Pirritx, Porrotx eta Euskal Encodings-en printzipio etikoak.

Sortzailea burrundaie, 2013ko Otsailaren 05a, 20:38:56

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Ajubita

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Otsailaren 09a, 14:41:30
Horreka DB mantendu daiteke  :pozik:
DB ezta hemen produzitutako seriea ere.

Nik neuk materiala salaketaren posibilitatearen arabera baloratzen dut; musika CD batek askoz boleto gehiago dauzka buruko mina emateko ETBk emititutako zerbaitek baino.

zumarra

Buruhausteak ematen diguna Pirritx eta Porrotxen dvd-ak eta Musika-ko gehiena da. Akaso dvd-ren bat gehiago ere badago.

Baina Pirritx eta Porrotx-enak, haiek hala eskatuta (tartean ustezko salaketa), kendu ditugu gure artean oraindik erabakirik hartu ez dugula. Nik gauza bera egingo nuke Musika atalarekin, modu prebentiboan, erabakia hartu arte; bestela neurtzeko bi maila izango ditugu: kexatzen denarena kentzen dugu eta kexatzen ez denarena ez.

Ba al dago Musika eskutatzeko modurik (ezabatu gabe) zeozer erabaki arte?

burrundaie

Nire ustez gutxi-asko argi dago nondk-nora jo beharko luketen arau berriak.
Publikoki zabaltzeko materiala: ETB-n botatakoa, Dvd-tan bikoiztutako materiala, baldin eta EHan ekoiztua izan ez bada, material deskatalogatua, lizentzia libredun materiala.
Ezin da publikoki zabaldu: EH-an ekoiztutako edozein material baldin eta ETB-n bota ez bada eta deskalogatua ez badago.

Ajubita

Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Otsailaren 09a, 16:02:58
Buruhausteak ematen diguna Pirritx eta Porrotxen dvd-ak eta Musika-ko gehiena da. Akaso dvd-ren bat gehiago ere badago.

Baina Pirritx eta Porrotx-enak, haiek hala eskatuta (tartean ustezko salaketa), kendu ditugu gure artean oraindik erabakirik hartu ez dugula. Nik gauza bera egingo nuke Musika atalarekin, modu prebentiboan, erabakia hartu arte; bestela neurtzeko bi maila izango ditugu: kexatzen denarena kentzen dugu eta kexatzen ez denarena ez.

Ba al dago Musika eskutatzeko modurik (ezabatu gabe) zeozer erabaki arte?
Noski dagoena. Zuk admin moduan gauzak batzuk ikusten dituzu besteek ikusten ez dituztenak.

jonnydbz

Azkenean nola gelditu da araudia? Azken erabakirik hartu da? Egun batzuk pasa dira ezer berririk komentatu gabe, gehienbat foroko arauak aldatu ez direlako diot.
Gracias Opentrad, eta bete pozaren bizia eta zoriona itzuli egoteko.

Gracias Opentrad, por haber vuelto y llenarme la vida de alegr?a y felicidad.

burrundaie

Nik uste dut kontsentsu handiena arau hauen inguruan sortu zen:

"Publikoki zabaltzeko materiala: ETB-n botatakoa, Dvd-tan bikoiztutako materiala, baldin eta EHan ekoiztua izan ez bada, material deskatalogatua, lizentzia libredun materiala.
Ezin da publikoki zabaldu: EH-an ekoiztutako edozein material baldin eta ETB-n bota ez bada eta deskalogatua ez badago."

Baina nik dakidala, oraindik ere erabaki irmorik ez da hartu...


zumarra

Horrela oso ondo laburbilduta dago, nire ustez, baino denon iritzia behar dugu eta, behar bada, Admin-Txokon egin beharko genuke, zeorzer gehiago estabaidatzekotan.