DBZ remasterizatuta eta HDn apiriletik aurrera

Sortzailea jonnydbz, 2009ko Otsailaren 08a, 21:11:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ajubita

Justu fad dakartzanak ez ezabatu ze horiek efektuak dauzkate, eta une honetan ez dakit zein den "fad"en estruktura. "fad" hori, letrak gardenak izatetik opako izaterako efektu hori da.

jonnydbz

Ziurrenik abestiak ez ditudala itzuliko, ze japonieraz eta ingelesez daude eta ez dakit nola egin...
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

jonnydbz

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

jonnydbz

fad horiek kendu ditudala esatea ahaztu zait. 4 baino ez zeuden, eta behar izanez gero originaletan aurkitzea oso erraza da { bilatuz.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Ajubita

Paradice irakurri nuenean deigarria egin zaitzaidan, baina enintzen molestatu konprobatzen, suposatzen nuen egin duenak ni baino dokumentatuago egongo zela eta. Ez dudala ulertzen da zergatik dioen openingean zati horretan kalitatea falta dela :silba: Ez dakit zergatik, baina normala egiten zait ikusten dudan guztia :blink Eta kanjiarena... klaro klaro :meparto: :meparto: :meparto: :meparto:

EDIT: Ostras, subetaz ahaztu naiz. Eskerrik asko.

Ajubita

Beno, zuzenketa batzuk:

Aipatu8
00:01:44,605 --> 00:01:51,820
Bere gurasoen planeta ziur asko etsai batengandik suntsitua izan zen.


Nik "batek" jarriko nuke. "gandik" hori zail da esplikatzen zergatik ez, baina zuzena izango zen helburua "babestea" balitz, baina hondatzea denez, gaizko dagoela esango nuke.

Aipatu27
00:04:13,754 --> 00:04:19,009
Son Goku zoriontsu eta osasuntsu hazi zen, eta Bulmarekin batera,

28
00:04:19,009 --> 00:04:28,310
zazpi Dragoi Bolak bilatzeko bidaia hasi zuen, denak batzean edozein gurari egi bihurtuko zuten.

Amaieran zeozer falta duelako eman dit. Esaldiak ematen du "hasi zuen"en bukatu behar duela, eta gero luzapen hori dauka, eta ez dauka loturarik izateko markarik sartuta. Zaila da proposamenen bat egitea, baina loturarako, gaztelerazko "los cuales" bezalako zeozer jarriko nuke. "zeintzuk" etortzen zait burura, baina arraro gelditzen da "zeintzuk denak batzean, edozein gurari egi bihurtuko zuten".

Aipatu33
00:04:55,003 --> 00:05:02,511
Gero, Dragoi Bolei esker betiko gaztetasuna lortu zuen Satan Bihotz Txiki Deabruen Erregearen egitasmoak deuseztu zituen, behin eta betiko.
Agian oker nabil, baina Satan Txikiren aita ez zen "Satan" bakarrik deitzen? Bai "Satan Txiki" bai "Satan Bihotz Txiki" uste dut semearen izena zela.

Aipatu35
00:05:13,146 --> 00:05:22,573
Hiru urte beranduago, kondairazko borroka burutu zen Gazte -- Santanen haragitzea -- eta Son Goku helduago baten artean.
Soberan.

77
00:09:21,687 --> 00:09:25,315
Eta gainera joan egin behar dugu Iratxo Dotoka zaharra ikustera.
"r" falta.

Aipatu102
00:12:49,686 --> 00:12:51,480
Oso altua eta boteretsua zara.
"altua" zekarren? Nik, irakurtzen nengoela, "ahaltsua" irakurri dut automatikoki, eta gero konturatu naiz.

Aipatu106
00:13:04,326 --> 00:13:08,580
Zer!? Ez al dakizu norekin ari zaren hizkentan?
Soberan.


Aipatu132
00:15:19,169 --> 00:15:21,296
Eta zu beti bezain lizun jarraitzen duzu.
"zuk"

Aipatu187
00:18:00,664 --> 00:18:06,503
Bai, ezta? Berak dio ez dugula arte martzialik behar mundua bakean dagoelako.
"Arte Martzialik" jarri dut, DBko subekin bat etortzeko.

Aipatu193
00:18:25,731 --> 00:18:27,399
Aitonaren oroipenean.
"oroipen" hori ondo ez dagoela esango nuke. Gaztelerara itzulita "en el recuerdo" litzake, baina hitz egokia "en recuerdo" da, ulertzen? Nik "oroimen" jarriko nuke, zuzenago egiten zait, baina horrek ere antzeko arazoa dauka... momentuz "oroimen" uzten dut. "omenez" ya ez dut uste...

Aipatu213
00:19:59,241 --> 00:20:02,327
Katxalot! Zergatik dago plenata hau egoera honetan?
planeta

Beno, orain koloreztatzea bakarrik falta dute. Aegisubekin emango diet kolorea.

