Euskal Encodings

Igoerak => Animazio telesailak => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 13:23:45

Izenburua: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 13:23:45
FLYREN ABENTURAK


(https://i.imgur.com/GerR1VZ.png)



FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Dai no daibouken
Produkzio Urtea: 1991
Kapituluak: 46
Pelikulak: 3
Egoera: Bukaturik
Produktora: TOEI
Nacionalidad: Japonia
Emisioa Euskal Herrian: ETB1, Superbat kanala

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea:
Arduradunak: Aju
Iraupena: 23:36 Minutu
Tamaina: 1.28 GB inguru
Bideoa:
Audioa: AC3 256 Kbps Mono
Adin egokia: 5 urte+
Eskerrak: Sestaoko Rauli bere egunean seriea grabatu eta gurekin partekatzeagatik. Jonnydbz-ri pelikulen azpitituluak zuzentzeagatik.
Oharrak: Euskarazko audioa LPn grabatutako zinta batzuetatik aterata dago, beraz, kalitatea kaskar samarra da. Euskarazko bikoizketan falta direnak: 31. atalean 10 segundu inguru falta dira (ez dakit zergatik, ez baita zentsuratzeko moduko eszena, eta beste bikoizketetan eszena hori ez da falta), eta 45. atalari azken 5 minutuak falta zaizkio gainetik zerbait grabatuta zegoelako (baten batek baldin badauka, abisatu, mesedez).


DESKARGA ZUZENA - MEGA

Atalak eta pelikulak linkak biltzen dituen JDownloaderrerako DLC artxiboa. (https://mega.nz/file/jF0ASSRR#lS7F92JIuaWl3BOjpNgh7-kBhT-ylxxFDX57KmDS914)
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 13:24:42
Beno ba, hor doa bizitza guztian egin dudan muntaiarik zailena zentzu guztietan.

Azpitituluetan hika erabiltzera ausartu naiz baina susmoa daukat aditz batzuk kriston asmada izango direla, jaja.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Josu Etx Noiz: 2021ko Urtarrilaren 04a, 15:24:01
Mila esker! Aurkibidera gehitu dut eta ahal dudanean online jartzen saiatuko naiz.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Otsailaren 04a, 23:26:54
Eskerrik asko Aju! Ea epe motzean ikusterik dudan!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:31:30
Ostraaaaas ze ona!

Justo bluray japoniarrak jaitsi ditut muntaia egiteko asmotan eta Aju-k egina duela ikusten dut xD

Mila mila miloi esker!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:51:39
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:31:30Ostraaaaas ze ona!

Justo bluray japoniarrak jaitsi ditut muntaia egiteko asmotan eta Aju-k egina duela ikusten dut xD

Mila mila miloi esker!
Ikusi nuen zure mezu bat ElOtroLadon, bai.

Eta nondik atera behar zenituen audioak? Hemendik ala zeozer daukazu grabatuta hortik? Ze zeozer badaukazu ongi etorria izango litzateke!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Apirilaren 02a, 22:28:16
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:51:39
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Martxoaren 31a, 12:31:30Ostraaaaas ze ona!

Justo bluray japoniarrak jaitsi ditut muntaia egiteko asmotan eta Aju-k egina duela ikusten dut xD

Mila mila miloi esker!
Ikusi nuen zure mezu bat ElOtroLadon, bai.

Eta nondik atera behar zenituen audioak? Hemendik ala zeozer daukazu grabatuta hortik? Ze zeozer badaukazu ongi etorria izango litzateke!
Ronbinek zeozer izango balu, aspaldi jakingo genuke XD
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 12:43:20
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2021ko Apirilaren 02a, 22:28:16Ronbinek zeozer izango balu, aspaldi jakingo genuke XD
XD
Hemengo audioekin egin nahi nuen, bai. Portzierto, serie berria asko gustatzen zait, hau baino hobea dela esango nuke (sakrilejio!)
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 13:20:46
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 12:43:20
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2021ko Apirilaren 02a, 22:28:16Ronbinek zeozer izango balu, aspaldi jakingo genuke XD
XD
Hemengo audioekin egin nahi nuen, bai. Portzierto, serie berria asko gustatzen zait, hau baino hobea dela esango nuke (sakrilejio!)
Astebeteko baneoa nahi al duzu?! Esatea ere...!! XD Nik nahiago dut lehengoa askogatik.

Serie berriaren narrazioa azkarregia da; hain azkarra, ezen serieak ez baitu emozionatzen. Norbaitek presaka kontatutako laburpen bat dirudi. 10 tomo animatu dituzte eta 2 eszena gogoangarri bakarrik eman dizkigute: Krokodine eta Flazzardi (armadura gabe) irabazten dieneko eszenak. Serie zaharrak eszena mitiko piloa dauzka.

Serie zaharraren OSTa sekulakoa zen, serie bat hobetzen zuen horietarikoa. Ez naiz ausartzen esatera animean existitu den OSTik onena denik, baina hor ibiliko da. Berriaren OSTa nahiko hankamotz geratzen da aniztasun aldetik eta pertsonalki bi abesti bakarrik gustatzen zaizkit... Eta badirudi animatzaileek ere hala uste dutela, ze abestirik onenari sua ateratzen diote... Azkenerako abesti hori entzutean badakizu irabaztera doala, ze Krokodine, Hyunckel eta Flazzardi irabaztera zihoala abesti hori erabili zuten XD

Eskertzen diot Toeiri azkenean ere seriea berreskuratu izana, gainera horri esker frankiziak bigarren bizitza bat izango du eta azkenean ere manga iritsiko zaigu segur aski, baina onartu behar dut serie berri bat izango balitz ez nukeela ikusiko. Fly delako ikusten ari naiz.

