azpidatzita ikusiko dut. Lehen atala ikustean komentatuko dizuet.

Eskerrik asko Egoni hemen berri emateagatik, Sogekingi itzultzeagateik eta Euskomangari horrelako proiektuak aurrera eramateagatik!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ronbin on 2015ko Julyren 08a, 10:13:17
Hau bai ez nuela espero...
Milesker!!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 08a, 20:52:29
Twitterren asko komentatzen ari da DBSren lehen atala euskaraz azpititulatuta dagoela.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 08a, 23:26:38
Ba bai, bolo-bolo dabil kontua.
Bagenekien Dragoi Bolak jendea mugiaraziko zuela, baina uste baino askoz gehiago mugitu dira jeje.
Mila esker denoi! :txalo1:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 09a, 00:10:49
Ba bai, bolo-bolo dabil kontua.
Bagenekien Dragoi Bolak jendea mugiaraziko zuela, baina uste baino askoz gehiago mugitu dira jeje.
Mila esker denoi! :txalo1:
Gero ETBk Dragoi Bola edonolako produktu bezala erabiltzeko.

EDIT: Azkenean atala begiratu dut eta banekien berotuko nintzela... Nahi baduzu zuzentze lanetan lagun diezazuket. Igandean ez nuen fregau honetan sartu nahi izan ze DB itzultzeko beste proiektu batean erreta bukatu nuen, baina Dragoi Bola tartean dela ez dakit arrazonatzen :barre: Akatsen bat edo beste aurkitu ditut eta batzutan esaldia eta esanahia gehiago sinplifikatuko nituzke, baina oso oso ondo itzultzen duzu.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 09a, 08:08:02
Bai, neuk ere atzo ikusi nuen eta egia esan oso ondo dago. Ajubitak dioen bezala akatsen bat edo beste badago, baina orokorrean oso ondo. Oso arraroa egin zitzaidana hau izan zen: 1000 zeniko mila biletek 100000000 zeni egitea :iseka2:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 09a, 08:57:28
Ba bai, bolo-bolo dabil kontua.
Bagenekien Dragoi Bolak jendea mugiaraziko zuela, baina uste baino askoz gehiago mugitu dira jeje.
Mila esker denoi! :txalo1:
Gero ETBk Dragoi Bola edonolako produktu bezala erabiltzeko.

EDIT: Azkenean atala begiratu dut eta banekien berotuko nintzela... Nahi baduzu zuzentze lanetan lagun diezazuket. Igandean ez nuen fregau honetan sartu nahi izan ze DB itzultzeko beste proiektu batean erreta bukatu nuen, baina Dragoi Bola tartean dela ez dakit arrazonatzen :barre: Akatsen bat edo beste aurkitu ditut eta batzutan esaldia eta esanahia gehiago sinplifikatuko nituzke, baina oso oso ondo itzultzen duzu.

Aupa Ajubita!
Tira, lehen esan bezala itzulpena Sogekingek egin du. Berak itzulpenetan euskara apur bat herrikoiagoa erabiltzen du. Baina animatzen bazara eta nahi baduzu hurrengo atala itzultzean zuri pasako dizugu zuzenketa bizkor bat egiteko. Zer iruditzen?

Bai, neuk ere atzo ikusi nuen eta egia esan oso ondo dago. Ajubitak dioen bezala akatsen bat edo beste badago, baina orokorrean oso ondo. Oso arraroa egin zitzaidana hau izan zen: 1000 zeniko mila biletek 100000000 zeni egitea :iseka2:

Orain diozula neuri ere arraroa egiten zait zenien kontu hori. Baina beste fansub batzuetan ere berdin itzuli dute...
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 09a, 10:58:22
Bai, neuk ere atzo ikusi nuen eta egia esan oso ondo dago. Ajubitak dioen bezala akatsen bat edo beste badago, baina orokorrean oso ondo. Oso arraroa egin zitzaidana hau izan zen: 1000 zeniko mila biletek 100000000 zeni egitea :iseka2:
Neu ere moska geratu nintzen horrekin, baina badu zentzua. Gokuk ez daki zer den "milioi bat", eta horregatik galdetu egiten du, eta 1000ko 1000 billete direla esaten dio.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 09a, 11:53:39

Ados, animatzen naiz zuzentzera. Lehen atala honela geratzen da?
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 09a, 14:53:11
Bai, neuk ere atzo ikusi nuen eta egia esan oso ondo dago. Ajubitak dioen bezala akatsen bat edo beste badago, baina orokorrean oso ondo. Oso arraroa egin zitzaidana hau izan zen: 1000 zeniko mila biletek 100000000 zeni egitea :iseka2:
Neu ere moska geratu nintzen horrekin, baina badu zentzua. Gokuk ez daki zer den "milioi bat", eta horregatik galdetu egiten du, eta 1000ko 1000 billete direla esaten dio.
Orduan, Satan Jauna ere oso txarra da matematiketan jajaja
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 09a, 16:42:20
Bai, neuk ere atzo ikusi nuen eta egia esan oso ondo dago. Ajubitak dioen bezala akatsen bat edo beste badago, baina orokorrean oso ondo. Oso arraroa egin zitzaidana hau izan zen: 1000 zeniko mila biletek 100000000 zeni egitea :iseka2:
Neu ere moska geratu nintzen horrekin, baina badu zentzua. Gokuk ez daki zer den "milioi bat", eta horregatik galdetu egiten du, eta 1000ko 1000 billete direla esaten dio.
Orduan, Satan Jauna ere oso txarra da matematiketan jajaja
Igual ez naiz ondo azaldu.

Gokuk dio "Aizu... milioi bat zeni... zenbat da milakotan?", "Mila", erantzuten dio. Ez dio galdetzen saria zenbat milako diren, milioi bat zenbat milako diren baizik.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 09a, 21:50:59
Ados, animatzen naiz zuzentzera. Lehen atala honela geratzen da?
Nahi baduzu oraintxe pasako dizut lehen atala. MP bidez bidaliko dizut ala emailera?
Bestalde EuskoMangan erregistratzea komeniko litzaizuke itzultzailearekin kontaktu zuzena izateko :barre:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 09a, 22:34:46
Ados, animatzen naiz zuzentzera. Lehen atala honela geratzen da?
Nahi baduzu oraintxe pasako dizut lehen atala. MP bidez bidaliko dizut ala emailera?
Bestalde EuskoMangan erregistratzea komeniko litzaizuke itzultzailearekin kontaktu zuzena izateko :barre:
Bidalidazu pribatu bidez bertotik, Euskomangan erregistratzean ez baizait aktibazio-emaila iristen.

