Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 07a, 21:00:11

Izenburua: Sakura - Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 07a, 21:00:11
Sakuraren bi filmeak eta extrak euskeraz ez daudenez, hauek azpititulatzea bururatu zait, baina hau egin ahal izateko, laguntza behar dut. Beharrezkoenak, itzultzailea (ez naiz oso ona honetan) eta zuzentzailea dira eta laguntza handia suposatuko luke baten batek timeoa egingo balu edo jadanik egina dagoen bat erabiltzeko baimena lortuko balu :hail :hail. Inor agertu ezean eta baimenik ez badugu lortzen, prest nago egiteko. Jadanik egin ditut probak bideo batekin eta esan behar dut ez dela oso zaila; neketsua baizik.

Hor gelditzen da eskaria; ea jendea animatzen den eta dena ondo doan :egiptooo.

Oraingoz ditudan extrak hauek dira:
Card Captor Sakura Memorial Video 1 (http://www.youtube.com/watch?v=http://gdata.youtube.com/feeds/api/videos/ThyOh-6K8DY?v=2#errorPrivate video)
Card Captor Sakura Memorial Video 2 (http://www.youtube.com/watch?v=http://gdata.youtube.com/feeds/api/videos/tbKiPIp7Fqs?v=2#errorPrivate video)
Card Captor Sakura Memorial Video 3 (http://www.youtube.com/watch?v=http://gdata.youtube.com/feeds/api/videos/uTbj-A702E0?v=2#errorPrivate video)
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Ekainaren 07a, 22:31:17
Nik prest nago Memorialak itzultzeko ez bait dira oso luzeak eta ez dakate hain beste textu^^, filmeetarako ya, ez naiz ausartzen
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Ekainaren 07a, 22:59:47
Jatorrizko azpitituluak zein hizkuntzatakoak lirateke BeleBeltz?
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 07a, 23:06:00
Azpitituluak hizkuntza ezberdinetan daude, baina irakurri ditudan onenak ingeleraz daude (oraingoz extretako lehena bakarrik ikusi dut). Hoberera ingeleratik euskeraratzea litzateke, baina gazteleraz ere ondo egongo direla suposatzen dut. Esan zein hizkuntza nahi duzun eta bilatuko ditut.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 09:05:41
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Ekainaren 07a, 22:59:47
Jatorrizko azpitituluak zein hizkuntzatakoak lirateke BeleBeltz?


Esan dudanez gero, neuk dvd originalak ditut(jonuk bere garaian editutakoak)ta aspitituluak gazteleraz atera ditzaket hortik. baino ingeleseetatik atera nahi badozuez, niri berdin zaitXD
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 21:58:30
Gaztelerazko azpitituluak lortzen badituzue, nirekin konta dezakezue :egiptooo
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 22:14:26
Ba begiratuko dut ea zer aurkitzen dudan eta aurkitutakoa hemen jarriko dut. Ez badut ezer aurkitzen suposatzen dut Taichisanek jarri ahalko dituela DVDetakoak.

Itzuli ahal izateko zertaz ari diren hizketan ikusi beharko duzula uste dut eta beraz bideoa beharko duzula. Horretarako youtube erabil dezakezu eta hor ez baldin badago ezer edo nahiago baduzu bideoa avi batetan eduki, bideoa konprima dezaket kalitate nahiko baxuan, azkar igo eta jaisteko.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 22:38:17
Sakura memorial-eko bi bertsio aurkitu ditut eta bietatik hoberena igo dut. Hemen (http://www.divshare.com/download/879348-908) dituzu azpitituluak.
Hori bai, zurekin konta dezakegula esan duzu, baina dena (2 filme eta 3 edo 4 extra 5 minutukoak) itzultzeko prest zaude? Eske ez dizut galdetu ere egin eta denak aurkitzen hasi naiz :whistling.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Ekainaren 09a, 02:06:29
Ba egin dezakeguna da, beste inor ez bada aurkezten eta Taichisan ados badago (hasieran jarri duen erantzuna ikusita), berak memorialak itzuli eta nik filmak. Ea zer iruditzen zaizuen.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 09a, 10:42:48
Niregatik ados :thumbsup. Gero bilatuko ditut filmeen azpitituluak eta hemen jarriko ditut. Filmeak igotzea nahi duzu itzulpenean laguntzeko?
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Ekainaren 09a, 14:01:31
nigatik ere ados, gero nork aurkeztuko litzake neure itzulpenen errepasoa egiteko??
Bliteke gaur hastea y todo jajajaajaja
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Ekainaren 09a, 14:16:04
Itzulpenaren errepasorako nirekin kontatu. Oso ona naiz ortografia eta gramatikarekin^^
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 09a, 14:39:59
OK! Orduan postu guztiak bete dira. Filmeen azpitituluak aurkitu ditut, baina Taichisan ahal baduzu ripeatu DVDetako azpitituluak eta igo, DVDetatik ateratakoak baliteke hobeak izatea.