EDIT: Muntaia egin nahi zenuen? Atal bat egitera animatzen zaitut. Bakarra XD
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Apirilaren 07a, 23:44:55
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 13:20:46Ez naiz ausartzen esatera animean existitu den OSTik onena denik, baina hor ibiliko da.
Ondo egiten duzu, ze ez da onena XD
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 08a, 00:05:05
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2021ko Apirilaren 07a, 23:44:55
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 04a, 13:20:46Ez naiz ausartzen esatera animean existitu den OSTik onena denik, baina hor ibiliko da.
Ondo egiten duzu, ze ez da onena XD
Eta zein da ba onena? Nik Shaman Kingekin neukan zalantza. Eta egongo da besteren bat baina orain ez zait etortzen.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2021ko Apirilaren 09a, 12:53:56
Onena Lupinen serie zaharreko BGMa da, askogatik!! ;P
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:49:01
Aju, 20 atal ikusi ditut eta zure lan bikaina zoriondu nahi dizut. Oso muntai ona, benetan. Ez du ematen audioa VHS-etatik atera denik.

Serie berria batera ikusten ari naiz eta sentitzen dut baina hobea dela pentsatzen jarraitzen dut XD
Gauzak azkarregi joatea niretzat gauza ona da, ez dakit adina den baina animeak orokorrean oooosoooo mantsoak direla iruditzen zait. Gaur egun animeak ikusi ordez mangak irakurtzen ditut eta arrazoietako bat hori da: erritmoa nik jartzen dudala.

Serie zaharraren OST-a oso ona da bai... baina ez da seriearena, bideojokoena da, tranpa beraz XD. Eta gaur egun saga honetako 6 joko pasa ondoren, fly-ren seriean abesti horiek entzutea gustatzen zait, baina pixkat "kutrea" egiten zait, ez dakit oso ondo zergatik.

Baina esan bezala asko asko disfrutatzen ari naiz montaje honekin, nire gaztarora itzuli naiz zuri esker!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:51:22
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:49:01Aju, 20 atal ikusi ditut eta zure lan bikaina zoriondu nahi dizut. Oso muntai ona, benetan. Ez du ematen audioa VHS-etatik atera denik.

Serie berria batera ikusten ari naiz eta sentitzen dut baina hobea dela pentsatzen jarraitzen dut XD
Gauzak azkarregi joatea niretzat gauza ona da, ez dakit adina den baina animeak orokorrean oooosoooo mantsoak direla iruditzen zait. Gaur egun animeak ikusi ordez mangak irakurtzen ditut eta arrazoietako bat hori da: erritmoa nik jartzen dudala.

Serie zaharraren OST-a oso ona da bai... baina ez da seriearena, bideojokoena da, tranpa beraz XD. Eta gaur egun saga honetako 6 joko pasa ondoren, fly-ren seriean abesti horiek entzutea gustatzen zait, baina pixkat "kutrea" egiten zait, ez dakit oso ondo zergatik.

Baina esan bezala asko asko disfrutatzen ari naiz montaje honekin, nire gaztarora itzuli naiz zuri esker!
Larunbatean emititu zuten atala... Buf! Horrexen zain nengoen emisioa hasi zenetik!!!!

Pozten naiz ba muntaia gustukoa baduzu. Egia esan sekulako erremasterizazioa egin diote!
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Ronbin Noiz: 2021ko Apirilaren 29a, 16:42:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:51:22Larunbatean emititu zuten atala... Buf! Horrexen zain nengoen emisioa hasi zenetik!!!!

Pozten naiz ba muntaia gustukoa baduzu. Egia esan sekulako erremasterizazioa egin diote!
Oso oso ona azken atala. 3 momentu mitiko:
Spoiler: ShowHide

-Hyunckelek armadura berria lortzen duenean
-Crocodine negarrez Popek egin duena ikusita. Honekin oilo ipurdia jarri zait, asko gustatzen zait bi pertsonai hauen arteko erlazioa. Eta Crocodinek Baranen aurka hartu duen estrategia ere... kristona.
-Baranen transformazioa. Koloreak deskolokatu nau (berdea espero nuen gorriaren ordez, ez dakit zergatik) baina oso ona.
Izenburua: Er: Flyren abenturak - 46/46 seriea + 3/3 pelikulak
Egilea: Aju Noiz: 2021ko Apirilaren 29a, 16:55:33
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2021ko Apirilaren 29a, 16:42:59
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2021ko Apirilaren 28a, 15:51:22Larunbatean emititu zuten atala... Buf! Horrexen zain nengoen emisioa hasi zenetik!!!!

Pozten naiz ba muntaia gustukoa baduzu. Egia esan sekulako erremasterizazioa egin diote!
Oso oso ona azken atala. 3 momentu mitiko:
Spoiler: ShowHide

-Hyunckelek armadura berria lortzen duenean
-Crocodine negarrez Popek egin duena ikusita. Honekin oilo ipurdia jarri zait, asko gustatzen zait bi pertsonai hauen arteko erlazioa. Eta Crocodinek Baranen aurka hartu duen estrategia ere... kristona.
-Baranen transformazioa. Koloreak deskolokatu nau (berdea espero nuen gorriaren ordez, ez dakit zergatik) baina oso ona.

Neuk ere berez berdea imajinatzen nuen, baina ez pentsa gehiegi ere harritu nauenik, izan ere, Planetak portadetako koloreak asmatzen zituen garaian gutxi gorabehera asmatu egin zuen.

Spoiler: ShowHide
(https://www.tebeosfera.com/T3content/img/T3_numeros/4/5/fly_las_aventuras_de_planeta-deagostini_1996_45/w-200_fly_las_aventuras_de_planeta-deagostini_1996_45.jpg)