Aipamenaren egilea: xaxi Noiz: 2008ko Urriaren 23a, 13:07:05
Barkatu Jonydbz baina nik zerbait egin badut eskerrak ematen hasi naiz beraz ez dakit zergatik diozun hori.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urriaren 22a, 22:02:54
(...) Gehienetan ezta eskerrak emateko ere. (...)
Gehienetan eta beti ez dira berdinak. Hau jartzearen zergaitia
Ajuk azaldu dizu. 100 pertsonak jaisten dabiltzala jakin eta foroan 10ek baino ez dugu eskerrak ematen. Zeu 10 horien artean zaude orain, beraz, ez daukazu zertan hau eraso moduan hartu. Ikusi dut, oso ondo gainera, eskerrak eman dituzula, orduan ez dakit nolatan sartu zaren beste taldean. Gaizki ulertua baino ez da izan.
Eta orain nire iritzi pertsonala botako dut beste zatiaren inguruan. Ez dezala inork gaizki hartu, baina badaezpada esan egiten dut. Youtuben edo Megavideon ez dut inoiz serie bat jarraituko, kalitatea hutsaren hurrengoa delako. Resoluzio oso txikia, eta gainera dena birkonprimitu egiten da, eta asko gainera. 400 pixeleko zabalerako bideoa pixelatuta ikusten da, bloke ederrekin, ba imaginatu pantaila osoan ikustean... Gauza laburrak ikusteko noizean behin, beno, baina serie oso bat...
Hala ere, banaketa metodoaren gaian gehiago esateko daukat. Muntatzaile bakoitzak ikusi behar du zein metodo erabili, eta beraiek nahi duten moduan egin dezatela. Emule, bittorrent, pando, ares, deskarga edo seur mezularitza, norbaitek zerbait jaitsi nahi badu eskeintzen den sistema onartu beharko du. Adibidez,
Ajuk emule erabiltzen du ia beti (beti ez esatearren),
Taichisanek noizbehinka pandoa erabili du,
Arsenicumek serieren bat deskarga zuzenera igo du...
Dragoi Bolaren kasua itzela iruditu zait,
Orionatk-ek emule bitartez banatzen du, eta derrepentean
KamiKaze_Chalaok Megauploadera igo zituen, eta orain
Laprast berdina egiten ari da Rapidsharerekin, eta gainera
Killerrek menuak egin ditu. Hau egin dute inork ezer eskatu gabe. Hau bai dela parte hartzea. Eta hau da, nire uste apalean, bilatu behar dena.
Honen aurkakoa Dragoi Bola Z da (kuriosoa). Ajuk kriston lana egin ondoren, batzuk atalen iturriak bermatzen saiatzen gara, eta ikusten dugu zenbat jende jaisten duen. Aurreko kasuan ez bezala, jendeak eskatu egiten du deskarga zuzenean jartzeko, baina ez da inor animatzen... Parte hartzea: 0.
Hau guztia esan ondoren,
Xaxi, badakit agian pixkat borde hitz egiten ari naizela, baina hau da gertatzen ari dena. Nire ustetan gutxienez. Hori bai, ez dut esan nahi ezin dela serie hau deskarga zuzenean jarri edo Megavideon, edo beste lekuren baten.
Norbaitek egin nahi badu, egin dezala.PD: barkatu Gazteak serieari buruz ezer ez esateagatik.