Filmeetako azpitituluak hemen (http://www.divshare.com/download/885783-a1a)
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 12:05:42
Ez dakit aspitituluak ripeatzen, norbaitek badaki nik utsio dizkiot dvdak.

Eta bide batez, memorialen bideoak igo ahal ditzakezu? zeren hasi naiz aspitituluak egiten ta ikusi nahiko nuke nola geratzen den, eta ikusteko akatsik badekotan pertsonaiekin edo^^ eskerrik asko^^
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 12:23:57
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 12:05:42
Ez dakit aspitituluak ripeatzen, norbaitek badaki nik utsio dizkiot dvdak.

Oso erraza da azpitituluak ripeatzea. Bota begirada bat manual honi (http://www.mundodivx.com/subtitulos/subrip.php) eta berehala ulertuko duzu.

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 12:05:42
Eta bide batez, memorialen bideoak igo ahal ditzakezu? zeren hasi naiz aspitituluak egiten ta ikusi nahiko nuke nola geratzen den, eta ikusteko akatsik badekotan pertsonaiekin edo^^ eskerrik asko^^

Ea arratsalde partean edo igotzen ditudan.
Pertsonaiekin akatsik duzun ikusteko diozunean zertaz ari zara pertsonaien koloreetaz, ze nik lehenengo memorialaren timeoa egin nuen eta koloreak eta jarrita dauzkat eta gainera karaoketxo bat ere egin nuen eta karaoke hori jartzeko asmoa daukadanez egina daukadan timeoa erabili beharko nuke.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 13:40:18
Nik filmeen bideoak lortu ditut emulen. Baina azpitituluak koloretan egiten al dituzue? Nik hori ez dakit nola egiten den...
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 26a, 14:03:34
Aegisub erabiltzen baduzu oso erraza da koloreak jartzea. herramientas->Gestor de estilos-era joan eta hor kolorea daramaten pertsonaia bakoitzeko, bere "profila" sortu behar duzu eta "profil" bakoitzean koloreak definitu. Behin beharrezko pertsonaia guztiak definitu dituzuen, itzultzen zoazen bitartean "comentar"-en ondoan dagoen konboan aukeratu behar duzu zein pretsonaia den hizketan ari dena.

Ez baduzu ongi ulertu irudi batzuk jarriko ditut hobeto azaltzeko.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Ekainaren 29a, 19:24:14
Nik Subtitle workshop erabiltzen dut... Eta Aegisub gazteleraz ba al dago inon? Nik ikusi dudan toki guztietan inglesez dago.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: 717 Noiz: 2007ko Uztailaren 15a, 08:02:41
Nik zuzenketan lagundu dezaket. Ez dut uste euskerara itzultzeko nahiko ona naizenik, baina Japoniarra dakit eta animeko hizkeran espezializatzen hari nahiz. Ez dut denbora askorik, baina zuzenketa egiten saiatzeko prest nago.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Uztailaren 25a, 00:58:42
Norbaiten laguntza behar dut, nik seriea orain dela urte batzuk ikusi nuen eta ez ditut karten izenak ondo gogoratzen. Nik jarriko nukeena idatziko dut eta dakienak esan ondo dauden edo nola diren ondo, mesedez.

Viento -- Haize?
Ventisca -- Bisuts? Haizete?
Salto -- Jauzi?
Flecha -- Gezi?
Acuatica -- Ur? Urtar?
Tormenta -- Ekaitz?
Espada -- Ezpata?
Burbuja -- Burbuila?
Veloz -- Bizkor?
Flote -- Flotatu?
Hielo -- Izotz?
Cambio -- Aldakor?
Dulce -- Gozo?

Eta izen hauek bi era ezberdinetan agertzen dira bi filmeetan, zein da idazteko egokia?
Toya / Touya
Mei-Ling / Meiling
Clow Leed / Clow Reed
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Uztailaren 25a, 01:41:27
Viento = Haizetsu edo Haizetxu, beti eduki dut zalantza horixe, ez dakit ze zentzu eman nahi dioten koletilla horrekin,  Xrekin bizkaieraz izango zen, batuan Haizetxo izango zelakoan nago.

Srekin izango da, 'eguzkitsu', 'indartsu', zentzu horretan izango delakoan nago
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: barraplaust Noiz: 2007ko Uztailaren 25a, 06:04:52
Acuatica=urtar
cambio=aldaketa ezta? aldakor ez al da adjetiboa?

