Mmmm... baliteke ni izatea erruduna. Asteburuan tildeen kontua konpontzeko, datu-baseen atalean dagoen 'convert to UTF-8' edo antzeko aukeraren bati eman nion eta baliteke orduan desagertu izana. Sentitzen dut.
Atzo egon nintzen begira ea datu-basean zerbait berreskura nezakeen, baina ez dut modurik aurkitu eta daukan azken back-upa, aldaketak egin ostekoa da; uste nuen ez zela ezer galdu eta orain azken hau bakarrik daukat gordeta.
Hala ere, Ajuk esan zidan, Sakuraren bertsio hau beste fororen batetan ere argitaratzen dela eta beraz, linkak berreskuratzea ez dela oso zaila izango.
Hurrengo batetarako back-up pare bat gordeko ditut, ea berriz ez den horrelakorik gertatzen eta pixka bat lasaiago nabilenean saiatuko naiz foroa behar den bezala jartzen, egunotan dabilen mugimenduak merezi du eta.