Kodea Lyoko- Code Lyoko (2003-2007) (97/97) [ONLINE]

Sortzailea Taichisan, 2007ko Abuztuaren 05a, 19:46:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

Baina gauza da marrazki bizidunak ez direla agertzen EITB NAHIERAN, eta hor dago arazoa ahin zuzen ere, horregatik esaten dizut nola egin duzun zehatz mehatz, nola bilatu duzu webgune horretan Kodea Lyoko eta Doraemonen filma?
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

egoninobi

Nahieranen sartzean nabigazio-menuan "Azken 7 egunak" jatzen duen botoi berde handi bat dago. Sakatu bertan eta aste osoko ordutegia agertuko zaizu. Goiko partean "ETB3" sakatu eta ikusgai dagoen guztia agertuko zaizu.

Xoxobon

Aupa, 4x02 atala falta da. 4x02 jartzen dun bideoa 4x01 bideoa da errepikatuta.
Mundu berri baten hazia gure bihotzetan daramagulako.

egoninobi

2018ko Apirilaren 21a, 21:22:39 #48 Azken aldaketa: 2018ko Apirilaren 21a, 22:06:36 Egoni(e)k egina
Aipamenaren egilea: Xoxobon  Noiz: 2018ko Apirilaren 15a, 23:45:46
Aupa, 4x02 atala falta da. 4x02 jartzen dun bideoa 4x01 bideoa da errepikatuta.


Aupa! Badirudi atalak izendatzerakoan akatsen bat egin nuela. Ez daukat falta den atala, baina zorionez oraindik ETB3n emititzen dabiltza. Adi egongo naiz atala berriro botatzen dutenean harrapatzeko, baina luzerako izango da orain 1x20tik baitoaz. Mila esker abisatzeagatik! :agurtu:

Xoxobon

Iepe berrize,

Atzo ETB3n #31.garrenen zihoazten. Esango nuke hirunaka edo launaka emititzen ari direla, beraz baliteke bihar edo astelehenean (eztakit egia esan asteburuan programazioa aldatzen duten o ez) botatzea 42.

Baten bat grabatzekotan badago abixatzeagatik, besterik ez.
Mundu berri baten hazia gure bihotzetan daramagulako.

egoninobi

2018ko Apirilaren 27a, 23:36:08 #50 Azken aldaketa: 2018ko Maiatzaren 08a, 23:00:05 Egoni(e)k egina
Aipamenaren egilea: Xoxobon  Noiz: 2018ko Apirilaren 26a, 18:08:59
Iepe berrize,

Atzo ETB3n #31.garrenen zihoazten. Esango nuke hirunaka edo launaka emititzen ari direla, beraz baliteke bihar edo astelehenean (eztakit egia esan asteburuan programazioa aldatzen duten o ez) botatzea 42.

Baten bat grabatzekotan badago abixatzeagatik, besterik ez.


Aupa Xoxobon.

Bai, badirudi hirunaka doazela. Baina 42 ez da 4x02, 2x16 baizik. 4x02 atala 67. atala da. :barre:

Hala ere laster iritsiko da, adi egon beharko naiz beraz. Mila esker abisuagatik, ni arduratuko naiz. EiTB Nahieranetik erraz deskargatu daiteke grabatu beharrik gabe, beste atal guztiekin egin nuen bezala.

EDIT: Orain lehen denboraldiaren erdira jauzi egin dute inongo zentzurik gabe...