Haizearenari buruz nik uste viento=haizea egokia dela, eta haizetsu=ventoso dela. Aldiz x-ekin idatziz gero diminutiboa da ala?
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: 717 Noiz: 2007ko Uztailaren 25a, 07:27:05
Gauza bat izenei buruz, shaoran ez da shaoran, Xiao Lang baizik. Izena txinatarra da, eta japoniarrak ezin dutenez Xiao Lang idatzi edo esan (L-a ez dutelako eta alfabeto silabikoa dutelako) "Shaoran" idatzi eta esaten dute, baina berez, Xiao lang da. Xiao Lang Lee.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 00:10:30
Beno, lehenengo filma itzuli dut. Ez dakit ziur orain nori pasa behar dizkiodan azpitituluak (orionatk, 0717, zuzenean Belebeltz?), eta beraz hemen (http://www.divshare.com/download/2009361-5b9) uzten ditut.

Zer moduz memorialak, Taichisan?
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 00:19:37
Akatsen bat edo beste pasatzea oso erreza denez, ea baten batek errepasotxo bat ematen dion eta berriz igotzen dituen. Boluntarioarik ez badago neronek egingo dut. Momentuz koloreak jartzen hasiko naiz eta zerbait aurkituz gero zuzenduko dut.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 01:01:12
Bihar emango diot errepaso bat, eta akatsen bat aurkitzekotan zuzenduta igoko dut. Norbaitek bigarren zuzenketaren bat egin nahi badu, ba bere esku ere^^
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 14:14:29
Oso ondo itzulita zegoen! Ia ezer ez dut aldatu, detailetxo txiki batzuk bakarrik. Hor doa: http://www.mediafire.com/?ctmh2zjxajx
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 14:45:47
Primeran :thumbsup. Oraintxe jaitsiko dut eta prest daukadanean igoko dut.

Darko, badakizu azpititulu horiek ze bideorekin daude sinkronizaturik? Eske nik daukadan bideoarekin denborak ez datoz bat eta nahiz eta hauek konpontzen nabilen beharbada bideo hori erabili beharko dut.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 18:58:03
BeleBeltz, bideoaren elinkik ez daukat, incomingetik kendu nuen... izena ?Card Captor Sakura Pelicula.avi? zuen, gaztelaniazko audioa eta 698.08 MB. Gehiago ez dakit...

Orionatk, "oh" eta "eh" h-rekin jartzea ez dakit egokia den, baina beno.

Hori bai, zuzenketa hauek ez daude ondo...
- "emaidazu" jarri duzunean "emadazu" da (8. eta 183. lerroak), eta "ze" euskara batuan "zer" da (76., 508. eta 699. lerroak).
- 94. lerroan "Etxeko lanak bost aldiz" jartzen zuen, etxeko lanak bost aldiz egiteko baldintzarekin esan nahi zuen. Baina zuk "etxeko lanak bost axola" jarri duzu eta ez du hori esaten.
- 137. lerroan "Zera... itsasontziak..." jarri duzu, eta Itsasontziak handiz joan behar du hor, esaldi baten hasiera da.
- 176. lerroan "Berdin izango dizu, ezta?" jarri duzu, eta lehengoa zen egokia: "Berdin izango zaizu, ezta?"
- 263. lerroan, "Horiek ere eder asko daude" jarri duzu. Mutil batzuk politak direla esan nahi du; lehengoa zen egokia:  "Horiek ere eder askoak daude"
- 300. lerroan, "Arrazoia duzu" jarri duzu baina lehengoa da egokia: "arrazoi duzu"
- 370. lerroan "kainoia" jarri duzu eta lehengoa da egokia: "kanoia"
- 631. lerroan, nik hau jarri nuen: "Utzi bukatzen besteei, aizu!", eta zuk "Aizu, utziezu besteei bukatzen!". "Utziezu" ez dago ondo, "utz iezaiezu" idatzi beharko litzateke eta horretarako lehenengo esaldia egokiagoa iruditzen zait.

Norbaiti txikikeriak irudituko zaizkio, baina ahal den ondoen egin behar dira gauzak.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 19:54:26
Aurkitu dut bideoa eta jaisten jarri berri dut. Zuzenketei dagokionez, aldatuko ditut denborak editatzen noan heinean.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 19:57:00
Orduan erabili zurea (Darko), baina bai aldatuko nukeena "oh, ah" horien "h"-a, behintzat niri begira hobeto ematen dit. Ez dakit ziur zein izango den zuzenena.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 23:22:57
Ez, aber, orionatk, aipatutako horiek kenduz gero zure beste zuzenketak ez daude gaizki. Nik egingo nukeena da, zure zuzenketa erabiliz nik aurkitutako akatsak "birzuzendu" edo, nahiz eta horrela BeleBeltzi lan pixka bat gehiago ematen diogun... Baina beno.