EDIT: Bale, SPAM karpetan zegoen.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 09a, 23:05:42
Ados, animatzen naiz zuzentzera. Lehen atala honela geratzen da?
Nahi baduzu oraintxe pasako dizut lehen atala. MP bidez bidaliko dizut ala emailera?
Bestalde EuskoMangan erregistratzea komeniko litzaizuke itzultzailearekin kontaktu zuzena izateko :barre:
Bidalidazu pribatu bidez bertotik, Euskomangan erregistratzean ez baizait aktibazio-emaila iristen.

EDIT: Bale, SPAM karpetan zegoen.

Jeje, jada erregistratu zarenez EuskoMangatik bertatik bidali dizut.  :barre:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: StarKillerNFS on 2015ko Julyren 09a, 23:07:06
Barkatu eragozpenak Ajubita, saiatuko naiz spam arazoa konpontzen :orden2:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 10a, 17:01:39
Lehen atala berriro dago igota Ajubitaren zuzenketarekin. Mila esker denoi eta gozatu Dragoi Bola euskaraz!  :trunks:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 10a, 18:05:20
Ohartxo bat: tituluan "!?" zegoen jarrita, nik "?!" jarri dut eta orain berriro dago "!?". Ulertzen dut japonierazko testuan "!?" dakarrelako dela, baina kontua da gero atalean zehar "?!" erabiltzen dela behin eta berriz, beraz denak egon behar lukeenez berdin idatzita tituluan ere "?!" idatzi beharko litzateke nire ustez.

Dena den huskeria bat da, atala dagoen moduan perfekto dago.

Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 10a, 18:20:16
Konturatu naiz horretaz. Baina aurrerapeneko tituluan (Vegeta familia-bidaian doa!?) "!?" utzi duzunez, ba bestean ere berdin jartzea pentsatu dut. Baina tira, huskeria baldin bada hola utziko dut...
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 10a, 18:42:26
Konturatu naiz horretaz. Baina aurrerapeneko tituluan (Vegeta familia-bidaian doa!?) "!?" utzi duzunez, ba bestean ere berdin jartzea pentsatu dut. Baina tira, huskeria baldin bada hola utziko dut...
Atala ikusten egon naiz eta oraintxe konturatu naiz aurrerapenekoa ahaztu egin zitzaidala. Hurrengorako badakigu, kontua estandar bat ezartzea da.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 11a, 00:29:40
Beno, zalantza hau aurretik ere aurkeztu zen. Bere garaian zabaldu zenuen haria berreskuratuko dut:
http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1341.0

Estandar bat ezartzekotan !? izan dadila.

Beno lehen atala berriz jeisten! Eskerrik asko!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 11a, 08:16:55
Beno, zalantza hau aurretik ere aurkeztu zen. Bere garaian zabaldu zenuen haria berreskuratuko dut:
http://euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1341.0

Estandar bat ezartzekotan !? izan dadila.

Beno lehen atala berriz jeisten! Eskerrik asko!
Gogoratzen naiz DBHn eman nuela nola zen forma zuzena, baina aspaldi ahaztu nuen eta ez naiz gai interneten aurkitzeko. Konbentzituta nago gazteleraren alderantziz zela.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 11a, 10:01:28
Nik entzuna daukat "!?" harridura nabarmendu nahi denean erabiltzen dela, eta "?!" berriz, galdera nabarmendu nahi denean.
Baina estandar bat ezartzearekin ni konforme.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [001/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 11a, 17:22:11
Lehen jarritako harian daukazue erantzuna, darkok Joxe Ramon Zubimendiren erantzuna jarri zuen.

Bigarren bertsio honetan aldaketa dexente ikusi ditut, nahiz eta gauzatxo batzuk ihes egin dizueten, oso ondo gelditu da.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [002/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 13a, 14:08:09
Bigarren atala igota, Sogekingen eta Ajubitaren lan bizkorrari esker!  :goku:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [002/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 13a, 23:08:47
Eskerrik asko! Oso azkar ateratzen zabiltzate gainera! Oso ondo berriz ere, akatsen bat salbu. Honetaz aparte galdera bat, 6:44 minutuan ez da Bulmaren esaldi bat falta?

Zer iruditzen ari zaizue? Momentuz nahiko ņoņoa izaten ari da ala nire irudimena da?
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [002/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 13a, 23:16:17
Eskerrik asko! Oso azkar ateratzen zabiltzate gainera! Oso ondo berriz ere, akatsen bat salbu. Honetaz aparte galdera bat, 6:44 minutuan ez da Bulmaren esaldi bat falta?

Zer iruditzen ari zaizue? Momentuz nahiko ņoņoa izaten ari da ala nire irudimena da?
Bigarren bertsio bat dago (jeje) igota falta den esaldi horrekin eta pare bat gauza gehiago zuzenduta (puntuazioak, komak eta gidoiren bat).
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [002/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 14a, 06:56:31
Orduan "hitzegiteko" elkartuta jarraitzen du? jajaja

edit: ikusten dut ezetz ;)
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [002/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 14a, 10:55:18
Orduan "hitzegiteko" elkartuta jarraitzen du? jajaja

edit: ikusten dut ezetz ;)

Jejeje, hori Ajubitari pasa egin zaio baina neuk ikusi eta zuzendu dut.  :barre:

Bide batez, badirudi hasiko direla jada "Jainkoen Bataila" filmeko argumentua sartzen. Goku Kaitorekin entrenatzen, Bulmaren festa, Bills Super Saiya Jainkoaren bila...
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [002/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 14a, 11:53:22
Orduan "hitzegiteko" elkartuta jarraitzen du? jajaja

edit: ikusten dut ezetz ;)
Konbentzituta nengoen bietara zegoela onartuta.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [003/???]
Post by: Egoni on 2015ko Julyren 23a, 16:18:36
3. atala igota! Goza ezazue!!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [003/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 23a, 22:40:33
Ez dakit bigarren bertsiora itxaron edo ez XD
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [003/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Julyren 24a, 11:27:15
Ez dakit bigarren bertsiora itxaron edo ez XD
Lehenengoan zuzentzaile bezala gero sartu nintzelako izan zen, eta bigarrena ez nuelako atala bideoarekin batera ikusi hasieratik. Honek ez luke zuzenketarik izan behar.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [003/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Julyren 24a, 15:41:43
Ondo dago, ikusiko dut orduan!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [003/???]
Post by: Egoni on 2015ko Augustren 10a, 14:37:47
Dragoi Bolaren itzultzailea oporretan dago eta ez dakigu noiz jarraituko duen honek.

