Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.

Sortzailea burrundaie, 2013ko Otsailaren 05a, 20:38:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ajubita

Lizentzien auzia erabat-erabat jarraituko bagenu, foroko 99'99% ezabatu egin beharko litzateke, ze ETBk emititzen badu horrek esan nahi du baten bati erosi dizkiola lizentziak, hau da, norbaitek lizentziatuta daukala. Eta lizentzia galduko balu, nork jakin noiz berreskuratuko dituen berremititzeko.

Puritano jarrita, inongo arazorik gabe egin dezakegun gauza bakarra lizentziatu gabeko gauzak jartzea da, eta horrekin foroa desagertu egingo litzateke. Eta punta ateratzen hasita, lizentzia gabeko pelikula/serie hori gauzatzeko segur aski internetetik jaitsi beharko genuke bideoa, baina noski, jaisten dudan herrialdekoek ere zehatz-mehatz beteko baluteke legea, ez nuke aurkituko lekurik lortzeko...

Ez dut uste gai honek inongo koskarik daukanik, ez gara umeak eta denok dakigu zenbaterainoko irismena daukan egin dezakegunak; nik badakit duela astebete argitaratutako musika CD bat igotzea mingarria izan daitekeela disketxearentzat, eta ez nuke igoko; Exkixuren duela hamar mendeko CD bat igotzen badut badakit ez dela ezer gertatzen.

burrundaie

2013ko Otsailaren 06a, 00:28:26 #16 Azken aldaketa: 2013ko Otsailaren 06a, 00:31:20 burrundaie(e)k egina



Kontua da hori ez dakitenek jartzen duten materialarekin zer egin. Horregatik nire ustez gai honi buruzko oinarrizko arau batzuk jartzea agian komenigarria izango litzaiguke.

Ajubita

2013ko Otsailaren 06a, 00:32:23 #17 Azken aldaketa: 2013ko Otsailaren 06a, 00:37:38 Ajubita(e)k egina
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Otsailaren 06a, 00:28:26Kontua da hori ez dakitenek jartzen duten materialarekin zer egin. Horregatik nire ustez gai honi buruzko oinarrizko arau batzuk jartzea agian komenigarria izango litzaiguke.
Bai, bai, hori bai, baina diodana da ez diogula buelta askorik eman behar gaiari, ez gara erreforma sakonetan sartu behar. Hau dena badiot, duela 5-6 urteko mobidengatik da :barre: Baten batek kriston mobida aurrikusten zigulako, eta hemen gaude, hauxe da izan dugun lehen "istilu" aipagarriena :barre:

Ulertzen dut hari honen jomuga musikaren azpiforoa dela; hariak ezabatzeko gaitasuna daukazuenen artean badago baten bat musika arloan jarrita dagoena?, ni neu ez naiz musika entzutekoa eta ez dakit zein diska den zaharra eta zein berria. Ezabatzen has zaitezkete, eta badaezpada harien egileen izenak hartzen joango nintzateke, gero bukaeran mezu pribatu generiko bat bidaltzeko guztiei, aipatuz nola hariak ezabatuak izan diren arrazoi desberdinengatik, behintzat jakin dezaten zergatik, gero ez daitezen aurkitu "justifikatu gabeko" ezabaketarekin.

zumarra

Nik proposamen bat dut:

Urte kopuru bat jarri, adibidez 5 (edo 8, 10, erabaki beharko litzateke) eta orduan:

Azken 5 urteetan argitaratutako euskal egileen cd/dvd-ak ez jarri hemen eskura.

Telebistan botatakoa dohainik zabalduta izan da, edozeinek hartu ahal izatekoa. Liburutegietatik hartutakoak ere dohainik zabaltzen da.

Harritzen nau Katxiporretak cd bat bakarrik-engatik kexatu izana. Oraintxe konprobatu dut eta Zazpikoloroa (dvd-a) erorita dago baina izango da Putlocker-en arazoa. Aurreko dvd-ak eskura daude.

Zer iruditzen?

burrundaie

Nik dakidala eta DVD-ren kasuan salaketarik egon zen hainbat zerbitzaritan Txaperen esanetan beti ere. Gainontzean ni erabat ados. Bost urteko epea zentzuzkoa iruditzen zait.

Godelet

Godelet

ar_abatarra

Pixkat berandu nator eta egia esan, ez dakit hitzik ba ote dudan enterru hontan, zuek igo duzuenaren milarena igo dut eta jeitsi gehiago egin badut ere ez dakit zuek beste egin dudan (honekin ez dut nire 'delitua' txikiago denik esan nahi), hala ere, nik ere (beste proportzio batean izan bada ere) badut nire iritzi propioa gai honekiko eta berau azaldu nahi nuke.
Aipatu nahi dut agian ni izan naizela musika azpiforoari 'kaña' ematen hasi dena, neu hasi bainintzen hainbat talderen diskografiak igotzen. Eta egia aitortu behar badut momentuan ez nuen pentsatu ere egin, gainontzekoek neure jokabide bera izango zutela uste bainuen: entzuten ari zarena gustuko baduzu diska edo kamiseta erosi  edo aprobetxatu eta joan zaitez inguruko kontzertuetara.
Honekin noski, ez da justifikatzen Durangoko azokan diskaren aurkezpena egin aurretik Gatiburen azkena hemen eskura egotea. Noski, horrek gauzak asko aldatzen ditu, nik banuen erosteko asmoa eta hemen topatzeak erosteko premia kendu zidan (azkenean amak oparitu eta sekulako ilusio egin zidan baina hori beste kontu bat da). Hala ere, ni joan izan naiz (eta joango naiz) inguruan eman dituzten kontzertuetara edo kalera rockera edo beste edozein musika topagunera.
Honekin aditzera eman nahi dudana zera da, alde batetik edo bestetik nire ustetan (kontuan izanda gure herrialdea txikia dela gainera) musika talde zein bestelako antzerki eta antzerakoen igoerak egitean 'propaganda' besterik ez gaudela egiten (Gartxot eta bestelako filmeen kasuan salbu).
Gainera, ikusi izan dut gasteizko talde baten maketa igota zegoela, hortaz, web hau musika talde gazteentzako ezagutzera emateko tokia izan liteke.
Bestalde, diska berri horien agerpenak foroaren bisitari emariari lagunduko liokeen arren, deskarga web bilakatuko litzatekeela uste dut, eta ez dut uste hori zenik foro honek jatorrian zuen ideia.