Oh, ah, eh, hori ez dakit nola behar lukeen.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 23:36:20
Ba azkenean orionatk-k zuzendutakoa erabiliko dut darko eginiko birzuzenketak gehituz. Nik daukadan bideori azpidatziak doitzerakoan egitea ez zait ezer kostatzen.

Hori bai bideoa japoniarrez denez, zati batzutan nahikotxo kostatzen zait doitzea, nik ditudan denboretan zuk erabilitako esaldi batzuk batu behar baititut. Gainera batzutan; gehienbat izenak esaterakoan, zure azpidatzietan ez daude eta beraz hauek txertatu egin behar ditut. Ea egunotan denbora apur dudan eta denborak doitzen bukatzen dudan.

Oh, ah, eh, "h"-rekin jarriko ditut.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 23:39:20
Oh, ah... uste dut euskerazko libururen bat irakurri dudanean horrela zeudela. Hala ere hori gutxieneko gauza da.
Ba orduan belebeltz, ahal baduzu zuk zeuk egin darko-k aipatu dituen zuzenketa horiek. Barkatu lan extra hori ematea  :blush
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Irailaren 18a, 23:55:23
Lasai, aldaketa horiek egitea ez da batere zaila; oso arin egin daitezke.

Hori bai, ez dut epe finkorik jarriko filma ateratzeko, ez baitakit zenbat denbora eramango didan denborak doitu eta koloreak jartzea. Gainera, darko-k ibili zuen bertsio jaitsi nahi dut honen kalitatea ikusteko eta baita doiketan ditudan zalantza batzuk argitzeko.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 15:37:24
Beno, orain ziur esan dezaket (Euskaltzaindiari galdetu diot XD) bokalak interjekzioak direnean h-rik gabe behar dutela euskaraz. Beraz a, e, o. Gaur jaso dut erantzuna, sentitzen dut BeleBeltz :blush...

Pertsona izenak azpitituluetan idazten al dira? Nik ez nituen idatzi gaztelaniazkoetan ez zeudelako, baina bigarren filmerako galdetzen dut.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 15:51:33
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 15:37:24
Beno, orain ziur esan dezaket (Euskaltzaindiari galdetu diot XD) bokalak interjekzioak direnean h-rik gabe behar dutela euskaraz. Beraz a, e, o. Gaur jaso dut erantzuna, sentitzen dut BeleBeltz :blush...

Orduan aldatuko ditut, orain behintzat ziur dakigu nola idazten den eta hemendik aurrera horrela idatziko dut. Heroes komikian ere uste dut o bat zegoela bigarren atalean. Merezi du aldatu eta berriz igotzea? Momentu bateko kontua denez zuek esan.

Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 15:37:24
Pertsona izenak azpitituluetan idazten al dira? Nik ez nituen idatzi gaztelaniazkoetan ez zeudelako, baina bigarren filmerako galdetzen dut.

Nire ustez hobe da izenak ere jartzea, uste dut fansub guztietan egiten dutela. Eta izenekin zerikusia duena; izenekin batera chan, kun san etab. esaten dituzte eta hauek jartzea pentsatu dut. Zer iruditzen zaizue?

Azpidatziak ia bukatuta dauzkat. Suposatzen dut astean zehar bukatuko dudala, baina beste zalantza bat daukat. Nik jaitsi nuen bideoak audioa 5.1 dauka eta ez dakit zer nahiago duzuen horrela edo estereora pasata? Logikoki 5.1arekin gehiago pisatuko du, baina oso ondo etorriko zaio etxean mota honetako bozgorailu dituenari.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 15:51:57
Ala, nik ta jonnyk h-rekin jartzen genituen DBko subtituluetan  :xD :xD
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 16:35:25
Eta zer egingo dugu orain?? dvd1 v4 edo v5 :xD???
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 17:32:42
Ez, komentatu dut eta horrela geratzen dira; hemendik aurrera nahi izan ezkero alda ditzakegu, ba?a niri behintzat ez nau konbentzitzen harridura dagoenean "aaaa" bat jartzeak, "aaaah" hobeto, ba?a bueno, horrela bada...
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Irailaren 28a, 20:20:17
Broma zan motel, baina niri parra dusta modu batera edo bestera :xD
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Irailaren 29a, 00:01:42

