Milesker Iturbe anderea!

Sortzailea burrundaie, 2013ko Uztailaren 06a, 22:26:00

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

2013ko Uztailaren 06a, 22:26:00 Azken aldaketa: 2013ko Uztailaren 06a, 23:10:33 burrundaie(e)k egina
Dudan nago oraintxe, San Ferminen aurreko kontzertua edo Tafallako jota txapelketa ikusi... Benetan programazio joria eta erakargarria. ETB1-era aldaketa sakona ekarri behar zuen horri nire errekonozimendu erabatekoa! :rock:

Taichisan

Bai, benetan penagarria iruditzen zait niri ere... Sanferminak amaitu ta gero zer, Gazteizko, Donostiako ta Bilboko aste nagusien programazio bereziak, oso erreportai potoloekin? Barraketara jun ta triptiko bat egin zenbat diru gastatzen diren bizkaitar ta arabarrak Txoke autoan??
Barregarria benetan, ta ondino SPEED RACER ETA DIAMANTES DE SANGRE EMITITU BARIK PUTAKUME ALAKOOK!!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

ETB1 sobratu egiten zaie. Bizitza osoan marrazkiz josita egon ondoren marrazkiak ETB3ra pasatu dituzte eta orain ez dakite nola bete. Uler dezaket hasieran galduta ibiltzea, baina bada proposamenen bat martxan jartzeko ordua, ez?. Orain España Directo bat egingo dute jairik jai tontakeriak galdetuz eta uda emango dute.

Taichisan

Jaietako programak beti egon dira ETB1en, denok gogoan daukagu JAIAK 98 saio martxosoa non oso itxurosoa zen, baina azkenean dena baztertu ta kampora eraman formatua... Gero berriz berreskuratzerakoan kalitate gutxiko emanaldia izanen da noski, ikusi bestela TELEBILBAO edo CANAL BIZKAIAk egiten dituzten horri buruzko hemanaldiak... penagarriak... :threat:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

2013ko Uztailaren 10a, 23:17:16 #4 Azken aldaketa: 2013ko Uztailaren 11a, 00:08:36 burrundaie(e)k egina
Gero eta zalantza gutxiago dut ETB-ek iseka egiten digula euskaldunoi aurpegira. Une honetan, ETB-K/SAT kanalean alemanierazko film bat ematen ari dira, bai, ALEMANIERAZ eta batere azpititulurik gabe!!!!! Ze kristo! Euskaraz eman ez eta alemanieraz hasi behar al dute orain pelikulak botatzen?? Asko eskatzea ote da euskarazko programazio normalizatu bat gure herriarentzat?? Zuek Surio euskaltzale peto bihurtuko duzue oraindik....

SonGorka4

ez dakit amestu egin ote dudan edo... baina atzo etbko iragarkietan 15 bat film euskaraz emateko duten asmoa ikusi nuen, batzuk beintzat berriak ziruditen, eta astean bat botako dutela uste dut. "laster" etb-n esaten zuten (ez dut gogoan etb1en ala 3n) ea laster hori udazkenean bertan den!!!  :goku:

gainera etb3ko programazioa ere aldatu dute, orain iluntzeetako programazioa indartu egin dute (one piece, galactic f. martin mistery... eta gauean DB), egun osoan ordea betikoa, doraemon eta hello kitty...  :evil:

Aju

Aipamenaren egilea: SonGorka4  Noiz: 2013ko Abuztuaren 21a, 10:27:08
ez dakit amestu egin ote dudan edo... baina atzo etbko iragarkietan 15 bat film euskaraz emateko duten asmoa ikusi nuen, batzuk beintzat berriak ziruditen, eta astean bat botako dutela uste dut. "laster" etb-n esaten zuten (ez dut gogoan etb1en ala 3n) ea laster hori udazkenean bertan den!!!  :goku:

gainera etb3ko programazioa ere aldatu dute, orain iluntzeetako programazioa indartu egin dute (one piece, galactic f. martin mistery... eta gauean DB), egun osoan ordea betikoa, doraemon eta hello kitty...  :evil:
Atzo DBZ 261-263 eman beharrean 261, 216-217 eman zuten, eta gaur 264-266 dago programatuta, beraz 2 atal saltatuko dituzte. Baten batek pentsa lezake ganora pixkat izan eta zuzenduko dutela hankasartzea, baina okerreko emisio hori EPGan bertan ere horrelaxe zegoen programatuta...

