Author Topic: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.  (Read 17084 times)

0 Members and 1 Guest are viewing this topic.

Offline jonnydbz

  • Laguntzaileak
  • Erabiltzailea
  • **
  • Posts: 2.825
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #30 on: 2013ko Februaryren 06a, 22:33:01 »
Topatu dut:

Lehenago ere honetaz hitz egin dugu: Tipoa ez zait gustatzen orokorrean eta ez dut uste deskargen alde dagoenik baina artikulu honetan, nire ustez, bete-betean asmatzen du. Ausnarketarako.

http://soyleyendacharlie.blogspot.com.es/2011/01/descargas-articulo-de-juan-manuel-de.html
Agian liburutegiek lizentzia dute alokatzeko, eta horrela ez bada ere, liburutegiek ez dituzte kopia digital anitz egiten eta dohan ematen, deskargekin gertatzen den bezala, ale fisiko bakarra da dantzan dabilena. Alokatzen duenak kopia bat egiten baldin badu, ez da liburutegiaren erantzukizuna. Deskargekin aldiz kopia ugari egiten dira, eta jeisten duenak zuzenean egiten du kopia bat gordeta edukitzeko. Hor dago artikulu horren akatsa. Zer esanik ez dago, PSOEren aurkako artikulua dela, Werten legearekin (lehen Sinderena zena) ez du berdina idatziko ziur.

Baina azkenean liburutegietan dagoen materiala igotzearekin orain gauden egoera berberean geldituko ginateke. Ziur nago azken urtetako euskal materiala liburutegiren baten dagoela, beraz, igotzea zilegi izango litzateke.

Liburutegietan azken DVD-ak ere egoten dira?
Zergatik ez? Gatiburen jaioterriko liburutegian bere azken diskoa izango ez dutela uste duzu? Liburuekin bezala da, liburutegi bakoitzak erabakitzen du zer hartu liburutegirako, eta horren arabera gauza bat edo beste izango dute, baina euskal liburutegi guztiak hartuz gero ia material guztia egongo da eskuragarri.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Offline baronluigi

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 1.261
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #31 on: 2013ko Februaryren 06a, 23:33:20 »
Nik proposamen bat dut:

Urte kopuru bat jarri, adibidez 5 (edo 8, 10, erabaki beharko litzateke) eta orduan:

Azken 5 urteetan argitaratutako euskal egileen cd/dvd-ak ez jarri hemen eskura.

Telebistan botatakoa dohainik zabalduta izan da, edozeinek hartu ahal izatekoa. Liburutegietatik hartutakoak ere dohainik zabaltzen da.

Harritzen nau Katxiporretak cd bat bakarrik-engatik kexatu izana. Oraintxe konprobatu dut eta Zazpikoloroa (dvd-a) erorita dago baina izango da Putlocker-en arazoa. Aurreko dvd-ak eskura daude.

Zer iruditzen?

Liburutegietan askotan eduki irten berriak egoten dira. Nire kasuan Gartxoten filma nire herriko liburutegian eskuratu nuen.

Offline burrundaie

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.031
  • HELDUIOK/N HORRI, ADISKIDE!
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #32 on: 2013ko Februaryren 07a, 00:02:47 »
Hala ere, liburuen kasuan behintzat, materiala erositakoa da (merkeago, hori bai), eta egileak portzentaia bat jasotzen du. Orain ez dakit, baina lehen Eusko Jaurlaritzak euskaraz argitaratzen ziren liburuetatik kopuru bat erosten zuen liburutegietan zabaltzeko.
« Last Edit: 2013ko Februaryren 07a, 00:04:28 by burrundaie »

Offline zumarra

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.104
  • Mint 17 MATE (GNU/Linux) Software librea erabili!
    • Telesailak eta pelikulak euskeraz
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #33 on: 2013ko Februaryren 07a, 05:59:23 »
Iritziak iritzi, erabaki bat hartu behar da.

Zeintzuk dira proposamenak?

1.- Euskal Herrian sortutako materiala: 5 urteko epea uztea igo aurretik.

2.- Euskal Herrian sortutako materiala: 10 urteko epea uztea igo aurretik.

3.- .....

4.- .....
« Last Edit: 2013ko Februaryren 07a, 06:08:30 by zumarra »

Offline jonnydbz

  • Laguntzaileak
  • Erabiltzailea
  • **
  • Posts: 2.825
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #34 on: 2013ko Februaryren 07a, 07:40:04 »
3 urteko epea utziko nuke nik.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

Offline burrundaie

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.031
  • HELDUIOK/N HORRI, ADISKIDE!
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #35 on: 2013ko Februaryren 07a, 08:13:32 »
Egia esan ez daukat oso argi. Bost urtekoa gehitxo iruditzen zait eta neuk ere hiru urtekoaren alde egingo dut. Nire ustez hiru urte pasata egin litekeen balizko kalte ekonomikoa oso txikia da.
« Last Edit: 2013ko Februaryren 07a, 08:21:41 by burrundaie »

Offline baronluigi

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 1.261
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #36 on: 2013ko Februaryren 07a, 11:13:47 »
Asko jota 3 urteko epea jarriko nuke nik. Produktuari etekina ateratzeko denbora nahikoa dela uste dut nik. Hori bai, zihur nago sortzaileei ez zaiela hori ondo iruditeko. Beraiengatik izango balitz, guk hona edozer igotzea galarazita edukiko genukeen aspalditik xD.

