Sortzailea darko, 2008ko Apirilaren 15a, 22:52:16
0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.
Aipamenaren egilea: www.euskalsex.comPasa den urtea saiatu ginen baina ezinezkoa egin zitzaigun. Aurten, ordea, lortu dugu! ?Marranas con Ganas? (Carlos Resa, 2003) euskarara bikoiztu dugu, Euskadin filmatu zen lehen pelikula pornoa hain zuzen. Holan gure helburuei fidelak izaten jarraitzen dugu, hau da, euskara industria porno-erotikoaren inguruan dagoen guztian normalizatzea.?Marranas con ganas? Gasteizen filmatu zen 2003ko udan, Gasteizko DIVAfilms produkzio-etxearen esku. Bertan parte hartu zuten aktore-aktoresak honakoak izan ziren, Max Cort?s, Bibian Norai, Laura Brent, Sheila, Alex, Giuseppe eta Miguel ?ngel, azken hau Gasteizko seme. Eszenak arabako hiriburuko hainbat lekutan filmatu ziren, besteak beste, Lakuabizkarra auzoan edota Alde Zaharreko hainbat tabernatan.Filmaren argudioa honako da, lagun diren hiru neska urtero biltzen dira bere esperientzia sexualak kontatzeko. Garai batean, hiru lagun hauek pisukideak izan ziren.Kazetaria eta noiz behinkako zinema pornoko zuzendaria den Carlos Resak, bere karrera osoa Euskadiko hedabideetan burutu du. Argazkilaritzaren eta zinemaren maitale honek, hainbat laburmetrai eta luzemetrai bat zuzendu ditu, bat izan ezik guztiak porno tematikaren inguruan. Resa ere diskotekentzako ikuskizun antolatzailea da eta Bartzelonako Nazioarteko Zinema Erotiko Gay Festibalaren (Heatgay) karrozaren koodinatzailea da Madrilgo Gay Harrotasunaren Martxan. Bestalde, egun jada existitzen ez den Gasteizko Nazioarteko Zinema Festibalean (NEFF) partehartu zuen. Egun, Euskadiko Nazioarteko Areto Erotikoko (Euskalsex) eta Bartzelonako Nazioarteko Zinema Erotiko Gay Festibalaren (Heatgay) zuzendaria da.Bikoizketa Jos? Miguel Vilaltak zuzendu du Euskadiko Nazioarteko Areto Erotikoaren laguntzaz. Banaketa Producciones Xfilmsen esku egongo da. Pelikula Aretoak irauten duen egunetan salgai egongo da Xfilmsen standean eta etorkizun batean bere web orrian egongo da salgai ere: www.produccionesxfilms.com.Pelikula bere zuzendariaren esku aurkeztua izango da..
Aipamenaren egilea: getxoztarra Noiz: 2008ko Apirilaren 16a, 20:02:49Kasting-a egingo zuten bikozleak aukeratzeko? edo kaletik topaten eben lehenengoak izan dira?
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Urtarrilaren 06a, 20:33:362008ko hari bat berpizten... pelikula euskaraz ikusi duzu ala? XD