Ren eta Stimpyren showa 1-4, 7-8, 11-12, 14/61 [E-Mule]

Sortzailea Aju, 2008ko Irailaren 11a, 17:21:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Ba ez dakit egia esan, baina suposatzen dut anaiak jarriko lukeela hala izanez gero.

jonnydbz

Bidali email bat anaiari, ze uste dut kenduta dagoela ;)
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Otsailaren 10a, 21:59:22
Bidali email bat anaiari, ze uste dut kenduta dagoela ;)
Hombre, emaila.... teknologia gehiegi. Bihar deituko diot ze orain igual lo dago.

Aju

Emaila bota dit eta konektatuta omen dago...

jonnydbz

Orduan ez zaitut inondik ere aurkitzen
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Aju

La pregunta del millon...

Etxera heldu naiz, eta artxiboak ez ditut topatu. Datuak berreskuratzeko programa batekin begiratu eta zerrendan agertu dira :blink Inork ez ditu ezabatu: elinkak hartu, foroan idatzi eta bere horretan utzi nuen ordenadorea, eta anaia ere ez da izan :blink Artxiboen egoerak "muy bueno" zekarren, eta berreskuratu egin ditut.

Gainetik ikusita ondo daude, baina dena egongo da ondo? Zeozer gertatu daiteke? Esan nahi dut, agian 20 megako bideo laburren bat jaisten badut eta atalaren memoria zati baten gainean idazten badu, bideo konbinatua edo aterako da? :meparto:

jonnydbz

Berreskuratzena elinkaren hash laburpena berdina bada ez dut uste ezer gertatuko denik. Oso-oso inprobablea da. Dena den, berriro jarri dituzu?? Ze oraindik ez zaitut aurkitzen.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Otsailaren 13a, 17:22:29
Berreskuratzena elinkaren hash laburpena berdina bada ez dut uste ezer gertatuko denik. Oso-oso inprobablea da. Dena den, berriro jarri dituzu?? Ze oraindik ez zaitut aurkitzen.
Suposatzen dut igande gauean utziko ditudala.

Taichisan

Ta galdeta tontoa, ez da erabilgarriagoa Megauploadera igo ta kitto? zeren emulearen kontuagaz gaude beti, inork ezin dau ezebez jaitsi ta aski ezagutu dugu ez dela distribuzio metodo hoberena egia esan.

Ta Karekanoren azken atala oraindik falta zait, ia egunen baten igo ahal didazun mesedez^^ :silba:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2009ko Otsailaren 13a, 21:10:50
Ta galdeta tontoa, ez da erabilgarriagoa Megauploadera igo ta kitto? zeren emulearen kontuagaz gaude beti, inork ezin dau ezebez jaitsi ta aski ezagutu dugu ez dela distribuzio metodo hoberena egia esan.

Ta Karekanoren azken atala oraindik falta zait, ia egunen baten igo ahal didazun mesedez^^ :silba:
Nik abisatzen dizuet enoala igotzen ezer megauploadera, ze niretzako benetan kagada dena megauploadena da. Jendeak aurreko astean izan zuen oker nenbilela ikustarazteko aukera Arturoren bi atalekin, eta inork ez zuen emulen jarri, jonnyri ahaztu eta besteak a saber non geratu diren.

Eta Taichisan, ez haserretu baina katxondeoa Galactik footballena da, 365 egun baino gehiago jarri nuela emulen jaisten eta hor daude...

jonnydbz

Beti berdina diot, bakoitzak igo dezala nahi duena eta nahi duen moduan. Ajuk emulen igotzen du. Taichisanek megauploaden igotzen du. Bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu, biak. Ez diot eztabaida honi zentzurik aurkitzen. Gainontzekook atal hauek jeitsi nahi baditugu, igotako lekutik jeitsi beharko ditugu. El que quiera peces que se moje el culo. Emule instalatu behar bada, instalatu. Megaupload "instalatu" behar bada, "instalatu" ::Vudu
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Otsailaren 13a, 22:01:09
El que quiera peces que se moje el culo.
Nik behintzat argi daukat. Arturoren megauploadeko linkak jarri nituenean elinkak jartzeko eskatu nuen, eta inork ez zuen ezer idatzi, eta emuleko bilaketan ez ziren agertzen. Horixe da jendearen jokabide naturala, jarri orduko neukan susmoa, eta bete egin zen.

Egia da megauploadeko igoera hauekin jende gehiago sartzen dela foroan eskerrak emateko, eta eskertzekoa da. Releaseekin jendearen esker ona bilatuko banu, megaupload litzateke aukera egokiena. Baina nire helburua ez da hori. Nik nahi dudana eskuragarri egotea da ahalik eta denbora gehien. Ondorioz, gehiago baloratzen dut foroan eskerrak ematera sartzen ez den baina emuletik jaitsi eta konpartitzen daukan pertsonaren jokaera, megauploadaren planak ematen dituen emaitzak baino. Niri berdin zait bakoitzak zer metodo darabilen konpartitzeko, baina nik badakit nire asmoak betetzeko zein den aukera ona.

Taichisan

Aspaldi esan nuen ezin dudala emulerik erabili ripeatzen hari naizenean ta eguenro nabil ripeatzen horregatik orain lortu dudanez GALACTIK FOOTBALLen falta zitzaidan atala, laster hasiko naz telesail osoa igotzen asike lasai^^

Ia laster portatil bat erosten badut ta emulea jartzen dudan ere kompartitzeko^^

dena den, gai honetaz aparte, ez dakit inok jarri ditudan release berriak jaitsi dituzuen, horrela bada ahal izanez gero Emulean jarri porseakaso, nahiz ta megauploadean ez dira atxinduko 2 urtez(bueno inoiz bez ze bi urte barru erosiko dut beste bat fijo), ordun artxiboen irauntasunari buruz lasai^^ behintzat nik eta arsenicumek igotakoakXD
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

10. atala azkenean ezabatu egin dut ze seinale faltagatik salto mordoa zeuzkan. Orduan 5, 6, 9 eta 10a taichisanen esku geratzen dira.

jonnydbz

Eskerrik asko, baina ez dakit ze arraio pasatzen ari den. DBZko azken extra jarri eta berehala jeitsi dit, eta atal hauetan pasibo bezala agertzen zinen. Extra jeitsi bezain pronto atal hauetatik desagertu zara, ez daukat azalpenik honetarako... :serie1_wall:
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.