Amona Kuliskaren Ipuinak (Paper Mario antzeko ipuin euskaldunak) + Babar Elefant

Sortzailea JosuLeeJou, 2012ko Ekainaren 29a, 21:20:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JosuLeeJou

Aupa! Lehenengo ta behin, eskerrik asko hau egiten dozuen denoi. Ez neban espero hamen aurkitutako gauza batzuk berriz ikustea. Nire lehen "post"-a da, asike eskerrik asko, benetan.

Da oin, gauza bat eskatu nahi neban. Eztakit hau leku egokia izango dan, baina eztakit nun jarri bestela. Arazoren bat balego, abisatu edo lekuz aldatu nahi badozue.

Gauzia da, txikitan neuken pelikula batzuk errekuperatzia posiblea dan ala ez galdetu nahi nebala.
"Amona Kuliskaren Ipuinak" (ero holako zeozer), bi zintako kaxa arrosa bat zan (niria gutxienez). Tituluan esan doten bezala, Paper Mario-ren antzeko marrazkiak ziran, ta euskal ipuinak kontatzen zituen (Amona Kuliskak, ume batzuei kontatzen dizkie ipuinak, ipuina-pelikula ikusten dogu, ta berriro amona kuliska ta umeak, gero ipuina, gero amona, etc...). Ez naz asko akordatzen, hiru ipuin bakarrik dekodaz buruan:
Lamia eta Hargina: Harginak bizi hobea izan nahi dau, ta lamiari eskatzeotza beste gauza batian bihurtzea. Eztakit zegaz hasten dan, baina gero Hodei bihurtzen da, gero Harri, ta azkenian Hargina izatera bueltatzen da.
Basajaun: Basajaunak, bizi den kobazuloan irin mordoa deko. Alboko herrian, gazte batek (ipuinaren azkenean) zapata handi batzuekaz joaten da kobazulora, da irin piloan saltatu edo, eta etxera bueltatzen da zapatak irinaz beteta.
Hiru Sorginak: Puta idearik bez. Usteot hondartzan edo portuan ondoan dauen herri batean pasatzen dala dana.

Ointxe ikusita, usteot ipuin guztixak eukiela "moraleja".


Bestia zan "Babar Elefantea". Pelikula bat baino gehiau dauela usteot (nik bat bakarrik neukela usteot). Marrazki Bizidunak diez bebai. Honegaz hitz eingo dogu aurrerago.


Ba momentuz hori da dana. Aber posiblea dan material hau errekuperatzia... Ezin bada, mesedez esan bebai, lerdo bezela itxoiten ez egoteko.

Eskerrik Asko!

Ta web horri honengatik bebai, eskerrik asko talde guztiari!

Josu

jonnydbz

Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Ajubita

Ongi etorri.

Ez dot halako deskribapeneko ezer gogoratzen.

Material hori lortzeko aukerak bi dira:

-ETBk emititzea.
-Baten bat agertzia VHSan daukona grabatuta.

Honarte agertu ez bada, ETBk emotea da aukera bakarra.

JosuLeeJou

lastima...
googlen begiratzen, hau da aurkitu neban web-orri bakarra: http://pmb.ldd.fr/ikas/opac_css/index.php?lvl=coll_see&id=1206
pentseu ot... iguel jungo nazela nire herriko liburutegira, ta zortea badekot han aurkitu. Gero, ripeatzen edo hori ikesten baot, hamen jarri ahalko neuke. Interesgarriak diez umeentzako pelikula horrek.
Da han aurkitzen ez baot, agian web-orri horretan eskatukot ero... usteot holako materiala alkitau eitten dabiela (eztot asko "indagatu").

Ta honetaz aparte, ikusiot Dragoi Bolarekin "arazoak"-edo dekozuezela, ezta? Nik oin dala asko bajau ein neban serie guztia (DB eta DBZ bakarrik). Nahi baozue, Mediafirera igon ahal dot. (Bueno arazoak ez, pasatzen dana da ni ez nazela eMuleren lagun handia... Ointxe hasi naz pixkat ezagutzen... baña bueno, Deskarga Direkta askoz nahiago dot. Ta dana ero ia dana eMulen dekozue -ta lehen megauploaden-).
Gainera, ikusiot DBZKai badekozuela, baina DBZ normala pixkat aldendu ero ein dozuela. Nik, pertsonalki, usteot Kai ez zela inoiz egin behar izan. DBZ (ta DB) klasiko bat da... ta atera zan bezala ikusi behar dala uste dot.

Asike hori, laburtuz, nahi baozue DBZ ta DB igotzen saiatuko naz (eztot denbora laburrean eingo baina...)


Benga ba, eskerrik asko erantzutearren!

Josu

PD: Dennis eta Naxer (edo Nasher edo dana dalakua...) gogoratzeozue? Hori ETBn ikusten neban nik oin dala asko. Hori eztozue eukingo ezta? (Ile beltzeko ta kamiseta gorri-beltzeko mutil bihurri bat ta bere txakurraren istorioak ziran)

Ajubita

Ripeatzen ikasi baino, gatxena egin ahal izatea da, VHSko aparatua eta kapturadora behar dalako.

Dragoi Bolagaz serie danakin pasa dana pasatu da, Megaupload popatik hartzen jun zanian igotako dana izorratu zala. DBZKai bera be popatik hartzen jun da ze mediafireko kontua zarratu egin eusten ¬¬ Igotzen dozun dana eskertzekoa izango da. Ta neu ba ea uda honetan gauzak igotzen hasten nazen.