Euskaltzaindiak badino hori... datorren astean aaah izengo da ostabere. Beti dabilz aldatuten. Lehen 2. ondo idatzita egon zan. Gero 2garren jarri behar zala ta gero ostabere 2. ondo dauela. Hori urte batetik bestera.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: 717 Noiz: 2007ko Urriaren 01a, 15:14:37
woh, topic hau guztiz ahaztua nuen. Laguntza behar al duzue oraindik?
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Abenduaren 31a, 13:01:40
Proiektu hau ahaztua neukan :embarrassedd, baina berriz ekin diot eta azpidatziak bideoan erretzea besterik ez da falta, baina ez dakit zein letra mota erabili. Ahal bada, '?' daukan bat nahi dut, baina dauzkadan ganorazkoenak hauek dira eta ez naute askorik konbentzitzen eta beraz ea baten batek hobeagoren bat aurkitzen duen. Bestela hiru hauetarikoren bat erabiliko dut (lehenengoa edo azkena).
(http://img182.imageshack.us/img182/6154/34318072ky9.th.png) (http://img182.imageshack.us/my.php?image=34318072ky9.png)(http://img267.imageshack.us/img267/2333/20524021ir7.th.png) (http://img267.imageshack.us/my.php?image=20524021ir7.png)(http://img99.imageshack.us/img99/9526/47724678ah8.th.png) (http://img99.imageshack.us/my.php?image=47724678ah8.png)
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Ajubita Noiz: 2007ko Abenduaren 31a, 13:20:44
Aukeratzekotan lehenengoa, ba?a gaia aipatzen denez, nik Jester fuentea proposatzen dizuet:
(http://img245.imageshack.us/img245/3577/jesterks9.png) (http://imageshack.us)
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Abenduaren 31a, 13:31:33
Jester erabilita:
(http://img166.imageshack.us/img166/7887/33323582vw6.th.png) (http://img166.imageshack.us/my.php?image=33323582vw6.png)
Ea besteek zer dioten.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: darko Noiz: 2008ko Urtarrilaren 01a, 21:52:05
Jarritako lauretatik niretzat 1.a edo 3.a, hala ere irakurtzeko argia bada edozeinek balio du.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2008ko Urtarrilaren 01a, 22:17:36
Ba beste inork ezer esan ezean lehenengoa erabiliko dut. Ea bihar prestatu eta etzi igoten dudan.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 01a, 22:25:30
Lehena ondo dago. Denetan lodien eta floritura gutxikoa. Subak irakurtzeko ondo dago.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: kenshin Noiz: 2008ko Urtarrilaren 03a, 20:58:21
bai... ondo dago lehenengoa, eta laugarrena ere gustatu zait... ^^
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: Kiogo Noiz: 2008ko Urtarrilaren 04a, 18:32:11
Nik baita lehenegoa eta laugarrena ditut gustokoen.
Orduan proiektua aurrera doa?  :yahoo aupa!! pelikulak  ikusteko gogoa nuen, ba?a ezergatik ere ez nituzke erderaz ikusiko... ahots horiek gorroto ditut!!  :xD
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2008ko Urtarrilaren 04a, 19:50:20
Aipamenaren egilea: Kiogo  Noiz: 2008ko Urtarrilaren 04a, 18:32:11
Nik baita lehenegoa eta laugarrena ditut gustokoen.

Azkenean lehenengokoak erabiliko ditut.

Aipamenaren egilea: Kiogo  Noiz: 2008ko Urtarrilaren 04a, 18:32:11
Orduan proiektua aurrera doa?  :yahoo aupa!! pelikulak  ikusteko gogoa nuen, ba?a ezergatik ere ez nituzke erderaz ikusiko... ahots horiek gorroto ditut!!  :xD

Denbora gehiegi egon da geldirik eta uste dut badela garai ateratzeko. Hala ere, jada igota egon beharko luke, baina ez dut denborarik izan azpitituluak gehitzeko. Nire asmoa, asko jota larunbat gauean azpitituluak gehitu eta igandean igotzea da. Ea ezer ez den gertatzen eta igandean posteatzen dudan.
Izenburua: Re: Filmeak eta extrak azpititulatzeko laguntza eskaria.
Egilea: MikelEiza Noiz: 2008ko Urtarrilaren 06a, 19:30:19
Filma prest daukat daukat eta gehiena igota ere bai, baina argitaratu aurretik ondo dagoela egiaztatu nahi dut. Bitartean igotzen bukatuko dut eta dena ondo badago bihar jarriko ditut linkak.

Ez dakit emulea aste honetan zenbat denbora edukiko dudan martxan eta beraz Divsharera igotzen hasi naiz.