Web horri hau ezagutzen al duzue?

Sortzailea baronluigi, 2009ko Abuztuaren 22a, 12:35:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ronbin

Zumarra, linux-en bideoak konprimitzeko botaiozu begi bat handbrake-ri. Nik dvd-ak ripeatzeko erabiltzen dut eta nahiko emaitza onak ematen dizkit. Nik h264-ra pasatzen ditut bideoak baina xvid erabiltzeko aukera ere ematen du. Ez da gordianknot bezain osoa baina deinterlace eta holakoak egiteko aukera dauka eta cropping-a automatikoki egiten du.

Horrez gain ogmrip ere erabiltzen dut, baina honek dvdak ripeatzeko balio du bakarrik (besteak edozein fitxategi hartzen du sarreratzat)

zumarra

Kaixo Ronbin:
Eskertzen dizut. Probatu nahi izan dut baina ez dut lortu nahi nuena egitea. Nik Tdt-tik grabatu (mpeg haundi bat sortzen da) eta bideoak Xvid-era pasatzen ditut Avidemux-ekin. Handbrake-k ez du aukera hori ematen, bakarrik ripeatu. Horretarako, Linux-etik, AcidRip erabiltzea gustatzen zait, baina, esan bezala, denbora dexente da ez dudala ezer ripeatzen.
Eskuminak.

zumarra

Kaixo:
Esan nuen bezala www.gratisweb.com/marrazkiak berritzen hasia naiz. Atal batzuk berritu ditut eta beste batzuk poliki poliki ari naiz. Bestalde, atal berri bat ere sortu dut "Zero 3 Patrulla". 3 atal besterik ez dago oraindik baina osatzen segiko dut.
Eskuminak

AKET

Aupa Zumarra, zergatik ez duzu irudi erealeko filmak eta telesailak jartzen?

zumarra

Kaixo Aket:
Ba... telebista gutxi ikusten dut. Zerbait ikusi nahi dudanean seriesyonkis-era jotzen dut. Marrazkiena umeengatik da eta ez daukat beste ezer grabatuta euskaraz...

AKET

Beno materialagatik baldin bada, txoko honetan ia-ia guztia megauploadtik dago, ez dut uste inork esango dizunik ezingo duzula materiala artu zeren euskarazko materiala elkarbanatzeko eta disfrutatzeko daukagu. Eta gero eta zenbait txoko gehiagotan euki obeto.

Ronbin

Zumarra, handbrakek edozein fitxategi onartzen du sarrera moduan. Igual zuk bertsio zahar bat probatuko zenuen. Begira zer jartzen duen webgunean
AipatuHandBrake is no longer limited to DVDs: it will now accept practically any type of video as a source. This massive enhancement was achieved by tapping into the power of libavcodec and libavformat from the FFmpeg project.

zumarra

2009ko Irailaren 16a, 15:41:16 #37 Azken aldaketa: 2009ko Irailaren 16a, 16:09:26 zumarra(e)k egina
Aipamenaren egilea: AKET  Noiz: 2009ko Irailaren 14a, 17:35:39
Beno materialagatik baldin bada, txoko honetan ia-ia guztia megauploadtik dago, ez dut uste inork esango dizunik ezingo duzula materiala artu zeren euskarazko materiala elkarbanatzeko eta disfrutatzeko daukagu. Eta gero eta zenbait txoko gehiagotan euki obeto.


Kaixo Aket:
Mezu hau ez dut ulertzen....
Azalduko bazenit.....

Ronbin: Azkenean erabili ahal izan dut HandBrake delako hori. Aurreko eguneko arazoa izan zen, proba egiteko segundu gutxiko artxiboa sortu nuela eta hain txikia izanik "no source" ematen zidan. Minutu batetik gorakoak behar dira, nik uste, eta hau ez da arazo bat. Ibili naiz probak egiten eta h.264 codec-a ezin dut erabili nire etxeko disko gogor multimediak ez dituelako irakurtzen baina xvid eta ffmpeg bai. Autocropina ere oso ondo dago eta gainontzeko guztia. Alegia, programa ona eta avidemux baina erosoagoa dela aitortu behar dut. Baina akats (hobeto esanda, hutsune) haundi bat du: Ez dut aurkitu nondik aukeratu grabatutako artxibotik zer zati nahi duzun konbertitzea. Hau da, nik grabatzen ditut programak margen batekin, hasi grabatzen 15 minutu lehenago eta bukatu 15 minutu beranduago. Orduan 30 minutuko saiorako ordu beteko artxiboa grabatzen da. Egin ditudan probetan aurrena artxibo osoa bihurtu behar izan dut HandBrake-rekin (motelagoa ordu bete bihurtzea 30 minutu baino) eta gero Avidemux-ekin sobratzen dena kendu. Emaitza ona da baina dena egiteko programa bakarra erabili nahiko nuke. Badakizu nola egin moztearena Handbrake-rekin?. Bere web orrian begiratzen ibili naiz, baita google-en ere, baina ez dut aurkitu.
Eskerrik asko

Ronbin

Ba ez dakit bideoak mozteko aukerarik daukan, nik beti dvdak ripeatzeko erabili dut... moduren bat ikusten badut esango dizut

EGOTAKU

Animazio gutxi ditu weborri honek...,agian doraemonen kapitulak jaitsiko ditutxD

AKET

Aupa zumarra, esan nahi dizudana nahi duzuna emen baldin badago edozein filma lortu nahi baduzu, eskatzen duzu eta zihur nago inork arazorik ez dizula emango.

zumarra

2009ko Azaroaren 24a, 21:43:26 #41 Azken aldaketa: 2009ko Azaroaren 24a, 21:46:58 zumarra(e)k egina
Kaixo Aket:
Eskerrik asko eskeintzagatik.
Egia esan, ez dut materialik behar. Nik dudana internetera igotzen dut beste edozeinek hartzeko. Besterik ez.
Eskuminak

zumarra

Kaixo:

www.gratisweb.com/marrazkiak berritzen segitzen dut eta "Mamu harrapariak" eta "Gadget Inspektorea" atal berriak sortzen hasia naiz. Espero dut zuen interesekoa izatea.

Egotaku: Sentitzen dut zure gustokoak ez izatea; behar bada, umeak edukitzean bestelako iritzia izango duzu...

Bestalde, harrituta nago baina pozik, Google-en "marrazki bizidunak deskargatu" bilatzean, nire orria lehenengoa agertzen dela ikustean....

Eskuminak.

zumarra

Kaixo:

Serie batzuk grabatzen ari naiz eta hurrengo ostegunean goizeko 9-retan Yogiren lasterketa espaziala eta Woofy botako dute aldi berean Etb1 eta Etb3-n. Nik ezin ditut biak grabatu eta eskertuko nuke norbaitek grabatzea, megauploadera igotzea eta link-a niri bidaltzea. Prinzipioz ostegunean bakarrik Etb3-n Yogiren lasterketa espaziala (nik Etb1-eko Woofy grabatuko dut).

Oraindik ez dakit hurrengo egunetan laguntza hau beharko dudan.

Aldez aurretik, eskerrik asko

Zumarra

Taichisan

Lasai Zumarra, Yogiren guztia dut eta grabatuta aspaldi, falta zaidana igotzea da, ezin bait dut ezer igo( beste post baten azaldu dut nire ezbeharra baino danok nitaz paso egin dute oraingoz,...).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!