Bale, 65arekin probak egiten aritu naiz eta neure telebistan ere ez da ikusten. Azkenean ere konturatu naiz zergatik den: meGUIrekin bideoak konprimitzean MKV formatuan jarri behar dira. Nik horrelaxe neukan orainarte baina kasualitatez, izan ere berdin baitio (edo hori uste nuen) bideo konprimitu hori de primeras MKV edo MP4 formatuan egiteak, gero mkvmerge programarekin sortu behar baitut MKV finala; bideo, audio eta azpitituluekin. Baina ez, antza denez hasieratik jarri behar da MKVn, egin ezean fitxategi hori "hondatuta" geratzen baita. Aurreko batean gauzak ukitzen ibili nintzen eta nahi gabe gaizki utzi nuen. Baina arazoa ez da x264 codec-aren bertsioa.
Ba putada galanta, ze Shin Chanen 50 bat atal neuzkan takada batean horrela konprimituta, eta ez nuke deskartatuko GTren atalen bat edo horrela egotea... Pffff...