BATMAN: MAMUAREN MOZORROA [SF] (1993)

Sortzailea Taichisan, 2007ko Ekainaren 18a, 23:22:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

zumarra

2012ko Urriaren 24a, 15:52:51 #15 Azken aldaketa: 2012ko Urriaren 24a, 15:54:58 zumarra(e)k egina
Godelet: Zure bertsioa ondo atera da eta azalpen txiki bat egingo dut baina jakinmina dut zergatik konprimitu duzu, aurrena, .rar "self-extractor"-ekin eta gero berriz .7z-n...

zumarra


burrundaie


Godelet

Kaixo,
azkenean RAR erabili nuen zatitzeko. 7z-ekin ez dakit nola egiten den eta!  :puppy2:
Azalduko didazue nola?  :pozik:
G o d e l e t

zumarra


Godelet

Erruki jauna, erruki...  :beldur:
Beti erabiltzen dot «Winmount» eta... Ahaztuta neukan 7z-a.  :lotsa:

G o d e l e t

burrundaie


miga

Mila esker zuen lan gogorrarengatik! Orain dela aste batzuk (edo hilabete batzuk, ziur aski) deskargatu nuen filma, baina orain arte ezin izan dut ikusi azterketak eta abar direla eta. Hala ere, primeran dabil, eta izugarri gustatu zait ere. Batmanen jarraitzaile amorratua bihurtu beharko naiz honen ostean, kar-kar! Berriz ere, eskerrik asko. (Eta barkaidazue gaia berpiztu izana, baina "es de bien nacido ser agradecido" delako hori txikitatik sartu didate buruan xD)

Taichisan

Eskerrik asko zuri Miga, horrelako hitzak eskaintzeagaitik^^
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

JASS

Mila esker filmagatik!!!  :pozik:
Itzela da benetan! Galderatxo bat, Batmanen animaziozko seriea euskaraz bikoiztu zen? Nik badut oroitzapena Batmanen marrazkiak ikustea telebistan txikia nintzela, baina ez nago ziur euskaraz zen ala ez...

xbartola

Aipamenaren egilea: JonAnderMindegia  Noiz: 2017ko Otsailaren 28a, 23:33:23
Mila esker filmagatik!!!  :pozik:
Itzela da benetan! Galderatxo bat, Batmanen animaziozko seriea euskaraz bikoiztu zen? Nik badut oroitzapena Batmanen marrazkiak ikustea telebistan txikia nintzela, baina ez nago ziur euskaraz zen ala ez...


Ez dut gogoan ETBn BATMANen marrazkirik eman dutenik. Adam Westen telesaila bai, ordea, 1966koa, POW eta SCRATCH mitikoak zituena. Telesail mundial horren atal parea dugu E-En Ajuri esker (lastima gehiago ez izatea!):

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4869.0

Zuk diozun animazio-serie hura T5n eman zutela esango nuke. Oso ona hura ere, argi-itzalen erabileran, batez ere.
Egin BAT! Egin ZUK!! Eta BATZUK izango gara!!!

Arsenicum

Hori da... nik T5koak ziren marrazki hoiek. Nik ere ez dut uste Euskaraz batmanen marrazkirik egon denik.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

JASS

Ba ziur aski gaztelaniaz ikusiko nuen, ez dut oso argi oroitzen egia esan txikitako garai hori... 😅
Mila esker erantzuteagatik! 😁

Pena da egia esan euskaraz ez egotea, filmak duen bikoizketa kalitatearekin itzela izango litzake...