Bitartean... ikusi al duzue Japonian atera den azken atala?
Animazioaren kalitatea erabat penagarria da...
Mesedez Toei, nolatan egin diguzu hau?  :kolpe:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [003/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Augustren 10a, 15:32:25
Dragoi Bolaren itzultzailea oporretan dago eta ez dakigu noiz jarraituko duen honek.

Bitartean... ikusi al duzue Japonian atera den azken atala?
Animazioaren kalitatea erabat penagarria da...
Mesedez Toei, nolatan egin diguzu hau?  :kolpe:
HDrako jauzia handiegia egiten zaio enpresa kaskar horri. Animazio merkeena darabilte. Baina beno, One Piecen ohikoa omen da txiki ikusten diren pertsonaiak modu txapuzero horretan marraztea.

(https://i.imgur.com/RtfL0f7.jpg)
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [003/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Augustren 10a, 16:21:50
Txapuza ederra. Gauza bat da horrela marraztea pertsonaiak txiki ikusten direnean, baina pantaila osoko tamainan...
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [004/???]
Post by: Egoni on 2015ko Augustren 23a, 16:00:14
Hemen duzue laugarren atala!  :txistu:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [004/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Augustren 25a, 21:27:54
Atal honetan animazioa apur bat aldatzen da ezta, lehen planoetan flashen egindako irudiak ematen dute.

Mila esker berri ere! Lan bikaina benetan!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [004/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Augustren 25a, 22:40:57
Ikusiko duzu zelako marrazki ona daukan hurrengo atalak...
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [004/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Augustren 26a, 15:23:35
Irrikitan nago ikusteko jajaja :goku:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [004/???]
Post by: StarKillerNFS on 2015ko Augustren 26a, 21:45:35
 Laster ikusiko duzue. Itzulpena egina dago eta zuzenketa bakarrik falta da  :pozik2:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [005/???]
Post by: Egoni on 2015ko Augustren 27a, 09:54:42
5. atala igota Toeiren HD paregabean!  :barre:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [006/???]
Post by: Egoni on 2015ko Septemberren 04a, 18:14:16
Hor duzue 6. atala!  :txistu:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [006/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Septemberren 06a, 13:47:36
Eskerrik asko berriz ere! 5.a ikusi nuen eta egia da honetan marrazkia oso eskasa dela... Ea 6.a nola dagoen.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [007/???]
Post by: Egoni on 2015ko Septemberren 19a, 12:40:04
Hor duzue 7.a!  :agurtu:

Marrazkiek apur bat hobera egin duten arren, borrokan ari direnean oraindik ere apur bat desitxuratuta ikusten dira pertsonaiak...  :aspertu:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [008/???]
Post by: Egoni on 2015ko Septemberren 29a, 17:49:31
Hemen duzue 8.a! Eta laster hurrengoa!  :txistu:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [008/???]
Post by: baronluigi on 2015ko Septemberren 30a, 15:29:42
Mila esker telesaila euskaratzeagatik, naiz eta ez oso kalitate goreneko telesaila izan. Noizbait utziko al dute Dragoi Bola pakean  :txistu2:

PD: Eskertzekoa da fitxeroen izenean CRC idatzi izana. Horrela erraz jakin likete fitxeroa osorik jaitsi den ala ez.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [009/???]
Post by: Egoni on 2015ko Octoberren 03a, 14:49:40
Ez dakit manga irakurri duzuen ala ez, baina askoz itxura hobea dauka.
Animeak mangarekiko denbora-tarte bat utzi behar duenez, eta betegarria (rellenoa) ez sartzearren, gertaerak asko luzatzen ari dira eta apur bat astuna egiten da istorioa. Eta horri oraindik marrazkien kalitatearena gehitu behar...
One Piecerekin gauza bera ari da gertatzen Dressrosa sagan. Istorioak oso geldo egiten du aurrera eta emozio asko galtzen du.

CRC kodearena EuskoMangako proiektu eta release guztietan jartzen dugun zerbait da. Askok kodearena ulertzen ez duten arren, benetan erabilgarria da fitxategiaren egoera egiaztatu edota bertsio berriena daukazun ala ez jakiteko.  :orden2:

9. atala igota jada!  :agurtu:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [009/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Octoberren 06a, 19:06:11
Egunean nago, eskerrik asko berriz ere!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [010/???]
Post by: Egoni on 2015ko Octoberren 14a, 19:13:12
10 atal jada! A zer marka!  :txistu:

Laster gehiago~
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [009/???]
Post by: baronluigi on 2015ko Octoberren 15a, 10:40:22
Ez dakit manga irakurri duzuen ala ez, baina askoz itxura hobea dauka.
Animeak mangarekiko denbora-tarte bat utzi behar duenez, eta betegarria (rellenoa) ez sartzearren, gertaerak asko luzatzen ari dira eta apur bat astuna egiten da istorioa. Eta horri oraindik marrazkien kalitatearena gehitu behar...
One Piecerekin gauza bera ari da gertatzen Dressrosa sagan. Istorioak oso geldo egiten du aurrera eta emozio asko galtzen du.

CRC kodearena EuskoMangako proiektu eta release guztietan jartzen dugun zerbait da. Askok kodearena ulertzen ez duten arren, benetan erabilgarria da fitxategiaren egoera egiaztatu edota bertsio berriena daukazun ala ez jakiteko.  :orden2:

9. atala igota jada!  :agurtu:

Azken finean, CRC-aren bitartez bakarrik jakin daiteke jaitsi dugun fitxero bat jatorrizkoaren berbera den ala ez. Ez dut ulertzen orri honetan zergatik ez den erabiltzen. Nik nire releasetan behintzat alaxe egiten dut.

Eta CRC-a erabili nahi ez bada, fitxeroak konprimatuta igo bederen.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [009/???]
Post by: Ajubita on 2015ko Octoberren 15a, 21:49:52
Ez dakit manga irakurri duzuen ala ez, baina askoz itxura hobea dauka.
Animeak mangarekiko denbora-tarte bat utzi behar duenez, eta betegarria (rellenoa) ez sartzearren, gertaerak asko luzatzen ari dira eta apur bat astuna egiten da istorioa. Eta horri oraindik marrazkien kalitatearena gehitu behar...
One Piecerekin gauza bera ari da gertatzen Dressrosa sagan. Istorioak oso geldo egiten du aurrera eta emozio asko galtzen du.