Ajubita

2009ko Apirilaren 11a, 22:02:09 #66 Azken aldaketa: 2009ko Apirilaren 11a, 22:04:33 Ajubita(e)k egina
Galdera bat daukat. Azpitituluak ere badaudenez, zer nahiago duzue: AVI bat eta azpitituluen artxiboa aparte ala MKV bat guztiarekin? Nik momentuz ez dakit MKVa bi audiorekin egiten, baina bilatzea besterik ez da izango. Atala berriro igo beharko nuke, baina nire aldetik behintzat, arazorik ez.

EDIT: Bide batez, azpitituluentzako ze fuente?

Ajubita

2009ko Apirilaren 11a, 23:55:03 #67 Azken aldaketa: 2009ko Apirilaren 11a, 23:57:01 Ajubita(e)k egina
Hona hemen azpititulu ia-ia finalak. Koloreztatu egin ditut, eta aurrerantzean 10 minutu baino ez dizkit eramango atal bakoitza koloreztatzea, beraz, neuk egingo dut.

Fuentea "Jester" da, beraz, jaitsi ezazue Jesterren fuentea eta jarri Windows/fonts karpetan ez daukazuenok. Zabalik nago edozein fuente aldeketa, kolore aldaketa, letra tamaina, etabarrerako, eta baita ere lehen aipatu ditudan zuzenketen eztabaidarako.

Bi pertsonak hitz egiten zuten lerroak banatu egin ditut.

Pentsatzen egon naiz eta azkenean onena AVIan uztea da, eta artxiboa solte.

Norbaitek iritzia eman nahi badu, oraintxe da unea. Mesedez, orain ez baduzue ezer esaten, ez esan gero ere, ze kriston putada da DVDa grabatuta daukazula, norbait akats txikitxo batekin etortzea, txorrada bat delako baina akatsa izate horrek azkenean zuzentzera tentatzen zaitu.

EDIT: Azpitituluak berez kargatzeko, jarri bideoaren izen berdina (luzapena batek AVI eta besteak ASS izango du, noski). Codec pakete dexente bat badaukazue, DirectVobSubek berak kargatuko dizkizu automatikoki. Bideoa zabaltzean, beti kargatuko dizkizu, nahiz eta euskeraz ikusi nahi, beraz, erlojuaren ezkerrean agertzen den gezi berdeari eskuineko botoiarekin eman eta "Hide subtitles" aukeratu.

Ajubita

Azkenean ikasi dut MKVa nola doan, eta askoz aukera hobea egiten zait. Bi sub egin ditut, bata zentsurena eta bestea atal osoarena. DirectVobSubek automatikoki kargatzen duenez lehen azpititulu artxiboa, zentsura jarri eta listo. Gero audioa eta azpititituluak aldatu/kendu nahi badira, erloju ondoko gezi berdetik egin eta listo. Honela azpititulurik itsatsi behar ez denez, kredituak jartzekotan nago.

jonnydbz

2009ko Apirilaren 12a, 01:32:48 #69 Azken aldaketa: 2009ko Apirilaren 12a, 01:39:02 jonnydbz(e)k egina
Aipatu
Aipatu27
00:04:13,754 --> 00:04:19,009
Son Goku zoriontsu eta osasuntsu hazi zen, eta Bulmarekin batera,

28
00:04:19,009 --> 00:04:28,310
zazpi Dragoi Bolak bilatzeko bidaia hasi zuen, denak batzean edozein gurari egi bihurtuko zuten.

Amaieran zeozer falta duelako eman dit. Esaldiak ematen du "hasi zuen"en bukatu behar duela, eta gero luzapen hori dauka, eta ez dauka loturarik izateko markarik sartuta. Zaila da proposamenen bat egitea, baina loturarako, gaztelerazko "los cuales" bezalako zeozer jarriko nuke. "zeintzuk" etortzen zait burura, baina arraro gelditzen da "zeintzuk denak batzean, edozein gurari egi bihurtuko zuten".
Hori uste dut zeinak hitzarekin egiten dela, edo antzeko batekin. Ikusi adibide hauek.

Aipatu
Aipatu33
00:04:55,003 --> 00:05:02,511
Gero, Dragoi Bolei esker betiko gaztetasuna lortu zuen Satan Bihotz Txiki Deabruen Erregearen egitasmoak deuseztu zituen, behin eta betiko.
Agian oker nabil, baina Satan Txikiren aita ez zen "Satan" bakarrik deitzen? Bai "Satan Txiki" bai "Satan Bihotz Txiki" uste dut semearen izena zela.
Hau fijo ondo dagoela. Satan Bihotz Txiki aita da, eta semea Gazte, Satan Txiki, Satanko eta horrelakoak.

