Inork badaki nola jaitsi megavideoko bideo bat?

Sortzailea Ajubita, 2010ko Uztailaren 09a, 15:36:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ajubita

Galdetu egin didate eta egia esan ez dakit nola egiten den. JDownloaderrekin jaisten hasten da, baina 72 minutu baino gehiago badauzka bideoak, gutxi gorabehera 72 minutuek dauzkaten megak bakarrik jaisten ditu, eta gero geldirik geratzen da. IPa aldatzean berriro hasten da hutsetik, ezin da pauserik egin.

jonnydbz

Hori ez dakit zergatik gerta daitekeen. Zer jeisten ditu megauploadeko linkak edo megavideokoak?

Bestela ere nik JDownloaderren stop ematen badut eta gero berriz play, fitxategia gelditu zen lekutik hasten da, ez hasieratik.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Ajubita

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2010ko Uztailaren 09a, 18:26:33
Hori ez dakit zergatik gerta daitekeen. Zer jeisten ditu megauploadeko linkak edo megavideokoak?

Bestela ere nik JDownloaderren stop ematen badut eta gero berriz play, fitxategia gelditu zen lekutik hasten da, ez hasieratik.
Megavideotik .flv fitxategia jaisten du, eta kasu honetan 72 minutuen megak jaistean Estado: Descargan mantentzen da, baina ez dut jaisten jarraitzen; pause eman eta gero play eginda ez du ezer egiten, eta detener edo deshabilitar emanda, gero play emandakoan hutsetik hasten da berriro. Hori megavideokoekin bakarrik gertatzen zait, besteek lehengo lekutik jarraitzen uzten dute.

Arsenicum

Nik fairefoxen Downloadhelper gehigarria erabiltzen dot. HOrregaz FLV hori jaitsi ahal izango dozu. Hala ere, jatorrizko artxiboa jaisteko premium kontua euki beharko dozu.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

jonnydbz

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Arsenicum

Megavideon dagoena megauploaden dago, baie nik dakitela premium kontu batez baino ezin da jaitsi.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ajubita

2010ko Uztailaren 10a, 12:55:26 #6 Azken aldaketa: 2010ko Uztailaren 10a, 14:52:44 Ajubita(e)k egina
Eta zein DownloadHelper dago? Ze konplementoen bilatzailean 22 emaitza agertzen dira

EDIT: Keeptuberekin badoa.

EDIT: Kauen, baina 72 minutu bakarrik honek ere.

Ajubita

Web bat aurkitu dut megavideoko linka sartu eta megauploadekoa itzultzen duena, baina ematen duen linka izorratuta dagoela esaten du gero megauploadek, baina megavideon bideoa ikus daiteke.

baronluigi

Pasa iezaidazu bideo horren Megaupload-eko linka (zerbitzari horretarako baldin badago behintzat) eta nik mezu pribatuz fitxero hori jeisteko premium link-a emango dizut. Link horri jarraituz, fitxeroa premium abiaduran jaitsi ahal izango duzu, Premium erabiltzaile izan beharrik gabe.

Hori bai, premium link hori inorrekin ez elkarbanatzea eskatuko nizuke, zeren eta 6 pertsonek link hortatik aldi berean jaitsiera bat hasiko balute, kontua blokeatuko lidakete.

Ajubita

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2010ko Uztailaren 12a, 02:26:45
Pasa iezaidazu bideo horren Megaupload-eko linka (zerbitzari horretarako baldin badago behintzat) eta nik mezu pribatuz fitxero hori jeisteko premium link-a emango dizut. Link horri jarraituz, fitxeroa premium abiaduran jaitsi ahal izango duzu, Premium erabiltzaile izan beharrik gabe.

Hori bai, premium link hori inorrekin ez elkarbanatzea eskatuko nizuke, zeren eta 6 pertsonek link hortatik aldi berean jaitsiera bat hasiko balute, kontua blokeatuko lidakete.
Serie bat zen, eta link mordoa lirake. Zortea izan du eta azkenean beste pertsona batek egindako igoera bat aurkitu du. Jakinmina neukan azkenerako, baina badirudi premium izan behar dela.

baronluigi

Giga bat baino gehiago okupatzen duten fitxategiak jaisteko premium izan behar da ezinbestean.