CRC kodearena EuskoMangako proiektu eta release guztietan jartzen dugun zerbait da. Askok kodearena ulertzen ez duten arren, benetan erabilgarria da fitxategiaren egoera egiaztatu edota bertsio berriena daukazun ala ez jakiteko.  :orden2:

9. atala igota jada!  :agurtu:

Azken finean, CRC-aren bitartez bakarrik jakin daiteke jaitsi dugun fitxero bat jatorrizkoaren berbera den ala ez. Ez dut ulertzen orri honetan zergatik ez den erabiltzen. Nik nire releasetan behintzat alaxe egiten dut.

Eta CRC-a erabili nahi ez bada, fitxeroak konprimatuta igo bederen.
Zenbat aldiz gertatzen dira akatsok?, mila trilioitik baten?. Begira zenbat tera eta tera igo diren, eta ez dut gogoratzen horrekin lotutako akatsik.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [010/???]
Post by: baronluigi on 2015ko Octoberren 16a, 17:35:55
Inork akatsez ez abisatu izanak ez du esan nahi egon ez daitezkeenik. Bide batez, nik PS2 joko bat igo nuen orain hilabete batzuk megara, eta beti hondatuta jaisten zela konturatu nintzen.  Deskargatutako kopiaren CRCa kalkulatzerakoan nik igo nuenaren berbera ez zela ikusi nuen.

Fitxeroen hondaketa gauza ezaguna da informatika munduan, aspalditik gainera https://en.wikipedia.org/wiki/Data_corruption

CRC-en bitartez fitxero bat osorik dagoen jakin daiteke, eta hori beti da erabilgarria.

Badakizu zenbat denbora behar den CRC bat kalkulatzeko? Ia ezer ere ez. Benetan.

Nik nire ripeoak egiterakoan amaitu bezain laster fitxeroaren crca kalkulatzen dut programa honekin

http://www.quicksfv.org/

CRCarekin datorren .sfv fitxero bat sortzen du, horrela behar izan ezkero fitxeroaren egonkortasuna aztertzeko.

Zer nahi duzu esatea. Horreka onurak bakarrik dakartza deskargentzat.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [010/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Octoberren 16a, 23:39:30
Nik ez dut horrelako arazorik izan. Bestalde bakoitzak nahi bezala egin dezala, CRCa jartzen duenak primeran eta jartzen ez duenak primeran ere. Hori bai, ez hasi besteei zer egin behar duten esaten, horrela gaizki goaz-eta.

Horretaz gain, fitxategiak konprimituta igotzearena, bideoetan ia ez dago konpresiorik (baldin badago) eta gainera disko gogorrean fitxategien tamainaren bikoitza behar duzu (jeisten dituzun fitxategiena + deskonprimitzerakoan sortzen den fitxategiarena).
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [010/???]
Post by: baronluigi on 2015ko Octoberren 17a, 00:05:42
Nik ez dut horrelako arazorik izan. Bestalde bakoitzak nahi bezala egin dezala, CRCa jartzen duenak primeran eta jartzen ez duenak primeran ere. Hori bai, ez hasi besteei zer egin behar duten esaten, horrela gaizki goaz-eta.

Horretaz gain, fitxategiak konprimituta igotzearena, bideoetan ia ez dago konpresiorik (baldin badago) eta gainera disko gogorrean fitxategien tamainaren bikoitza behar duzu (jeisten dituzun fitxategiena + deskonprimitzerakoan sortzen den fitxategiarena).

Nik ez dut esaten dudanarekin jenderik behartu nahi. Nire mezuen xedea geuk eskaintzen dugun fitxeroak ahalik eta kalitate eta egoera hoberenean eskeini ahal izatea da. Barkamena eskatzen dut norbait nire hitzegiteko erarekin iraindua sentitu bada.

Fitxeroak konprimatzearen arrazoia hori egiterakoan programak berak CRCa kalkulatzen duela da. Winrar eta 7ZIPek adibidez badakarte aukera hau bere programen barruan.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [011/???]
Post by: Egoni on 2015ko Octoberren 18a, 21:22:16
Hamaikagarrena...  :txistu2:
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [011/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Octoberren 20a, 18:42:11
Azken biak jeisten, eskerrik asko!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [011/???]
Post by: jonnydbz on 2015ko Novemberren 20a, 23:31:07
Orain ikusi ditu igotako azken biak. Konmentatzearren, 10. atalean 21:12 minutuan narratzailea hitz egiten hasten da, baina ez dago testurik eta agertzen den hurrengo esaldia unetxo baten bakarrik ageri da. Baliteke esaldiaren hasierako denbora gaizki jarrita egotea?

Konturatu naizenez hilabete atal berririk gabe, animo eta ea laister berririk dagoen!
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [012/???]
Post by: Egoni on 2015ko Decemberren 17a, 12:24:15
Orain ikusi ditu igotako azken biak. Konmentatzearren, 10. atalean 21:12 minutuan narratzailea hitz egiten hasten da, baina ez dago testurik eta agertzen den hurrengo esaldia unetxo baten bakarrik ageri da. Baliteke esaldiaren hasierako denbora gaizki jarrita egotea?

Konturatu naizenez hilabete atal berririk gabe, animo eta ea laister berririk dagoen!
Arrazoi duzu. 10. atalean esaldi hori beranduegi agertzen da. Denbora gaizki jarrita egongo da.

Itzultzailea azken aldian oso lanpetuta dabil, beraz proiektu honek ziurrenik poliki egingo du aurrera. Mila esker zuen pazientziagatik! Gozatu 12. atala!  :agurtu:

Bide batez, lehen Blu-ray BOXa atera berri dute Japonian lehenengo 12 atalekin.
Denbora dudanean bideo hauekin muntatuko dut releasea eta lehen aipaturiko akatsa zuzenduko dut bide batez.

Hemen duzue TV vs Blu-ray konparazioa:
(http://i.imgur.com/zAMNGxP.jpg)
Askorik ez da hobetu nire ustez baina tira... bada zerbait.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [012/???]
Post by: FenixHegaztia on 2016ko Juneren 06a, 21:45:21
Milesker estekengatik. Ilusio handiz ikusi ditut 12 atalak. Baino askoz gehiago daude, ezta? Norbaitek ba al daki non lortu daitezkeen nahiz eta erdaraz egon?