Hala ere, kontu honi bueltak eman ostean eta tartean dauden interesez kontzienteago naizenez geroztik erabaki dut nire musika ataleko aportazioak ezabatzea, eragozpenik ez baduzue behintzat. Eta benetan sentitzen dut musika atalaren erreboluzioaren arduradunetako bat izan banaiz, saiatuko naiz sortutako kalteak nola edo hala konpontzen.

burrundaie

Denok modu batera edo bestera izan gara egoeraren erantzule. Kontua da garaiz zuzenbide egokia hartzea Euskal Encodings-en jatorriko oinarrietara (ziur asko honetaz ere luze eta zabal eztabaida daiteke...) itzul dadin. Nire ustez web orri honek, bere apalean, badu onura edo galerak eragiteko ahalmena. Modu arduratsuan erabiltzea gu guztioi dagokigu...

jonnydbz

2013ko Otsailaren 06a, 21:13:21 #23 Azken aldaketa: 2013ko Otsailaren 06a, 21:44:14 jonnydbz(e)k egina
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 06a, 13:42:05
Nik proposamen bat dut:

Urte kopuru bat jarri, adibidez 5 (edo 8, 10, erabaki beharko litzateke) eta orduan:

Azken 5 urteetan argitaratutako euskal egileen cd/dvd-ak ez jarri hemen eskura.

Telebistan botatakoa dohainik zabalduta izan da, edozeinek hartu ahal izatekoa. Liburutegietatik hartutakoak ere dohainik zabaltzen da.

Nire ustez urteen kopurua asko da, baina beno, nahi duzuen moduan.

Liburutegien kontua ez da hain erraza. Zer gertatuko litzateke liburutegian hartutako CD eta DVDekin? Berdin izango litzateke noiz argitaratu diren? Orduan Pirritx eta Porrotxen DVDa liburutegitik hartuz gero, igotzea baimenduta legoke? Hau aztertu beharra dago.


Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Otsailaren 06a, 20:38:16
Kontua da garaiz zuzenbide egokia hartzea Euskal Encodings-en jatorriko oinarrietara (ziur asko honetaz ere luze eta zabal eztabaida daiteke...) itzul dadin.

Hau lehenago irakurrita daukat eta horrelako zerbait izan zen erantzuna: foroa dragoibola.com bezala jaio zen, eta Dragoi Bola igotzeko helburuarekin. ;)
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

zumarra

Nik liburutegietan libre hartzeko dagoen materialari buruz ez daukat dudarik: egileak ez du xentimo bat ere jasotzen materiala erabiltzeagatik; hemendik bezala.

burrundaie

2013ko Otsailaren 06a, 21:36:47 #25 Azken aldaketa: 2013ko Otsailaren 06a, 21:45:29 burrundaie(e)k egina
Aipatu
Hau lehenago irakurrita daukat eta horrelako zerbait izan zen erantzuna: foroa dragoibola.com bezala jaio zen, eta Dragoi Bola igotzeko helburuarekin. ;)


Hasiera-hasierako helburua agian hori izango zen. Foroa ere askoz txikiagoa izango zen erabiltzailez, materialez eta aditzeraz... Pentsatu nahi dut foroarekin batera helburuak ere zabaldu egingo zirela eta beste helburu batzuk sortuko zirela non euskara ardatza izango zen; bestela nekez iritsiko zen gaur egun Euskal encodings-ek suposatzen duen erreferentzia izatera...

jonnydbz

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 06a, 21:26:19
Nik liburutegietan libre hartzeko dagoen materialari buruz ez daukat dudarik: egileak ez du xentimo bat ere jasotzen materiala erabiltzeagatik; hemendik bezala.

Orduan salaketa berdin-berdin egongo litzateke.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

zumarra

Eta zergatik ez zaio orduan salaketa jartzen liburutegiari????

Honera bere garaian gogora ekarri nuen Jose Manuel de Pradaren "Descargas" izeneko artikulua ekarri nahi nuen baina ez dut aurkitzen. Segiko dut bilatzen...

zumarra

Topatu dut:

Lehenago ere honetaz hitz egin dugu: Tipoa ez zait gustatzen orokorrean eta ez dut uste deskargen alde dagoenik baina artikulu honetan, nire ustez, bete-betean asmatzen du. Ausnarketarako.

http://soyleyendacharlie.blogspot.com.es/2011/01/descargas-articulo-de-juan-manuel-de.html

burrundaie

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Otsailaren 06a, 21:46:11
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 06a, 21:26:19
Nik liburutegietan libre hartzeko dagoen materialari buruz ez daukat dudarik: egileak ez du xentimo bat ere jasotzen materiala erabiltzeagatik; hemendik bezala.

Orduan salaketa berdin-berdin egongo litzateke.


Hala ere ez dugu ahaztu behar salaketa azken lanarengatik bakarrik egin dela, foroan badaude beste hainbat lan beraienak salaketarik jaso ez dutenak. Liburutegietan azken DVD-ak ere egoten dira? Ezjakintasunarengatik galdetzen dut, aspaldi ez bainaiz egon liburutegian....