burrundaie

Ea ametsa baino gehiago den eta nire hitzez damutzeko aukera ematen didaten...

burrundaie

Hauxe da filmei buruz aurkitu dudana. Ez dakit oso garbi euskaraz, erdaraz, ala bietara emango ote dituzten filmok...

http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/1402260/estreinaldirik-onenak-etbn--denboraldi-berriak-zine-eskaintza-zabala/

burrundaie

Hau al da hasieratik agintzen zeniguten telebista orotariko, orekatu eta anitza? Gaur ETB1en programazioa ikusi eta txahala botatzeko gogoa eman dit: 8,35etik 13,30etara KAMARA EZKUTUA (biharkoa ez da askoz hobea), Surioren urte beltzeenetara itzuli naiz kolpetik. ETB2en ez zinatekete inoiz ausartuko halako zaborreria paratzen! Aski da euskaldunon lepotik barre egiteaz!!!!!! :evil:

http://www.eitb.com/eu/telebista/programazioa/

baronluigi

Telebista anitzaren kontu ori dena babalokeriak ziren. Geroz eta aurrekontu gutxiago dutenez, nahiago dute beraien gauzetara dirua desbiratu dirua behar den edukietan inbertitzea baino.

burrundaie

Badirudi Psek EITBren lerro editoriala dela eta, konfidantza kendu diola Iturbe andreari eta hilabeteko epea ematen diola gobernuari berria jar dezan. Ustezko arrazoien artean ez da ageri, noski, EITBren eredua, erabateko porrota erakutsi duena (ETB1en kasuan bederen). Ez daitezela kexa, gero, jeltzaileak! Beraiek aukeratu baitzuten Pse bide lagun, Bilduren aldaketa sakonaren eskaintzaren aurrean. Onartu izan balute ez dakit gaur egun nolako telebista izango genukeen. Neu behintzat partiduekin eta politikoekin orohar, ez naiz fio batere; ez baita jende sanoa. Orain dela gutxi Eduardo Barinagak, ETB1eko zuzendari berriak, filmak ez zirela euskarara bikoiztuko aldarrikatu zuenean, denok ikusi genuen euskararen lepotik gastuak murrizteko ahalegin trakets bat. Harrez gero, azken hiru asteetan, ETB1ek ez du ez filmarik ez telesailarik eman. Agian beste funtzionario argi-iturriren batek zera iradokiko zion: azpitituludun filmak merkeak dira, baina are merkeagoa batere filmarik ez ematea.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2637288/eitb--psek-maite-iturberen-dimisioa-eskatu-du/

 

Taichisan

Guztiz ados zurekin Burrundaie, ez dakit zertara jolasten duten kateekin, ikusita inora ez garamatzala.
Filmeen eta telesailen egoera ETB1en penagarria da, TVGn galegoz 3 edo 4 filme botatzen ditutze astero, TV3n 14 bat filme astean.... eta ETB1en filme bat ere ez, hau ez da serioa ezta komenigarria zeren guk euskaraz bikoiztutako filme gabe geratzen gera, bikoizleak gero ta lan gutxi daukate eta azkenean behartzen zaie berte ogibide bati eustea (eta batzuek lortu dute), txikiek euskarari uko egiten diete ez daudelako telebistan euskaraz filmerik familiagaz ikusteko.... Ez dakit baina nik uste dut datorren urteko auteskundeetan gauzak aldatzen ez badira, ez direla sekula aldatuko ta euskarazko bikoizketaren amaiera izango dela guztiz, ETB1 kendu, euskara euskal herritik atera ta gero independentzi ohiuak entzun EAJtik.... hipokresia hutsa!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!