Agurrak

Asier
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [012/???]
Post by: jonnydbz on 2016ko Juneren 08a, 23:02:16
Nik ere 12.ean utzi nuen hemen jarraitzen ari nintzelako, eta gerora ez dut jarraitu... Baliteke udaran horretan jartzea.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [012/???]
Post by: Ajubita on 2016ko Juneren 09a, 16:34:10
Nik ere 12.ean utzi nuen hemen jarraitzen ari nintzelako, eta gerora ez dut jarraitu... Baliteke udaran horretan jartzea.
Hain interesgarria izan da orain arte... :barre: Baina hala eta guztiz ere hor nago igandero jaitsi eta ikusten :barre: Dragoi Bola Dragoi Bola da. Eta etorkizuneko Trunksen saga honekin hobetzen den, ze...
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [012/???]
Post by: Egoni on 2016ko Juneren 11a, 16:45:11
Nik ere 12.ean utzi nuen hemen jarraitzen ari nintzelako, eta gerora ez dut jarraitu... Baliteke udaran horretan jartzea.
Hain interesgarria izan da orain arte... :barre: Baina hala eta guztiz ere hor nago igandero jaitsi eta ikusten :barre: Dragoi Bola Dragoi Bola da. Eta etorkizuneko Trunksen saga honekin hobetzen den, ze...

Ni ere Ajubita bezala... Dragoi Bola gabe ezin bizi (?) Igandero ikusten dut streamingean (lo geratzen ez banaiz XD)

Egia esateko hasiera batean Jainkoen saga eta Freezer berpiztuaren saga oso geldoak egin zitzaizkidan (filmak ikusita nituelako ziurrenik) baina Champaren saga eta Monakaren mini-saga hori oso onak izan dira.

Eta orain etorkizuneko Trunksen saga indartsu datorrela dirudi. Ea zer daukan Toriyama maisuak guri kontatzeko eta ea gertakizunek zentzua daukaten (Bulmak Jako txikitatik ezagutzeak ez du inolako zentzurik DB eta DBZri begira)
Hype~ Hurrengo atala ordu batzuk barru!! :trunks:

Euskarazko bertsioari buruz... proiektuaren itzultzailea oso lanpeturik dago eta beste norbait itzultzera animatu ezean momentuz ez dut uste atal gehiagorik edukiko dugunik euskaraz denbora laburrean.
Title: Er: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [012/???]
Post by: jonnydbz on 2016ko Augustren 15a, 16:43:30
Alde ederra batetik bestera:

(https://pbs.twimg.com/media/CpgUA08XgAA0iCF.jpg)

https://twitter.com/Japan_Weekend/status/763382152440471552
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [014/???]
Post by: Egoni on 2017ko Februaryren 12a, 12:00:11
Aspaldiko partez hari hau eguneratuko dut pasadan asteko eta GAURKO (https://euskomanga.com/news.php?readmore=115) atalarekin.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [014/???]
Post by: Arsenicum on 2017ko Februaryren 12a, 12:34:38
 :txalo1: :txalo1: :txalo1:

Gauean ikusiko ditut! Eskerrikasko!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [014/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Februaryren 19a, 19:16:25
Egunean nabil DBSrekin, 79. atala barne! Eskerrik asko!
 :goku:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [016/???]
Post by: Egoni on 2017ko Februaryren 24a, 20:52:27
Mila esker zuei ikusteagatik!

Hemen eguneratzea ahazten bazait ere, gogoan eduki ezazue denok euskomanga.com (http://euskomanga.com) webgunean atal berria egongo dela igandero (eguerdia baino lehen, gehiegi atzeratzen ez banaiz).

Eta noizbehinka astirik badut atal zaharrak ere itzultzen ahaleginduko naiz gaur (https://euskomanga.com/news.php?readmore=123) bezala.  :agurtu:

Interesatzen zaionarentzat ere, Gurren Lagann eta Initial D ari dira euskaratzen gure webgunean!  :rock:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [016/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Februaryren 24a, 21:25:32
Twitterren ikusi dut Gurren Lagann eta Initial D-rena. GL ikusi nuenean barre batzuk bota nituen, flipada absurdoa da XD. Baliteke geroago ikustea, itzultzailea bideo kalitatearena egiten duenean.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [016/???]
Post by: Egoni on 2017ko Februaryren 24a, 22:23:58
Bai, Gurren Lagann oso epikoa da alde horretatik. Eta oraindik ez duzu ia ezer ikusi! XD
Izugarri gomendatzen dizut. Anime zale batek nahitaez ikusi beharreko anime horietako bat da nire ustez.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [016/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Februaryren 25a, 21:14:49
Bai, Gurren Lagann oso epikoa da alde horretatik. Eta oraindik ez duzu ia ezer ikusi! XD
Izugarri gomendatzen dizut. Anime zale batek nahitaez ikusi beharreko anime horietako bat da nire ustez.
Gurren Lagann bere garaian ikusi nuen gaztelerazko azpidatziekin
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [017/???]
Post by: Egoni on 2017ko Februaryren 26a, 11:33:34
Bai, Gurren Lagann oso epikoa da alde horretatik. Eta oraindik ez duzu ia ezer ikusi! XD
Izugarri gomendatzen dizut. Anime zale batek nahitaez ikusi beharreko anime horietako bat da nire ustez.
Gurren Lagann bere garaian ikusi nuen gaztelerazko azpidatziekin
Hara! Gaizki ulertu nizun. Uste nuen orain hasi zinela lehen aldiz ikusten :mihi:

Gainerakook ikusi ez baduzue badakizue zer egin XD

Tira, gaiari helduta hona hemen GAURKO (https://euskomanga.com/news.php?readmore=124) atala!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [017/???]
Post by: Taichisan on 2017ko Marchren 01a, 12:59:33
Egoni, zure baimenagaz, opening ta endingaren zure itzulpenak hartu ditut, birmoldatuz, euskarazko abestia egin ahal izateko.
Laster, muntatzen ditudanean jarriko dizkizuet guztiak hemen, ez dakit beste endingen eta DBKAI BOOren itzulpen adaptazioak egin ahalko zenukeenik Euskaraz kanta ahal izateko ;)
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [017/???]
Post by: Egoni on 2017ko Marchren 01a, 19:44:42
Primeran Taichisan! Zure abestiak entzuteko irrikaz nago  :goku:

