Euskal Encodings

Orokorra => Proiektuen txokoa => Gaiaren sortzailea: jmsm89 Noiz: 2020ko Abenduaren 08a, 17:34:40

Izenburua: Euskal Antzerkiak
Egilea: jmsm89 Noiz: 2020ko Abenduaren 08a, 17:34:40
Iepa.
Oso antzerki zalea naiz, eta noski, oraingo egoeran, antzerkiak ikusteko zaila dago afera.
Jakin nahi nuke ea Euskal Herrian zehar euskaraz egiten diren antzerkien grabaziorik dagoen. Hemendik zehar begira ibili naiz, baina ez dut ezer aurkitu.
Eskerrik asko!
Izenburua: Er: Euskal Antzerkiak
Egilea: Josu Etx Noiz: 2020ko Abenduaren 08a, 19:51:39
https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3111.0

Nik dakidala hau daukagu. Baliteke besteren bat egotea baina nik ez dut ezagutzen.
Izenburua: Er: Euskal Antzerkiak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2020ko Abenduaren 31a, 00:05:51
Kutxidazu bidea Ixabelena ere badagoela uste dut.
Izenburua: Er: Euskal Antzerkiak
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Urtarrilaren 08a, 11:00:11
Aipamenaren egilea: jmsm89  Noiz: 2020ko Abenduaren 08a, 17:34:40Iepa.
Oso antzerki zalea naiz, eta noski, oraingo egoeran, antzerkiak ikusteko zaila dago afera.
Jakin nahi nuke ea Euskal Herrian zehar euskaraz egiten diren antzerkien grabaziorik dagoen. Hemendik zehar begira ibili naiz, baina ez dut ezer aurkitu.
Eskerrik asko!

Iepe! Artedrama konpainiak (Ander Lipus eta abar) youtuben antzezlanak baditu osorik, ongi grabatuak gainera. Hemen konpainiaren kontuaren lotura:

https://m.youtube.com/user/ArtedramaPlataforma (https://m.youtube.com/user/ArtedramaPlataforma)

Seguru gehiago ere badaudela sarean, baina ez zaizkit bururatzen