DORAEMON atal gida

Sortzailea egoninobi, 2012ko Otsailaren 23a, 11:39:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Jartzen zuenagaitik... uste dot baietz.... edo burue joan dat?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Ajubita

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2012ko Otsailaren 27a, 00:45:31
Jartzen zuenagaitik... uste dot baietz.... edo burue joan dat?
Ez dot uste danik, e. Arraroa egiten jat ze bestela lehen denboraldiko bakarra izango zan .tv-n egon da, eta ni hiru3ra adi egon naz eta han ez dabe jarri. Ganera 2 titulo bakarrik daukoz ipinita.

egoninobi

Orduan kendu egingo dut zein denboraldikoa den jakin arte.

Ajubita

Eskerrak kontua eramaten ari zaren, ze pila bat atal neuzkan izendatzeko eta zoratu beharrean egon naiz. Nahiz eta ezer idazten ez ibili jakin ezazula zerrenda hau jarraitzen dudala eta oso erabilgarria zaidala, eta horregatik joan eguneratzen falta gabe, mesedez!

egoninobi

Lasai, ia egunero begiratzen dut denbora badut. Utzi dena nire esku.  :keinu:

Arsenicum

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2012ko Martxoaren 07a, 15:37:21
Lasai, ia egunero begiratzen dut denbora badut. Utzi dena nire esku.  :keinu:


Eskerrikasko! Neu be egunero nabil begire ta zerrenda gero ta luzeaua ikusten dot. Jarraitu holan!
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

egoninobi

Kaka zaharra!!! :haserre:
Atzo lehen denboraldiko atal guztiak kendu zituzten hiru3 webgunetik eta oraindik ez dituzte ipini berriro.
Suposatzen dut ipiniko dituztela berriro, telebistan segitzen dute emititzen.

egoninobi

Berriro ipini dituzte atalak webgunean eta eguneratu dut dagoeneko atal gida.

Badut zalantza bat.
181. ataletik aurrera atal bakoitzak bi atal bakarrik ditu eta atalen izenak agertzerakoan desberdin izaten da. Nire ustez beste denboraldi bat da baina eitbren arabera 1. denboraldia da. Ez dakit zer pentsatu.

Ajubita

Aipamenaren egilea: Nitrome8  Noiz: 2012ko Martxoaren 23a, 07:59:10
Berriro ipini dituzte atalak webgunean eta eguneratu dut dagoeneko atal gida.

Badut zalantza bat.
181. ataletik aurrera atal bakoitzak bi atal bakarrik ditu eta atalen izenak agertzerakoan desberdin izaten da. Nire ustez beste denboraldi bat da baina eitbren arabera 1. denboraldia da. Ez dakit zer pentsatu.
Bah, kasurik ere ez. Utzi dakarren moduan ze ez daukagu modurik hori horrela den ala ez kontrastatzeko.

egoninobi

Ongi da. Momentuz eitbren arabera ipiniko ditut denboraldiak.

egoninobi

Azken 5 egun hauetan oporretan egon naiz Nafarroan eta orain bueltan atal gida eguneratzea tokatzen zait.  :baibai:
5 egun kanpoan eta dagoeneko faltan botatzen nuen atal gida osatzen joatea.  :barre:
Aste honetan lasai-lasai ariko naiz atal gida eguneratzen aste oso jai daukat eta. Eskolan hurrengo astean hasten naiz.  :pozik:

Ajubita

Hori hori, zuk jarraitu :baibai:

egoninobi

Bapatean 1. denboraldiko atalak emateari utzi diote eta webgunetik kendu dituzte. Momentuz horrela utziko dut 1. denboraldia, berriro emititzen dituzten arte.
Bestalde 2. denboraldiaren eta 2005eko animearen (Eitbren arabera 7. denboraldia) atalak emititzen hasi dira. Beraz atal gidarekin segituko dut.

Baina bada beste gauzatxo bat: Ez dute oraindik bikoiztu atal berrien openinga, eta ez du ematen asmorik dutenik.  :haserre:  :haserre:  :haserre:
Badakit betiko openinga klasikoa eta polita dela baina berria ere oso ondo dago, nik japonieraz entzun dut eta gustatu zait.
Euskeraz hobea izango litzateke. Espainiarrek eta katalanek bikoiztu dute dagoeneko.

Ajubita

Kaka, ba nik azkenak ez nituen jaitsi.

egoninobi

Oraintxe bertan konturatu naiz goizez 1. denboraldiko atalak emititzen segitzen dituztela baina webgunean ez dituzte ipintzen. Ze pena. Horrela ezin ditugu jakin atalen zenbakiak.