Beste abestien letretarako kontatu nirekin. Denborarekin abesti horien guztien itzulpenak egingo ditut.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [017/???]
Post by: Arsenicum on 2017ko Marchren 01a, 23:27:35
Egoni, zure baimenagaz, opening ta endingaren zure itzulpenak hartu ditut, birmoldatuz, euskarazko abestia egin ahal izateko.
Laster, muntatzen ditudanean jarriko dizkizuet guztiak hemen, ez dakit beste endingen eta DBKAI BOOren itzulpen adaptazioak egin ahalko zenukeenik Euskaraz kanta ahal izateko ;)

Enekien abeslari at genuenik foroan!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [017/???]
Post by: Taichisan on 2017ko Marchren 02a, 00:33:24
Primeran Taichisan! Zure abestiak entzuteko irrikaz nago  :goku:

Beste abestien letretarako kontatu nirekin. Denborarekin abesti horien guztien itzulpenak egingo ditut.
Mila esker!!^^
Ta bai Arsenicum XD Betidanik izan naiz abeslari, bikoizteaz aparte ;)
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [017/???]
Post by: Arsenicum on 2017ko Marchren 02a, 00:42:19
Enekien!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [018/???]
Post by: Egoni on 2017ko Marchren 03a, 18:32:52
Ez dakit atal HAU (https://euskomanga.com/news.php?readmore=126) Slump Doktorearen sekzioan jarri edo hementxe XD
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [019/???]
Post by: Egoni on 2017ko Marchren 05a, 14:00:45
GAURKO (https://euskomanga.com/news.php?readmore=127) atala igota!  :goku:
Datorren igandean ez da Dragoi Bolarik emitituko. Hurrengo atala martxoaren 19an izango da.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [019/???]
Post by: Egoni on 2017ko Marchren 08a, 18:39:16
Taichisan, hemen dituzu Dragoi Bola KAIko abestiak:
https://euskomanga.com/news.php?readmore=129

Moldatu letra zure gustura abestu ahal izateko. Irrikaz nago entzuteko ;)
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [019/???]
Post by: Taichisan on 2017ko Marchren 29a, 23:54:44
Mila esker Egoni! Onena zara!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [024/???]
Post by: Egoni on 2017ko Aprilren 03a, 17:40:24
Aspaldiko partez hari hau eguneratzen dut.

Atzoko atalean ending berria izan genuen. Baduzu beste zer abestu, Taichisan! :barre:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [024/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Aprilren 24a, 17:34:08
87. atalerarte ikusita! Atzo 3-4 atal takada baten ikusi nituen.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [028/???]
Post by: Egoni on 2017ko Aprilren 30a, 20:23:39
Mila esker Jonny ikusteagatik! Baita ikusten ari zareten besteok ere.

Haria azken atalekin eguneratuta  :agurtu:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [028/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Mayren 23a, 22:46:39
Berriz ere berri ematen, 88. atalean, 16:50 minutuan, ingelerazko esaldi bat gelditu da. Gero kuriositatez, zergatik pixatzen du 90. atalak besteen bikoitza baino gehiago?

Eta eskerrik asko berriz egindako lanagatik!

Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [028/???]
Post by: Egoni on 2017ko Mayren 24a, 22:51:49
Mila esker Jonny!! Beti geratzen zait esaldiren bat edo beste presaka ibiltzeagatik :P

90 atalarena igandean konturatu nintzen, eta ni ere moskeatu ninduen. Baina HorribleSubsekoek tamaina horretan ripeatu dute antza denez, eta ez dute zuzendu beste batzuetan egin duten bezala. Haiek jakingo dute zertan dabiltzan. Dena-den interesgarria litzateke atal hauen blu-rayak eskura daudenean bideo horiekin muntatzea. Baina momentuz lehentasuna itzulpenak egitea da :)

Blu-rayak muntatzen hasten banaiz, bide batez itzulpenei birpaso bat emango diet, susmoa baitut esaldi batzuk arraro samar geratzen ari direla japonieratik literalegi itzultzen saiatzeagatik. Baina horretan jarri aurretik hilabeteak/urteak pasako dira (ederra litzateke ordurako euskal bikoizketa ere egotea).

EDIT: Lehen mezua eguneratuta aspaldiko partez, 88. atala zuzenduta, eta EuskoMangan esan dudan bezala (https://euskomanga.com/news.php?readmore=146), datozen atalen itzulpenak pixka bat atzeratuko dira :P
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [028/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Mayren 25a, 16:52:10
Blu-rayak muntatzen hasten banaiz, bide batez itzulpenei birpaso bat emango diet, susmoa baitut esaldi batzuk arraro samar geratzen ari direla japonieratik literalegi itzultzen saiatzeagatik. Baina horretan jarri aurretik hilabeteak/urteak pasako dira (ederra litzateke ordurako euskal bikoizketa ere egotea).
Japonieratik zuzenean itzultzen duzu ala?
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [031/???]
Post by: Egoni on 2017ko Mayren 25a, 19:11:15
Blu-rayak muntatzen hasten banaiz, bide batez itzulpenei birpaso bat emango diet, susmoa baitut esaldi batzuk arraro samar geratzen ari direla japonieratik literalegi itzultzen saiatzeagatik. Baina horretan jarri aurretik hilabeteak/urteak pasako dira (ederra litzateke ordurako euskal bikoizketa ere egotea).
Japonieratik zuzenean itzultzen duzu ala?

Bai, horretan saiatzen naiz. Oraindik ez dut guztiz ongi menperatzen, eta hitz asko hiztegian begiratzen ditut. Batzuetan zerbait ezin izaten dut belarriz harrapatu eta japoniar azpitituluak (http://kitsunekko.net/dirlist.php?dir=subtitles%2Fjapanese%2FDragon_Ball_Super%2F) kontsultatzen ditut.

HorribleSubsen scripta erabiltzearen arrazoi nagusia azpitituluak jadanik ongi timeatuta daudela da. Hala ere ingelesa alboan izatea primeran datorkit konparaketak egiteko.

