Beno, lehen atala jeitsi eta multimedia reproduktoreak ondo tragatu dit :pozik: (DBZ ez bezala :haserre:). Orduan DBK ikusten hasiko naiz. Lehen atalean komentatu dezakedana:
Gustatu zaidana:
- Egia da azkar doala, eta niri gustatu zait. Ronbinek beste hari batean esan zuen bezala Son Gohan basotik doaneko bodrioa kentzea eskertzen da.
- 4:3 izatea niretzat puntu positibo bat da, horrela ez da marrazkietan detailerik galtzen, adibidez ez dira buruak moztuko.
- Nahiz eta aurreko Iratxo Dortokaren ahotsa ez egon, esan beharra dago bikoizketa ahotsak nahiko ondo aukeratuak izan direla.
- Satan Txiki bezalako izenak mantentzea, eta japonierazko izen arrarorik ez jartzea (momentuz).
Ez zaidana gustatu:
- Karini Korin izena jarri diote.
- Hasierako espoilerra ikaragarria da. Freezer agertzearena...
- Gokuri pitilina moztu diote... berriro haziko ote zaio buztana bezala?
- Raditzek "gure aita berdin-berdina zara" dio, ziurrenik zuzena izango da, baina arraroa da.
- Gohan eta Krilinen ahotsak ez zaizkit batere gustatu. Eta narratzaileari erreberberazio pixkat jarriko nion beste ahotsetatik bereizteko.
- Eta azkenik, opening eta endigaren abeslaria... Bikoiz dezala, baina mesedez abesteari utzi...
Esan beharra daukat, espero nuenarentzat, ondo dagoela lehen atala.
PD: behin eszenak mozten hasita, birojoarena ken zezaketen XD