Euskal Encodings

Euskal-Encodings => Foroko erabiltzaileek jakin beharrekoak => Topic started by: Arsenicum on 2018ko Novemberren 02a, 16:37:43

Title: Ongi etorri
Post by: Arsenicum on 2018ko Novemberren 02a, 16:37:43
Erabiltzaile berria bazara, ongi etorri Euskal-Encodings komunitate irekira.

Lehenik eta behin, hemen duzu guri buruzko  (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=5752.0) informazioa eta hemen gure foroko arauak (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=730.0).

Foroa hainbat zatitan banaturik ikusiko duzu.

Euskal-Encodings: guri eta foroari buruzko informazioa aurkituko duzu hemen. Irakurtzeko gai izango zara baina idazteko ez.
Orokorra: Foroan hitzegiteko, proiekturen bat gauzatzeko edo eskaerak egiteko gunea. Gainera, wikia eta informazio fitxak izango dituzu bertan.
Igoerak: hemen jaitsi ahal izango duzu dugun material guztia.