Egia da japonieratik itzuli nahian denbora gehiago tardatzen dudala, baina japoniera praktikatu eta hobetzeko ezin hobeto datorkit. Azken finean azpititulu hauek esperimentu bat dira. Denbora gehiago hartuko banu, esaldiei buelta gehiago eman eta findu ahalko nituzke (Hori blu-ray releaserako utziko dut noizbait eginez gero)

Azken urteotan japoniera neure kasa ikasten aritu naiz (animeak entzunez, mangak irakurriz, neure buruarentzat itzulpenak eginez...), eta Dragoi Bolaren itzulpenak nire beste zirriborro batzuk baino ez dira XD
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [031/???]
Post by: Konan on 2017ko Juneren 05a, 16:46:21
 Euskal komunitate hau ustekabean aurkitu nuen duela urte batzuk, ez naiz asko idaztekoa eta oso noizean behin sartzen naiz baina sartzen naizen bakoitzean..... a ze ustekabeak!!!!! Egoni, ez haut ezautzen baņo artista bat izan beak derrigor. Domo arigato eta ganbatte kudasai!!!!!!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [031/???]
Post by: ffernandisco on 2017ko Juneren 06a, 18:24:29
Kaixo jende, lehengo gauza eskerrak ematea zuen lanagatik!!
Bigarren, badakizue ea egingo dute dragoi bola super kapitulen doblajeak?
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [031/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Juneren 06a, 22:27:07
Zoritxarrez ez dut uste bikoizketa egingo denik. Orokorrean euskarazko bikoizketa gero eta gutxiago egiten dira, eta ETB ez dago Dragoi Bola bezalako animeekin interesaturik.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [032/???]
Post by: Egoni on 2017ko Juneren 07a, 19:01:27
Mila esker hitz ederrongatik, Konan! Eta besteoi ere! Pozten naiz jende gehiago Dragoi Bola gozatzen ikusteaz.

Gaur egungo egoera ikusita DBSren bikoizketak ezinezkoa dirudi, baina nik ez nuke oraindik itxaropena galduko. Itxoin ditzagun urte batzuk ea egoera aldatzen den :)
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [033/???]
Post by: Egoni on 2017ko Juneren 11a, 20:58:45
Aupa lagunok!

Zera da, HEMEN (https://euskomanga.com/forum/viewthread.php?thread_id=68) pertsonaia guztien zerrenda bat egin dut terminologia behar bezala zehaztu ahal izateko. Bai pertsonaia klasikoena eta baita pertsonaia berriena. Izenen batekin ados ez bazaudete komentatu lasai eta eztabaidatuko dugu ;)
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [033/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Juneren 12a, 17:48:17
Nire aldetik bakarrik esan nahi nuke egilea dela erabakitzen duena, zuk hartutako erabakia ondo egongo da. Behin hau esan da, komentatzea Launch eta Tenshinhan ez ditudala inoiz horrela ikusi, Lunch eta Ten Shin Han baizik.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [033/???]
Post by: Egoni on 2017ko Juneren 12a, 19:55:34
Mila esker zure iritziagatik jonny. Erabakiak neuk hartu arren, gauzak denon artean adostea beti politagoa da :)

Launch, Lunch, Lanch... Honekin egia esan zalantza neukan. "Lunch" ipiniko dut zeuk esan bezala.
Dena dela pertsonaia hau Toriyamak erabat ahaztuta dauka eta ez dut uste inoiz agertuko denik. Agian Toyotarok salbatuko du, honek gogoan baitu izan ere XD

Tenshinhan berriz... Ni erabat ziur nago Dragoi Bola KAIren ETBko azpitituluetan eta izenburuetan "Tenshinhan" dena batera idazten zutela. Titulu hauek (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2516.0) EiTBren webgunetik atera nituen bere garaian. Eta interneten begiratuta ere frogak (http://todotele.com/programacion-de-etb-para-el-viernes-13-de-abril/) daude :)

Bestalde, orain titulu horiek ikusi ditudala, "super saiya" eta halako terminoak maiuskulaz ala minuskulaz? Orain arte "saiya" hitza beti minuskulaz idatzi dut ("lurtar" idazten den bezala) baina "Super Saiya" maiuskulaz idazten aritu naiz. Beharbada minuskulaz idatzi behar nuke, ezta? Zuek zer diozue?

"suntsitzaile", "kaioshin" eta halakoak ere minuskulaz idazten hasi naiz. (Ez nahastu "kaioshin" arraza/posizioa "Kaioshin" (Shin, 7. unibertsoko kaioshina) pertsonaiarekin)
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [035/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Juneren 19a, 17:51:41
Lehen ETBn ordea Ten Shin Han zen ziur asko. Baina horrelako gauzetaz kezkatzea, nire ustez larregi kezkatzea da XD

Nik ez dakit nola egin beharko litzatekeen maiuskula eta minuskula kontua, nik egingo banu, seguruenik ia denak maiuskulaz egingo nituzke. Esan bezala saiya arraza bezala hartuz gero, minuskulaz jartzea ondo legoke, bestalde, Espazioko Gerlaria minuskulaz ez dut gustora ikusten XD

Hori azkenean norberak ematen dion garrantzia da. Tekniken izenak maiuskulaz edo minuskulaz? Maiuskulaz gustatzen zait, baina zergatik? Teknika konkretu baten izena delako? Otso Hagin Ukabila edo otso hagin ukabila? Super Saiya ere egoera konkretu baten izena da, maiuskulaz behar dut horregatik?
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [035/???]
Post by: Egoni on 2017ko Juneren 19a, 18:59:20
Nik neuk orain arte guztiari maiuskula jartzeko ohitura nuen, baina azkenaldian halako zalantzak sortu zaizkit. Baina arrazoia duzu, onena halako gauzetan gehiegi ez pentsatzea izango da :P

Noizbait atal guztiei zuzenketa bat egiten badiet kontuan hartuko dut beti modu berean idazteko, baina momentuz ziurrenik denetarik ikusiko duzue XD
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [039/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Augustren 20a, 12:32:10
Hemen nator berriz, egunean jarrita eta ikusitako akatsen berri ematen.

Eskerrik asko denagatik!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [043/???]
Post by: Egoni on 2017ko Augustren 20a, 15:45:35
Mila esker Jonny! Asko eskertzen dizut feedback egitea.

101ean Califlak "bolak" aipatzen ditu literalki (????????????), beraz potroak izan behar nahitaez. Baina zuzen zaude, "motel" "neska"gatik aldatuko dut. Kontuan hartuko dut hori aurrerantzean eta atal zaharrak gainbegiratzean. 103ko esaldia ere apuntatuko dut zuzentzeko.

