Web horri hau ezagutzen al duzue?

Sortzailea baronluigi, 2009ko Abuztuaren 22a, 12:35:21

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Baina Spiroruren telesail hau ez da nik ezagutzen nuena. Nik ikusten nuena 1995-ean botatzen zutena da xD. Hau eguneratuagoa dago. Hala ere desberdindu egin behar dira Spirou handiaren eta txikiaren komikiak. Bigarrenak humorez josita daude, eta lehengoak aldiz, akzioz. Oso gidoi onak dituzten komikiak dira nire ustez Spirou handiaren istorioak.

zumarra

Kaixo:

Bai; Spirou telesail hau 2006koa da. (http://fr.wikipedia.org/wiki/Spirou_et_Fantasio_%28s%C3%A9rie_t%C3%A9l%C3%A9vis%C3%A9e_d%27animation%29)

Web ofiziala: http://www.spirouetfantasio.com/ nahiz eta marrazki bizidunei buruz ezer gutxi badago ere, komikiei buruz informazio zabala dago.

Eta Spirou Txikia, aldiz, oso komiki ona da baina ez umeentzat, baizik eta gazte-helduentzat. Dagoeneko 14 ale argitaratuta daude Frantzian (http://www.lepetitspirou.com/) eta Espainian, zoritxarrez 7 besterik ez (nik ebay-lortu nituen).

Eskuminak

zumarra

Kaixo:

"Dragoi ehiztariak" seriea osaturik dago:

http://marrazkiak.99k.org/Dragoi.html

Eskuminak,

Zumarra

Taichisan

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2010ko Abuztuaren 12a, 06:10:58
Kaixo:

"Dragoi ehiztariak" seriea osaturik dago:

http://marrazkiak.99k.org/Dragoi.html

Eskuminak,

Zumarra


Benetan flipantea zea ZumarraXD a zelako lan pila kentzen hari didazun XD
Eskerrik asko benetan!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

baronluigi

Abisatu behar dizuet oporretan egon naizela eta bertan nire etxerako TDT txiki bat erosi dugula, grabatzeko aukera dakarrelarik. Oporretako etxean proba bat egin nuen pen drive batekin, eta "VELOCIDAD DE GRABACION INSUFICIENTE" jartzen bazidan ere, ederki grabatzen zuen. Ez dut geldiune txikienik ere nabaritu xD.

Hortaz, nahi baduzue, ni ere hasi ninteke serieak kapturatzen xD. Baina Abuztu ondoren izan beharko du, grabagailua nire gurasoek baitadukate oraindik gure oporretako etxean.

igone

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2009ko Abuztuaren 23a, 01:02:46
Web-gunean dagoen marrazki bizidunen fitxategia jeitsi dut eta hau da agertzen den zerrenda:

- Abere taldea
- Amaigabeko istorioa
- Berenstain hartzak
- Conan detektibea
- Donkey Kong
- Doraemon (2)
- Doremi
- Dragoi Bola Z (baina abesta GTrena da)
- Erroman jandalo
- Hankatxo - Familia
- Harriketarrak
- Hartz txiki
- Hattori
- Heidi
- Hirukiak (11)
- Isidoro
- Jidou jokoak
- Kalimero
- Katutxakur
- Keroro sarjentua
- Lucky Luke
- Megaman
- Nonochan
- Norman normala
- One Piece
- Pantera Rosa (2)
- Pokemon (2)
- Sakura
- Scooby-doo
- Seabert
- Sherlock Holmes
- Sorgin aspertua
- Speed Racer
- Tom eta Jerry
- Vickie bikingoa
- Yogi
- Zero 3 patrulla

Dotakon, Fly, Arale, Ninja Dortokak... nik nahi ditudanak bat ere ez...

nik nahi ditudanetatik, one piece bakarrik azaltzen da
death note, monster,avatar, hell girl...e.t.b

zumarra

Kaixo: Azkenean "Mamu harrapariak" seriea osaturik dago:

http://marrazkiak.99k.org/Mamu.html

Baita "Karate Kid" ere:

http://marrazkiak.99k.org/Karate.html

Eskuminak,

Zumarra

http://marrazkiak.99k.org

baronluigi

Epa zumarra. Lehenik eta behin mil esker egiten duzun lan guztiagatik. Aspalditik nenbilen gauza bat zuri galdetu nahian. Team Galaxy telesaila grabatzeko asmorik ba al daukazu?

zumarra

Kaixo Baronluigi:

Ba oraingoz ez. Animalia eta Tom eta Jerryr-ekin nabil eta beste batzuk osatu nahiean (Dinosauroak, Nire urrearrain maltzurra..). Ez daukat denbora gehiegi eta, oraingoz, honekin nahikoa dut.

Zu zerbait grabatzen zabiltza?

Eskuminak,

Zumarra