Zumarra, Manuel De Pradaren textue ez dute inongo baliorik, liburuen deskargei buruz denean, horretan haritzen diren web orriak lehenbailen itxitzea eskatzen baitu. Bere sektoreari kalterik egiten ez dioenean deskargen alde dago, baina bere ogibidea arriskuan ikusten duenean, bere printzipio eskuzabalak alde batera uzten ditu  :haserre:

http://alt1040.com/2011/12/tapiando-la-caverna

Zuk jarri duzun mezua idatzi eta hilabete batzuen ondoren idatzi zuen nik diodan textua. Jada ezinezkoa da osorik irakurtzea, baina hor utzi dizudan artikuluan oso osorik dago, esaten duen gauza bakoitzari erantzun egokiekin erantzunez.
« Last Edit: 2013ko Februaryren 07a, 11:22:08 by baronluigi »

Offline Ajubita

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.901
  • Gender: Male
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #37 on: 2013ko Februaryren 07a, 14:04:10 »
Nik 10.

Edo bestela beraiei galde diezaiekegu email bat bidaliz :barre:

Offline zumarra

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.104
  • Mint 17 MATE (GNU/Linux) Software librea erabili!
    • Telesailak eta pelikulak euskeraz
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #38 on: 2013ko Februaryren 07a, 14:20:02 »
Bale. Bere garaian ere eduki genuen estabaida hau. Zer esaten zuen de Pradak artikulu honetan, zer esan nahi zuen benetan, zer ulertzen nuen nik (nire ustez "entrelineas" irakurri behar da) baina tira, estabaida antzua izanik, gatozen harira:

Hori bai, zihur nago sortzaileei ez zaiela hori ondo iruditeko. Beraiengatik izango balitz, guk hona edozer igotzea galarazita edukiko genukeen aspalditik

Pentsatzen pentsatzen, beste aukera bat ere okurritu zait.

Komeniko al litzaioke EE-ri (litzaiguke) Euskal Herriko kultura arloan dabilen orokin ondo konpontzea eta ezer ez igotzea? Zuzenean euskaraz sortutakoa ezer ez; bakarrik bikoiztutako materiala igo. Akaso jarrera inteligenteena izan daiteke nahiz eta zerbait sakrifikatu behar (Hala ere material guztitik euskaraz sortutakoa %3 inguru besterik ez da izango. Ez jartzearekin ez dugu apenas ezer galtzen eta dexente irabazi daiteke). Nik duda daukat epe luzea (10 urte) eta ezer ez igotzea artean. Momentuz 3. aukeraren alde egingo dut.
Ausnarketa gehiago behar dira eta iritziak aldatu daitezke.

Proposamenak:

1.- Euskal Herrian sortutako euskarazko materiala: 3 urteko epea uztea igo aurretik.

Baronluigi, Jonnydbz, Burrundaie


2.- Euskal Herrian sortutako euskarazko materiala: 10 urteko epea uztea igo aurretik.

Ajubita


3.- Euskal Herrian sortutako euskarazko materiala: Ez igo ezer.

Zumarra


4.- .....
« Last Edit: 2013ko Februaryren 07a, 14:55:37 by zumarra »

Offline baronluigi

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 1.261
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #39 on: 2013ko Februaryren 07a, 15:31:22 »
Nik igo dudan musika diska bakarra orain urte pila erositako Pettiren 2000garren urtean ateratako diska bat da. Hainbeste urte pasa ondoren oso zaila da igotzeak galera sor ditzakeela frogatzea.

Offline zumarra

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.104
  • Mint 17 MATE (GNU/Linux) Software librea erabili!
    • Telesailak eta pelikulak euskeraz
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #40 on: 2013ko Februaryren 07a, 15:32:36 »
Deskatalogatuak salbu?

Offline baronluigi

  • Moderatzaile Globala
  • Erabiltzailea
  • ****
  • Posts: 1.261
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #41 on: 2013ko Februaryren 07a, 15:35:52 »
Deskatalogatuak salbu?

Deskataloguak eta gaztelaniazko DVD bertsioan euskeraz datozten edukiak (filmaxen DVDak batez ere. Horietako asko euskeraz datozte)

Offline zumarra

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.104
  • Mint 17 MATE (GNU/Linux) Software librea erabili!
    • Telesailak eta pelikulak euskeraz
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #42 on: 2013ko Februaryren 07a, 15:53:47 »
Horiek ez dira euskaraz sortuta, ezta? Orduan, nire ustez, balio dute igotzeko.

Offline burrundaie

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.031
  • HELDUIOK/N HORRI, ADISKIDE!
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #43 on: 2013ko Februaryren 07a, 16:11:29 »
Irizpide argiak eta gehiengoak onartutakoak behar genituzke. Niri  berdin zait bata ala bestia, nire iritzia dagoeneko eman dut eta ateratzen dena txintxo demonio beteko dut. Hala ere jakin nahi nuke, adibidez, egunero grabatzen ari naizen Txirritaren atalekin zer gertatuko den. Alper lanik ez egiteko besterik ez bada..

Offline zumarra

  • Administratzailea
  • Erabiltzailea
  • *****
  • Posts: 3.104
  • Mint 17 MATE (GNU/Linux) Software librea erabili!
    • Telesailak eta pelikulak euskeraz
Er: Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.
« Reply #44 on: 2013ko Februaryren 07a, 16:25:54 »
Arrazoi guztia daukazu, baina, Txirrita telesail osoa, nahi izanez gero, erosi daiteke dvd-tan?

Honetaz Taichisanek uste dut argi pixka bat bota lezake hemen.

Nik ere gehiengoak onartutakoa beteko dut, jakina.