Bide batez, lanpetu samar nabil eta gaurko atalak ziurrenik datorren asteburua arte itxaron beharko du.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [045/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Novemberren 05a, 13:05:27
Kaixo berriz! Normalean akatsen berri ematera sartzen naiz. Oraingoan aldiz eskerrak ematera baino ez! 111. atala jeisten eta ikusteko irrikaz nago, aurrekoaren amaiera oso ona izan baitzen!  :shock:

Bide batez esan Getxoko komiki azokan mangaren lehen liburukia erosi nuela :osopozik:

Eta azkenik, Bartzelonako manga azokan egindako elkarrizketa batean (http://misiontokyo.com/noticias/dragon-ball-super-cambiara-en-marzo-y-nueva-pelicula) esan zutenez txapelketaren saga hau martxoan bukatuko dela esan zuten. Nire ustez asko luzatzean da... :ahozabal:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [045/???]
Post by: Ajubita on 2017ko Novemberren 05a, 15:23:35
Kaixo berriz! Normalean akatsen berri ematera sartzen naiz. Oraingoan aldiz eskerrak ematera baino ez! 111. atala jeisten eta ikusteko irrikaz nago, aurrekoaren amaiera oso ona izan baitzen!  :shock:

Bide batez esan Getxoko komiki azokan mangaren lehen liburukia erosi nuela :osopozik:

Eta azkenik, Bartzelonako manga azokan egindako elkarrizketa batean (http://misiontokyo.com/noticias/dragon-ball-super-cambiara-en-marzo-y-nueva-pelicula) esan zutenez txapelketaren saga hau martxoan bukatuko dela esan zuten. Nire ustez asko luzatzean da... :ahozabal:
Gauza gehiago ere esan zituzten (http://ramenparados.com/planeta-comic-licencia-dragon-quest/) :banan: :banan: :banan:

9 urte eta gero lizentziatu nahian  :banan: :banan:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [052/???]
Post by: Egoni on 2017ko Novemberren 05a, 16:46:54
Mila esker Jonny! Orain 112.a ikusteko daukazu ere  :agurtu:

Txapelketaren saga luzea da, bai, baina nire ustez hain da interesgarria ez dela astuna egiten. Atal bakoitza zoragarria da. Pertsonaiak oso ongi garatzen dituzte, bai betikoak direnak eta bai berriak direnak ere. Dena dela irrikaz nago txapelketaren ondoren zer datorkigun jakiteko ere.  :pozik2:

-----
Fly, jator ere jator, hi Fly!  :txistu:
Mila esker bere garaian itzuli zenituen manga kapituluengatik Ajubita! Noizbait serie hau osorik ikusi beharko dut. Pixka bat gainetik ikusita daukat eta badakit oso ona dela.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [052/???]
Post by: jonnydbz on 2017ko Novemberren 05a, 18:22:18
Ba 112.a jeisten ere! Eskerrik asko!

Kaixo berriz! Normalean akatsen berri ematera sartzen naiz. Oraingoan aldiz eskerrak ematera baino ez! 111. atala jeisten eta ikusteko irrikaz nago, aurrekoaren amaiera oso ona izan baitzen!  :shock:

Bide batez esan Getxoko komiki azokan mangaren lehen liburukia erosi nuela :osopozik:

Eta azkenik, Bartzelonako manga azokan egindako elkarrizketa batean (http://misiontokyo.com/noticias/dragon-ball-super-cambiara-en-marzo-y-nueva-pelicula) esan zutenez txapelketaren saga hau martxoan bukatuko dela esan zuten. Nire ustez asko luzatzean da... :ahozabal:
Gauza gehiago ere esan zituzten (http://ramenparados.com/planeta-comic-licencia-dragon-quest/) :banan: :banan: :banan:

9 urte eta gero lizentziatu nahian  :banan: :banan:
Hori dagokion harian komentatu dut (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=1367.msg36295#msg36295), baina oraindik ez dago argi zer izango den.
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-121/???]
Post by: Egoni on 2018ko Januaryren 05a, 15:50:20
Urte berri zoriontsu on denoi!

Aspaldiko partez hari hau eguneratu dut. Azken hilabeteetan atzean geratu garen arren, orain japoniar emisioarekin batera egunean gaude berriro!  :festa:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-121/???]
Post by: jonnydbz on 2018ko Januaryren 07a, 22:36:55
Atzo eta gaur artean ikusi ditut azken laurak, eskerrik asko!

 :goku:

PD: orain ikusi dut 122.a ere badagoela, primeran!
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-124/131]
Post by: Egoni on 2018ko Januaryren 28a, 19:28:43
Aspaldiko partez hau eguneratuta.

7 atal barru "bukatuko" da antza denez...  :agurtu:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-124/131]
Post by: jonnydbz on 2018ko Februaryren 06a, 22:51:47
125 ikusi nuen. Egia esan gero eta txarragoa iruditzen zait, bukatzeko gogoekin nago egia esan... :tiroegin:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-126/131]
Post by: Egoni on 2018ko Februaryren 11a, 18:07:33
Egia esan 6. unibertsoa, neska-magikoak eta robotak bota dituztenetik grazia asko galdu du niretzat, eta gehiegi luzatzen ari dira. Hala ere oso interesgarria iruditzen ari zait nola garatzen dituzten pertsonaiak.

Eutsiozu, Jonny! 5 atal gehiago  :agurtu:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-126/131]
Post by: jonnydbz on 2018ko Februaryren 15a, 18:59:49
Bai, gelditzen denagatik amaiera ikusiko dut  :barre:
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-131/131]
Post by: Egoni on 2018ko Aprilren 05a, 22:33:17
Tira ba, iritsi gara amaierara. Mila esker hau jarraitu duzuen guztioi.
Azken atala oso polita izan da. Baina Gokuren abenturak ez dira bukatu, noizbait itzuliko dira, eta euskaraz azpititulatuta egongo dira.
Ordurarte ondo segi! (eta gozatu EuskoMangan ditugun beste animeak ere) :agurtu:

Noizbait falta diren hasierako atalak ere euskaratzeko asmoa daukat, baina oraingoz beste asmo batzuk dauzkat ;)
Title: Re: DRAGOI BOLA SUPER [SubsEus] [0-12,69-71,77-131/131]
Post by: jonnydbz on 2018ko Aprilren 11a, 22:27:45
Eskerrik asko Egoni! Lan bikaina benetan! Zorte on hurrengo proiektuekin. Nire aldetik Tengen Toppa Gurren Lagann ikusteko asmoa daukat eta baliteke Jojori ere aukera ematea.