Aipatu
Aipatu102
00:12:49,686 --> 00:12:51,480
Oso altua eta boteretsua zara.
"altua" zekarren? Nik, irakurtzen nengoela, "ahaltsua" irakurri dut automatikoki, eta gero konturatu naiz.
You're very high and mighty. Gauza asko ez nekizkien nola itzuli, eta google traductorrek horrela erantzun dit: Usted es muy alta y poderosa.

Aipatu
Aipatu187
00:18:00,664 --> 00:18:06,503
Bai, ezta? Berak dio ez dugula arte martzialik behar mundua bakean dagoelako.
"Arte Martzialik" jarri dut, DBko subekin bat etortzeko.
Ze sub? Hala ere ez diot zentzurik ikusten maiuskulatan jartzea, ez da izen propio bat-eta.

Aipatu
Aipatu193
00:18:25,731 --> 00:18:27,399
Aitonaren oroipenean.
"oroipen" hori ondo ez dagoela esango nuke. Gaztelerara itzulita "en el recuerdo" litzake, baina hitz egokia "en recuerdo" da, ulertzen? Nik "oroimen" jarriko nuke, zuzenago egiten zait, baina horrek ere antzeko arazoa dauka... momentuz "oroimen" uzten dut. "omenez" ya ez dut uste...
Elhuyar: recuerdo:
Aipatuoroipen, oroitzapen, gomuta, gogorapen
Recuerdos de la infancia: haurtzaroko oroitzapenak.
Hemos puesto una placa en recuerdo del montaƱero muerto: plaka bat ipini dugu hildako mendizalearen oroipenean.
Horrela jartzearen arrazoia hor dago, behar nuen adibidea ekartzen zuen eta hitz hori jarri dut. Gainera, oroimen memoria bezala etortzen zait gehiago.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Ajubita

"Arte Martzial"ena multilengoaiako proiektuagatik nioen. Minuskulaz uzten ditut beraz.

Beno, hemen atalaren suba eta hemen zentsura.

Hasierako "Euskal Encodings" eta "Itzulpena jonnydbz" horiei kasurik ez, 21. segunduan sartu ditut kredituak. Momentuz hortxe uzten ditut lerrook, kanjien itzulpenaren faltan. Geroxeago emango dute bigarren atala, eta laster aterako denez raw berria, orduantxe begiratuko dut zein zen esanahia.

jonnydbz

ASS-a ikusten egon naiz, eta uzten badidazu estiloetan kritika txiki bat egin behar dizut, baina nire ustez garrantzitsua dena. Azpidatzien irakurpena errazteko kontraste handiagoak behar dira, kolore argi eta ilunen artean. Adibidez Gokuren estiloan barrualdea zuria da eta kanpoaldea urdina, baina argitxoa ere. Nik ilunagoa jarriko nuke. Berdin Santako, Raditzekin eta besteekin. Edo bestela alderantziz, kanpoaldea aldatu beharrean barrukoa aldatu eta bertan kolore iluna sartu. Hala ere normalean argia barruan eta iluna kapoan erabiltzen da. Eta kolore fosforitoak ekidin badaitezke hobeto, Bulma adibidez. Gero, letra txikitu daitekeela uste dut, ze lau lerro agertzen zaizkit 4:55ean, ia pantaila erdi.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Ajubita

Beno, hori nire gustuengatik egin dut, esperientziagatik nahiago izaten dudalako barruko kolorea zuria izatea, eta noski, horrek asko mugatzen zaitu barietatean, eta zaila da pertsona bakoitzari kolore bat esleitzea. Beno, komentatuko dugu bakoitzari zer jarri. Letra zenbatean? Ni pixkanaka joan naiz igotzen 26ko tamainatik, eta honela konbentzitu nau, baina noski, ni Chichiren esaldiari egon naiz begira, luzeena zelakoan. (Dena den, oraintxe begiratzen nabil eta niri 3tan egiten dit 4:55an).

jonnydbz

2009ko Apirilaren 12a, 12:58:07 #73 Azken aldaketa: 2009ko Apirilaren 12a, 14:20:31 jonnydbz(e)k egina
Arraroa da bakoitzari modu batean egitea :meparto: Ni Media Player Classic Homecinema - 1.1.796.0 erabiltzen ari naiz. Zuk beste bat erabiltzen duzu? Defektuzko tamainarekin ondo ikusten nuen, baina agian aulkian eserita nengoelako izango zen.

Tamainarekin jolasean ibili naiz, eta ez dakit, bat esatearren 36 esango nizuke, horrekin diztantzia batera ere ondo irakurtzen dela uste dut. Eta inportanteena, esaldi hori 3 lerrotan banatzen zait :meparto:

Tokio Toshokanen raw-ak irtetzen hasi dira.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Ajubita

Nik Media Player Classic nabil erabiltzen.

Ta lasai, RAWa, eta ona, badaukat ya :cool: Euskerazko audioak ateratzen nabil :cool: