Mezu berrienak

Orria 1 2 3 4 5 6 ... 10
21
Animazio filmak / HARAN SORGINDUAREN BILA - 1988...
Last post by JASS - 2020ko Ekainaren 27a, 11:36:48
HARAN SORGINDUAREN BILA

FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua:
The Land Before Time
Urtea:
1988
Iraupena:
69 min.
Herria:
Ameriketako Estatu Batuak
Generoa:
Marrazki bizidunak
Jatorrizko hizkuntza:
Ingelesa

EZAUGARRIAK
Bideoa:
1920x1080 - 23,976fps
Audioa:
Estereoa
48000 Hz
Hizkuntzak:
Euskara
Ingelesa (jatorrizko bertsioa)
Azpitituluak:
Ez

SINOPSIA
Zatoz historiaurreko abentura batera Hankatxo, Zera, Buztanorratz, Ointxo eta Petrie dinosauroekin, familia guztientzako film goretsi honetan. Oso-oso aspaldi, artean sumendiak erupzioan eta lurra ikaran ari ziren aro batean, Hankatxo izeneko brakiosauro txiki bat bere kasa moldatu beharrean aurkitu da. Haran Zabalera abiatuta, bidean lau dinosauro gazte aurkitu ditu, eta denak batera doaz kondairetan aipaturiko lurralde haren bila. Bidean mila sorpresarekin eta mila arriskurekin egingo dute topo, eta gure lagun-talde txiki baina ausartak era guztietako zailtasunei eta harraperi beldurgarriei egin beharko die aurre. Hala, bizitzaren lezioa eta talde-lanaren garrantzia ikasiko dute. Steven Spielbergen eta George Lucasen eskutik, eta Don Bluth (Fievel eta mundu berria ospetsuaren egilea) zuzendari dela, Haran sorginduaren bila animaziozko ipuin irudimentsu eta maitagarria da, adiskidetasuna, leialtasuna eta maitasuna abesten dituena. Txikien zein nagusien bihotzak harrapatuko ditu.

DESKARGATU
22
Komikiak / Er: Asterix - 04/38
Last post by Ajubita - 2020ko Ekainaren 26a, 17:07:19
Arbernoko ezkutua igota.
23
Komikiak / Er: Asterix - 03/38
Last post by Ajubita - 2020ko Ekainaren 25a, 20:31:08
Joku olinpikoetan igota.
24
Komikiak / Er: Asterix - 03/38
Last post by Ajubita - 2020ko Ekainaren 24a, 20:33:26
Beste bi ale igota.

Aurrerago lehen zenbakia berrigoko dut kolorazio zuzenduarekin.
25
Komikiak / Er: Asterix - 01/38
Last post by Ajubita - 2020ko Ekainaren 21a, 23:03:51
PDF formatuan igotzen badut, ezin diot artxiboari nik eman nahi diodan izena eman, bestela Megak ezabatzeko arriskua baitago. Horregatik sartu dut izen itsusiko RAR batean pasahitza jarriz.

Neu ere tamaina jaistearen aldekoa naiz, baina ez dakit zenbat. Eta jakizuela berez 16 aldiz handiagoa dela eskaneo originala XD
26
Komikiak / Er: Asterix - 01/38
Last post by Josu Etx - 2020ko Ekainaren 21a, 22:56:27
Pdf formatuan egonda ongi legoke rar batean sartuta ez balego zuzenean ikusi ahal izateko. Erresoluzioa ere gehiegizkoa iruditzen zait, batez ere komiki osoak gb erdia delako.
Edonola ere bihar botako diot begiradatxo bat eta esango dizut zer moduz.
Mila esker!
27
Komikiak / Er: Asterix - 01/38
Last post by Ajubita - 2020ko Ekainaren 21a, 22:20:42
Atzerago edo aurrerago egin behar nuen zerbait da.

Azken urteetan Salvat edizio berri bat argitaratzen ari da, irudi eta itzulpen berriatuarekin. Nire gusturako itzulpen berria gramatikaren bikaintasunarekin obsesionatuegi dago, irakurketaren esperientzia zertxobait izorratuz; Elkarren itzulpena irakurtzeko dezente atseginagoa zen, beraz, edizio horretan oinarrituko ditut igoerak.

Umetan Asterixen zale amorratua nintzen eta komiki guztiak neuzkan. Oraindik hemen daude, baina zoritxarrez zati-zati eginda dauzkat hainbeste erabiltzeagatik, beraz, bigarren eskuko erosketen bitartez ari naiz bilduma erregeneratzen.

Oso zaila ari da izaten denak lortzea, bai denbora bai diru aldetik, beraz, ondo zaindu nahi ditut, hau da, ez ditut eskaner batean sartu nahi, ondo eskaneatzeko izugarri tolestu behar baitira. Bigarren eskuko erosketak nahiko aurreratuta dauzkat eta horri esker ale gehienak errepikatuta dauzkat, beraz, ez daukat hauek eskaneatzeko arazorik, baina beste batzuk oraindik ez daukat errepikatuta eta ale horiek ez ditut eskaneatu/matxakatu nahi. Denak lortzen saiatuko naiz, baina baten batek zentzu horretan kolaboratu nahiko balu etxean aleren bat daukalako, asko eskertuko nioke.

Lehen aldia da honelako zerbait egiten dudala eta zoratzekoa izan da prozesua. Nobatada asko ordaindu ditut baina gauza asko ere ikasi ditut, hurrengo aleetan denbora asko aurreztuko didatenak. Emaiozue begiratu bat mesedez eta eman zuen iritzia. Pasatu egin naiz tamainarekin?
28
Komikiak / Asterix - 16/38
Last post by Ajubita - 2020ko Ekainaren 21a, 22:20:21
Asterix





Komikiaren datuak:

Herrialdea: Frantzia
Generoa: Abentura
Urtea: 1961
Sortzailea: Rene Goscinny eta Albert Uderzo
Sinopsia: K.a. 50. urtean gaude. Erromatarrek Galia osoa armaz hartuta daukate... Osoa? Ez! Galiar menderaezin batzuek burua makurtu gabe eusten diete oraindik ere indarrez sartu nahi dutenei. Eta bizimodua ez da batere erosoa Babaorum, Aquarium, Laudanum eta Petibonum kanpamendu txikietan dauden soldadu-taldeetako legionario erromatarrentzat...



Digitalizazioaren ezaugarriak:

Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 50
Pisua: 180 mb
Formatua: RAR
Erresoluzioa: 3071x4000



Estekak:

01 - Asterix galiarra - [Euskal-Encodings]
03 - Asterix eta godoak - [Euskal-Encodings]
04 - Asterix gladiadorea - [Euskal-Encodings]
05 - Asterix galiako itzulian - [Euskal-Encodings]
06 - Asterix eta Kleopatra - [Euskal-Encodings]
08 - Asterix Bretainian - [Euskal-Encodings]
10 - Asterix legionaria - [Euskal-Encodings]
11 - Arbernoko ezkutua - [Euskal-Encodings]
12 - Asterix joku olinpikoetan - [Euskal-Encodings]
14 - Asterix Hispanian - [Euskal-Encodings]
17 - Jainkoen egoitza - [Euskal-Encodings]
18 - Zesarren erramu-koroa - [Euskal-Encodings]
21 - Zesarren oparia - [Euskal-Encodings]
23 - Obelix eta konpainia - [Euskal-Encodings]
27 - Asterixen semea - [Euskal-Encodings]
29 - Arrosa eta ezpata - [Euskal-Encodings]

Pasahitza: euskal
29
Z / Er: [MEGA] Ziegak eta Herensug...
Last post by Ajubita - 2020ko Ekainaren 18a, 16:35:04
¡Muchísimas gracias!
30
Hizketa txokoa / Er: Estekak ez doaz eta ez dir...
Last post by iragoiko - 2020ko Ekainaren 17a, 23:09:37
Nere ustetan 4-5 interesaturekin eramangarria egin daitekela. Hilabero 2-3 € suposatuko luke.
Orria 1 2 3 4 5 6 ... 10