Dennis eta Gnasherretaz bai gogoratzen naz, baina hori ez dakit sekula emititu daben ETB3 sortu zanetik. Kontutan eukita zumarrak dana grabatzen dabela eta eztaukala, fijo ezetz. Hon dala hilabete batzuk hau osatu gendun.

JosuLeeJou

uf... ordun aparatu hori gabe ezinezkua da ordenagailura pasatzia ez? ba ordun ezebez... aber aparatu hori dekon norbaittek aurkitzen dauzen... Herriko Liburutegixan ero...

Ta Dragoi Bola-na, aber. Gutxina-gutxina jungo naz igoten, asteburutan mas ke nada... Ia astebururo atal bat edo bi igotzen dodazen... (eztakit zenbat tardetan dan gauza bat igotzen baina bueno...)

Dennis eta Gnasherrena.... pena bat. baina bueno, zer eingo otzau.

Beste pare bat gauza...
Ezagutzeozue Basakumeak: Iturri Magikoen Bidezidorra komikia? 1991n urten zan usteot. Nik txikitan neuken, eztakit erosita, oparittuta ero zer... baña Euskeraz eta Erderaz neukan, komiki berdina. Ointxe erderazkue bakarrik dekot, euskerazkue eztekot ideiarik pez nun egon daiteken. Asike aber aste hontan juten nazen liburutegira, ta han galdetu aber dekien. Aurkitzen baot, eskaneatu ta igon eingot.
Euskal Mitologiari buruzkoa da, Basajaun, Amilamia, Akerbeltz, Mamarroak, Anbotoko Mari... ta holakoak agertzen diez. El Señor de los Anillos euskalduna bezala hartu litzateke.. jeje (bueno, bakarrik ezpezie ezberdineko izakiez osatutako talde batek bidai bat egiten dauelako, misio batekin).

Ta bestia... ein zenduzan Dragoi Bolan karatula horrek... batzuk jausi ein die. Barriro igotzeko intentzinoa badekozu?

Benga ba! Parkatu tardatziarren!

Ajubita

Komiki hori ez dot ezagutzen, garai hartan 4 urte bakarrik neukazan :barre:

Karatulak ez dira niriak, beste batek eginda dagoz (ez naiz gogoratzen nok) eta ni ez nazelez halako gauzen laguna, eztaukadaz. Daukazen baten batek igo beharko ditxuz.

JosuLeeJou

Bah... 1991 urtiana, liburuan begituta jakin dot. Nik beranduau eskurauko neuen seguraski. Adin berberekuak garela usteot.

Ta karatulena... pena bat da. Beste batzuk aurkitu otaz googlen bilatuz, baina bueno, erderaz dekie testua... Erabili ahal diez, baina hobeto izango zan horrek errekuperatzia, edo photoshop artistaren batek beste batzuk eittia.... jeje.
Dana dala, Dragoi Bola osua igotzen amaitzen baot, karatula horrek jarriko otaz, norbaittek nahi badauz.
ta beste gauza bat, zer da hobea, banan banan igotzia, 10 ataleko multzotan igotzia (winrar-ekaz ero zeozer), edo Saga bakoitza winrar batian edo bitan igotzia? "uploader"-en munduan barrixa naz ta... jeje

Ajubita

Aipamenaren egilea: JosuLeeJou  Noiz: 2012ko Uztailaren 04a, 17:59:14
Bah... 1991 urtiana, liburuan begituta jakin dot. Nik beranduau eskurauko neuen seguraski. Adin berberekuak garela usteot.

Ta karatulena... pena bat da. Beste batzuk aurkitu otaz googlen bilatuz, baina bueno, erderaz dekie testua... Erabili ahal diez, baina hobeto izango zan horrek errekuperatzia, edo photoshop artistaren batek beste batzuk eittia.... jeje.
Dana dala, Dragoi Bola osua igotzen amaitzen baot, karatula horrek jarriko otaz, norbaittek nahi badauz.
ta beste gauza bat, zer da hobea, banan banan igotzia, 10 ataleko multzotan igotzia (winrar-ekaz ero zeozer), edo Saga bakoitza winrar batian edo bitan igotzia? "uploader"-en munduan barrixa naz ta... jeje
Onena banan-banan igotzia, eta gero DLC fitxategi bat lortu leike linkak pilatuta.

maddalendakari

Kaixo! "Amona Kuliskaren ipuinak" internetetik topatzen saiatzen ari nintzela onaino heldu naiz, eta zuen mezuak irakurri ditut. Aspaldikoak dira eta ez dakit irakurriko dituzuen ere.

Kontua da nik etxean ditudala ipuin hauen bi zintak, kaxa larrosa ta guzti! Eta baita zintak erreproduzitzeko tramankulua ere. Arazoa da ez dakidala nola erabili hainbeste kablerekin eta :S , ezagutzen al duzue modurik ordenagailura pasatzeko? Kalitaterik galdu ez baldin badu noski.

Zuen erantzunaren zain!

JosuLeeJou

Ostras! Ba zintak eukitzia ya pasu itzela da! Dirudienez, kapturadora bat behar da VHS-ak ordenagailura pasetako. Eztakit VHS ta DVD-ak erreproduzitzeko aparatuak balio duen. Bestela, kapturadora hoietako bat Gasteizko lagun bat deko. Baina ni Durangarra naz... Zu nun bizi zara?

Urte erdi pasau da hau idatzi zendunetik, ta hau da zure mezu bakarra, asike eztakit barriro be irakurriko dozun hau (ni noizian behin baino ez naz hona sartzen be...). Baina bueno, a ber suertea dauen...

Artadi

Epa, Babar elefantearenak 2013an igo nituen. Ikusiko zenituen beharbada.

Amona kulixkarena altxorra da. Ea igotzea lortzen duzuen.